Full text
gogoa 241 ISSN 1577-9424 – eISSN 2444-3573 Gogoa, 2024, 24, 241-247 https://doi.org/10.1387/gogoa.26092 bilingual minds Emotional experience, expression and representation an e t a Pa v l e n k o (arg.) Clevedon, UK: Multilingual Matters LTD, 2006, xvi + 324 or.* Oraintsu arte, elebiduna izatearekin lotuta dauden gai eta arazoez aritu direnikerketekhiruarlonagusihauekizandituzteaztergai(ikusHakuta 1994):elebitasunaetaadimena,bigarrenhizkuntzareneskurapena,etaelebitasunaren ikuspuntu psikolinguistikoa eta ikuspuntu soziolinguistikoa. Elebitasunaren eta adimenaren arteko harremanari dagokionez, galdera eta kezkazeneaelebitasunakaltegarriadenadimenarengarapenarentzat.Bigarren hizkuntzaren jabe egitea dela eta, galdera nagusiak bi ziren: zein den hor ama-hizkuntzaren rola eta zein faktorek dakarten batzuek arrakasta izatea eta beste batzuek ez. Azkenik, aipatu bi ikuspuntuei dagokienez, elebitasuna nola kontzeptualizatu nahi zen zen kontua, fenomeno psikolinguistiko gisaalafenomenosoziolinguistikogisa.Lehenengokasuan,elebidunakbi hizkuntzetan zuen gaitasun erlatiboaz galdetzen zen; bigarrenean, aldiz, gizabanako elebiduna zein hizkuntza-komunitatekoa zen. Bilingual minds (Buru elebidunak)duizenahemenaurkezteranoanliburuak eta,bistandenez,elebidunakditumintzagai.Liburuaosatzendutenlanek,ordea, oraintxe aipatu ditudan horien aldean oso bestelakoa den arlo bat jorratzen dute.“Lanek”esandut,pluralean,ikertzaileaskorenlanakbiltzenbaitituliburuak.Denadela,ikertzaileaketaikerlanakaskobadiraere,bategitendutedenek gauza batean, elebitasunari buruz aztertzen duten arlo edo sailean hain zuzen. Zeindenarlohorinolabaitadierazitadagoizenburuan.Minds hitzak arreta elebidunaren buruan, edo gogoan, jarrarazten digu eta elebidunaren buruan, elebiduna izateagatik, elebakarrarenean gertatzen ez den zerbait gertatzen ote den pentsarazten digu. Eta azpititulua kontuan hartzen badugu, emotional experience, expression and representation, aise atera dezakegu zer interesatzen zaien autoreei: ea elebidunarengan emozioak sentitzeko, adierazteko eta buruan irudikatzeko modua aldatu egiten den hizkuntza batetik bestera igarotzean. * [Liburu-kritikahonenlehenagokobertsioahemenargitaratuzen,2006an:GogoaVI(2):199-205.]
Li b u r u -k r i t i k A k 242 Gogoa 24 (2024), 241-247 Eta, tituluaz aritu naizenez, beharbada mereziko du esatea, ez hori baizik honako hau jartzeko asmoa zutela lehenbizian: Language and emotions of bilingual speakers (Hiztun elebidunen hizkuntza eta emozioak).Baina,lanak jaso ahala, gero eta garbiago ikusi zuela dio argitaratzaileak izenburu horrek ez zuela ongi adierazten ikerketek erantzun nahi zuten galdera. Hau, izan ere, hizkuntza hautatzean eta erabiltzean emozioek duten esku-hartzeari baino gehiago beste arazo honi baitzegokion: ea ba ote dagoen loturarik elebiduna izatearen eta elebidunak bere buruaz duen esperientziaren artean. Hitz gutxitan esateko, elebidunak, elebiduna den aldetik, zenbat “ni”oteditu? Liburuhonekelebidunei—etaeleaniztunei1— buruzko ikerkuntza bide berrietatik abiarazten duelako ustea du liburuaren argitaratzaile den Aneta Pavlenkok.Ikusdezagunzergatikdioenhori.Hitzaurreanesatenduenez, joandenmendean,1950ekoeta1960kohamarkadetan,eginzirenliburuhonetan egiten direnen antzeko galderak, baina orduan ez zen oraindik sortua galdera horiek aintzat hartzeko behar zen giroa, edo zeitgeista, berak darabilenhitzazesateko.Bestalde,faktoreafektiboakkontuanhartzenzireneanere, galdera gisa honetakoa zen: zein dira bigarren hizkuntza bat ikastean eta erabiltzeaneraginadutenfaktoreak?Orain,ordea,zabaldueginda,etaezgutxi, elebitasunaren eta emozioen arteko loturari buruz egiten diren galderen eremua.Batzuetanelebidunenemozio-esperientziengaineanegitendagaldera, beste batzuetan ea nola adierazten diren emozioak testuinguru elebidunetan, eta beste batzuetan ea nola irudikatzen diren elebidunaren buruan emoziohitz eta -kontzeptuak eta oroitzapen autobiografikoak. Etasailberribatjorratzenhasibadira,zerlortunahidute?A.Pavlenkok lau helburu aipatzen