scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren eraikuntzan

Azkunaga García, Leire

Abstract

[EUS] Ikerketa honek Hannibal telesailaren (Fuller et al., 2013-2015) analisia eskaintzea du helburu. Are zehatzago, lan honen bidez jakin nahi da ea zer nolako harreman intertestual edo dialogikoa mantentzen duen aipatutako fikzioak bere jatorrizko unibertso narratiboarekin. Telesaila bere protagonistak jarraitzen duen modus operandiaren antzera aritzen dela esan daiteke, Lecterren kanibalismoa eta muga-izaera narrazioaren mailara hedatzen baitu. Beraz, Fullerrek zuzendutako fikzioa moldaketa kanibala dela esan daiteke. Izan ere, Hannibalen hiru denboraldietan zehar, Thomas Harris sortzailearen literatura-ondaretik eta haren ondorengo zinema-egokitzapen homonimoetatik elikatzen da. Bestalde, telesaila, bere lehen denboraldietatik, Hannibalverse edo Hannibal unibertsoaren mugako puntu batean kokatzen da; hain zuzen ere, prekuelaren, egokitzapenaren eta berrasmatzearen arteko espazio zehaztugabe batean, bilau protagonista eta Will Graham, bere jarraitzailea, kokatzen diren batean. [ES] La presente investigación centra su interés en la serie de televisión Hannibal (Fuller et al., 2013-2015) y, más concretamente, en las relaciones intertextuales o dialógicas que establece −y continuamente altera− con el universo narrativo original. De forma similar al modus operandi del caníbal, la ficción se nutre del legado literario de su creador Thomas Harris y de las adaptaciones cinematográficas homónimas que le sucedieron. La serie dirigida por el showrunner Bryan Fuller se convierte en una auténtica adaptación caníbal, en tanto que extiende, a lo largo de sus tres temporadas, el canibalismo y liminalidad de Lecter hasta el plano narrativo. Así, desde sus primeras temporadas la serie se sitúa en un punto intermedio, en un espacio indeterminado entre la precuela, la adaptación y la reinvención del llamado Hannibalverse o universo Hannibal en el que se inscriben tanto el villano protagonista como su discípulo Will Graham.

Full text

41 Mediatika. 19, 2022, 41-58 Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren eraikuntzan (Cannibalism adaptation: triple narrative journey in the construction of Hannibal television series) Azkunaga García, Leire Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU). Sarriena s/n. 48940. Leioa [email protected] Recep.: 28.12.2021 BIBLID [eISSN 1988-3935 (2022), 19; 41-58] Acep.: 14.03.2022 Ikerketa honek Hannibal telesailaren (Fuller et al., 2013-2015) analisia eskaintzea du helburu. Are zehatzago, lan honen bidez jakin nahi da ea zer nolako harreman intertestual edo dialogikoa mantentzen duen aipatutako fikzioak bere jatorrizko unibertso narratiboarekin. Telesaila bere protagonistak jarraitzen duen modus operandiaren antzera aritzen dela esan daiteke, Lecterren kanibalismoa eta muga-izaera narrazioaren mailara hedatzen baitu. Beraz, Fullerrek zuzendutako fikzioa moldaketa kanibala dela esan daiteke. Izan ere, Hannibalen hiru denboraldietan zehar, Thomas Harris sortzailearen literatura-ondaretik eta haren ondorengo zinema-egokitzapen homonimoetatik elikatzen da. Bestalde, telesaila, bere lehen denboraldietatik, Hannibalverse edo Hannibal unibertsoaren mugako puntu batean kokatzen da; hain zuzen ere, prekuelaren, egokitzapenaren eta berrasmatzearen arteko espazio zehaztugabe batean, bilau protagonista eta Will Graham, bere jarraitzailea, kokatzen diren batean. Gako hitzak: Hannibal. Telesaila. Intertestualitatea. Moldaketa. Bilaua. Kanibalismoa. La presente investigación centra su interés en la serie de televisión Hannibal (Fuller et al., 2013-2015) y, más concretamente, en las relaciones intertextuales o