scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Dispentsarako eskubidea: 2021eko lege eraldaketaren aurreko jurisprudentzia ibilbidea eta egungo egoera

Rodríguez Elezgarai, Nagore

Abstract

Dispentsarako eskubidearen inguruan asko hitz egin da. Gai oso eztabaidatua izan da Espainiako eremu prozesalean eta jurisprudentziak gora-behera ugari izan ditu horren inguruan, Auzitegi Gorenak (AG hemendik aurrera) iritzia hainbat aldiz aldatu duelarik. 2021eko ekainean dispentsaren edukia aldatu duen lege eraldaketa egon da, eta aldaketa hori aztertzea da helburu nagusia, hala nola, jurisprudentziak izan duen ibilbidea eta horrek ekarri duen eztabaida doktrinala zein izan den aztertzea, lege moldaketa hori eman den arte. Horrela lege eraldaketa horrek zein arazori ematen dion erantzuna eta zein arazo kolokan uzten duen ikusi ahal izango dugu, eta baita arazo horien inguruan egin beharreko zerbait gelditzen den identifikatzea ere.

Full text

1 Gradu bikoitza EAZ eta Zuzenbidea 2021/2022 ikasturtea DISPENTSARAKO ESKUBIDEA: 2021eko lege eraldaketaren aurreko jurisprudentzia ibilbidea eta egungo egoera Egilea: Nagore Rodriguez Elezgarai Zuzendaria: Goizeder Otazua Zabala Bilbon, 2022ko otsailaren 10ean 2 AURKIBIDEA LABURDURAK ................................................................................................................. 4 1. SARRERA .................................................................................................................... 5 2. DEKLARATZEKO DISPENTSA .............................................................................. 7 2.1. Deklaratzetik salbuetsita dauden pertsonak… ........................................................ 7 2.2. Dispentsaren izaera eta helburua ............................................................................. 8 2.3. Lege eraldaketaren aurretiazko edukia ................................................................... 11 2.4. Dispentsaren erabilera genero indarkeriaren baitan…............................................ 12 2.4.1. Genero indarkeriaren eragina biktimengan… .............................................. 12 2.4.2. Dispentsa erabiltzearen arrazoiak genero indarkerian .................................. 13 3. DISPENTSARAKO ESKUBIDEAK SORTU DITUEN EZTABAIDAK ETA JURISPRUDENTZIA ILDOAK ....................................................................... 19 3.1. Dispentsaren erabilerarako unea ............................................................................. 19 3.2. Adin txikikoen dispentsa ......................................................................................... 22 3.3. Dispentsaren irismen subjektiboa ........................................................................... 24 3.4. Dispentsaren inguruan informatzeko beharra ......................................................... 28 3.5. Deklaratzea erabakita, hori atzera botatzea ............................................................. 29 3.6. Auzitegi Goreneko 389/2020 epaia ........................................................................ 31 3.6.1. Aurrekariak…................................................................................................ 32 3.6.2. Dispentsaren erabileraren unea eta akusazio partikularra ............................ 33 3.6.3. Jarrera aldaketa justifikatzeko arrazioak… .................................................. 36 4. ADITUEN IRITZI ETA EKARPENAK .................................................................... 38 3 5. DISPENTSARAKO ESKUBIDEAREN INGURUKO LEGE ERALDAKETA…42 5.1. Lege eraldaketaren edukia ...................................................................................... 43 5.2. Planteatzen diren arazo berriak… ............................................................................46 5.3. Etorkizunari begira, lege eraldaketaren egokitasuna hizpide .................................. 48 6. ONDORIOAK .............................................................................................................. 50 7. BIBLIOGRAFIA ETA BESTELAKO ITURRIAK ................................................. 56 7.1. Bibliografia ............................................................................................................. 56 7.2. Txostenak… .............................................................................................................60 7.3. Araudia .................................................................................................................... 61 7.4. Auzitegi Goreneko akordio ez jurisdikzionalak… ................................................. 61 7.5. Jurisprudentzia ........................................................................................................ 62 4 LABURDURAK AG Auzitegi Gorena AGE Auzitegi Gorenaren Epaia BJKO Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra EK Espainiako Konstituzioa KA Konstituzio Auzitegia KAE Konstituzio Auzitegiaren Epaia LO Lege Organikoa Or. Orria PA Probintzia Auzitegia PAE Probintzia Auzitegiaren Epaia PKL Prozedura Kriminalaren Legea ZK Zigor Kodea Zk. Zenbakia 5 1. SARRERA Gradu Amaierako Lan honen oinarria Prozedura Kriminalaren Legearen (aurrerantzean PKL1) 416. artikuluak sortu dituen arazoak zeintzuk diren aztertzea da. Xedapen honen oinarria konstituzio-eskubide bat da, eta akusatuarekin harremana daukaten lekukoak deklaratzetik salbuesten ditu, bere momentuan azalduko dugun bezala. Dispentsarako eskubidearen inguruan asko hitz egin da. Gai oso eztabaidatua izan da Espainiako eremu prozesalean eta jurisprudentziak gora-behera ugari izan ditu horren inguruan, Auzitegi Gorenak (AG hemendik aurrera) iritzia hainbat aldiz aldatu duelarik. 2021eko ekainean dispentsaren edukia aldatu duen lege eraldaketa egon da, eta aldaketa hori aztertzea da helburu nagusia, hala nola, jurisprudentziak izan duen ibilbidea eta horrek ekarri duen eztabaida doktrinala zein izan den aztertzea, lege moldaketa hori eman den arte. Horrela lege eraldaketa horrek zein arazori ematen dion erantzuna eta zein arazo kolokan uzten duen ikusi ahal izango dugu, eta baita arazo horien inguruan egin beharreko zerbait gelditzen den identifikatzea ere. Hala ere, nahiz eta helburu nagusia aurretik aipatutakoa den, gaur egun, genero indarkeriaren arazoak oso modu estuan du lotura gai honekin, izan ere, oso arazo larriak sortu ditu dispentsak genero indarkeriaren markoan. Horren ondorioz, asko idatzi da honen inguruan, eta nahiz eta gure ikuspegi nagusia dispentsaren ingurukoa izan, aipamena egingo diogu genero indarkeria kasuetan dispentsak sortu dituen gatazkei. Horrela ba, jurisprudentziak hainbeste landu duen gaia izanik, esan dezakegu xedapenaren hasierako idazkera ez zela batere zehatza izan, eta horregatik hainbat alderdi zehazteke gelditu ziren, beranduago jorratuko ditugunak. Gainera, xedapenaren idazkeraren argitzeko zentzu horretan, 2020an emandako Auzitegi Goreneko Epaiari (hemendik aurrera AGE) 389/2020, 2020ko uztailak 10ekoa, garrantzi berezia emango diogu idazki honetan. Bestalde, jurisprudentzia ez ezik, aditu askok PKLeko 416. artikulua aldatzeko hainbat proposamen egin dituzte, betiere xedapenak lortu nahi duena argitzeko eta interpretazioari 1 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminaleko Legea onartzen duena. 6 leku gutxiago lagatzeko, eta horiek ere aztertzea garrantzitsua dela deritzogu, beranduago aztertuko dugun lege eraldaketa hori egokia izan den edo ez esateko helburuarekin. Lana antolatzeko, 5 atal nagusi banatu ditugu. Lehenengo dispentsaren oinarriak ezarriko dira, horretarako izaera eta helburua zein diren azalduko direlarik. Horrez gain, genero indarkeriari garrantzia emanez, bere baitan dispentsaren erabilera eta eragina zein diren ere aztertuko dugu. Bigarren atalean, PKLeko xedapen horrek orokorrean ekarri dituen arazoak aztertuko ditugu. Aurretik esan dugun bezala, legedia oso zehaztugabea izan da zenbait eremutan, eta horren ondorioz interpretazio arazo ugari ekarri ditu 416. artikuluak. Arazo horiek konpontzeko helburuarekin AGk sarritan eman du bere iritzia epai ezberdinen bidez, urteetan zehar aldatuz joan den jurisprudentzia ezarriz. Horrela ba, lan honetan denboran zehar egondako arazoak eta horiei konponbidea bilatzeko emandako epaiak aztertuko ditugu. Horien artean dispentsa eskubidea noiz erabili daitekeen daukagu, ezkontzak irauten duen bitartean edo beranduago ere bai, edota dispentsari buruz informatzeko beharra dagoen edo ez, edota azkenik, eragina duen salaketa biktimak jartzea dispentsa erabili ahal izateko orduan. Hirugarren atalean, adituek urteetan zehar egin dituzten proposamenak mahai gaineratuko dira, PKLeko 416. artikulua zegoen moduan utzi edo aldatu behar zenaren inguruan. Gainera, Genero Indarkeriaren kontrako Estatu Itunean egondako eztabaida ere aztertuko dugu, izan ere, bertan artikulua aldatzeko edota kentzeko proposamen ugari egon ziren. Laugarren atalean, 2021. urtean 8/2021 Lege Organikoak (aurrerantzean LO) ekarritako PKLeko 416. artikuluko eraldaketa aztertuko da, aurrekoarekiko aldaketak zeintzuk izan diren azalduz, eta eraldaketa hori egokia izan den edo ez aztertuz, hau da, urteetan zehar egondako arazoei irtenbidea ematea lortu den edo ez. Azkenik, lanean aztertutako gaien inguruko ondorioak aterako ditugu, eta baita gure iritziz eztabaida guzti hauen inguruan jokabide onenak zein izan daitezkeen aipatu. 7 2. DEKLARATZEKO DISPENTSA 2.1. DEKLARATZETIK SALBUETSITA DAUDEN PERTSONAK Espainian bizilekua duen eta ezgaitua ez den edonor deklaratzera behartuta egongo da, lekuko moduan, edozein delarik galdetutako gaia, PKLren 410. artikuluaren arabera. Ez egitekotan, lege bereko 420. artikuluari jarraiki, 200 eta 5.000 euro bitarteko isuna jasoko du. Deklaratu gabe jarraitzekotan, Justiziari oztopo egitea leporatuko zaio, ZKko 463.1. artikuluaren arabera2. Hala ere, deklaratzetik salbuetsita dauden hainbat pertsona ditugu3. Errege, Erregina, kasuan kasuko ezkontideak, Printze oinordekoa eta erreinuko erregeordeak. Horrez gain, Espainian egiaztagiria duten diplomazia agenteak beti, eta diplomaziako misioetako langile administratiboak, teknikoak edo misio horien zerbitzu pean daudenak, bai eta horien familiakoak ere, baldin eta itunetan ezarritako betekizunak eurengan gertatzen badira. Modu honetan, artikulu horrek aipatzen ez dituen pertsonek deklaratzeko beharra izango dute, zigor prozesua jarraitzeko helburuarekin, eta gertakariak argitzeko helburuarekin. Deklaratzetik salbuetsita dauden horiez gain, epaileak egindako deialdira joatetik salbuetsita dauden baina lekukotza eman behar duten talde bat ere badago, PKLeko 412. artikuluak arautua, hala nola, Errege familiako gainontzeko kideak, Gobernuko Presidentea eta gainontzeko kideak, Senatu eta Diputatuen Kongresuko Presidentea, Konstituzio Auzitegiko (hemendik aurrera KA) Presidentea, Botere Judizialaren Kontseilu Orokorraren (hemendik aurrera BJKO) Presidentea, Estatuko Fiskal Orokorra eta Autonomia Erkidegoetako Presidenteak, beste hainbaten artean. Azkenik, deklaratzeko dispentsa daukagu, hau da, egoera zehatz batzuk ematen direnean, lekukoak ez deklaratzeko eskubidea dauka. Dispentsa hau PKLko 416. artikuluan arautzen da. Hala ere, PKLeko 418. artikuluarekin ere harremana dauka, inor ezin baita 2 BARRIENTOS, Jesus Maria. “Declaración de testigos en el proceso penal”, Vlex, 1.or. 3 PKLeko 411. artikuluan aipatzen dira. 8 deklaratzera behartu, deklarazio horrek babestutako pertsona kaltetu badezake. Gainera, PKLeko 707. artikuluan ere, ahozko epaiketaren inguruan, errepikatu egiten da dispentsa4. 