ditu, berak dioenez Bilingual mindsen parte hartu dutenetako batzuek elkarrekin lan eginez finkatu dituztenak. Helburu bat da ezagutzea nola diren irudikatzen eta prozesatzen elebidunen buruko lexikoetan gisa honetako hitz eta kontzeptuak: emozioak adierazten dituztenak eta emoziorenbatpiztendutenak.Bestehelburubatdaikusteaeaemozio-kontzeptuakitzulgarriakdirenhizkuntzabatetikbestebatera.Ikertzailehauen beste asmo bat da erakustea elebitasunak elebakartasunak ez bezalako aukerak eskaintzen dituela norabide berriak argitzeko hizkuntzen eta emozioen arteko harremanen azterketan. Azkenik, sentimen kutsua eman nahi diote ikerketa linguistiko eta psikolinguistikoari, hiztunen bizipen eta kezkei leku eginez. Elebitasunaren zelai zabalean Bilingual minds liburuaren autoreek aukeratu duten sailaren eta hori egiteko izan dituzten arrazoien berri jakin ondo1 Elebidunez esaten denak eleaniztunentzat ere balio du; horregatik, bi hitzak behin eta berrizelkarrekinaipatuordez,ezdut“elebidun”hitzabaizikerabiliko,bainagogoanizaneleaniztunak ere barnean daudela.
Li b u r u -k r i t i k A k https://doi.org/10.1387/gogoa.26092 243 ren, prest gaude hor zein lan mota eskaintzen zaizkigun ikusten hasteko. Hamaika kapitulu ditu liburuak, hamaika lan zeinek bere autorea edo autoreak dituela. Kapituluek badute, noski, elkarrekin loturarik, horregatik bildu dira liburu berean; besteak beste, ikerketa arlo berean ari dira eta bat datoz helburuetan, gorago aipatu ditugun horietan. Hala ere, lan bakoitza bere eskuko denez, ez da beharrezko liburuan datozen ordenan irakurtzea. Horrek, ordea, ez du esan nahi nolanahi antolatuta daudenik; ez, noski. Aipatu berriak ditugun hiru galdera motak kontuan hartu dira kapituluen banaketa egiteko. Horrela, aurreneko hiru kapituluak emozio-esperientziaz ari dira, elebidun batzuek beren hizkuntza eta kulturez dituzten esperientzia ezberdinez, eta esperientzia-mundu horietako batetik bestera igarotzean emozioek duten parteaz. Hurrengo hiru kapituluek emozioen adierazpenari begiratzen diote, eta ez emozio-esperientziari. Ondorengo hiru kapituluetan emozio-hitz eta -kontzeptuenirudikapenkognitiboahartzendakontuan.Denadela,bederatzi kapituluri dagokie hemen esan duguna eta badakigu dagoeneko hamaika dituela liburuak. Gelditzen diren biek ez dute zerikusi zuzenekorik esandako galderekin eta, horregatik, azkenean jarri dira. Ondoren, kapituluz kapitulu, liburuak biltzen dituen lanen aurkezpena egingo dut, batzuetan laburra, beste batzuetan luzexeagoa izango dena, kasu bakoitzeanjorratzendengaiareninteresarenarabera.Nolanahiere,beti emango ditut ezagutzera lanaren izenburua, autorea edo autoreak eta aztergaia. Lehenbizikokapituluarenizenburua“Bilingualselves”daeta,egilea, AnetaPavlenkohizkuntzalaria.Izenburuarenhitzezhitzezkoitzulpena“‘Ni’ elebidunak” edo izango litzateke; baina hor eztabaidagai den arazoa kontuanizanik,egokiagodirudiitzulpenhonek:“Elebidunarenniak”.Galdera batzukeginezhastenduberelanaPavlenkok.Aurrenekoadahemeninteresgarriena:“Elebiduneietaeleaniztunei,hizkuntzadiferentetanmintzatzendirenean,batzuetanpertsonadesberdinakdirelairuditzenotezaie?”. Galdera horri erantzun nahian, hiru datu mota hartzen ditu kontuan autoreak:introspekziobidezkoak,enpirikoaketaklinikoak.Introspekziobidezkoen artean, idazle translingualen2lekukotasunak,JulienGreenenaedoTzvetanTodorovenaadibidez,eta“Bilingualismandemotions”(Elebitasuna etaemozioak)izenekowebgaldeketabati,hauda,postaelektronikozbideratutakogaldeketabati1.039elebidunekemandakoerantzunaksartzendira. Materialenpirikoakelebidunenhitzezkojokabideakaztertzekohainbatpsikologo eta psikolinguistak egindako lanetatik sortutakoak dira. Elebidunen hitzezko jokabideak neurtzeko hitzezko egiteko edo lan jakin batzuk erabili izan dira, hala nola diferentzial semantikoak, hitz-asoziazioak, perpausak eta istorioakbukatzeaeskatzendutenegitekoaketaApertzepzioTestTematikoa 2 Ingelesez“translingual”esatenzaienidazleakhizkuntzabatbainogehiagotanedoberen ama-hizkuntza ez den hizkuntza batean idazten dutenak dira.
