Eskola eta haurtzaroko adbertsitateak: buruaz beste egiteaz hausnartzen
Abstract
41 p. -- Bibliogr.: p. 37-41
Full text
Eskola eta haurtzaroko adbertsitateak: Buruaz beste egiteaz hausnartzen. GRADU AMAIERAKO LANA EGILEA: Oroz Errasti, Miren. ZUZENDARIA: Lasarte Leonet, Gema. 1
Laburpena Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek gaur egungo gizartean oso presente dagoen eta oraindik lantzen zaila den gai bat aztertzen du: suizidioa baina batez ere hezkuntza testuinguruan. Lanaren helburu nagusia da suizidioaren prebentzioa eskoletan nola lantzen den aztertzea eta jakitea zer nolako baliabide, prestakuntza eta protokolo dauden irakasleentzat eta orientatzaileentzat horrelako egoerei aurre egiteko.Horretarako, alde batetik, korpus teorikoa eta ikerketen emaitzak erabili dira testuingurua hobeto ulertzeko; eta bestetik, galdetegi eta elkarrizketen bidez hezkuntza komunitateko kide batzuen esperientziak jaso dira. Lanean jasotako emaitzek erakusten dute oraindik gabezia asko daudela gai honen inguruan, protokoloak ez dira beti ondo aplikatzen eta prestakuntza falta handia dago. Hala ere, ikusi da eskolak gero eta gehiago saiatzen ari direla ikasleen ongizate emozionala zaintzen eta gaia normaltasunez lantzeko urratsak ematen ari direla. Hori guztia kontuan hartuta, GRAL honek hausnarketa sustatu nahi du eta eskoletan prebentzioa hobeto lantzeko beharra nabarmendu. Hitz gakoak: Suizidioa, prebentzioa, hezkuntza, ongizatea, emozioak. Abstract This Final Degree Project (FDP) examines a topic that is very present in today's society and still difficult to address: suicide, particularly within the educational context. The main objective of the work is to analyze how suicide prevention is addressed in schools and to understand what kind of resources, training, and protocols are available for teachers and school counselors to deal with such situations. To achieve this, on the one hand, previous theoretical studies and research have been reviewed to better understand the context and on the other hand, the experiences of some members of the educational community have been gathered through questionnaires and interviews. The findings of the study show that there are still many shortcomings regarding this issue: protocols are not always properly applied, and there is a significant lack of training. However, it has also been observed that schools are increasingly making efforts to care for students’ emotional well-being and are taking steps to address the topic more openly. Taking all this into account, this FDP aims to promote reflection and highlight the need to better address prevention in schools. Keywords: Suicide, prevention, education, well-being, emotions. 2
Aurkibidea 1. Sarrera eta Justifikazioa....................................................................................................5 2. Marko Teorikoa...................................................................................................................6 2.1 Adbertsitateak haurtzaroan.......................................................................................... 6 2.2 Atxikimendua................................................................................................................8 2.2.1 Apego kontzeptuaren sarrera.............................................................................8 2.2.2 Apego mota desberdinak.................................................................................... 8 2.2.3 Apegoaren garrantziak haurtzaroan eta garapen emozionalean duen eragina.. 9 2.2.4 Hezkuntza eta Psikologia arloko esku-hartzeak................................................10 2.3 Buruaz beste egitea................................................................................................... 