2.2. DISPENTSAREN IZAERA ETA HELBURUA Deklaratzeko dispentsa lege eraentzadun eskubide konstituzionala da, hau da, ez da oinarrizko eskubidea soila, baizik eta legeak lekukoari ematen dion oinarrizko eskubidea5, deklaratzetik salbuesten duena, betiere aztertzen ari den gaiaren inguruan ezagutza badauka. Arau hau Espainiar Konstituzioak (aurrerantzean EK) babesten du, bere 24. artikuluan, benetako babes judizialerako oinarrizko eskubidea garatzen duena. Horretarako nahitaezkoa da legeak esatea zein kasutan ez den beharrezkoa izango deklaratzea, senidetasun edo sekretu profesionala dela eta6: “Legeak arautuko du senidetasunarengatik edo lanbide-sekretuarengatik zein kasutan ez dagoen betebeharrik, ustez delitu diren egitateei buruz adierazpenak egiteko”7. Honekin esan dezakegu, benetako babes judizialerako eskubidea urratuko litzatekeela dispentsaren eskubidea urratzen bada, azaldu den bezala zuzenki harremanduta daudelako, eta beraz, KAren babesa jasoko luke arau honek8. Bestalde, berezko eskubidea da, eta azkenik, guztiz boluntarioa9. Beharrezkoa da eskubidea eta bere ondorio juridikoak ezagutzea eta guztiz ulertzea. Gainera, autonomia osoz jardun behar du lekukoak, eta askatasun osoarekin. Hau horrela ez balitz, edota auzitegiak ulertzen badu mehatxupean hartzen duela erabakia lekukoak orduan ez deklaratzeko eskubidea erabiltzeko erabakiak ez du baliorik izango10. Dispentsaren indarraldia 4 ataletan banatu daiteke: ikertuaren babesa, zigor prozesuan egia bilatzearen babesa, familiakideen arteko babesa eta egon daitekeen interes 4 YUGUEROS GARCÍA, Antonio Jesús. “Las dispensas procesales en el contexto de la violencia de género en las relaciones de pareja o expareja”, Aposta, Revista de ciencias sociales. 79. zk, 2018, 145.or. 5 RODRÍGUEZ LAINZ, José Luis, “¿Sería inconstitucional negar a la víctima de violencia de género el ejercicio de su derecho a no declarar contra el agresor?”, Diario La Ley, 9014. zk, 2017, 4.or. 6 SERRANO PEREZ, Inmaculada. “La dispensa a no declarar del art. 416 LECrim en los procedimientos de violencia de género”, Revista Foro Fundación Internacional de Ciencias Penales, 2. zk, 2018, 3. or 7 1978ko Espainiar Konstituzioa, 24.art. 8 VILLAMARÍN LÓPEZ, María Luisa. “El derecho de los testigos parientes a no declarar en el proceso penal”. InDret, Revista para el análisis del Derecho, 4. zk, 2012, 15.or. 9 SERRANO MASIP, Mercedes. “La víctima de la violencia de género ante el deber de denunciar y declarar en el proceso penal”. Revista General de Derecho Procesal, 29. zk, 2013, 22.or. 10 AGE 459/2010, 2010eko maiatzak 14. 3. Oinarri Juridikoa. 9 gatazkaren babesa. Hala ere, jurisprudentziak beste atal bat zehazten du, lekuko edo biktimak ikertuarekin daukan harremana, hain zuzen ere11. Dispentsaren oinarria isilik egoteaz bestelako jokabidea ez eskatzeko printzipioa da, lekuko eta inputatutakoaren arteko elkartasuna adieraziz, familiarteko harremanak babesten direlarik, EKko 39. artikuluaren arabera, eta baita familiako intimitatea babesteko eskubidea ere bai, EKko 18. artikuluaren arabera12. Helburua lekukoak egia esatearen eta familiarekiko solidaritatearen artean duen gatazka konpontzea da. Hau da, familia harreman bat dago lekuko eta ikertuaren artean, eta horrek lekukoari gatazka sorrarazi diezaioke egia esatearen eta bere familiakidea babestearen artean. Horretarako erabiltzen da dispentsa hau, gatazka posible hori gainditzeko. Hain zuzen ere, horren inguruan, lekukoak egia esatearen eta prozesatuarekin izan dezakeen elkartasun loturaren arteko gatazka dispentsaren bitartez konpontzen dela adierazten du Auzitegi Goreneko 2007ko epaiak13. Bertan adierazitakoa Probintzia Auzitegiek asko erabili dute beren epaiak ematerakoan14. Gainera, 2009ko Madrilgo Probintzia Auzitegian15 emandako epaian adierazten da lekukoaren babeserako helburuarekin egiten dela dispentsa hau. Alde batetik egia esateko beharra baitago, lekukoaren partetik, eta bestalde familiakideak babesteko beharra egongo litzateke, eta beraz, hori lortzeko gezurra esan beharrekotan, lekukotza faltsu bat eman beharrean, dispentsarako eskubidea ahalbidetzen da. Horrela beraz, esan genezake eskubide subjektibo bat dela, familiakideek Estatuaren aurrean daukatena16. Horrela ba, eta argi geratzeko, 11 GARCÍA SEDANO, Tania. “La dispensa a declarar (art. 24.2 de la constitución) y su incidencia en casos de violencia de género”, Diario La Ley, 139. zk, 2019, 3.or. 12 ALCALA-FLORES, Rafael. “La dispensa del deber de declarar de la víctima de violencia de género: interpretación jurisprudencial III”, Congreso del Observatorio contra la Violencia Doméstica y de Género, Madril, 2009, 2.or. 13 AGE 134/2007, 2007ko otsailak 22. 1. Oinarri Juridikoa: “tiene por finalidad resolver el conflicto que se le puede plantear al testigo entre el deber de decir la verdad y el vínculo de solidaridad y familiaridad que le une con el procesado. Esta colisión se resuelve con la dispensa de declarar” 14 Gasteizeko PAE 387/2021, 2021eko ekainak 4, 2. Oinarri Juridikoa. Iritzi berdinekoak dira: Jerezko PAE 179/2020, 2020ko uztailak 9, 1. Oinarri Juridikoa Logroñoko PAE 167/2018, 2018ko abenduak 10, 6. Oinarri Juridikoa Malagako PAE 176/2017, 2017ko martxoak 22, 1. Oinarri Juridikoa 15 Madrilgo PAE 13/2009, 2009ko martxoak 31, 1. Oinarri Juridikoa. 16 LOZANO EIROA, Marta. “Problemas procesales que plantea la dispensa del deber de declarar en los delitos de violencia de género”, Revista General de Derecho Procesal, 31. zk, 2013, 2.or. 16 Aurreko grafikoan ikus dezakegu urteetan zehar egon den salaketen ehunekoa, urte berean egondako hilketen gain, hau da, hildako emakumeen zenbatek salatu zuen aurretiaz beren erasotzailea. Orain aldiz, prozedura zehatz batzuetan zentratuko gara. 12 izan ziren salaketa aurkeztu zuten biktimak. 5ek prozedura bat baino gehiago zuten irekita, eta beraz, salaketa bat baino gehiago jarrita zuten. Azkenik, aipatu behar da informe honek 16 prozedura aztertu zituela, horrela ba, esan dezakegu 16 prozedura horietako %75 an (12) salaketa biktimak aurkeztu zuela, eta beste %25ean (4) polizia atestatu bitartez hasia zegoela. Gainera, 16 horietatik, 7-k salaketan adierazitakoa berresten zuten, baina beste 4-k aldiz, dispentsarako eskubidea erabili zuten, hau da, %33,3ak. 34 Dispentsa horrek ondorioak ekarri ohi ditu, normalean, largespen autoa ematea. Hain zuzen ere, 16 prozedura horietatik 7-k largespenarekin amaitu zuten, 3 ezin izan ziren amaitu, prozesuaren amaiera baino lehen erasotzaileak biktima hil zuelako, eta azkenik beste 6 kasutan ahozko epaiketa ireki zen. 35 34 Ibidem. 35 Ibidem. 17 Esan dezakegu beraz, alde batetik ematen diren largespen autoak askoren oinarria ez dela dispentsa eskubidearen erabilera. Hala ere, begi-bistakoa da dispentsak biktima mortalengan daukan eragina. Dispentsaren bitartez emakumea bere erasotzailea libre geratzeaz erantzuletzat hartzen da askotan, biktimaren deklarazioak baitira askotan dauden froga bakarrak. Jakina denez, indarkeria mota hau gehienetan etxean ematen da, eta beraz, zaila izan ohi da horren frogak bildu ahal izatea. Horrela ba, emakumeak sufritzen duen indarkeria handitu egiten da, gizartearen aldetik ere bai 36. Garrantzitsua da emakumeek zergatik erabiltzen duten dispentsa ulertzea, edo gutxienez arrazoietako batzuk zein izan daitezkeen pentsatzea37. Bikotearen partetik indarkeria jasan duten emakumeek, eta prozedura judiziala jada hasita dutenek, beren familiaren babesa galduta izan dezakete, beren bikotea salatzearen ondorioz. Batzuetan gertatzen da familia edota beren ingurunea erasotzaileari gehitzen zaiola, horrek zailagoa egiten duelarik zigor prozedurarekin aurrera jarraitzea38. Bestalde, askotan emakume hauek lanik ez daukate, eta beraz horrek dakarren diru sarrerarik ere ez. Horrela oso zaila egiten da aurrera jarraitzea, beren bizitza eta beren seme-alaben bizitza kolokan jar daitekeelako diru sarrera faltagatik. Gainera, hori gutxi balitz, sozialki nola ulertzen den indarkeria mota hau ere oso garrantzitsua da. Askotan prozedurarekin jarraitzeak ekar diezaiekeen kalte psikologikoak edo sozialak, edota erasotzailearen partetik errepresaliak, prozedurak ekar ditzakeen onurak baino askoz ere handiagoak dira, eta beraz ez du aurrera jarraitzeak merezi. Orokorrean dispentsarako eskubidea erabiltzen duten emakumeek sentimendu zehatz batzuk izaten dituzte, hala nola, nahastea, frustrazioa, beldurra edota barne gatazka. Sistema judizialak askotan informazio asko ematen die emakume hauei denbora gutxian, eta hau ulertzea zaila egiten zaie askotan. Hori jada jasaten duten zaurgarritasunari lotuta, jasaten duten babesgabezia handitu egin daiteke. 36 DE LA HERRÁN RUIZ-MATEOS, Sergio. “A vueltas con la dispensa del deber de declarar de las víctimas de violencia de género a propósito de la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020, de 10 de julio”, Revista de Derecho Penal y criminología, 23. zk, 2020, 50.or. 37 YUGUEROS GARCÍA, Antonio Jesús. “Las dispensas procesales en el contexto de la violencia de género en las relaciones de pareja o expareja”, Aposta, Revista de ciencias sociales. 79. zk, 2018, 150.or. 38 CALA CARRILLO, María Jesús. La renuncia a continuar en el procedimiento judicial en mujeres víctimas de violencia de género: Un estudio en la Comunidad Autónoma Andaluza. Instituto Andaluz de la Mujer Consejería de la Presidencia e Igualdad Junta de Andalucía, 2011, 80.or. 18 Hau aipatuta, argi ikusten da arazo hau konpontzea oso zaila dela. Badira lege aldaketa eskatzen dutenak, genero indarkeriako emakumeak dispentsako eskubidetik ateratzeko eskatzen dutenak, eta badira legearen ulermen egokiagoa egitea gomendatzen dutenak ere bai39. Alde batetik, aurretik esan den bezala, indarkeria mota honetan frogak lortzeko zailtasuna dela eta, dispentsatik kanporatu beharko liratekeela uste dute batzuek. Izan ere, biktimen babes eta segurtasun juridikoa bermatzea dira helburua. Gainera, dispentsa lasaitasun familiarra babesteko pentsatuta dago, aldiz, genero indarkeria kasuetan lasaitasun hori apurtuta dago jada, erasotzaileak bere bikotearen kontra ekintza biolento bat egiten duen momentutik. Hori horrela izanik, biktima-lekukoa horretan oinarritzea dispentsa erabiltzeko legeari iruzur bezala hartzen da40. Aldiz, iritzi horien kontra interes gatazka argudiatu daiteke. Interes gatazka hori ez da jada senitartekoa babesteko helburuarekin, baizik eta erasotzailearen partetik errepresaliak jasateko beldurra. Hau da, biktimek askotan beren erasotzaileen partetik indarkeria jasateko beldurra izaten dute, eta hau izaten da askotan dispentsa erabiltzeko arrazoia. Gainera uste dute ez dagoela argi lege aldaketa horrek zerbait lortuko zuenik, izan ere, beldurra balitz ez deklaratzeko arrazoia, beldur horrek bertan jarraituko du, eta dispentsarako eskubidea erabili ezinik, biktimari gelditzen zaion “irtenbide” bakarra gezurra esatea da41. Hori horrela balitz, justiziari oztopo delitua leporatuko litzaioke, eta horrek biktimak sufritzen duen babesgabetasuna handituko luke. Honen aurrean, hainbat autorek, esaterako Castillejo Manzanares42 edo Piñeiro Zabalak43 adierazi dute gakoa ez dela ZK zehatz bat egitea honen inguruan, baizik eta biktimen ahalduntzea sustatu behar dela, horrela biktima hauek deklarazioak emateko aukera handiagoak izango dituzte. 