Li b u r u -k r i t i k A k 244 Gogoa 24 (2024), 241-247 (TAT).Elebidunekaurrenahizkuntzabateanegitendituzteegitekohoriek eta,astebatzukgeroago,bestehizkuntzan.Datuklinikoeidagokienez,autoreak psikoanalista batzuen oharpenak aipatzen ditu; horien arabera, bezero elebidunak maiz urduriago eta sentiberago agertzen dira beren lehen hizkuntzan geroago eskuratutakoan baino eta, batzuetan, uko egiten diote lehen hizkuntzaerabiltzeari.Bada,datuhoriekguztiekbaterahartutaautorearen ustez honako hau iradokitzen dute: bizitzako lehen urteetan ikasitako hizkuntzaetageroagoikasitakoa(k)desberdinakdirelasentitzendenemozionalitateanetahorrenondoriozbalitekeelaelebidunakberebaitan“ni”desberdinak sumatzea. BigarrenlanarenegileaMaryBesemeresdaetalanarenizena“Language andemotionalexperience:Thevoiceoftranslingualmemoir”(Hizkuntzaeta emozio esperientzia: oroitzapen translingualenahotsa).Hizkuntzadelaeta, idazle elebidunek, eta bereziki translingual direlakoek, beren testu autobiografikoetan adierazten dituzten emozio-esperientziak aztertzen ditu eta haien adierazpenetan zenbait estutasun eta hizkuntza batetik bestera itzultzeko ezintasunhautematenditu.“ApassionforEnglish:Desireandthelanguage market”(Ingeleserakogrina:desiraetahizkuntzarenmerkatua)dahirugarrenkapituluarentitulua.BertanAustraliara,Sydneyrazehazkiago,ingelesa ikastera joandako bost emakume japoniarri buruzko ikerketa etnografikoa egitenduteIngridPilleretaKimieTakahashiikertzaileek.Hauekxehekiazaltzen dute zer esan nahi duen ingelesa ikasteko irrikan egoteak, nola kokatzen den ingelesa ikasteko desira hori japoniar emakumeei buruzko diskurtso zabalagoaren barnean, eta nola interpretatzen duten ikerketako parte-hartzaileek beren ingelesarekiko desira, komunikabideek sexu kutsu nabarmenarekin japoniar emakumeengan pizten dutena. Hurrengo hiru lanen egileen kezka ez dira elebidunen emoziozko esperientziak, baizik pertsona horiek sentimenduak adierazteko dituzten moduak.MichèleKovenek,esatebaterako,laugarrenkapituluarenhasieran, galdera hau egiten du: Elebidunek sentimenduak ezberdin adierazten ote dituzteberenbihizkuntzetan?Honakapituluarenizena:“Feelingintwolanguages:Acomparativeanalysisofabilingual’saffectivedisplaysinFrench andPortuguese”(Bihizkuntzatansentitzea:elebidunbatenfrantsesezkoeta portugesezkoafektu-adierazpenenanalisikonparatiboa).AutoreakFrantziara emigratutako guraso portugaldarren alaba elebidunaren kasua aztertzen du. Gazte horrek, zein hizkuntza erabiltzen duen, frantsesa edo portugesa, afektua ez du berdin kanporatzen. Autoreak erakusten du txikitatik elebidun direnek ere hizkuntza-errepertorio ezberdin samarrak izan ditzaketela berenbihizkuntzetan.BestedatuinteresgarribatdaKovenekaztertutakogazteak, emozioak adierazteko, nahiago duela etxetik kanpo ikasitako hizkuntza etxean ikasitakoa baino. Eta zein da elebidunek nahiena duten hizkuntza emoziobortitzakadierazteko?Emoziobortitzbathaserreada.Zeinhizkuntzahobestenduteelebidunek,edoeleaniztunek,emoziohorihitzetaratzeko?