dialógicas que establece −y continuamente altera− con el universo narrativo original. De forma similar al modus operandi del caníbal, la ficción se nutre del legado literario de su creador Thomas Harris y de las adaptaciones cinematográficas homónimas que le sucedieron. La serie dirigida por el showrunner Bryan Fuller se convierte en una auténtica adaptación caníbal, en tanto que extiende, a lo largo de sus tres temporadas, el canibalismo y liminalidad de Lecter hasta el plano narrativo. Así, desde sus primeras temporadas la serie se sitúa en un punto intermedio, en un espacio indeterminado entre la precuela, la adaptación y la reinvención del llamado Hannibalverse o universo Hannibal en el que se inscriben tanto el villano protagonista como su discípulo Will Graham. Palabras clave: Hannibal. Serie de televisión. Intertextualidad. Adaptación. Villano. Canibalismo. Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 42 Mediatika. 19, 2022, 41-58 This research focuses its interest on the television series Hannibal (Fuller et al., 2013-2015) and, more specifically, on the intertextual or dialogical relations it establishes −and which alters continually− with the original narrative universe. Similar to the modus operandi of the cannibal, the fiction draws on the literary legacy of its creator Thomas Harris and the eponymous film adaptations with the aim to give a new meaning to them. The series directed by showrunner Bryan Fuller becomes a true cannibal adaptation, in that it extends, throughout its three seasons, Lecter's cannibalism and liminality to the narrative level. Thus, from its first seasons, the series is situated at an intermediate point, in an indeterminate space between prequel, adaptation and reinvention of the so-called Hannibalverse or Hannibal universe in which both the villainous protagonist and his disciple Will Graham are inscribed. Keywords: Hannibal. Television series. Intertextuality. Adaptation. Villain. Cannibalism. Cette recherche s'intéresse à la série télévisée Hannibal (Fuller et al., 2013-2015) et, plus particulièrement, sur les relations intertextuelles ou dialogiques qu'elle établit −et modifie continuellement− avec l'univers narratif original. Semblable au modus operandi du cannibale, la fiction s'appuie sur l'héritage littéraire de son créateur Thomas Harris et sur les adaptations cinématographiques éponymes pour leur donner un nouveau sens. La série réalisée par le showrunner Bryan Fuller devient une véritable adaptation cannibale, dans la mesure où elle étend, tout au long de ses trois saisons, le cannibalisme et la liminalité de Lecter au niveau narratif. Ainsi, dès ses premières saisons, la série se situe à un point intermédiaire, dans un espace indéterminé entre la préquelle, l'adaptation et la réinvention de ce que l'on appelle le Hannibalverse ou l'univers Hannibal dans lequel s'inscrivent le méchant protagoniste et son disciple Will Graham. Mots clés: Hannibal. Série télévisée. Intertextualité. Adaptation. Méchant. Cannibalisme. Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 43 Mediatika. 19, 2022, 41-58 1. SARRERA. BILAUTASUNETIK HEROITASUNERA: HANNIBAL EGUNEROKO MUNSTRO GISA Rol protagoniko tradizionalak alderantzikatzea da gaur egungo fikzioen berritasun nagusia, batez ere telesailen arloan. Orain arte kontakizunen protagonista zen pertsonaia heroikoa bigarren mailara pasa da eta bere lekua moralki anbiguoagoak diren gizabanakoak hartu dute. Egungo fikzioek protagonismoa eman diete narrazioan paper marjinala izan ohi duten gizabanako ilunei. Bilauak dira bereziki azken urteotan ikus-entzunezkoetan nagusitu diren eta ikusleak gustukoen dituen pertsonaiak. Ohiko fikzioetako bilauak, serieko