39 Magro Servet (13.or), Villamarín López (21.or), Fuentes Soriano (145.or) edo Gudín Rodriguez-Magariños (1-8 or) lege eraldaketaren alde agertzen dira. Bestalde, Castillejo Manzanares (120.or) eta Piñeiro Zabala (114.or), esaterako, legea hobeto zehaztearen eta ulertzearen alde agertzen dira. 40 FUENTES SORIANO, Olga. “El enjuiciamiento de la violencia de género”, Iustel, Madril, 2009, 145146.or. 41 LOZANO EIROA, Marta. “Problemas procesales que plantea la dispensa del deber de declarar en los delitos de violencia de género”, Revista General de Derecho Procesal, 31. zk, 2013, 3-6 orriak. 42 CASTILLEJO MANZANARES, Raquel (dir.); CATALINA BENAVENTE, María Angeles (coord.). “Problemas que plantea la actual aplicación de la ley integral”, Violencia de género, Justicia Restaurativa y Mediación, Wolters Kluwer, Espainia, 2011, 120.or 43 ZABALA PIÑEIRO, Igor. “La víctima de violencia de género y la dispensa del artículo 416 de LECrim”, Revista Jurídica de Castilla y León. 24. zk, 2011, 114.or. 19 Horrela ba, argi geratzen da gatazka ugari ekarri dituen arazoa dela hau, eta gainera, konpontzen oso zaila dela esan daiteke. Biktima babesteko modurik egokiena zein den jakitea ezinezkoa da, eta beraz, babesgabetasun egoerak ematea oso arriskutsua bihurtzen da kasu honetan. Jurisprudentziak gainera gutxi landu du hau, iritziz beteriko eremua delako, eta legegilearen lanean gehiegi sartzea dela ulertzen dutelako. Hau horrela, ez da dispentsak ekarri duen arazo bakarra, genero indarkeriaz gain, beste hainbat eremutan ere zailtasunak egon direlako PKLeko xedapena interpretatzerako orduan. Hala ere, denak ez dira maila berean egon, orain ikusiko dugun bezala. Arazo batzuei konponbidea ematea jurisprudentziaren bitartez egin den heinean, beste zenbait arazo, orain azaldu dena kasu, konpontzea zailagoa da, eta horregatik ere oraindik pilpilean jarraitzen duen gaia da dispentsarena. Behin hau esanda, jurisprudentzia bitartez aztertu diren gatazkak aztertzera sartuko gara orain. 3. DISPENTSARAKO ESKUBIDEAK SORTU DITUEN EZTABAIDAK ETA JURISPRUDENTZIA ILDOAK Aurretik aipatutako lege eraldaketa baino lehen, hainbat eta hainbat eztabaida egon dira dispentsa honen inguruan, atal honetan jorratuko direnak, PKLeko 416. artikulu horrek (aldaketa aurrekoa) zekartzan arazoen inguruan. Urteetan zehar egondako aldaketa doktrinal eta jurisprudentzialak ulertzeko lehenengo arazoak zein diren jakitea beharrezkoa da, horrela beraz, arazo eta horren inguruko jurisprudentzia lerroak aztertuko dira atal honetan. 3.1. DISPENTSAREN ERABILERAKO UNEA Lehenengo eta behin, dispentsaren erabilerako uneari egingo diogu erreferentzia. Azaldu dugu dagoeneko nork duen dispentsarako eskubidea, baina eskubide hori erabiltzeko momentua ere kontuan izan behar da. Hau da, lekukoak ikertuarekin duen harremana deklaratzeko momentuan mantentzea beharrezkoa da? Edota gertaerak gertatutako unean harreman hori izatearekin nahikoa da? Izan ere, gertaeren unea eta deklaratzeko une bitartean hainbat eta hainbat gauza gertatu izan ahal dira, eta aurretik 20 zegoen harremana jada ez existitzea deklaratzeko momentuan. Kasu horretan, dispentsarako eskubidea luke lekukoak? Aipatutako lehenengo eztabaida honen inguruan, hau da, dispentsaren denborazko momentuaren inguruan, hainbat iritzi egon dira. Deklarazioa egiteko momentuan harremanik ez badago, edota bikoteen kasuan, dibortziatu badira, orduan lekukoek ez dutela dispentsarako eskubidea adierazten du jurisprudentziak hasiera batean. Hain zuzen ere, horren inguruan jardun zuen, 2007ko Auzitegi Goreneko otsailaren 22ko epaiak, adieraziz, dispentsaren oinarria lekuko eta akusatuaren arteko solidaritate harremana bada, beren harreman familiarretik eratorria, orduan behin harreman hori apurtuta, ez dago dispentsa mantentzeko arrazoirik. Hain zuzen ere, honakoa adierazten du: “tiene por finalidad resolver el conflicto que se le puede plantear al testigo entre el deber de decir la verdad y el vínculo de solidaridad y familiaridad que le une con el procesado. Esta colisión se resuelve con la dispensa de declarar, que es igualmente válida para el testigo en quien concurre la condición de víctima del delito del que se imputa al inculpado (…) le permitía a la víctima el derecho a no declarar una vez verificado por la propia declaración de la víctima en el Plenario, que la connivencia continuaba ”44. Hala ere, aurreko jurisprudentziak ñabardurak jasan ditu Auzitegi Gorenaren aldetik. Egoeraren araberako erabakiak hartu beharko dira. Hau da, egoera bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuko dira PKLeko 416. artikuluko dispentsa aplikatu daitekeen edo ez erabakitzeko45. Modu honetan, aurrekariak gertatutako momentuan akusatuak eta lekukoak harremanik mantentzen bazuten, orduan deklarazioan harremana mantentzea edo ez, ez da kontuan izango, baizik eta egoera zehatza kontuan izango du Auzitegiak dispentsaren erabilera baimentzeko edo ez. Honen harira adierazten du Auzitegi Gorenak 2010eko epaian honakoa46: “no existe duda ninguna, en nuestro criterio, acerca de la posibilidad de ejercicio por Rosa del derecho a la dispensa de declarar ya que el acusado era su propio esposo, cumpliéndose por tanto las previsiones del artículo 416.1 en relación 44 AGE 134/2007, 2007ko otsailak 22. 1. Oinarri Juridikoa. 45 LOZANO EIROA, Marta. “Problemas procesales que plantea la dispensa del deber de declarar en los delitos de violencia de género”, Revista General de Derecho Procesal, 31. zk, 2013, 3.or. 46 AGE 459/2010, 2010eko maiatzak 10. 3. Oinarri Juridikoa. Iritzi berekoak dira: AGE 292/2009, 2009ko martxoak 26. 3. Oinarri Juridikoa, AGE 1010/2012, 2012ko abenduak 21, 3. Oinarri Juridikoa, AGE 5381/2014, 2014ko abenduak 2. 10. Oinarri Juridikoa. eta AGE 389/2020, 2020ko uztailak 10. 9. Oinarri Juridikoa. 21 con el 707 de la Ley de Enjuiciamiento Criminal, hoy”. Epai horretan bertan aurrerago zehazten delarik gaia, honakoa esanez: “Y, por lo que respecta al momento en que debe darse ese vínculo origen de la exoneración de la obligación de declarar, se ha reconocido especial trascendencia a las circunstancias del caso y al fundamento que en las mismas justifica la aplicación del artículo 416.1 de la Ley de Enjuiciamiento Criminal. Si conforme a aquellas, la solidaridad es el único fundamento, nada obsta la exigencia de colaboración mediante la prestación del testimonio si, al tiempo de reclamársela, no existe el vínculo que la justifica. Pero la ruptura de la afectividad subsiguiente al cese de la convivencia no puede impedir que el llamado como testigo se acoja a la exención si la declaración compromete la intimidad familiar bajo la cual ocurrieron los hechos objeto de enjuiciamiento”47. Horrela, ulertu dezakegu, printzipioz dispentsa emango dela deklarazioa egiteko momentuan lekuko eta akusatuaren artean harremanik mantentzen bada. Baina harremanik ez egotekotan, deklarazio horrekin intimitate familiarra kolokan jartzen bada, kasu horretan ere dispentsarako eskubidea izango du lekukoak. Are gehiago, epaian bertan ulertzen da egoki erabilita dagoela dispentsa, ekintzak gertatutako momentuan ezkonduta zeudelako. Honen kontra, aldiz, 2011an Estatuko Fiskaltza Orokorrak emandako zirkularrean adierazten dute, eta Auzitegi Gorenaren kontra, deklaratzeko momentuan jada apurtuta dauden harremanak ez direla dispentsaren barruan sartzen, eta hau erabili ahal izateko, deklarazio momentuan lekuko-biktima eta akusatuaren artean harremanak jarraitu egin behar duela48. Dena den, eztabaida horrekin amaitzeko helburuarekin, Auzitegi Gorenak adierazpen gehiago egin ditu. Zehatzagoak izateko, 2013ko Auzitegi Goreneko Akordioan bi gai aztertzen dira49. Akordio honen helburua interpretazio bateratu baten bitartez segurtasun juridikoa ematea da50. Akordioan ezkontzaren deuseztapenaren ondoren gertatutako ekintzen tratamendua zein den eta lekukoa akusazio moduan agertzen den 47 Ibidem. 48 Estatuko Fiskaltza Orokorraren 6/2011 Zirkularra, 12. eta 13. ondorioak. 49 Auzitegi Goreneko bigarren salaren Jurisdikzioz besteko erabakia, 2013ko apirilaren 24koa. 50 GERAS MONTILLA, Luis. “La dispensa a declarar contra los parientes tras la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020 de 10 de julio”, Noticias Jurídicas, 16108. zk, 2021, 1.or. 22 kasuak nola tratatu behar diren adierazten dira. Horietako lehenengoari dagokionez adierazten da dispentsatik kanpo gelditzen direla ezkontzaren deuseztapenaren ondoren gertatutako ekintzei buruzko deklarazioak. Honakoa adierazten du: “La exención de la obligación del deber de declarar prevista en el art 416.1 de la Ley de Enjuiciamiento Criminal alcanza a las personas que están o han estado unidas por alguno de los vínculos a los qu ese refiere el precepto. Se exceptúan: a. La declaración por hechos acaecidos con posterioridad a la disolución del matrimonio o cese definitivo de la situación análoga de afecto” 51. Horrela Auzitegi Gorenak dispentsarako eskubidearen hedapena handitu egiten du, eta nahiz eta deklarazio momentuan ezkontzak ez iraun, eskuartean dauden aurrekariak ezkontzak zirauen bitartean gertatu baziren, orduan lekukoak dispentsarako eskubidea izango du52, izan ere, nahiz eta solidaritate familiarra jokoan ez egon, intimitate familiarra badago, eta hori babestea beharrezkoa da, Auzitegi Gorenaren ustetan. Urteetan aurrera joan ahala arazo gehiagorik eman ez duen alderdia izan da hau eta adostasun zabala lortu da honen inguruan. 