Li b u r u -k r i t i k A k https://doi.org/10.1387/gogoa.26092 245 HoridaJean-MarcDewaelekbosgarrenkapituluanaztertzenduengaia.IzenburuhauduDewaelerenlanak:“Expressingangerinmultiplelanguages” (Haserreahizkuntzaaskotanadieraztea).Lanhorretan,1.454parte-hartzailek web-galdeketabatiemandakoerantzunetatik,zeraondorioztatzendu:hiztunek haserrea kanporatzeko nahiena duten hizkuntza gehienetan lehen hizkuntza dela eta geroago ikasi diren hizkuntzak erabiltzeko dagoen joera gero etatxikiagoadela.JyotsnaVaidpsikologoesperimentalaerehizkuntzahautatzeaz ari da, baina ez haserrearen eremuan, baizik umorearenean. Autoreak egindako bi ikerketa enpirikok iradokitzen dutenez, zein den parte-hartzaileek bat egiten duten kultura taldea, horren arabera alde interesgarriak daude hizkuntzetakobatedobesteaaukeratzearidagokionez.Vaidenlanarenizena da“Jokingacrosslanguages:Perspectivesonhumor,emotion,andbilingualism”(Txantxetanaritzeahizkuntzetanbarrena:umorearen,emozioareneta elebitasunarengainekoikuspegiak). Hurrengo hiru lanek emozioen irudikapena hartzen dute kontuan, emozio-hitzeta-kontzeptuenirudikapenkognitiboazehazkiago.AlexiaPanayiotourenkapituluak,liburukozazpigarrenak,erruaetalotsaditumintzagai:“Translatingguilt:AnendeavorofshameintheMediterranean?”(Guilt itzultzen:lotsaraztekosaioaMediterraneoan?).Elebidunaetakulturabiduna den ingurunean termino horiek nola eraikitzen diren aztertzen du. AmeriketakoingelesaetaZiprekogrekoadiraautoreakestudiatzendituenhizkuntzak eta kulturak. Espezifikoki, itzulpenean baliokidetzat hartzen diren ingelesezko eta grekozko shame/ntropi (lotsa)etaguilt/enohi (errua)terminoen baliokidetasunkulturalaeztabaidatzendu.Hurrengokapituluan,“Envyand jealousyinRussianandEnglish:Labelingandconceptualizationofemotions bymonolingualsandbilinguals”(Bekaitzaetajeloskortasunaerrusierazeta ingelesez: emozioak nola izendatzen eta kontzeptualizatzen dituzten elebakarreketaelebidunek),ingelesezkojealousy eta envy eta horien errusierazko ordaintzat jotzen diren revnost’ eta zavist’ hitzen irudikapenetan ipintzen da arreta.Parte-hartzaileakhirutaldetandaudebanatuta:bitaldeelebakar,errusieraz bakarrik egiten duten errusiarrak eta ingelesez bakarrik egiten duten amerikarrak, eta talde elebiduna, errusieraz eta ingelesez egiten dutenena. HirutaldehorienirudikapenenkonparazioaegitendaOlgaStepanovaSachs etaJohnColeypsikologoekidatziadenlanhorretan.“Cognitiveapproaches tothestudyofemotion-ladenandemotionwordsinmonolingualandbilingualmemory”(Hurbiltzekognitiboakemozio-edukikoetaemozio-hitzen ikerketaraoroimenelebakarreanetaelebidunean)dabederatzigarrenkapituluarentituluaetaJeanetteAltarribadahorrenegilea.Zeindirenemozioeilotuak dauden hitzen ezaugarriak elebakarren oroimenean eta elebidunenean, nolakoa den horrelako hitzak oroimenean irudikatuta dauden egitura edo buruko arkitektura, nolako eragina duen irudikapen horietan hitzen balentziak(hitzakpositibonahiznegatibotzatjotzeak)etaarousal edo iratzartzeko indarrak: horra hor zein diren Altarribak aztertzen dituen gaiak. Kontu haue-