hiltzaileak eta psikopatak, beldurrezko kontakizun klasikoetan munstro-itxura duten izakiak baino arriskutsuagoak bilakatu dira egun. Izan ere, fantasiazko munstro klasikoek ez bezala, hauek ez dute haien arriskugarritasunaz ohartarazteko itxura beldurgarririk aurkezten. Modu batera zein bestera, giza itxuraren azpian ezkutatzen direnez gero, hauteman ezinak bihurtzen dira. Beraz, gizakion artean eta gizartean integratuta bizitzea lortzen dute inongo susmorik piztu gabe, eta, honi esker, erabat sinesgarriak dira ikuslearentzat; mundu errealeko munstro edo eguneroko munstro gisa adierazten baitira. Azken batean, haien istorioen edota pertsonaien bidez, garaian garaiko antsietateak eta kezka sozialak islatzen dituzte pelikula eta telesailek. Azken urte hauetan bilau protagonisten fikzioen goraldia kontuan izanik, serieko hiltzailea protagonista nabarmena bihurtu dela esan daiteke. Hortaz, bilaua kontakizunaren erdigunean kokatzen duten istorioek garrantzi handia erdietsi dute. Fikzio hauen xedea eguneroko munstroaren mehatxuaz ohartaraztea da. Horretarako, ikuslea etsai horien istorioetan murgiltzen dute. Are zehatzago, mundua bilau protagonisten ikuspuntutik edo begietatik aurkeztu nahi diote ikusleari. Pertsonaia horien ekintzak bertatik bertara jasotzeaz gain, haien izaeran edota pentsamendu sakonenetan barneratzea ahalbidetzen dute fikzioek. Ildo honetatik, HBO telebista-katearen Los Soprano (The Sopranos, Chase et al., 1999-2007) telesaila bilau protagonistaren fenomenoaren aitzindaritzat har daiteke. Los Soprano, garai hartako telebista fikzioen artean nagusitu zen, kalitateko telebista deiturikoaren aurrekaria bihurtuz (Cascajosa, 2005:108), ordura arte paper antagonista betetzen zuten banakoak kontakizunaren epizentroan kokatzen zituelako batik bat. Dena den, telesail hau ez da bilauak edo pertsonaia ilunak narrazioaren protagonista gisa kokatzeko joera duen bakana. Aipatutako fikzio-olatu hau, 2010.urteko hamarkadatik aurrera hazten da, eta oraindik ere bere interesa mantentzen du. Los Soprano abiapuntutzat hartuz, beste hainbat telesail hartu daiteke ardatz: Dexter (Manos et al., 2006-2013), kriminal etikoaren istorioa kontatzen duena, Frank Underwood politiko ustelaren House of Cards (Fincher et al., 2013-2018) fikzioa edota Breaking Bad (Gilligan et al., 2008-2013), Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 44 Mediatika. 19, 2022, 41-58 kimikako irakaslea eta narkotrafikatzailea den Walter Whiteen bilakaera garatzen duena, besteak beste. Pertsonaia hauen anbiguotasun moralak serieko hiltzaile protagonisten zitalkeriarekin kontrastatzen du, batez ere azken hamarkadako birsortzeek protagonismoa eman dieten bilauen artean. Hannibal Lecter eta Norman Bates pertsonaiek, esaterako, protagonismoa hartu dute egungo telesailetan. Pertsonaia hauek dira, hain zuzen ere, American Film Institutek 2003. urtean eginiko sailkapenean bilau garrantzitsuenen artean kokatzen direnak. Alde batetik, Norman Bates, Psicosisen (Psycho, Alfred Hitchcock, 1960) bilaua,Bates Motel (Wholper et al., 2013-2017) telesailean pertsonaia nagusia da. Bestetik, Hannibal Lecter, aipatutako zerrendan lehengo postua lortzen du eta kanibalaren izen bereko telesailean, Hannibalen (Fuller et al., 2013-2015), hartzen du parte. Zinemaren historiako kanibal adierazgarriena irudimen kolektiboaren serieko hiltzaileen eredu nagusian bilakatu da (Balanzategui, Later & Lomax, 2019:29). Eleberrietan eta filmetan antagonista bezala ageri den arren, telesailean pertsonaia nagusian bilakatzen da. Hortaz, Hannibal, fikzio garaikideek jasan dituzten eraldaketen paradigma gisa aurkezten dela esan daiteke, bilaua kontakizunaren protagonista den heinean (Azkunaga-García, 