3.2. ADIN TXIKIKOEN DISPENTSA Beste alde batetik, eta akordio honek eskaintzen digun beste gai bat aztertuz, adin txikikoen dispentsa daukagu. Emakumearen aurkako indarkeriaren markoan, dispentsa honen babesaren barruan sartzen dira emakumeek bikotearekin dauzkaten seme-alabak, horrela, erasotzailearekin lotzen dituzten umeak dispentsa honen barruan sar daitezke. Alabaina, dispentsa honetatik kanpo gelditzen dira emakume biktimaren seme-alabak bakarrik direnak, nahiz eta orokorrean hauek ere testuinguru berdinean bizi diren, eta indarkeria berdina jasaten duten. Hain zuzen ere, gatazka izugarria sor dezake adin txikikoarentzat bere erasotzailearen kontra deklaratu behar izateak, bere aita izan gabe baina berarekin bizi dela kontuan hartuta, eta gainera dispentsarako eskubiderik izan 51 Auzitegi Goreneko bigarren salaren Jurisdikzioz besteko erabakia, 2013ko apirilaren 24koa. 52 VILLAMARÍN LÓPEZ, María Luisa. “El derecho a no declarar de las víctimas de violencia de género a la luz de la doctrina reciente del Tribunal Supremo”, Foro, Nueva Época, 22. Bolumena, 1. zk, 2019, 271.or. 23 gabe53. Honek babesgabezia arazo izugarria planteatzen digu adingabe hauen kasu zehatzean. Honi erantzunez, eta kontuan izanda aurretik aipatutako 2013ko Akordioan ere aztertzen dela, deklaratzeko dispentsa ez dute adinez nagusi direnek bakarrik izango, eta beraz, heldutasun nahikoa duen adin txikikoak ere izango du eskubide hori erabiltzeko eskubidea. Hori adierazten du 2017an AGak emandako epai batek54: “que el acceso a la dispensa de declarar que incorpora al artículo 416.1 LECrim no está supeditado a la mayoría de edad. El menor tiene derecho a ser oído y a que su opinión se tome en consideración en función de su edad y su madurez”. Egia da Espainiako ordenamendu juridikoak hainbat eremutan azaltzen duela adin txikoek entzunak izateko eskubidea izango dutela betiere heldutasun nahikoa badute, Kode Zibilean edota adin txikikoen Lege Organikoan esaterako, baina ez dago batasunik adin hori zein den edota heldutasun nahikoko momentu hori zein den esatean55. Hala ere, dispentsaren kasuan adin txikikoak entzutea beharrezkoa izango da, eta ez hori bakarrik. Hain zuzen ere, Emakumearen Aurkako Indarkeriari buruzko Estatu Itunean (Pacto De Estado Sobre Violencia De Género) eskubide hau hedatzeko proposamena egiten da, 130. Neurrian, honakoa adieraziz: “Estudiar la posibilidad de establecer la dispensa a no declarar de los menores no hijos del matratador. Ante las dudas sobre la situación de conflicto que puede provocar a un menor tener que declarar en contra de un agresor con el que conviva, no siendo su padre y no pudiendo acogerse a la dispensa de declarar, se propone que el juez, dadas las circunstancias del caso, aprecie motivadamente la concurrencia de circunstancia análoga al parentesco que justifique esta dispensa especial”56. Horrela, tratu txar emailearen seme-alabak ez direnak ere babestuta geratuko dira, betiere epaileak horretarako beharra ikusten baldin badu epaiketa ematen den momentuan. 53 GENERO INDARKERIAREN KONTRAKO GOBERNU DELEGAZIOA. “Documento Refundido de Medidas del Pacto de Estado en Materia de Violencia de Género. Congreso + Senado”, 2019, 130. neurria. 54 AGE 209/2017, 2017ko martxoak 28, 4. Oinarri Juridikoa. Iritzi berekoak dira: AGE 329/2021, 2021eko apirilak 22, 1. Oinarri Juridikoa, AGE 225/2020, 2020ko maiatzak 25, 3. Oinarri Juridikoa, AGE 663/2018, 2018ko abenduak 17, 2. Oinarri Juridikoa, AGE 205/2018 eta 2018ko apirilak 25, 4. Oinarri Juridikoa. 55 RODRÍGUEZ REBOLLEDO, Miguel. “La dispensa de declarar por razón de parentesco: luces y sombras”, Diario La Ley, 1000. zk, 2022, 3.or. 56 GENERO INDARKERIAREN KONTRAKO GOBERNU DELEGAZIOA. “Documento Refundido de Medidas del Pacto de Estado en Materia de Violencia de Género. Congreso + Senado”, 2019, 130. neurria. 24 3.3. DISPENTSAREN IRISMEN SUBJEKTIBOA Dispentsaren denborazko momentua eta adin txikikoen deklarazioa alde batera utzita, hurrengo gaia aztertuko dugu. Lehenengo eta behin bi kontzeptu bereiztu behar ditugu. Alde batetik, salaketa jartzen duen pertsona, biktima izan daitekeena edo ez, eta bestalde, akusazio partikularra. Akusazio partikularra izateko ez da beharrezkoa salaketa jartzea. Hau da, bi modu daude. Lehenengo modua kereila jartzea da, non prozesuaren hasiera eskatuko den eta prozesu horretan parte hartzeko eskaera egiten baiten. Bigarren modua, jada hasita dagoen prozesu batean, idazki baten bitartez honetan parte hartzeko nahia adieraztean datza57. Horrela ba, bi azpi-arazo aurkezten zaizkigu dispentsarako eskubidea nork duen eztabaidatzen dugunean. Alde batetik, honako gogoeta egin beharrean gaude: dispentsarako eskubidea baliozkoa da biktimentzako? Hau da, delitua jasan duen pertsona eskubide honen irismenaren barruan dago? Biktima honek hain zuzen ere, bere deklarazioa egiten du erasotzailea salatzeko helburuarekin, orduan, ze zentzu dauka honi dispentsarako eskubidea emateak? Aldiz, oinarrizko eskubide baten aurrean gaude, beraz, honek sortzen duen arazoa handia da. Eta handiagoa da genero indarkeria kasuetan, izan ere, ze zentzu dauka deklaratzeko dispentsarako eskubidea kentzea biktima mota hauei? Hain indarkeria ikusezina pairatzen dute, non eurek hasi behar duten beren prozesua salaketa baten bitartez. Nola esango zaie orokorrean duten eskubide hori erabili ahal izateko beste batek jarri behar duela salaketa? Bestalde, momenturen batean akusazio partikularra izan den biktimak, baina, jada akusazio partikularra izateari utzi dion horrek eskubidea erabiltzeko aukera duen edo ez esatea ere zaila da, zalantza ugari egon baitira. Akusazio partikularra izanagatik dispentsarako eskubidea betirako galtzen da? Edo behin alde batera utzita akusazioa dispentsarako eskubidea berreskuratzen da? 2013 urtean, Auzitegi Gorenak bere Akordioaren bitartez honakoa adierazi zuen: “La exención de la obligación de declarar prevista en el artículo 416.1 LECR (LA LEY 1/1882) alcanza a las personas que están o han estado unidas por alguno de los vínculos a qu ese refiere el precepto. Se exceptúan: 57 MONTERO AROCA, Juán (dir.). Derecho Jurisdiccional III. Proceso Penal, Tirant Lo Blanch ,Valentzia, 2018, 87.or. 25 a)(…) b) Supuestos en que el testigo esté personado como actuación en el proceso58”. Modu honetan, arazo berdinaren aurrean aurkitzen gara. “Esté” horrek barne hartzen du akusazio partikular moduan egon zen pertsona, baina, jada ez dagoena? Hau da, ez da berdina momentu horretan egotea edo aurretik egon izana. Hain zuzen ere, literalki ulertuko bagenu akordio hori, nahiz eta akusazio partikular moduan egon izan, momentu horretan ez baldin badago, orduan dispentsarako eskubidea izango du lekuko horrek59. Hala ere, aurretik esan bezala zalantza ugari egon dira honen inguruan, eta akordio honek ere ez duenez argi uzten, arazo bat bilakatu da, laster aztertuko duguna. Lekukoak akusazio partikular moduan jarduten duen kasuen inguruan, 2013ko Auzitegi Goreneko Akordioak60 dispentsatik kanpo utzi zituen lekukoa akusazio partikularra zen kasuak. Hau da, akusazio partikularra lekukoa ere zen kasuetan, horrek dispentsarako eskubiderik ez luke izango. Honen helburua kontraesana saihestea zen. Izan ere, PKLaren 416. artikuluan ageri den dispentsarako eskubidea erabiltzen uztea akusazioa bera formulatzen duen pertsonari guztiz kontraesankorra da. Zehatzago esanda, akusazioa egiten den momentuan prozesu bat jartzen da martxan, borondatez hasi dena, eta gero dispentsarako eskubidea erabiltzean, prozesua bertan behera gelditu liteke, froga faltagatik esaterako, beraz egoera berdinaren inguruan bi aurrez aurreko posizio kontrajartzen dira. Auzitegi Gorenak adierazi zuen iruzurtzat hartzen duela Justiziako mekanismoak martxan jartzea eta gero aldiz bere egitekoa oztopatzea. Hala ere, ez da hor geratzen 2013ko Akordioak esandakoa. Adierazpen honek ez ditu biktima-akusatzaileak momentu horretarako bakarrik kanporatzen, baizik eta etorkizunerako ere bai. Hau da, nahiz eta akusazioa momentu zehatz batean egin, eta beranduago akusazio izateari utzi, dispentsarako eskubidea galduta egongo litzateke, eta pertsona horrek ezingo luke eskubide hori erabili. Auzitegi Gorenak 2015eko epai batean gai honen hedapena handitu zuen61. Dispentsak ez zuen balio lekukoak momenturen batean akusazio partikular moduan jardun izan bazuen, nahiz eta dispentsa erabiltzeko momentuan akusazio partikularra ez izan, 58 Auzitegi Goreneko bigarren salaren Jurisdikzioz besteko erabakia, 2013ko apirilaren 24koa. 59 HERRERO ÁLVAREZ, Sergio. “El ajetreo jurisprudencial. Sobre la dispensa del deber de declarar en procesos por violencia de género: la Sentencia 389/2020 de 10 de julio”, Diario La Ley, 9693. zk, 2020, 3.or. 60 Auzitegi Goreneko bigarren salaren Jurisdikzioz besteko erabakia, 2013ko apirilaren 24koa. 61 AGE 449/2015, 2015eko uztailak 14, 1. Oinarri Juridikoa eta 3. Oinarri Juridikoa. 32 3.6.1. AURREKARIAK Oviedoko Probintzia Auzitegiak emandako egoitzaren bortxaketagatiko epai baten kontra apelazio errekurtsoa jarri zen Asturiaseko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, honek aldiz ez zuen onartu, eta Probintzia Auzitegiaren Epaia berretsi zuen. Honen kontra Kasazio errekurtso bat aurkeztu zuen akusatuak, eta hortik dator epai hau82. Epai honetan, ezkontideen arteko gora-beheren ondoren, senarra etxetik joan zen, zenbaitetan bueltatuz, bien alaba ikusteko helburuarekin edota bere gauza pertsonalak hartzeko helburuarekin. Beranduago, dibortzio demanda aurkeztu ondoren, emazteak etxe horretara gehiago ez bueltatzeko eskatu zion, eta horrekin batera sarraila aldatu zuela adierazi zion. Denbora gutxira, senarra etxera bueltatu zen, eta serraila aldatuta zegoela ikusirik, berak ere serraila bera aldatu zuen, etxe barrura sartuz, eta behin hortik joatean, serraila berriko giltza etxeko buzoian utzi zion emazteari, horren berri eman ziolarik. Emazteak hori jakinda Guardia Zibilaren aurrean ekintzak salatu zituen83. Emazte-ohia, salaketa ezarri ondoren, prozesuan akusazio partikular moduan hasi zen, hala ere, beranduago akusazio izateari utzi nahi ziola adierazi zuen idazki baten bitartez, nahiz eta adierazi zuen bera deitzekotan libre egongo zela. Epaiketan, magistratupresidenteak ez zion dispentsarako eskubidea erabiltzen utzi. Horren ondorioz emakume honek deklaratu egin zuen, eta hain zuzen ere deklarazio hau izan zen salatuaren kondena eragin zuen frogetako bat. Erabaki hau, esan bezala, Asturiaseko Justizia Auzitegi Nagusiko zibil eta penal gelek berretsi zuten, 2018ko ekainaren 5eko epaian. Kasazio errekurtsoaren oinarrietako bat magistratu-presidentearen erabakia izan zen, hau da, salatzaileari dispentsarako eskubidea ez onartzea, izan ere, kasazioaren arabera, 2018ko urtarrilaren 23ko akordioa ez zuen errespetatzen. Hala ere, kontuan izan behar dugu lehenengo epaia eman zen momentuan, oraindik 2018ko Akordioa ez zen existitzen, eta beraz, bertan adierazten zena aplikatzea ezinezkoa zen. Horrela, indarrean zegoen akordioa 2013koa litzateke, eta bertan adierazten zen dispentsatik kanpo gelditzen zirela 82 DE LA HERRÁN RUIZ-MATEOS, Sergio. “A vueltas con la dispensa del deber de declarar de las víctimas de violencia de género a propósito de la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020, de 10 de julio”, Revista de Derecho Penal y criminología, 23. zk, 2020, 46.or. 83 GERAS MONTILLA, Luis. “La dispensa a declarar contra los parientes tras la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020 de 10 de julio”, Noticias Jurídicas, 16108. zk, 2021, 3. or. 33 momenturen batean akusazio partikular izan ziren biktimak, nahiz eta prozesuan aurrerago akusazio partikular izateari utzi84. Akusatuak defendatzen zuen ekintzak gertatu ziren momentuan ezkontzak oraindik indarrean jarraitzen zuela. Horrela ba, kasazioa arau-hauste zehatz batean oinarritzen zuen, EKko 24. artikulua ez errespetatzea85. Modu honetan, Auzitegi Gorenak kasu hau erabili zuen gaia berriro aztertzeko. 