12 2.3.1 Buruaz beste egitearen definizioa eta estatistikak............................................ 12 2.3.2 Buruaz beste egitearekin lotutako arrisku-faktoreak haurrengan eta nerabeengan.............................................................................................................. 12 2.3.3 Haurrengan eta nerabeengan buruaz beste egiteko arriskua adierazten duten seinaleak.................................................................................................................... 13 2.3.4 Buruaz beste egitearen ondorioak eta eraginak hezkuntza-komunitatean....... 14 2.3.5 Buruaz beste egitearen prebentzioa haurrengan eta nerabeengan..................15 2.4 Buruaz beste egitearen prebentziorako protokoloa....................................................16 2.4.1 Buruaz Beste Egitearen Prebentziorako Protokoloa: Helburuak eta Aplikazioa... 16 2.4.2 Buruaz Beste Egitearen Arriskuaren Aurrean Jarduteko Protokoloaren Faseak eta Estrategia Nagusiak ikastetxeetan.......................................................................17 3. Helburuak.........................................................................................................................18 4. Metodologia..................................................................................................................... 18 4.1 Ikerketa tresnak..........................................................................................................19 4.2. Partaideak................................................................................................................. 20 4.3. Datuen analisia..........................................................................................................20 5. Emaitzak............................................................................................................................21 5.a. Elkarrizketen emaitzak.............................................................................................. 21 5.1 Suizidioaz ikusten duguna..........................................................................................21 5.1.1Esperientzia propioak.......................................................................................22 5.1.2Osasungintza................................................................................................... 22 5.1.3Hezkuntza: Familia...........................................................................................23 5.1.4Hezkuntza: Instituzioa......................................................................................24 5.2 Zer egiten den suizidioaren prebentzioaren aurrean..................................................25 5.2.1Osasungintza................................................................................................... 25 5.2.2Gizartea............................................................................................................25 5.2.3Eskola: Instituzioa............................................................................................ 26 5.2.4Eskola: Bizipenak.............................................................................................27 5.3 Zer hobetu daitekeen................................................................................................ 29 5.3.1 Gizartea.............................................................................................................29 3