2021:303). Hannibal Lecter saga osoan zehar mantendu eta urteetan zehar bizirik iraun duen pertsonaia bakarra da: eleberritik filmetara eta, duela gutxi pantaila txikira egin den egokitzapenaren bitartez. Horren harira, ikerketa honek Hannibal telesaila aztertzea du xede. Hain zuzen, bere hiru denboraldietan zehar Hannibalverse edota Hannibalen unibertsoan ageri diren erreferentziak aintzat hartuz. Analisi intertestuala, hots, testu ezberdinen arteko harremana aztertzen duen analisiaren bidez, bi protagonisten, Hannibal Lecterren eta bere jarraitzaile den Will Grahamen bilakaera ikertu nahi da. 2. METODOLOGIA Proposatutako helburuak lortzeko, analisi-testuala erabiliko da azterlanaren corpusa ikertzeko. Santos Zunzuneguiren hitzetatik abiatuz (1994:72) zera izan behar dugu kontuan: ez dagoela edukiaren mailan islatzen ez den erabaki espresiborik, aukeraketa oro nahita egina baitago. Hautu horiek kontraste eta erlazio joko etengabea sortzen laguntzen dute. Testu batek erabiltzen dituen baliabideak eta horiek aurkezteko moduari buruz hausnartzea da teoria filmikoaren helburu nagusia. Ez da soilik filmak (istorioak) zer kontatzen duen jakin nahi izatea, baizik eta hori adierazteko modua (diskurtsoa) ere ezagutu nahi da. Horretarako autoreak erabili dituen baliabide formalak, narratiboak, adierazkorrak edo erretorikoak aztertuko dira. Analisia “laburbilduz, adierazpide Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 45 Mediatika. 19, 2022, 41-58 zinematografikoek zentzuzko efektuak nola sortzen dituzten ebaztean datza1” (Marzabal et al., 2016:15). Beraz, ikertzailearen lana aztergai den testua deskribatzea eta interpretatzea da (Gómez Tarín, 2006:8). Beste modu batera esanda, testua deskonposatu behar da (découpage), ondoren berreraiki eta bere esanahia aurkitzeko. Ikerketa honetan Hannibal telesailaren hiru denboraldietako 39 kapituluak aztertuko dira. Telebistako fikzioaren aurreko lan literarioak eta zinematografikoak oinarri hartuz burutuko da analisia. Narrazioak eta bertako pertsonaiek izan dituzten aldaketak esploratzea da xedea. Zentzu horretan, Mihail Bajtín da diskurtso orok aurreko beste batzuekin elkarrizketa inplizitua duela ziurtatzen duen lehen teorikoa. Izatez, Bajtínek dialogismo edota diskurtso-polifoniko bezala definitzen du (1982:283). Hala ere, badira bestelako ahotsak ere: Julia Kristevak (1997:3) intertestualitateaz hitz egiten du eta Gerard Genettek berriz, transtestualitateaz dihardu (1989:10). Hannibal telesailak bete-betean bat egiten du Bajtín, Kristeva eta Genetteren ikuspuntuarekin, hots, obra batek beste testu batzuk izan behar ditu kontuan adierazpena eta esanahia sortu ahal izateko. Aztergai den telesaila honelaxe ere eraikitzen da: Hannibal unibertsoko bestelako lanak txertatuz eta berrasmatuz. Hortaz, oinarrizko kontakizunak jasan dituen eraldaketak ezagutzeko kontuan hartu behar dira Hannibalverse delakoa osatzen dituzten obrak: • Thomas Harris idatzitako lau eleberriak: El Dragón Rojo (Harris, 1981), El Silencio de los Corderos (Harris, 1988), Hannibal (Harris, 1999) eta Hannibal: El origen del mal (Harris, 2006). • Liburuak oinarri hartuz eginiko bost egokitzapen zinematografikoak: Manhunter (Hunter, Michael Mann, 1986), El Silencio de los Corderos (The Silence of the Lambs, Jonathan Demme, 1991), Hannibal (Hannibal, Ridley Scott, 2001), El Dragón Rojo (Red Dragon, Brett Ratner, 2002) eta Hannibal: El origen del mal (Hannibal Rising, Peter Webber, 2007). 3. ANALISIA 3.1. Moldaketa kanibala: Fullerverseren unibertsotik Hannibalversera Aipatu bezala, Hannibal telesaila Thomas Harris idazleak sortutako unibertso narratiboan oinarritzen da. Hain zuzen ere, saga osatzen dituzten eleberrien eta ondoren sorturiko bestelako moldaketa zinematografikoen 1. “Se trata, en suma, de elucidar de qué manera las formas de expresión cinematográfica generan efectos de sentido” (Marzabal et al., 2016:15). Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 46 Mediatika. 19, 2022, 41-58 berrikusketa bat bezala uler daiteke. Telesaila ordea, ez da jatorrizko istorioen egokitzapen zehatza, ez baitu eleberrietako pertsonaien eta tramen transposizio fidela egiten. Aitzitik, guztiz aldatzen ditu. Hortaz, telesaila Hannibalverse edo Hannibal unibertsoaren berrirakurketa gisa uler daiteke. Sagan kontatutako gertakariak etengabe nahasten eta bateratzen baitira (Klock, 2017: xxiii-xxiv). Hartara, lehen denboraldi osoa El Dragón Rojo liburuaren prekuelatzat har daiteke. Xedea jatorrizko kontakizunaren aurrekariak kontatzea da. Denboraldi honetan garatzen den istorioa telesailerako sortua da espresuki. Bertan, Hannibal Lecter eta Will Graham pertsonaiek haien artean duten lehen topaketa aurkeztu ez ezik, hortik eratortzen den adiskidetasun harremana azaltzen da. Era berean, lehen denboraldian batez ere, El Silencio de los Corderos eleberriari eta baita filmari aipamen sotilak egiten zaizkio. Halaber, bigarren denboraldia, El Silencio de los Corderos eleberri eta filmeko eta Hannibal eleberri eta ondorengo moldaketa zinematografikoko gertakariak oinarri hartuta antolatzen da. Telesailak ez du, oro har, Thomas Harrisen kontakizunaren kronologia bera jarraitzen. Honen erakusle da, besteak beste, lehen eleberriaren erreferentziak eta haren bi egokitzapen zinematografikoak −Manhunter (Michael Mann, 1986) eta El Dragón Rojo (Red Dragon, Brett Ratner, 2002− ez direla hasierako denboraldian agertzen, baizik eta bigarren eta hirugarrenean. Era berean, hirugarren eta azken denboraldian ematen dira bereziki fikzioko aipu intertestual gehienak: denboraldi honen lehen erdia Hannibal eleberrian kontatutako gertakarietan oinarritzen da, eta, bigarren zatia ostera, El Dragón Rojon aurkeztutakoekin amaitzen da (1. irudia). 1. irudia: Hannibalverse testuarteko erreferentzien antolaketa Hannibal telesailean. Iturria: Egileak sortua. Alde horretatik, telesaila “mugan” dagoen fikzioa dela esan daiteke, “egokitzapen leial batean eta eraldatzaileago baten artean baitago”2 (Lewerenz, 2019:58). Hots, Hannibal telesailak, aldi berean, prekuela, moldaketa eta jatorrizko unibertso narratiboaren berrasmaketa egiten du. Horrela, “bisualki eta narratiboki egokitzeko prozesu honek Hannibal Lecterren 2. “Hannibal falls somewhere between a faithful adaptation and a more transformative one” (Lewerenz, 2019: 58). Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 47 Mediatika. 19, 2022, 41-58 literaturaeta zinema-testuen berridazketa aberatsa eskaintzea ahalbidetzen du”3 (Abbott, 2018: 564). Hortaz, Hannibal telesaila reboot edo fikzioaren berrabiatze gisara ulertu behar da. Bere jatorri literarioa gorabeheratsua izanik ere, telesailak bere kabuz lortzen du ikus-entzunezko produktu independente gisara funtzionatzea. Telesailaren sortzaileak ez du inongo leialtasunik iturri originalekiko. Bere asmoa trama originalei ustekabeko bira berriak ematea baita. Hau da, Fullerren helburua da Harrisen lanetan ageri diren kontakizunak eta pertsonaien ekintzak berrasmatzea. Hannibalek “gertaera ezagunen ulermena manipulatzen du, ekintza horietarako testuinguru alternatiboak edo motibazio berriak eskainiz”4 (Scahill, 2016:323).Bestela esanda, fikzio serialaren eraginkortasuna ez datza jatorrizko testuarekiko leialtasunean, eskaintzen dituen eguneratze estetikoetan eta narratiboetan baizik (García Martínez, 2018:62). Oro har, Bryan Fullerren obra moldaketa edo egokitzapen kanibala bezala ulertu behar