Li b u r u -k r i t i k A k 246 Gogoa 24 (2024), 241-247 taz ari diren ikerketak berrikusi ondoren, ondorio hauetara iristen da autorea:1)emozioakizendatzendituztenhitzeksailbereziaosatzenduteoroimenean,2)litekeenadahitzhoriekezegoteaberdinirudikaturikelebidunaren bilexikoetan,3)emozioekinlotutadaudenhitzakhizkuntzamenderatzailean prozesatzen direnean mendeko hizkuntzan ere abian jartzen dira arousal delakoarenosagaiak,eta4)hurbiltzekognitiboekaukeraematendutehorrelako hitzak gordetzen dituen buruko arkitektura nolakoa den jakiteko. Hamargarren lanak aurrekoek ez bezalako ikuspegia hartzen du emozioedukiadutenhitzenprozesatzearenikerketan.Izenhaudulanak,“Whenis afirstlanguagemoreemotional?Psychofisiologicalevidencefrombilingual speakers”(Noizdalehenhizkuntzabatemozionalagoa?Hiztunelebidunen frogapsikofisiologikoak),etahiruautoreditu,denakpsikologoak:Catherine Harris,JeanBerkoGleasonetaAys¸eAyçiçegˆi.Izenburuarenbigarrenparteari begiratzea nahikoa da ohartzeko zein den autoreek beren ikerketan hartzen duten bidea: froga psikofisiologikoena. Kapitulu honetan, autoreek berrikuste-lana egiten dute aurrena. Era honetan egindako ikerketak hartzen dituzte kontuan: parte-hartzaile elebidunei hainbat estimulu aurkeztu beren lehen hizkuntzan eta bigarrenean eta haien erantzun emozionalen alderdi fisiologikoakneurtudituztenak.Teoriabatproposatzeraereausartzendira,“ikasten den testuinguru emozionalen teoria” deitzen dutena. Horren arabera, hizkuntzak hartzen du bere-berea duen emozio kutsua testuinguru emozional jakin eta berezi batean ikasten, edo eskuarki erabiltzen, delako. Azkeneko kapituluanereantzekozerbaitesatenzaigu.Horrenizenburua:“Bilingual autobiographicalmemoryandemotion:Theoryandmethods”(Elebidunen oroimenautobiografikoaetaemozioa:Teoriaetametodoak).Egileak:RobertSchraufetaRamonDurazo-Arvizu.Hauenarabera,oroitzapenjakinbat gogoratzean, elebidunak gogoan leku eta denbora jakin batean kodetutako gertaera bat berreraikitzen du buruan. Hau da, gogoan giro soziokultural eta linguistiko jakin batean kodetutako oroitzapen bat dakar orain gogora. Esperientziaren emozio kutsua eta beharbada esplizituki gogoratzen diren gertaera hartako hitz nahiz esaera batzuk ere kodetuta daude oroimenean, lehenengo hizkuntzan edo bigarrenean nahitaez. Hala, bada, azkeneko bi lan hauek iradokitzen dute nola dituzten hizkuntza ikasten eta erabiltzen deneko esperientziek elkarrekin josten hizkuntzak, oroitzapenak eta emozioak. Oso egoki jarri dira bi lan hauek liburuaren amaieran, zeren hor aurreko kapituluetako aurkikuntza, esperientzia eta autopertzepzioak oroimen autobiografiko eta emozionalaren eta norbere esperientziaren esparru zabalagoen barnean kokatzen baitira. Liburuakbaduhitzatzeaere,argitaratzaileareneskutikdatorkiguna.Erreferentziak alde batera utzita, lau orrialde eskas ditu hitzatze horrek, baina bertanAnetaPavlenkokosoongilaburtzendituelebitasunarenetaemozioen estudioan gaurdaino egin diren galderak, proposatu diren teoriak, bildu diren datu motak eta datu horiei aplikatu zaizkien analisiak. Eta, hori
Li b u r u -k r i t i k A k https://doi.org/10.1387/gogoa.26092 247 egitean,batezereliburuakberakeskaintzenduenahartzendukontuan.Bestalde, orain arteko lanak dituen mugak ere aipatzen ditu hor, teoriaren nahiz metodologiaren aldetik dituenak adibidez. Bukatzeko,liburuairakurtzeragonbidatzendutirakurlea,intereshandikoa baita, bai elebitasunaren arloko adituentzat eta bai, gure kasuan gertatzen den bezala, hizkuntza bat baino gehiago erabili beharrean aurkitzen direnentzat ere. Pello Huizi ILCLI(UPV/EHU) Erreferentzia HA k u t A ,K.1994.“Bilingualism”.InR.st e r n b e r G (arg.),Encyclopedia of human intelligence.NewYork:MacMillanPublishingCo.