5.3.2 Eskola................................................................................................................30 5.b. Galdetegiaren emaitzak............................................................................................ 32 6. Ondorioak......................................................................................................................... 34 7. Bibliografia....................................................................................................................... 37 8. Eranskinak........................................................................................................................41 8.1 Lehenengo eranskina.................................................................................................41 8.2 Bigarren eranskina..................................................................................................... 41 4
1. Sarrera eta Justifikazioa Azken urteotan, ikastetxeek ahaleginak egin dituzte ikasleen ongizate emozionala zaintzeko, eta horretarako hainbat pauso eman dituzte bide egokian. Baina oraindik ere badaude lantzeko zailak diren gai batzuk eta suizidioa horien artean dago. Gai hau oraindik tabu moduan ikusten da eta horrek zaildu egiten du ikasleen egoera larria garaiz antzematea eta ondo kudeatzea. Gaur egungo gizartean osasun mentala gero eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari da eta horren ondorioz, suizidioaren prebentzioa ezinbesteko gaia da hezkuntza eremuan lantzeko (Piedrahita et al., 2012). Hala ere, eskoletako egunerokoan ez da beti modu egokian lantzen suizidioaren gaia. Irakasle askok ez dute behar den informaziorik edo prestakuntzarik eta horrek zaildu egiten du arrisku egoerei aurre egitea. Protokoloak daude, baina askotan ez dira ezagunak edo ez dira erraz aplikatzen. Horregatik, GRAL honen bidez, suizidioaren inguruan ikastetxeetan egiten den esku-hartzea aztertu nahi da. Curriculum berriek, hala nola Heziberri 2020k eta LOMLOEk, gaitasun sozioemozionala lantzearen garrantzia azpimarratzen dute, eta ikastetxeetan ongizate arduradunaren figura ezartzen dute. Horrek suizidioaren prebentzioa eta osasun mentala hezkuntza arloan txertatzea justifikatzen du, protokolo eta jarduera zehatzekin (77/2023 Dekretua). GRAL honetan, bi ikuspegi erabili dira: alde batetik, suizidioari buruz idatzitako testu eta ikerketak aztertu dira gaia hobeto ulertzeko eta bestetik, galdetegi eta elkarrizketen bidez hezkuntza eremuko esperientziak eta iritziak jaso dira. Horrela, egunerokoan zer gertatzen den ulertzeko baliagarria izan da. Jasotako erantzunek argi utzi dute zein zailtasun dauden eskoletan gai hau lantzerakoan eta honen aurrean egin daitezkeen hobekuntzak. Bestetik, GRAL honetan nola lantzen den suizidioaren prebentzioa ikastetxeetan, zer protokolo dauden eta zenbateraino ezagutzen diren aztertu da. Horrekin batera, ikusi da irakasleek eta orientatzaileek prestakuntza eta baliabide egokiak dituzten, eta protokolo horiek benetako egoera zail batean erabili daitezkeen. Azkenik, GRAL honek aukera eman du hezkuntza eremuan gai garrantzitsu bat sakonago lantzeko. Ikasleen ongizatea zaintzea funtsezkoa da eta horretarako, eskolak ingurune seguruak izan behar dira. Lan honen bidez, eguneroko egoera gertutik aztertu nahi izan da, eta aldi berean, ikastetxeetan gai honi buruz normaltasunez hitz egiteko espazioak sortzea bilatu da. Nahiz eta GRAL honek ez duen irtenbide zehatz bat eskaintzen, gogoeta pizten eta hausnarketa sustatzen lagundu dezake. Gauzak horrela, 5
lehenik, marko teorikoa eta ondoren helburuak eta metodologia azalduko dira eta bukatzeko emaitzak, ondorioak eta kudeatu den bibliografia. Gradu Amaierako Lan hau zuzenean lotzen da 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuekin, bereziki honako hauekin: 3. GJH (Osasuna eta ongizatea) eta 4. GJH (Kalitatezko hezkuntza). Batetik, lanak suizidioaren prebentzioa aztertzen du hezkuntza testuinguruan, ikasleen osasun mentala eta ongizatea bermatzeko helburuarekin, eta horrek lotura zuzena du 3. GJHarekin. Bestetik, 4. GJHarekin bat egiten du, kalitatezko eta prebentzio-neurrietan oinarritutako hezkuntza baten alde eginez, irakasle eta orientatzaileen prestakuntza eta baliabideak