da. Fikzioaren osaketa izen bereko protagonistak praktikatzen duen kanibalismoaren luzapena baita. Hots, Hannibal Lecterrek bere biktimekin egiten duen antzera, telesaila Harrisen kontakizunez elikatzen da denboraldiz denboraldi. Honela, kanibal neofito baten legez, lehenengo bi denboraldietan telebistako narrazioa liburuen sagaz elikatzen da, azkenengo denboraldian jatorrizko unibertso narratiboaren gertaeren erabateko berrasmatzea proposatzeko. Hannibal Lecter kontakizunaren epizentroan kokatzea da telesailak iradokitzen dituen aldaketa nagusietako bat. Hannibal, bilau protagonistaren izena izenburu duen eleberria da, hain zuzen ere, gainontzeko literatur lan eta filmetan ematen den bilau antagonistaren protagonismoaren indar hartzearen prozesuaren abiapuntua. Alta, Thomas Harrisek eskainitako azkenengo eleberriak, Hannibal: el origen del mal deiturikoan, Hannibalenganako interes gehiena jasotzen du. Bertan azaltzen baita Lecterren istorioa: haurtzarotik helduarora arte, bere gaiztakeriaren jatorria azaldu nahian. Era berean, telesailak azken eleberri honen lekukoa hartzen du,eta lehengo momentutik bilaua jartzen du protagonistatzat. “Helburua da pertsonaiaren jatorria berreraikitzea, eta nolabait, haren mitoa eguneratzea; Lecter Doktorearen istorioan dauden hutsuneak betetzeko”5 (Broullón Lozano, 2015:226). 3. “This process of visual and narrative adaptation offers a rich reworking of the literary and cinematic Hannibal Lecter texts” (Abbott, 2018: 564). 4. “It manipulates our understanding of known events by providing alternative contexts or motivations for those actions” (Scahill, 2016:323). 5. “Pretende, de alguna forma, reactualizar el mito y rellenar los huecos que existen en la historia del Dr. Lecter” (Broullón Lozano, 2015: 226). Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 48 Mediatika. 19, 2022, 41-58 Telebistako fikzioak Harrisen unibertso narratiboaren ageriko erreferentziez baliatzeaz gain, nabarmentzekoa da ere Fullerrek berak egindako beste fikzio batzuen aipamenak sartzen dituela Hannibalen. Zentzu horretan, showrunnerrak, urteetan zehar, aipu intertestualak txertatu ditu bere sorkuntzetan Fullerverse (Fuller + universe) unibertsoa eraikiz.Horren erakusle da, Bryan Fullerrek gutxienez, aurreko sorkuntzei egindako keinu bat jasotzen duela bere telesailetan (Crisóstomo, 2018:152). Esate baterako, ikerketa honen aztergai den telesaila, Tan muertos como yo (Dead like me, Fuller et al., 2003-2004) fikzioko bi pertsonaien aipamenak ageri dira Hannibalen: Katherine Pimms eta Georgia Lass, hain zuzen ere. Katherine Pimms pertsonaia Hannibalen izen bereko pertsonaia batekin azaltzen da bigarren denboraldian. Lassen erreferentzia, ordea, ez da Pimmsena bezain argia. Izan ere, Georgia Lass bi pertsonaien bitartez islatzen da: Miriam Lass eta Georgia Madchen direlakoak. Lass ezinena, ingelesez, zein Madchena, alemanez, “neska” esan nahi dute. Halaber, bi pertsonaien arteko antzekotasunak nabarmentzeko asmoz, Georgia Lass pertsonaiaren aktorearen kameoa ere egiten da Hannibalen. Hots, Tan Muertos como yo telesailean interpretatzen duen aktoreak −Ellen Muthek− telesailean ere Georgia Madchen pertsonaia antzezten du. Bere Hannibalverse propioa sortuz eta berrasmatuz, Fullerverse unibertsoa eskala gorenera eraman du showrunnerak, bertan jasotzen diren kontakizunak Hannibal sagan gehiago sakontzeko aukera ematen baitu. Fullerrek soilik Harrisen lau eleberrietako pertsonaien eta gertaeren erreferentziak telesailaren hiru denboraldietan tartekatzen dituenez, joko berezi bat sortzen da ikuslearekin: iragarri egin behar baitute zer-nolako aldaketak sufritzen dituzten gertakizunek ibilbide hirukoitz horretan. 