3.6.2. DISPENTSAREN ERABILERAREN UNEA ETA AKUSAZIO PARTIKULARRA Auzitegiaren esanetan dispentsa lekukoaren eskubide bat da, baina ez dator bat akusatuaren inolako eskubiderekin86. Horrela, eta 2013ko eta 2018ko akordioak kontuan hartu ondoren, berriro ere esaten du dispentsaren zentzua prozesuaren lekukoentzat dela, betiere beren deklarazioak beren senideren bat arriskuan jar dezakenean. Hain zuzen ere, salatzailea da zigor prozesua hasten duena, ez da hirugarren bat, delituaren biktima baizik, eta horrela ohiko lekukoarekin desberdintzen du epaiak. Ohiko lekukoaren kasuan, dispentsa ez dago eztabaidatzerik, eta guztiz onartzen zaio. Desberdintasun hori are nabariagoa da genero indarkeria kasuetan, kasu hauetan dispentsak ez baitauka zentzurik, AGeko 449/2015 epaian87 ikusten den moduan, behin akusazio partikularra izanik, dispentsarako eskubidea alde batera geratzen dela adieraziz: “por lo que su declaración en el Plenario tuvo total validez aunque no fuese expresamente instruida de un derecho del que ella misma había renunciado al personarse como Acusación Particular”. Horrela ba, epaiak argi uzten du hasieratik desberdintasun hori, lekuko arrunt eta lekuko biktimaren kasua. Eta hain zuzen ere, bere 8. Oinarri Juridikoan honakoa dio nori zuzenduta dagoen dispentsa azaltzen duenean: “para el testigo que nada tenga que ver con la investigación 84 DE LA HERRÁN RUIZ-MATEOS, Sergio. “A vueltas con la dispensa del deber de declarar de las víctimas de violencia de género a propósito de la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020, de 10 de julio”, Revista de Derecho Penal y criminología, 23. zk, 2020, 56. or. 85 DE LA HERRÁN RUIZ-MATEOS, Sergio. “A vueltas con la dispensa del deber de declarar de las víctimas de violencia de género a propósito de la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020, de 10 de julio”, Revista de Derecho Penal y criminología, 23. zk, 2020, 46.or. 86 GERAS MONTILLA, Luis. “La dispensa a declarar contra los parientes tras la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020 de 10 de julio”, Noticias Jurídicas, 16108. zk, 2021, 3.or. 87 AGE 449/2015, 2015eko uztailak 14, 1. Oinarri juridikoa. 34 en curso (…) la dispensa cobra todo su fundamento respecto a ese otro testigo, que no es victima de los hechos88”. Nahiz eta Auzitegi Gorenak aztertzen ari garen epaian azpimarratzen duen dispentsa ez onartzeko arrazoia deklaratzeko momentuan ezkonduta ez zeudela dela, amaieran galdera bat planteatzen du. Ea dispentsarako eskubideak senide guztiei eragiten dien, edota delituaren beraren salatzaileak eta akusazio partikularra eratzen dutenak kanpo gelditzen diren. Kontuan hartu beharreko momentua deklaratzeko momentua bada ere, 2009ko martxoaren 26ko89 epaiak adibidez honakoa adierazten du: “la ruptura de la afectividad subsiguiente al cese de la convivencia no puede impedir que el llamado como testigo se acoja a la exención si la declaración compromete la intimidad familiar bajo la que ocurrieron los hechos”, eta horregatik 2013ko akordioak barne hartzen zuen hau: “tanto a los hechos que están como los que han estado”, eta arrazoi horregatik ezin da dispentsa alegatu ezkontzaren deuseztapenaren ondoren gertatutako ekintzen inguruan ari bagara90. Are gehiago, 2020ko epai honek esaten du ez dela garrantzitsua deklarazioaren momentuan lekuko eta akusatua jada dibortziatuta egotea, baizik eta ekintzak gertatutako momentuan ezkontzak oraindik indarrean jarraitzen zuela91. Bestalde, aztertzen ari garen epaiak denborazko momentua aztertzeaz gain, akusazio partikularrari ere egiten dio erreferentzia. Auzitegi Gorenak azkenean onartzen du akusazio partikularra gauzatu duen edonori dispentsarako eskubidea ukatzea, nahiz eta beranduago egoera aldatu eta akusazio partikularra izateari utzi. Honen arrazoia da Auzitegiaren jurisprudentzia ezin dela behin betikoa edo aldaezina izan, eguneroko errealitateari egokitu behar baitzaio, eta nahiz eta 2018an beste postura bat izan, oraingoan kontrako iritzia adierazten dute, iritziz aldatzeko arrazoi garrantzitsuak baitaude92. Horrela ba, ulertzen da PKLko 416. artikuluak lekuko-senidearentzako ihesbide juridiko bat ematen diola, justiziari ez laguntzeko aukera emanez, eta beraz, ulertzen da oinarri horrek ezin duela delituaren biktima den horri babes berezirik eman zentzu horretan, 88 AGE 386/2020, 2020ko uztailak 10, 8. Oinarri Juridikoa. 89 AGE 292/2009, 2009ko martxoak 26, 3. Oinarri Juridikoa. 90 AGE 386/2020, 2020ko uztailak 10, 9. Oinarri Juridikoa. 91 DE LA HERRÁN RUIZ-MATEOS, Sergio. “A vueltas con la dispensa del deber de declarar de las víctimas de violencia de género a propósito de la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020, de 10 de julio”, Revista de Derecho Penal y criminología, 23. zk, 2020, 57.or. 92 GERAS MONTILLA, Luis. “La dispensa a declarar contra los parientes tras la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020 de 10 de julio”, Noticias Jurídicas, 16108. zk, 2021, 3.or. 35 behin salaketa egin ondoren. Hau da, salaketa egin eta gero, zigor prozesuari hasiera ematen zaiolarik, guztiz kontrako jarrera baten aurrean gaude, dispentsarako eskubidea erabiltzea eta salaketa bera jartzea. Beraz, esan daiteke jarrera hau biktima babesteko jarrera egokiena dela. Betiere delitugilea aske ez ateratzea delako helburua, eta ulertzen delako hori dela baita biktimaren helburua, salaketa jartzean martxan jartzen duen prozesua kontuan hartuta. Gainera Auzitegi Gorenak honen bitartez genero indarkerian duen ekarpena azpimarratu nahi du, bere ustetan, emakume batek bere bikotea salatzea erabakitzen badu, dispentsarako eskubidea erabiltzearekin bateraezina izango da. Honekin bat dator AKE 94/201093, honakoa adieraziz: “En cuanto a su práctica requiere que se informe a los testigos de la dispensa, si bien admite que su presencia espontánea puede entrañar una renuncia al derecho de no declarar contra el procesado o acusado, siempre que tal renuncia resulte concluyentemente expresada, lo que puede apreciarse en los casos en los que se trate de un hecho punible del que el testigo haya sido víctima (…) A la vista de la espontánea y concluyente actuación procesal de la demandante de amparo, la decisión de la Audiencia Provincial de tener por no realizada su declaración testifical al no haberle informado el Juez de lo Penal de la dispensa de prestar declaración reconocida en el art. 416 LECrim resulta, desde la óptica del derecho a la tutela judicial efectiva, desproporcionada por su formalismo, al sustentarse en un riguroso entendimiento de aquella facultad de dispensa desconectada de su fundamento y finalidad, que ha menoscabado, de conformidad con la doctrina constitucional expuesta en el fundamento jurídico 3, el ius ut procedatur del que es titular la demandante de amparo, lo que al propio tiempo determina su falta de razonabilidad”. Horrela, ulertzen da dispentsa bere benetako oinarriaren arabera interpretatu behar dela eta ez jarrera oso formalista bitartez. Beraz, esan genezake behin akusazio partikularra izan den biktimak bere arazoa konpondu duela, lehenengo salaketa jartzen eta gero 93 KAE 94/2010, 2010eko azaroak 15. Aurrekariak eta 6. Oinarri Juridikoa. 36 akusazio partikular moduan jarduten94. Hala ba, dispentsarako eskubidea, eskubide ukagarria dela ulertzen da, eta behin honi uko eginik, ez dagoela berreskuratzeko arrazoirik. 3.6.3. JARRERA ALDAKETA JUSTIFIKATZEKO ARRAZOIAK Gainera, Auzitegiak izan duen jarrera aldaketa justifikatzeko zenbait arrazoi ematen ditu. Kontuan izan behar dugu jurisprudentziaren bilakaera hau biktimen egoera babesteko helburuarekin egin dela, eta batez ere genero indarkeriaren biktimena95. Lehenengoa, dispentsarako eskubidea bateraezina da biktimaren egintzak salatzeko posturarekin, eta are gehiago genero indarkeria kasuetan. Izan ere, edozein salaketak delituzko egintzak egozten dizkio salatuari, eta beraz, hau behin eginda gero deklaratzeari uko egiteak hasierako salaketa oinarri gabe uztea da. Bigarrena da, akusazio moduan jarduten duen pertsonak ez badauka dispentsarako eskubiderik, orduan akusazio partikular izateari uzten dionean ere ezingo du eskubide hori izan. Hirugarrena da, biktimak bere erasotzailea salatzen badu horretarako beharrik izan gabe, jada ez dago deklaratzeko beharraren eta horrek izan ditzakeen familia arteko eraginen arteko gatazkarik. Hau da, biktimak jada konpondu du gatazka hori, eta beraz ez dauka zentzurik dispentsa eskubidea berreskuratzeak96. 11. Oinarri Juridikoan hurrengoa aipatzen da: “ya no hay espacio para qu ese produzca una colisión entre el deber de declarar y las consecuencias de los vínculos familiares y de solidaridad que unen al testigo con el acusado”97. Hala ere, aurretik esan den bezala, genero indarkeria kasuetan biktimei dispentsarako eskubidea ukatzea liskartsua da, indarkeria ikusezina pairatzen dutelako askotan, eta honek arazo gehiago ekar ditzakeelako, eskubide hau erabili ahal izateko beharrezkoa izango litzatekeelako beste batek egitea salaketa. Badirudi “maiteminduta” dagoen emakume batek bakarrik izango duela dispentsarako eskubidea, fideltasun horretan oinarritzen delarik. Harreman mota hauek oso konplexuak izan ohi dira, 94 LÓPEZ CHACÓN, María Jesús. “Reflexiones sobre la STS 389/2020, de 10 de julio, en cuanto a la dispensa de la obligación de declarar de la víctima de un delito de violencia de género”, Diario La Ley, 9729. zk, 2020, 4.or. 95 MARÍ FARINÓS, Enrique. “La STS 389/2020, de 10 de julio y el fundamento de la dispensa del derecho a no declarar del artículo 416 LECrim”, Diario La Ley, 147. zk, 2020, 2.or. 96 DE LA HERRÁN RUIZ-MATEOS, Sergio. “A vueltas con la dispensa del deber de declarar de las víctimas de violencia de género a propósito de la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020, de 10 de julio”, Revista de Derecho Penal y criminología, 23. zk, 2020, 57.or. 97 AGE 389/2020, 2020ko uztailak 10, 11. Oinarri Juridikoa. 