aztertuz. Horrela, lan honek hezkuntza bidez osasun mentala lantzearen eta ikasleen ongizate integrala bermatzearen aldeko ekarpen esanguratsua egiten du. 2. Marko Teorikoa 2.1 Adbertsitateak haurtzaroan 2.1 Adbertsitateak haurtzaroan Haurtzaroan jasandako adbertsitateek haurren garapen emozionalean, psikologikoan eta sozialean eragin sakona izan dezakete (Felitti et al., 1998). Maltratu fisiko, psikologiko edo emozionala jasaten duten haurrek osasun mentaleko arazo larriak garatzeko arrisku handiagoa dute, hala nola depresioa eta antsietatea. Ikerketek erakusten dute haurtzaroan estres eta tratu txarrak jasaten dituzten haurrek garuneko eta prozesu kognitiboetako aldaketak izan ditzaketela, eta horrek eragin dezake beren osasun mentalean ondorio negatiboak izatea. Gainera, belaunaldiz belaunaldi transmititutako tratu txarrak erakusten du babes neurriak eta prebentzio programak beharrezkoak direla. Ondorioz, garrantzitsua da familiek, eskolak eta gizarte osoak estrategia eraginkorrak garatzea haur eta nerabeen ongizatea bermatzeko (García, 2020). Horrez gain, adbertsitateek heriotza goiztiarraren eta suizidioaren arriskua handitu dezakete. Haurtzaroan edo bizitzan zehar jasandako esperientzia negatiboek garunean aldaketak eragin ditzakete, depresioa eta osasun mentalean arazo larriak sortuz. Estres kronikoak eta babes faltak pertsona ahulago bihurtzen dute, eta horrek jokabide arriskutsuak edo suizidioa eragin ditzake, bizitza laburtzeko arriskua areagotuz (Gracia, 2013) (ikus 1.irudia). 6
Iturria: Centers for Disease Control and Prevention et al. (2016). Lehen irudia: Adbertsitatearen ondorioak Adbertsitate goiztiarra hainbat egoeretatik eratorria izan daiteke, ezagunena Felittik eta kolaboratzaileek (1989) erreferentziatzat hartzen dutena, haurtzaroan sendiek bizi ditzaketen disfuntzioak aintzat hartzen dituena da. Felitti eta kolaboratzaileen begirada gizarte nahiz hondamendietara zabaldu zen eta hartara gizarteak berak nahiz ingurugiroak sor ditzakeen adbertsitateak ere bildu dira kontzeptu honen baitan (Finkelhor et. al., 2015; Cronholm et al., 2015) (ikus 2.irudia). Iturria: Cronholm et al., 2015., Felitti, 1998, Finkelhor et al., 2015., Toth & Cicchetti, 2013 7
2.2 Atxikimendua 2.2.1 Apego kontzeptuaren sarrera John Bowlby-ren teoriaren arabera, apegoa haurraren eta bere zaintzaile nagusien arteko lotura afektibo sakona da, eta haren helburua haurra babestea eta bere biziraupena bermatzea da. Bowlby-ren teoriak azaltzen duen arabera, lotura hori ez da soilik biologikoa, baizik eta emozionalki ere garrantzitsua da haurraren ongizatea eta garapen orekatua bermatzen dituelako. Ayxikimendu horrek, garapenaren testuinguruan, biziraupenerako funtsezko eginkizuna izan du, haurrek segurtasun fisikoa eta emozionala bilatzeko joera naturala dutelako, bereziki arrisku egoeretan edo ziurgabetasunetan. Bowlby-ren arabera, zaintzailearekiko hurbiltasuna eta babesa bilatzea ezinbestekoa da haurraren garapen psikologiko eta emozionalerako (Burutxaga et al., 2018). Atximendu segurua haurtzaroan garatzea oso garrantzitsua da, haurraren garapen psikoemozionalean eta sozialean eragin positiboa duelako. Haurrak zaintzailearen eskuragarritasuna eta konfiantza sentitzen dituenean, mundua esploratzeko eta autonomoa izateko gaitasuna areagotzen da. Apego segurua duten haurrek erregulazio emozional hobea erakusten dute, hau da, estres egoeretan oreka mantentzeko eta beren emozioak modu egokian adierazteko gaitasuna. Horrez gain, apego segurua duten haurrek harreman sozial osasuntsuak izateko joera handiagoa dute, besteei enpatia eta ulermena erakutsiz. Gainera, apego horrek haurra aldaketa eta erronka berriei aurre egiteko hobeto prestatzen du, haurtzaroko esperientzien eragin negatiboak murriztuz (Chagray eta Mendoza, 2024). 