3.2.Imitatzailea eta ordezkoa. Hannibal Lecterren iragan literarioaren eta filmikoaren igarotzea Lecter parte hartzen duen gertaera edota ekintza gehienak eleberri zein filmetan izen bereko protagonistaren bitartez gauzatzen badira ere, hori ez da beti horrela. Batez ere El Silencio de los Corderos filmeko gertakariak6 Lecter pertsonaia berak burutu ordez, beste bi pertsonaiek hartzen diote lekukoa: Abel Gideon, telesailerako propio sortutako pertsonaia, eta Will Graham, Lecterren jarraitzailea. Lehen denboraldian, Gideonek serieko hiltzaile gisara aurkezten du bere burua. Kanibalaren ospea lortu nahian, “Chesapeakeko Destripatzaile” bezala ezagutarazten da. Hots, Lecter harrapatu aurretik ezagutzen zitzaion izengoitiarekin. Bestalde, Will Grahamek, FBI-ko laguntzaile denak, bere 6. Telesailak eleberri eta ondorengo filmeko egile-eskubiderik ez izan arren, kontakizunean ageri diren gertaera eta pertsonaiak ere sartzen ditu. Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 49 Mediatika. 19, 2022, 41-58 barnean ezkutatzen duen perbertsioa agerian uzten du, kanibalaren bertsio berri baten moduan agertzean. Hortaz, bi pertsonaia hauek dira − imitatzailea eta ordezkoa− Hannibal Lecter pertsonaia literarioaren eta zinematografikoaren irudia osatzen dutenak. 3.2.1. Abel Gideon: Hannibal Lecter faltsua Telesailaren lehenengo denboraldiko seigarren kapitulua (“Entreé”, 1x06), Jonathan Demmenen film sarituaren omenalditzat uler daiteke: Abel Gideonen pertsonaia Anthony Hopkinsek filmean antzeztutako Lecterren erreferentzia garbia da; eta, bestetik, kapitulu horren hasierako Gideonen aurkezpenak, eleberriari eta moldaketa zinematografikoei aipamena egiten die. Eleberriko kanibala bezala, Abel Gideonek gaixo plantak eginez erizaindegira heltzen da, eta bertan erizain baten hilketa basatia burutzen du. Bai eleberrian, bai egokitzapen zinematografiakoan gertaera horren aipamena besterik ez da egiten, Claricek Baltimoreko Psikiatrikoko zuzendariarekin duen elkarrizketa baten bitartez. Telesailean ordea, Lecterren ordezkoak erabiltzen duen indarkeria esplizituki erakusten da. Baina eleberrian kanibalaren odol hotza nabarmentzen den bitartean, bere gorputza ez da 85 pultsazioetatik igotzen (Harris, 1993: 21), telesaileko Gideonen pultsuaren xehetasunplanoak agerian uzten du pertsonaia hau Lecter faltsu bat dela (2. irudia). 2. irudia: Abel Gideonek Baltimore Psikiatrikoko erizainaren erasoaren aurreko uneak.Iturria: Hannibal telesaila. Ondorengo eszena batean, Lecter faltsuak berriro El Silencio de los Corderoseko kanibalaren papera hartuko du. Claricek Baltimore ospitale psikiatrikoan Hannibalen ziega bisitatzen duen unea birsortu nahi da.Kasu honetan, Alana Bloom psikiatrak ordezkatuko du FBI-ko agenterako hautagaia. Eta aitzitik, Abel Gideon da filmeko Lecterrek janzten duen jantzi urdina daramana (3. irudia). Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 56 Mediatika. 19, 2022, 41-58 5 . BIBLIOGRAFIA ABBOTT, S. (2018). Not Just Another Serial Killer Show: Hannibal, Complexity, and the Televisual Palimpsest. Quarterly Review of Film and Video, 35(6), 552-567. https://doi.org/10.1080/10509208.2018.1499348 AMERICAN FILM INSTITUTE (Ed.), (2003).AFI’s 100 years...100 heroes & villains. https://bit.ly/3hpx5EN AUMONT, J.