37 eta beste faktore batzuk sartzen dira jokoan, hala nola, seme-alabak. Horrek gatazkak ekar ditzake deklaratzeko nahiaren inguruan. Hala ere, Auzitegi Gorenak badaki oso arriskutsua dela bere jarrera, eta ate ireki bat uzten du dispentsa erabili ahal izateko, beldur gaindiezinen kasuan erabili ahal izateko. Laugarren arrazoia da biktimaren nahiak bakarrik ezin duela prozesuaren bideragarritasuna markatu. Honek suposatuko luke delitu hauek alderdi batek eskatuta bakarrik jazar daitezkeela, eta hau onartzea ezinezkoa da. Azkenik, dispentsa salbuespen bat den heinean, interpretazio murriztaile bat egin behar zaio, eta oinarri juridikoa duten kasuetan bakarrik. Auzitegiaren iritziz, bere jarrerak eragin positibo bat dauka genero indarkeriaren esparruan. Jarrera horrek biktimaren babesa bermatzen duela uste. Biktima bere erasotzailearen kontra deklaratzera behartzean, erasotzaile horrek biktimarengan eragin ditzakeen beldur edo hertsapenak ez deklaratzeko helburuarekin kolokan jar daitezke. Deklaratzeko dispentsak prozesu publikoak biktimen eskuetan uztea dakar, Auzitegi Gorenaren iritziz. Modu honetan guztiz errefusatzen du genero indarkeriaren biktima batek alderdi akusatzaile eta biktima sinplearen artean mugitzea. Arrazoi guzti horiek, arazo zehatz honen inguruan, eta biktimaren babes egoki bat gauzatzeko helburuak Auzitegiaren jarrera aldaketa hau suposatu dute. Horrela akusazio partikularra egikarituta, ezingo da beranduago dispentsarako eskubidea erabili. Hau esanda, epai honen bitartez nahiko sendotuta zeuden bi adierazpen kolokan jartzen ditu Auzitegi Gorenak, kontrako bidea hartuz. Alde batetik dispentsarako eskubideak delituaren biktimak barne hartzen dituela, eta beste alde batetik akusazio partikularra izateari uko egiteak, momenturen batean izan bada, dispentsa erabiltzeko eskubidea berreskuratzea dakarrela. Garrantzitsuena da epaiaren helburuetako bat biktimei eskubide hau kentzea dela. Izan ere, Auzitegiak errepikatzen du ez daukala zentzurik deklaratzeko dispentsa eskaintzea bere erasotzailea salatzeko deklaratzen duen biktimari. Horrela arauzko harreman zehatz bat ezartzen da salatzearen eta justiziari laguntzearen 38 artean. Salaketa egin ondoren, justiziari laguntzeko beharra egonik, eta horretarako legaltasun parametro batzuen barruan egia esatea beharrezkoa izango da98. 4. ADITUEN IRITZI ETA EKARPENAK Aurretik aipatu den moduan lan honetan, PKLeko 416. artikuluak jurisprudentzia bitartez konpontzen saiatu den arazo ugari ekarri ditu. Hala ere, gatazka guztiak horrela konpontzea ez da erraza. Dispentsaren eremuan genero indarkeriak sortzen dituen zailtasunak agerikoak dira. Delitu mota horren biktimen dispentsarako eskubidea izan behar duten edo ez gora behera handiak ekarri dituen arazoa da, eta esan bezala, jurisprudentzia bitartez hori konpontzea gaitza da, legegilearen eremuan gehiegi sartzea litzatekeelako. Horrela, hainbat autorek proposamen berriak landu dituzte honen inguruan99, betiere emakume hauen segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Vicente Magro Servetek 416. artikuluko erreforma justifikatzen du, lekukobiktimak dispentsa honen erabileratik kanpo gelditzeko, bere ustetan segurtasun juridikoa garatuko litzatekeelako eta biktimen segurtasuna bermatu100. Bestalde, Genero Indarkeriaren eta Etxeko Indarkeriaren Adituek honakoa adierazten dute101: “Cuando el pariente es la víctima, resulta lógico entender que no puede aplicarse el artículo 416 LECrim, previsto en su momento sólo para proteger al pariente que interviene como testigo no víctima en el supuesto. Sin embargo, si ostenta la doble condición, se entiende que el precepto no nació para posibilitar la impunidad por el hecho contra el denunciante”. Ulertzen dute ezin direla lekuko arrunta eta lekuko-biktima alderatu, eta PKLeko artikulu hau lekuko arruntarentzat ezarri zela, eta beraz genero indarkeriaren biktimak kanpoan geratu beharko liratekeela. Gainera, genero indarkeria 98 DE LA HERRÁN RUIZ-MATEOS, Sergio. “A vueltas con la dispensa del deber de declarar de las víctimas de violencia de género a propósito de la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020, de 10 de julio”, Revista de Derecho Penal y criminología, 23. zk, 2020, 57.or. 99 YUGUEROS GARCÍA, Antonio Jesús. “Las dispensas procesales en el contexto de la violencia de género en las relaciones de pareja o expareja”, Aposta, Revista de ciencias sociales, 79. zk, 2018, 153.or. 100 MAGRO SERVET, Vicente. “La imposibilidad de conceder a las víctimas de violencia de género la dispensa de declarar contra su agresor (artículo 416 LECrim) ¿es necesaria una reforma legal?” Diario La Ley, 6333. zk, 2005, 11-13.or. 101 BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU OROKORRA. “Informe del Grupo de Expertos y Expertas en Violencia de Género y Doméstica del Consejo General del Poder Judicial acerca de los problemas técnicos detectados en la aplicación de la Ley Orgánica 1/2004, de 28 de diciembre, de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género y sugerencias de reforma legislativa que los abordan”, Madril, 2006, 16.or. 39 kasuetan, askotan egitateak etxebizitza komun edo biktimaren etxebizitzan gertatzen dira, zaila izanik hirugarrenen parte hartzea. Bestalde, salaketa ezartze hutsa dispentsa erabiltzeari uko egite zuzena bezala ulertu daiteke. Azkenik, segurtasun juridikoa bermatzeko helburuarekin, eta biktimak babesteko, lege eraldaketa bat beharrezkoa dela dio Piñeirok, horrela dispentsa horrek bere erabilera barruan biktimak ez sartzeko102. Ildo beretik, Erakundeen Federazioak eta Emakume Progresisten eta Banatutako eta Dibortziatutako Emakumeek Federazioak103 416. artikulua eraldatzea proposatzen dute. Beren ustetan legeak eraginkortasuna galduko luke genero indarkeriaren biktimei dispentsarako eskubidea aurreikusiko bailitzaie, izan ere, eurek hasi dute prozesua, eta beraz, segurtasun juridikoa kolokan jarriko litzateke. Are gehiago, kalte larriak ekiditeko helburuarekin, beharrezkoa litzateke genero indarkeriaren egoerak PKLeko 416. artikulutik kanporatzea. Hala ere, aurreko guztia kontuan izanda, eskubide hau ukatu baino lehen biktima diren emakumeak entzun beharko lirateke, eurei zuzenean eragiten dien arazoa izanda, erabaki dezaten. Gainera, emakume hauek indartzeko ekintzak aurrera eraman beharko liratekez, emakume horiek ahalduntzeko, eta horrela hartzen dituzten erabakiak objektiboagoak izateko. Dena den, ezin da jakin honek eragin positiboa edo negatiboa izango duenik. Helburua emakumeak babestea da, baina errealitatean hori gertatuko litzatekeen jakitea ezinezkoa da, horregatik egin beharreko gauza garrantzitsuenetarikoa babes neurri berriak hartzea litzateke, bizitzako beste hainbat eremutan. Hain zuzen ere, honen inguruan aritu ziren hainbat aditu Genero Indarkeriaren kontrako Estatu Ituna sortu baino lehen egin zen ponentzian104. Bertan ere hainbat proposamen egin ziren deklaratzeko dispentsa eskubidearen inguruan. Alde batetik, dispentsarako eskubidea ezabatzearen alde agertzen dira zenbait aditu105. Adierazi zuten genero indarkeria kasuak delitu publikoak direla, baina dispentsarako eskubidea erabiltzea ahalbidetzean, delitu pribatu bezala jarduten dutela, eta 102 ZABALA PIÑEIRO, Igor. “La víctima de violencia de género y la dispensa del artículo 416 de LECrim”, Revista Jurídica de Castilla y León, 24. zk, 2011, 17.or. 103 YUGUEROS GARCÍA, Antonio Jesús. “Las dispensas procesales en el contexto de la violencia de género en las relaciones de pareja o expareja”, Aposta, Revista de ciencias sociales. 79. zk, 2018, 155.or. 104 SENATUAREN BERDINTASUN KOMISIOA. “Genero Indarkeriaren kontrako estrategiak burutzeko ponentziaren inguruko txostena, berdintasun komisioak onartua 2017ko uztailaren 28an”, 2017. 105 María del Pilar Martín Nájera, Susana Gisbert Grifo, Sonsoles Bartolomé García de Acilu, Teresa San Segundo Manuel eta Estela Sánchez Benítez. 40 horrek largespen auto ugari ematea bermatzen duela. Hain zuzen ere, kontuan izan behar da ZKak delitu publiko izaera ematen diela, baina dispentsaren erabilerak delitu pribatu bezala jarduten laguntzen du106. Gainera, dispentsa onartuko ez balitz, uste dute erasotzailearen partetik dominazioa murriztuko litzatekeela. Beraz, largespenak ematen ez jarraitzeko eta dominazio hori murrizteko beharrezkotzat jotzen dute dispentsa eskubidea kentzea107. Hala ere, eskubidea zuzenean kentzea ez da beren irtenbide bakarra, mugak jartzea ere aukera bat da, salaketa jarri denean dispentsarako eskubidea ez erabiltzea esaterako, edota biktima eta lekukoen artean ezberdintasun zehatza egitea108. Azken irtenbidea eremu honetan dispentsa genero indarkeria kasuetan bakarrik ezabatzea da. Izan ere, PKLeko 416. artikulua ez dago genero indarkeria kasuetarako pentsatuta, eta biktima erasotzailearen bikotea denean sortzen da arazoa. Aurretik esan den bezala, delitu publikoak dira hauek, eta beraz, ofizioz jazarriak izan beharko liratekez109. Beste alde batetik, iritzi horien kontra, legea aldatu behar ez dela adierazten dutenak daude110. Hauen ustetan, PKLeko 416. artikulua ezabatzeak eragin kaltegarria izan dezake biktimarengan, izan ere, dispentsarako eskubide honek biktima bera babesten du, eta hau ezabatzeak babesgabezian utziko luke. Egia da aldaketa behar duela artikuluak onartzen dutela, esaterako, testigantza faltsuagatiko mehatxua ezabatzea kasu hauetan111. Gainera indarkeria hau sufritzen duten emakumeen aldeko laguntza eta aholkuak hobetu behar dira, horrela emakumeek dispentsarako eskubidea erabiltzea ekiditeko eta emakumea ahalduntzeko, askoz ere errazagoa baita indarkeria mota gau gainditzea errekurtso egokiak baditugu112. 106 SIBONY Ruby; SERRANO OCHOA Mª Ángeles; REINA TORANZO Olga, “La prueba y el derecho a la dispensa del deber de declarar por la testigo-víctima en los procedimientos de violencia de género”, Noticias Jurídicas, 2011, 8.or. 107 SENATUAREN BERDINTASUN KOMISIOA. “Genero Indarkeriaren kontrako estrategiak burutzeko ponentziaren inguruko txostena, berdintasun komisioak onartua 2017ko uztailaren 28an”, 2017, 13. or. 108 Ibidem 18.or. 109 Ibidem 72, 98 eta 129.or. 110 Filomena Peláez Solís, María del Carmen Fúnez de Gregorio, Lorena Garrido Jiménez eta Ángela Alemany Rojo. 111 SENATUAREN BERDINTASUN KOMISIOA. “Genero Indarkeriaren kontrako estrategiak burutzeko ponentziaren inguruko txostena, berdintasun komisioak onartua 2017ko uztailaren 28an”, 2017, 15 eta 48.or. 112 Ibidem 41, 55 eta 132.or. 41 Bi horietaz gain, proposamen leunago bat daukagu113, biktimak ematen duen deklarazioari garrantzi gutxiago ematea. Honek largespen ugarien arazoa murriztu dezakeela uste dute, izan ere, PKLko 416. artikulua eraldatu behar den edo ez esan beharrean, epaiketan aztertzen diren frogen garrantzia kontuan izatea proposatzen dute. Horrela ba, biktimaren deklarazioari garrantzia murriztu eta gainontzeko lekukoen zein perituen deklarazioari garrantzi gehiago ematea eskatzen dute114. Honekin lortuko litzateke emakumea deklaratzera behartu beharrean, inguru seguru bat sortzea, eta horrela deklaratzera laguntzea115. Azkenik, aurrez eratutako frogari egiten zaio erreferentzia. Hainbat adituk116, genero indarkeriaren biktimari deklaratzeko eskubidea eman behar zaion edo ez eztabaidatu beharrean, biktimak egiten duen deklarazioan jartzen dute garrantzia. Izan ere, zaila da artikulua aldatu edo mantendu behar den esatea, zaila delako biktimaren eskubideen eta erasotzailearen eskubideen artean oreka mantentzea. Biktimen babesgabetasuna eta ematen diren largespenak murrizteko modu hoberena biktimaren lehenengo deklarazioa grabatzea dela uste dute. Horrela beranduago deklarazio hori erabiliko litzateke, eta honek atzera botatzea murriztuko luke. Gainera biktimak ez luke berriro zehatz mehatz gertatutakoa kontatu beharko, horrek psikologikoki izan dezakeen onurarekin117. Genero indarkeria sufritzen duten emakumeak zaurgarritasun egoera batean daude. Auzitegi Gorenak askotan esan du biktimak ezingo duela dispentsa erabili akusazio partikularra egikaritzen badu, eta ikusi da askotan akusazio partikularra egikaritzea ekiditen dela dispentsa erabili ahal izateko. Deklaratu behar izate horrek beldurra ematen die, ahozko epaiketan ez baitaukate laguntzarik, eta beraz, hau konpontzeko aukera bat aurrez eratutako froga erabiltzea da118. Honen bitartez ikus daiteke ez dagoela batere argi zein den biderik egokiena biktima hauen babesa bermatzeko. Argi dagoena da, orokorrean, nahiz eta aldaketa ezberdinak proposatu, 113 Gloria Vázquez Portas, Amalia Fernández Doyague, Virginia Álvarez Salinas eta Ana Hernandez Rodríguez. 