2.2.2 Apego mota desberdinak Apego mota desberdinek eragin handia dute haurren erregulazio emozionalaren garapenean. Apego segurua duten haurrek zaintzailearekiko konfiantza garatzen dute, eta zaintzaile hori emozionalki eta fisikoki eskuragarri dagoela sentituz gero, ingurunea esploratzeko gai dira. Apego horrek autonomia eta moldagarritasuna sustatzen ditu (Lecannelier et al., 2008). Bestalde, apego ez-seguruak, emozioen identifikazioan eta kontrol emozionalean arazoak eragiten ditu, eta horrek antsietatea eta depresioa areagotzen ditu. Batez ere, apego ez-segurua duten nerabeek emozioak erregulatzeko zailtasun handiagoak erakusten dituzte, eta horrek osasun emozionalean eragin negatiboa du (Alcindor-Huelva et al., 2022). Apego ez-seguruen artean hiru mota nagusi bereizten dira, eta mota bakoitza zaintzailearen jarreraren eta haurraren erantzunaren arabera garatzen da. Motahoriek erakusten dute apego ez-seguruak ondorio emozional eta psikologiko oso kaltegarriak izan 8
ditzaketela, hala nola segurtasun faltarekin eta beldur sentimenduekin lotutako arazo larriak sortzen dituelako. Lehenik, apego saihestua aipatu behar da, non haurrek emozioak ezkutatzeko joera garatzen duten, zaintzailea hotza edo eskuragaitza delako eta haien beharrak alde batera uzten dituelako. Bigarrenik, apego antsiosoa edo ambibalentea nabarmentzen da, non zaintzailearen erantzun aldakorrek segurtasun falta eta antsietatea sortzen duten haurrengan. Azkenik, apego desantolatua dago, gehienetan maltratu egoeretan sortzen dena. Kasu honetan, haurrek babes bila jotzen dute, baina, aldi berean, zaintzailearekiko beldurra eta nahasmendua sentitzen dute, eta horrek haien garapen emozional eta psikologikoan kalte larriak eragin ditzake (Lecannelier et al., 2008). 2.2.3 Apegoaren garrantziak haurtzaroan eta garapen emozionalean duen eragina Atxikimenduak harreman sozialen eta autoestimaren garapenean oinarri sendoa eskaintzen du. Haur batek zaintzailearen eskuragarritasuna eta babesa sentitzen baditu, errazago garatzen du bere autoestimua eta konfiantza soziala. Era berean, harreman horrek emozioak kudeatzeko gaitasun handiagoa ematen dio, eta horrek harreman sozial osasuntsuak eraikitzeko bidea errazten du. Horrez gain, apego segurua duten haurrek eskolan eta ingurune sozialean hobeto egokitzeko gaitasuna erakusten dute, lotura emozional positiboek babes faktore bezala jarduten dutelako haurren garapen prozesuan (Tur-Porcar et al., 2018). Haurtzaroko apegoak lotura estua du familia eta eskolaren ingurunearekin, bi ingurune hauek eragin zuzena dute haurraren garapen integralean. Familia, batez ere gurasoak eta zaintzaileak, haurraren babesle nagusiak dira, eta segurtasuna eta egonkortasuna eskaintzen dituzten neurrian, haurrak bere gaitasunak garatzeko aukera gehiago izango ditu. Aldi berean, eskola inguruneak, irakasleek eta ikaskideek, haurraren sozializazioa eta garapen emozionala aberasten dituzte, harreman positiboen bidez. Horrez gain, oso garrantzitsua da gurasoek eta irakasleek duten rola haurraren autoestimuaren sustapenean, lotura seguruak sortzeko eta haurren babes sentimendua lortzeko (López eta Guiamaro, 2016). Azkenik, bai familia inguruneak bai eskola inguruneak elkarrekin lan egitea beharrezkoa da haurren garapen osoa bermatzeko. Gurasoen eta irakasleen arteko elkarlanak eta komunikazio eraginkorrak haurrari laguntza emozional eta sozial iraunkorra eskaintzen diote, eta horrek haurraren autonomia eta autoestimua indartzen ditu. Familia inguruneak segurtasuna eta egonkortasuna ematen duen bitartean, eskolak sozializaziorako eta emozioen kudeaketarako espazio positiboak eskaintzen ditu. Horrela, haurrak erronkei aurre egiteko konfiantza eta gaitasun handiagoa garatzen du. Gainera, gurasoek eta 9