& MARIE, M. (1990). Análisis del film. Paidós, Barcelona AZKUNAGA GARCÍA, L. (2021). Más allá de las fronteras: Identidades liminales en la ficción televisiva Hannibal, de Bryan Fuller. Signa, Revista de la Asociación Española de Semiótica, 30, 303-322. DOI: https://doi.org/10.5944/signa. vol30.2021.29312 BAINBRIDGE, J. (2018). Making a Meal of the Law: Hannibal, Taste and the Limits of Legality. Quarterly Review of Film and Video, 35(6), 601-613. https://doi.org/10.1 080/10509208.2018.1499345 BAJTÍN, M. (1982). Estética de la creación verbal. Siglo XXI Editores, México BALANZATEGUI, J., LATER, N. &LOMAX, T. (2019). Hannibal Lecter’s Monstruous Return. The Horror of Seriality in Bryan Fuller’s Hannibal. En MUDAN FINN, K. &NIELSEN, E. J. (Eds.), Becoming: Genre, Queerness, and Transformation in NBC’s Hannibal (pp.27-53). Syracuse University Press, New York BROULLÓN LOZANO, M. A. (2015). La incertidumbre sobre el asesino. En HERMIDA, A. y HERNÁNDEZ SANTAOLLA, V. (Eds.), Asesinos en serie (s). Representación persuasiva del serial killer en la ficción televisiva contemporánea (pp.153-172). Síntesis, Madrid CASCAJOSA, C. (2005). Prime Time: Las mejores series de TV americanas: de «CSI» a «Los Soprano». Calamar Ediciones, Madrid CRISÓSTOMO, R. (2018). Los ecos del caníbal: homenajes estilísticos y pilares cinematográficos de Hannibal. En GARCÍA MARTÍNEZ, A. N. y ORTÍZ, M. J. (Ed.), Cine y serie (pp. 139-154).Comunicación Social, Salamanca GARCÍA MARTÍNEZ, A. N. (2018). Relato fílmico a relato serial: los casos de Fargo y Hannibal. En GARCÍA MARTÍNEZ, A. N. y ORTÍZ, M. J. (Ed.), Cine y serie. (pp. 57-75). Comunicación Social, Salamanca GARRETT, G. (1994). Objecting to Objectification: Re‐Viewing the Feminine in The Silence of the Lambs. The Journal of Popular Culture, 27(4), 1-12. https://doi. org/10.1111/j.0022-3840.1994.2704_1.x GENETTE, G. (1989). Palimpsestos. La literatura en segundo grado. Taurus, Madrid. GÓMEZ TARÍN, F. J. (2006). El análisis del texto fílmico.Beira Interior, Castellón https://bit.ly/2RNdzau HARRIS, T. (1993). El Silencio de los corderos. RBA Editores, Barcelona HARRIS, T. (1981). El Dragón Rojo. Penguin Random House Grupo Editorial, Barcelona HARRIS, T. (1999). Hannibal. Grijalbo Mondadori, S.A, Barcelona HARRIS, T (2007). Hannibal: el origen del mal. Random House Mondadori, Barcelona Azkunaga, L.: Moldaketa kanibala: ibilbide narratibo hirukoitza Hannibal telesailaren... 57 Mediatika. 19, 2022, 41-58 HASSERT, D. L. (2016). The Psychiatrist as Sociopathic God. En WESTFALL, J. (Ed.), Hannibal Lecter and Philosophy: The Heart of the Matter (Vol. 96). (pp 71-82). Open Court, Chicago KLOCK, G. (2017). Aestheticism, Evil, Homosexuality, and Hannibal: If Oscar Wilde Ate People. Lexington Books KRISTEVA, J. (1997). Intertextualité: Francia en el origen de un término y el desarrollo de un concepto (Vol. 2). UNEAC, La Habana LEE, F.&LASSWELL, J. (2005). A dazzle of dragonflies. Texas A&M University Press LEWERENZ, E. (2019). Adapt. Evolve. Become: Queering Red Dragon in Bryan Fuller’s Hannibal. En MUDAN FINN, K., & NIELSEN, E. J. (Eds.), Becoming: Genre, Queerness, and Transformation in NBC’s Hannibal (pp.54-73).Syracuse University Press, New York MARZABAL, I., y AROCENA, C. (2016). Películas para la educación: aprender viendo cine, aprender a ver cine. Cátedra, Madrid REGO, B. (20 de julio de 2015). Hannibal, Aphex Twin y el cine pretencioso de los 80 Mediateletipos https://bit.ly/3bN5cn1 RIEGER, G.A. (2019). “Whispering through the Crysalis”. Hannibal Lecter and the Poetics of Mentorship. En MUDAN FINN, K., &NIELSEN, E. J. (Eds.), Becoming: Genre, Queerness, and Transformation in NBC’s Hannibal (pp.96-123).Syracuse University Press, New York SCAHILL, A. (2016). Serialized Killers: Prebooting Horror in Bates Motel. En KLEIN, A. A., & PALMER, R. B. (Eds.), Cycles, Sequels, Spin-offs, Remakes, and Reboots: Multiplicities in Film and Television. (pp. 316-334) University of Texas Press SIMPSON, P. (2009). Making Murder: The Fiction of Thomas Harris: The Fiction of Thomas Harris. ABC-CLIO, California ZUNZUNEGUI, S. (1994). Paisajes de la forma. Ediciones Cátedra, Madrid