114 SENATUAREN BERDINTASUN KOMISIOA. “Genero Indarkeriaren kontrako estrategiak burutzeko ponentziaren inguruko txostena, berdintasun komisioak onartua 2017ko uztailaren 28an”, 2017, 24 eta 40.or 115 Ibidem, 78 eta 106.or. 116 Maria Ángeles Carmona Vergara, Mercè Claramunt Bielsa, Flor de Torres Porras, Joaquín Delgado Martín, Ana María Pérez del Campo Noriega, Vicente Magro Servet eta Marta del Pozo Pérez. 117 SENATUAREN BERDINTASUN KOMISIOA. “Genero Indarkeriaren kontrako estrategiak burutzeko ponentziaren inguruko txostena, berdintasun komisioak onartua 2017ko uztailaren 28an”, 2017, 11, 20, 26 eta 101.or. 118 Ibidem, 91 eta 94.or. 48 5.3. ETORKIZUNARI BEGIRA, LEGE ERALDAKETAREN EGOKITASUNA HIZPIDE Azaldutako lege eraldaketa, urteetan zehar doktrina eta jurisprudentzian egon den iritzi aldaketaren ondorio zuzena da, esan den bezala, baina horrek dispentsak ekarri dituen arazo guztiak konpondu ditu? Alde batetik, eta arazo gehien ekarri duen gaia akusazio partikularrarena izan da. Lege eraldaketa aurretik jurisprudentziaren bidea oso nahasia izan da. Gainera, nire ustetan, legegileak zehaztu beharreko adierazpenetan gehiegi sartzen zen. Dena den, egia da, nahiz eta legegilearen lana izan, behin honek zehaztu gabe utzita akusazio partikularra egikaritzen denean zer gertatzen den dispentsarekin, jurisprudentzia hor sartzea beharrezkoa zen. Lege aldaketak orain argi utzi du akusazio partikularra edozein momentutan egikaritu izanak dispentsarako eskubidea baztertzen duela. Dispentsaren helburua senidekotasun sentimendua babestea da, horretarako lekukoari tresna berezi hau emanez. Aldiz, lekukoa biktima denean senidekotasun hori ez da nahikoa. Familia arteko solidaritatea baztertu egin da erasotzailea eta biktima familia berdinaren parte direnean, eta hare zehatzago, bikote direnean. Horrela, sistema judizialaren helburua beti biktima babestea izan behar da, posizio objektibo batetik. Biktima akusazio partikularra denean, bere helburua erasotzailea “zigortzea” da, eta bere burua babestea, eta nahiz eta beranduago akusazio partikularra izateari utzi, barne helburua beti izango da berdina. Alabaina, posizio hori mantentzea prozedura osoan zehar zaila izan daiteke emakumearentzat, aurretik aipatu ditugun hainbat arrazoiengatik, hau da, biktimak duen egoera pertsonalagatik, ikuspegi subjektibo baten aldetik. Biktimaren babesa ezin da ikuspegi subjektibo baten mende egon, horretarako baitago justizia. Egia da oso gai zaila dela, eta biktimaren babesa ezin dela horretan bakarrik oinarritu. Ezinezkoa da zehatz mehatz jakitea jarrera batek edo beste batek nolako eraginak izango dituen biktimengan errealitatean, baina babesa bermatzea izan behar da helburua beti, eta babes hori beren erasotzaileak urrun izatetik hasten da, horretarako egokiagoa delarik, gure uste apalean, dispentsarako eskubidea erabili ezin izatea. Beste alde batetik, deklaratzea onartuta, atzera bota ezintasuna daukagu, aurrekoarekin nahiko loturik dagoena. Biktima batentzat familiakide bat salatzea eta horren kontra deklarazioak egitea kontu handiz pentsatu beharreko ekintza bat da. Behin erabaki 49 hori hartuta, helburua beti, honetan ere, beren burua babestea izango da. Deklaratu baino lehen, egoki informatua izan bada biktima, eta jakinda beranduago ezingo dela atzera bota, eta deklaratzeko beharra izango duela, eta hala ere aurrera jarraitzea erabakitzen badu, gero ezin da atzera bota. Delitu mota hauetan askotan egoten den froga bakarra biktimaren lekukotza da. Behin prozedura hasita eta biktimak deklaratuko duela onartuta, atzera botatzea prozedura askotan mami gabe uztea da. Honekin ez dut esan nahi prozedura babestu behar denik, biktima baizik. Baina garrantzitsua da esatea, biktima babesteko beti saiatu behar garela erasotzailea kondenatzen, eta hori lortzeko modurik egokiena froga gehienak lortzea da, kondenazko epai bat eskuratzeko, eta horretarako biktimaren deklarazioa beharrezkoa da. Salatzeko erabakia hartzea zaila da, eta behin hartuta, gero atzera botatzea, deklaratu egingo dela adierazi ondoren, hainbat arrazoiengatik izan badaiteke ere, orokorrean beldurra izango da. Bai erasotzaileari beldurra, zein bizitza guztiz aldatzeko beldurra, bai ekonomikoki zein familia aldetik. Hori ezin daiteke erasotzailea libre geratzeko arrazoi bat izan. Deklaratzeko erabakia behin hartuta, beharrezkoa da nire ustez horrekin aurrera jarraitzea prozesu osoa amaitu arte. Horrela ba, legean sartzen den eraldaketa egokia dela uste dut, nahiz eta alde batetik prozedura babestu, biktima gehiago babesten delako. Hala ere lege eraldaketa zabalagoa behar dela uste dut nik, eta begirada berezia jarri genero indarkeria kasuei. Deklaratzeko erabakia hartuta atzera bota ezin den modu berean, behin salaketa eginda ere deklaratzeko beharra egon beharko litzatekeela uste dut nik. Behin salaketa jarrita helburu oso argi bat dago, erasotzailea kondenatzea. Ez dauka zentzurik, erabaki hori hartuta gero dispentsarako eskubidea erabiltzeak, guztiz kontrako jarrerak direlako, eta segurtasuna bermatu beharrean, zaildu egiten dutelako. Zentzu horretan, legegilea zehatzagoa izan beharko litzateke, eta gatazka hori Auzitegien interpretaziopean ez utzi. Horrela ba, esan daiteke orokorrean lege eraldaketa egokia izan dela, nire ustetan. Dena den, delitu guztiak ez dira berdinak, eta beraz guztiek ez dute tratamendu bera merezi, edota babes bera merezi. Genero indarkeria pairatzea oso gai fina da, eta ondorioz tratamendu bereiztua behar duela ulertzen dut nik. Delitu guztiak berdinak ez diren bezala, biktima guztiak ere ez dira berdinak, eta ezta lekuko guztiak ere. Modu honetan, guztiak zaku berdinean sartzea oker egitea dela uste dut. Egia da LOak sartu dituen aldaketak 50 egokiak izan direla, baina adingabeen babeserako LO batetik datoz, eta ez genero indarkeriaren babeserako Lege Organiko batetik. Honekin esan nahi dudana da delitu mota honek babes berezia behar duela, eta baita beren biktimek ere, egun dauden arazo guztiak aurreikusten direlarik, eta horiei soluzio bat ematen zaielarik. Beraz, nahiz eta PKLeko 416. artikulu horrek ekartzen zituen arazo asko lege eraldaketa honen bitartez konpontzea saiatu den, ikusi beharko dugu ea benetan konponketa eraginkorra izan den eta arazoak amaitzen diren zentzu horretan. Amaitzeko, garrantzi handiz behar zuen aldaketa genero indarkeriaren ingurukoa zen, eta eremu horretan inolako berritasunik ez dago, beraz, oraindik ere gora-beherak izango dituelakoan gaude, biktimak era egokian babesten ez dituelako. 6. ONDORIOAK Behin deklaratzeko dispentsaren inguruko gaiak orokorrean azalduta, eta zenbait kasutan genero indarkeriaren markoan zer gertatzen den azalduta, zenbait ondorio ekartzea beharrezkoa da. Iritzi bat eman beharko balitz, harridura dela esango genuke. Artikulu bakar baten inguruan egon den jurisprudentzia eta doktrina hain izan dira zabalak, ezinezkoa dirudiela oraindik xedapen honek arazoak ekartzea. Hainbeste urtetan egondako eztabaidak oraindik ez du lortu artikuluak dakartzan arazo guztiak konpontzea, nahiz eta azken aldaketarekin saiakera sakona egin den. Izan ere, ikusi dugun bezala, jurisprudentziak gorabehera asko izan ditu dispentsa hori interpretatzerako orduan. Hala ere, hau ondo ulertzeko, ondorio zehatzei helduko diegu. LEHENA: Dispentsarako eskubidea oinarrizko eskubidea da Dispentsa oinarrizko eskubidea dela argi ikusi dugu lan honetan, legeak ematen baitio forma hori. Bere funtsa EKren 24. artikuluan dagoen heinean, nahitaezkoa izango da beti legeak esatea zein kasutan izango den beharrezkoa deklaratzea. Hala ere, kontuan izan behar da eskubide hau baliagarria izateko ezagutza osoz eta borondate osoz jardutea nahitaezkoa dela. Bestalde, bere oinarria familia arteko batasuna mantentzea da, eta baita intimitate eta solidaritatea ere bai. Horrela lekukoak izan dezakeen barne gatazkari konponbide bat ematen zaio, bere familia kideen kontra deklaratzera behartu gabe. Hala ere 51 honek askotan arazoak ekar ditzake, prozesua lehenago amaitu baitaiteke, dispentsaren erabilerak ekar ditzakeen froga faltak direla eta. BIGARRENA: Ugariak izan dira PKLeko 416. artikuluak urteetan ekarri dituen arazoak Legeak askotan ez dira oso zehatzak izaten, eta horrek interpretazio arazoak ekar ditzake. Hori da kasu honetan gertatu dena, eta horren harira, dispentsarako eskubideak hutsune ugari utzi ditu. Hutsune horiek dispentsa zein momentutan erabil daitekeen, adin txikien kasuan zer gertatzen den, lekukoa biktima den kasuetan, edota akusazio partikular bezala jardun den kasuetan dispentsarekin zer gertatzen den, dispentsa egokia izateko informatzeko beharra dagoen edo ez eta azkenik behin deklaratzea erabakita atzera bota daitekeen edo ez dira. Hala ba, xedapen batek hainbeste zirrikitu uzten baditu, argi dagoena da hori konpontzeko bide bat aurkitu behar dela, urteetan zehar jurisprudentziaren bitartez egin dena, eta azken urtean lege bitartez egiten saiatu dena. HIRUGARRENA: Jurisprudentzia ere ez da batere argia izan zenbait kasutan Esan bezala jurisprudentziak hainbat aldiz aldatu du iritziz azken urteetan. Dispentsaren erabilera uneari dagokionez, hasiera batean deklarazioa egiteko momentuan lekuko eta ikertuaren arteko loturak jarraitu behar izatea eskatzen zuen AGak, baina azkenean onartu zuen nahikoa zela ekintzak gertatutako unean lotura hori existitzea. Adin txikikoen dispentsari dagokionez, hasieran emakumearenak bakarrik ziren seme-alabak ez ziren dispentsaren barruan sartzen, baina azkenean horiek ere onartzea lortu da, gainontzeko adin txikikoen maila berean jarriz. Akusazio partikularra behin egikarituta dispentsarako eskubidea erabili nahi den kasuetan ere gora beherak egon dira. Hasieran, AGak adierazi zuen akusazio partikularra behin egikarituta beranduago ezingo zela dispentsa erabili. Aldiz, urte batzuk beranduago kontrakoa adierazi zuen, 2018ko akordioan. Hala ere, 2020an berriro ere lehenengo korrontera itzuli zen, eta behin akusazio partikularra egikarituta, etorkizunean ezingo zela dispentsa erabili esan zuen. Informazio beharrari dagokionez, argi utzi da hasieratik dispentsaren erabileraren inguruan informatzeko beharra dagoela, eta horrela ez izatekotan lekukoak egindako deklarazioak ez 52 direla baliozkoak izango. Azkenik, behin deklaratuta atzera botatzea erabakitzen denean ezingo dira aurreko adierazpenak erabili, eta hau hasieratik nahiko argi utzi den gaia