emozioak kudeatzeko eta estresari aurre egiteko tresnak ematen dizkie, eta estigma soziala murrizten laguntzen du. Irakasle eta gurasoen prestakuntza ere funtsezkoa da behar emozionalak identifikatzeko eta laguntza egokia eskaintzeko (Pérez, 2020). 2.4 Buruaz beste egitearen prebentziorako protokoloa 2.4.1 Buruaz Beste Egitearen Prebentziorako Protokoloa: Helburuak eta Aplikazioa Suizidioaren prebentziorako programa batek hezkuntza komunitate osoari zuzendutako estrategiak biltzen ditu, ikasleen osasun emozionala indartzea eta arrisku egoerak goiz detektatzea helburu nagusitzat hartuz. Bertan, suizidioaren faktore eragileak, arrisku eta babes faktoreak, eta sentsibilizazio eta prebentzio estrategiak lantzen dira. Horretarako, ikasleekin emozioen kudeaketa, autoestimua eta gatazken konponbidea lantzen dira, irakasleek arrisku seinaleak identifikatzeko prestakuntza jasotzen dute, eta familientzat informazio eta orientazio saioak eskaintzen dira. Halaber, eskola inguruneak prebentzioan duen garrantzia nabarmentzen da, eta osasun mentaleko zerbitzuekin lankidetza sustatzen da. Programa honek suizidioari buruzko estigmak haustea eta komunitate osoaren inplikazioa sustatzea du helburu (Rebolledo Barrera, 2022). Euskal Autonomia Erkidegoan buruaz beste egitearen prebentziorako protokoloa hezkuntza eremuan arriskua duten kasuak prebenitu, detektatu eta erantzun egokia emateko sortu da, Bizikasi ekimenaren barruan. Irakasle, orientatzaile eta osasun arloko profesionalekin koordinatutako estrategia da, ikasleen osasun emozionala indartzeko eta arrisku egoerak prebenitzeko helburuarekin. Hiru mailatan oinarritzen da: prebentzio unibertsala, sentsibilizazioa eta informazioa eskaintzeko; arriskuan dauden ikasleen detekzioa, portaeraren aldaketak identifikatuz eta laguntza berezia eskainiz; eta esku-hartze espezifikoa, arrisku larria dutenentzat babes neurriak ezarriz. Protokoloak irakasleen eta orientatzaileen prestakuntza aurreikusten du, baita gurasoekin eta osasun profesionalekin lankidetza ere. Krisi egoeretan larrialdi prozedurak ezartzen dira, eta ikasleen artean laguntza sareak eta talde terapiak sustatzea planteatzen da. Halaber, osasun mentala eskolako curriculumaren parte izatea proposatzen da, autoestimua, emozioen kudeaketa eta gatazken konponbidea lantzeko. Protokoloak prebentzioa, sentsibilizazioa eta hezkuntza komunitatearen inplikazioa bultzatzen ditu, haur eta nerabeek ingurune seguru eta osasuntsu batean garatzeko (Departamento de Educación del Gobierno Vasco, 2022). 16
2.4.2 Buruaz Beste Egitearen Arriskuaren Aurrean Jarduteko Protokoloaren Faseak eta Estrategia Nagusiak ikastetxeetan Suizidioa prebenitzeko esku hartze protokolo batek arriskua goiz antzematea, portaeraren aldaketak aztertzea eta berehalako erantzuna ematea barne hartzen ditu, bereziki larrialdietan lan egiten duten psikologoen esparruan. Protokoloan entzute aktiboa, enpatia eta negoziazio teknikak erabiltzen dira, eta horrekin batera, familiekin, segurtasun indarrekin eta osasun profesionalekin lankidetza sustatzeko neurriak ezartzen dira, haien parte hartzea bermatzeko. Gainera, arrisku faktoreak identifikatzeko eta autolesio jokabideak saihesteko estrategiak garatzen dira, arreta jarriz portaeraren aldaketetan, komunikazioan gertatzen diren aldaketa ezohikoetan eta isolamenduan. Krisi egoeretan, interbentzio psikologiko egituratuak aplikatzen dira, erabaki egokiak hartzeko eta suizidioaren aurrean esku hartze eraginkorra bermatzeko (Perez, 2016). Behin buruaz beste egiteko arriskua hautemanda, hasierako ekintzak berehala martxan jarri behar dira. Lehenik eta behin, arriskuan dagoen ikaslea osasun mentaleko zerbitzuetara bideratzea beharrezkoa da, espezialisten laguntza jaso dezan. Aldi berean, familiari jakinaraztea eta haiekin lankidetzan aritzea ezinbestekoa da, ikaslearen ingurune hurbila egonkor mantendu eta behar duen sostengua eman ahal izateko. Eskolan, irakasleek