da. Legea hain eztabaidatsua izanik, jurisprudentziaren egitekoa hori argitzea zen, hala ere, bere iritzi aldaketa ugariek zaildu egin dute legea zehazteko prozesua. Egia da gizartea aldakorra dela, eta beraz, jurisprudentzia ere horrekin alda daitekeela, baina guztiz kontrakoak diren epaiak emateak ez du lerro jurisprudentzial argi bat ezartzen lagundu, edo gutxienez, ez 2020an emandako azken epaira arte. LAUGARRENA: Doktrinaren aldetik ere iritzi kontrajarriak egon dira Jurisprudentzia ez ezik, doktrinak ere hainbat ikuspegi izan ditu. Batzuek artikuluak bere horretan jarraitzea proposatzen zuten. Beste batzuek, aldiz, zuzenean artikulua ezabatzea eskatzen zuten, genero indarkeriaren biktimengan izan dezakeen eragin negatiboa dela eta. Azkenik, artikuluaren eraldaketa eskatzen zutenak zeuden, alde batetik, aipatutako arazoak konpontzeko, eta beste alde batetik, dispentsak genero indarkerian izan dezakeen eragina murrizteko. Argi dago artikulu oso eztabaidatu baten aurrean gaudela, eta nahiz eta helburu orokorra lekukoa babestea den, inork ez daki zehatz mehatz hori lortzeko modurik egokiena zein den. Horren ondorioz iritzi bateratuak egotea gaian zaila da. BOSGARRENA: Dispentsak genero indarkeriaren markoan eragin berezia daukan heinean, bertan hartzen diren erabakiek zuzenean eragiten die biktima mota horiei Jurisprudentziak eta adituen proposamenek adierazi dute dispentsari uko egitea suposatzen duela bapateko salaketa eta akusazio partikular moduan jardun izanak prozesuan zehar. Honek egoera zail batean uzten gaitu, izan ere, emakumea normalean emozio ugari bizitzera behartzen da, prozesuan zehar bere deklarazioa errepikatzera behartuz. Honez gain, genero indarkeria kasuetan nahikoa da biktimek jasaten duten indarkeria, instituzioen aldetik ere gehiago jasan behar izateko. Dispentsarako eskubidea erabili ahal izateko beste batek jarri behar baldin badu salaketa, beharbada bere gain beste indarkeria mota bat gauzatzen ari gara, bere oinarrizko eskubideak kolokan uzten ditugulako. Hala ere, gure ustetan, helburua beti biktima babestea izan behar da, eta bere erasotzailearen kontra dispentsarako eskubidea erabiltzen uztea bere interesen kontra joatea da. Kondenazko epai bat lortzeko aukerarik onena, biktimaren deklarazioa kontuan hartzea 53 da, eta beraz, hau babesteko helburuarekin, dispentsa eskubidea erabiltzeak mugak izan beharko lituzke. Gainera, biktimak salaketa jartzea eta beranduago dispentsa erabiltzea aurkakoak diren jarrerak direla deritzogu, eta beraz, horrela ez dela biktima babestea lortzen. SEIGARRENA: 2021eko lege eraldaketak jurisprudentziak izandako azken interpretazioak jasotzen ditu 2020an AGak emandako epaian lan honetako 3. ondorioetan jasotako azken erabaki guztiak jasotzen dira. Hori ikusita, eta 416. artikulu hori hobetu nahian, 2021ean LO bitartez xedapen hori aldatu egiten da, zenbait arazo konpontzen saiatuz. Akusazio partikularra egikaritu izanak dispentsa erabiltzeko aukera zuzenean baztertzen du, orain azaldu dugun moduan, hala ere, ez da eragin hori duen ekintza bakarra. LOak sartu duen aldaketen artean informatzeko beharra daukagu. Lekukoa egoki informatua izan bada eta deklaratzea erabakitzen badu, zuzenean dispentsa eskubidea alboratzen da. Dena den, argi utzi beharko zaio dispentsari uko egiten bazaio, beranduago ezingo dela atzera bota eta erabili. Dispentsa oinarrizko eskubide batek babesten du, eta beraz, horren inguruko informazioa guztiz argia eta zehatza izan beharko da. Honek egokia dirudi, dispentsa alboratzea bezalako erabaki bat hartzeko informazio guztia izatea beharrezkoa baita, inolako babesgabeziarik ez eragiteko lekukoari. Honekin esan dezakegu PKLeko 416. artikulu zaharreko idazkerak ekarritako zenbait arazo konpontzen dituela lege eraldaketa honek. Arazo gehien ekarri duen gaia akusazio partikularrarena izan da, eta lege moldaketan jasota gelditzen da hori. Horrela ba lege aldaketa honek asko argitzen du zein izan behar den xedapenaren norabidea, eta zein kasutan erabili daitekeen eta zein kasutan ez. Dena den, buruhaustea ez da guztiz konpondu, izan ere, idazkera berri honek egiteko berriak azaleratzen ditu, hurrengo ondorioan aztertuko ditugunak. ZAZPIGARRENA: Lege eraldaketak konpondu gabeko arazoak daude eta baita hobetu beharreko eremuak ere Lege berrian nahiz eta aztertzen den behin deklaratu izanak ze ondorio dituen, salaketa jartzeak zein ondorio dituen ez da jorratu. Jakin badakigu legeak ez direla sarritan 54 eraldatzen, eta beraz, aldaketaren bat egiterako orduan egondako gatazka guztiak aztertzea beharrezkoa dela uste dugu, betiere moldaketarekin argitasun gehiena lortzeko. Kasu honetan ez da horrela izan, eta horrek berriz ere jurisprudentziaren eskuetan uzten du gai hori, horrek ekar ditzakeen zailtasunekin. Gainera, aipatu beharra dago delitu guztiak ezin direla berdin tratatu gure ustetan, denak ez baitira eremu eta eraentza berdinekoak. Beraz, biktima guztiak ere ez dira berdinak, eta lan honetan hainbeste aipatu ditugun genero indarkeriako biktimek babes berezia behar dutela uste dugu. Horretarako legean bertan desberdintasuna egitea beharrezkotzat jotzen genuen, baina errealitatean ez da horrela izan, eta beraz, hori ere kolokan geratzen da lege eraldaketa honen barruan. ZORTZIGARRENA: Lege aldaketa beharrezkoa zen genero indarkeriaren markoan Aurreko guztia kontuan izanda, gaiaren inguruan iritzi zehatz bat izatea nahiko zaila dela esan daiteke. Aurretik egondako legedia eskasa zela esango genuke guk, eta interpretaziorako hutsune asko zituela deritzogu. Biderik egokiena zein den jakitea zaila da oso, baina gure iritzi apala, aldaketa sakon bat beharrezkoa zela da. Egia da artikulua ezabatzea oinarrizko eskubideen kontra joango litzatekeela, baina genero indarkeriaren kasuan jarduteko moduak zehaztea beharrezkoa zen. Indarkeria mota hori kontuan izanda, gakoa ez da bakarrik biktimak deklaratzeko dispentsaren eskubidea erabili dezakeen edo ez zehaztea, baizik eta horrez gain, biktimen benetako beharrak entzutea, horretarako biktimari laguntza psikologiko eta profesional zehatza bermatuz. Hala ere argi dago biktimak ezin direla iritzi gabeko emakumeak balira bezala tratatu. Egia da zaurgarritasun egoera berezi batean daudela, baina horrek ez du esan nahi iritzirik ez dutenik edota pentsamendu kritikorik ezin dutenik izan. Behar duten bakarra laguntza psikologiko eta pertsonalizatua baita. Horrela ba, 2021ean egindako LOak beharrezkoak ziren aldaketa asko sartu ditu PKLeko xedapenean, baina ez behar ziren aldaketa guztiak, eta zalantzarik gabe, genero indarkeriaren inguruko argitzeak falta dira. BEDERATZIGARRENA: Horren guztiaren ondorioz… Aurreko guztia kontuan hartuta, eta gure hasierako helburua hona ekarriz, esan dezakegu lege eraldaketak lortu duela bere helburua hein handi batean. Izan ere, urteetan 55 egondako arazo garrantzitsu ugariri amaiera ematen die artikulu berrian egin beharrekoa zehaztuz, akusazio partikularraren gaia kasu. Dena den, oraindik ere aztertu gabeko gaiak utzi direnez, ezin dezakegu esan lege aldaketa guztiz egokia izan denik. Gainera, esan bezala, genero indarkeria biktimen inguruan ez du aipamenik egiten, eta horrek biktima mota hauen ibilbidea zaildu egiten du. Ikusteko dago xedapen moldaketa honek arazoak konponduko dituen egindako aldaketen inguruan, baina argi dagoena da jurisprudentziak oraindik ere jardun beharko duela aztertu gabeko gaien inguruan. 56 7. BIBLIOGRAFIA ETA BESTELAKO ITURRIAK Bibliografia AAAA. “Modificaciones de la Ley Orgánica 8-2021 de protección a la Infancia y Adolescencia”. Instituto de Psicología Jurídica y Forense, Wolters Kluwer, Iruñea, 2021. Eskuragarri: http://psimae.es/wp-content/uploads/2021/06/Modificacions-dela-Ley-Organica-8-2021-de-proteccion-la-infancia-.pdf [azken kontsulta: 2022-0122] ALCALA-FLORES, Rafael. “La dispensa del deber de declarar de la víctima de violencia de género: interpretación jurisprudencial III”, Congreso del Observatorio contra la Violencia Doméstica y de Género, Madril, 2009. Eskuragarri: https://www.poderjudicial.es/cgpj/es/Temas/Violencia-domestica-y-degenero/Actividad-del-Observatorio/Premios-y-Congresos/relacionados/La-dispensadel-deber-de-declarar-de-la-victima-de-violencia-de-genero---interpretacionjurisprudencial [azken kontsulta: 2022-02-06]. BARRIENTOS PACHO, Jesus María. “Declaración de testigos en el proceso penal”, Vlex. https://vlex.es/vid/declaracion-testigos-proceso-penal-391378126 [azken kontsulta: 2022-01-22]. BELTRÁN MONTOLIU, Ana. “Víctima de violencia de género y la dispensa del art. 416 Lecrim: evolución jurisprudencial”, Revista de Derecho Penal y Criminología, 19. zk, 2018. DE LA HERRÁN RUIZ-MATEOS, Sergio. “A vueltas con la dispensa del deber de declarar de las víctimas de violencia de género a propósito de la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020, de 10 de julio”, Revista de Derecho Penal y criminología, 23. zk, 2020. CALA CARRILLO, María Jesús (dir.). La renuncia a continuar en el procedimiento judicial en mujeres víctimas de violencia de género: Un estudio en la Comunidad Autónoma Andaluza, Instituto Andaluz de la Mujer Consejería de la Presidencia e Igualdad Junta de Andalucía, 2011. Eskuragarri: 57 https://www.juntadeandalucia.es/iam/catalogo/doc/iam/2012/143359218.pdf [azken kontsulta: 2022-01-22]. CASTILLEJO MANZANARES, Raquel (dir.); CATALINA BENAVENTE, María Angeles (coord.). “Problemas que plantea la actual aplicación de la ley integral”, Violencia de género, Justicia Restaurativa y Mediación, Wolters Kluwer, Espainia, 2011. FUENTES SORIANO, Olga. El enjuiciamiento de la violencia de género, Iustel, Madril, 2009. GALLEGO MARTÍNEZ, Victoria. “Dispensa del art. 416 LECrim en delitos contra la mujer y respuesta jurisprudencial”, Revista Foro Fundación Internacional de Ciencias Penales, 2. zk, 2018. Eskuragarri: https://ficp.es/wp-content/uploads/2018/08/Gallego-Mart%C3%ADnez.- Comunicaci%C3%B3n.pdf [azken kontsulta: 2022-02-06]. GAMAZO CARRASCO, María Belén. “Análisis de las principales novedades en la LECRIM introducidas por LO 8/21 de 4 de junio”, Diario La Ley, 9936. zk, 2021. GARCÍA SEDANO, Tania. “La dispensa a declarar (art. 24.2 de la Constitución) y su incidencia en casos de violencia de género”, Diario La Ley, 139. zk, 2019. GERAS MONTILLA, Luis. “La dispensa a declarar contra los parientes tras la sentencia del Tribunal Supremo 389/2020 de 10 de julio”, Noticias Jurídicas, 16108. zk, 2021. GRANERO PEÑALVER, Joan. “Esquema de los cambios jurisprudenciales en la dispensa por parentesco hasta la nueva Ley de protección a la infancia y la adolescencia frente a la violencia”, Revista Médico-Jurídica. Universitat de Barcelona, 4. zk, 2021. Eskuragarri: jurisprudenciales-en-la-dispensa-por-parentesco-hasta-la-nuevaley-de-proteccion-integral-a-la-infancia-y-la-adolescencia-frente-a-la-violencia/ [azken kontsulta: 2022-01-22]. GUDÍN RODRGÍGUEZ-MAGARIÑOS, Faustino. “El silencio procesal de las víctimas: ¿Caballo de Troya para futuros maltratos?” Actualidad Jurídica Aranzadi, 769. zk, 2009.