eta orientatzaileek ikasleari arreta emozionala eman behar diote, estigmatizaziorik gabeko espazio segurua eskainiz. Horrez gain, esku-hartze psikohezitzaileak aplikatu behar dira, ikasleei emozioen kudeaketan eta laguntza eskatzean trebatzeko (Departamento de Educación del Gobierno Vasco, 2022). Buruaz beste egitearen prebentzioak eta esku hartzeak hezkuntza testuinguruan funtsezkoak dira, eta hainbat estrategia erabiliz garatu behar dira. Prebentzio protokoloek arriskua duten kasuak detektatzeko eta esku hartze egokiak ezartzeko jarraibideak eskaintzen dituzte. Halaber, prebentzio unibertsaleko programak erabiltzen dira, hala nola Signos de suicidio (SOS), Fuentes de fortaleza y Jóvenes conscientes de la salud mental (YAM), ikasleen osasun mentala sustatzeko eta arrisku egoerei aurre egiteko. Programa hauen bitartez, irakasleek eta ikasleek buruaz beste egiteko arrisku seinaleak antzemateko gaitasuna garatzen dute, osasun mentalaren garrantziaz jabetzen dira eta larrialdi egoerei aurre egiteko beharrezko trebetasunak lantzen dituzte. Gainera, ikastetxeek ikasleen arteko babes sareak sustatu eta familien parte hartzea bultzatu behar dute, haien ongizate emozionala bermatzeko (Olmo González, 2024). 17
3. Helburuak Lan honen helburu nagusia suizidioaren gaia hezkuntza testuinguruan sakon aztertzea da, eta, bereziki, jakitea nola antzematen eta tratatzen den ikastetxeetan gaur egun. Lan honen bidez, suizidioaren inguruko ikuspegi zabala lortu nahi da, alde batetik ikuspegi teorikoa kontuan hartuta, eta bestetik, ikastetxeetan benetan gertatzen denetik abiatuta. Gaur egungo hezkuntza sisteman, suizidioa oraindik oso gai konplexua da, eta askotan isilpean geratzen da edo ez da naturaltasunez lantzen. Honek zailtasunak sortzen ditu prebentzioari aurre egiteko egoerak behar bezala kudeatzeko orduan. Horrez gain, lan honen bidez ikastetxeetan dauden suizidioaren prebentziorako protokoloak aztertu nahi dira, zein protokolo erabiltzen diren, zenbateraino ezagutzen eta aplikatzen diren, eta, batez ere, benetan eraginkorrak diren edo ez. Honekin batera, oso garrantzitsua da aztertzea hezkuntza komunitateko kideek zer nolako prestakuntza duten gai honi dagokionez, eta zer zailtasun dituzten haien eguneroko lanean. Beste helburu bat da ikasleen ongizate emozionala eta psikologikoa zaintzen den behatzea. Esan nahi da ez dela aski estrategia jakin batzuk zehaztearekin, ikusi behar da hezkuntza-komunitatea prest dagoen ikasleen babes emozionala bermatzeko eta egunerokoan ingurune seguru bat eskaintzeko. Eskolak ez ditu bakarrik ezagutzak transmititu behar, ikasleen osasun integrala ere kontuan hartu behar du, eta horretarako, suizidioaren prebentzioa oso gai garrantzitsua da. Azkenik, lan honen bidez suizidioaren inguruan dagoen estigma apurtzea ere bilatzen da. Oraindik ere, ikasle askok beldurra edo lotsa sentitzen dute laguntza eskatzean, eta horrek arriskua handitzen du. Hori dela eta, beharrezkoa da eskoletan eta gizartean, gaiari buruz hitz egiteko espazio seguruak sortzea, normaltasunez hitz egin ahal izateko gaiaren inguruan. Ikasleek entzunak eta ulertuak sentitzea funtsezkoa da, eta horretarako, kontzientzia sozial handiagoa izatea ezinbestekoa da. 4. Metodologia Suizidioaren gaia hezkuntza testuinguruan aztertzeko, metodologia mistoa erabili da. Horrela, bi motatako datuak gauzatzea lortu da: kuantitatiboak eta kualitatiboak. Suizidioa gai oso larria eta sentikorra da, eta ikerketaren helburua ez da bakarrik zenbaki eta datuak jasotzea, baizik eta ikastetxeetan suizidioaren gaia nola lantzen den eta zer protokolo dauden jakitea. Horrekin, helburua da gai honi buruzko ikuspegi orokorra eta sakona lortzea. 18
Metodologia mistoa aukeratu da, ikerketan bi ikuspegi desberdin konbinatzeko: batetik, datu kuantitatiboak jasotzea, eta bestetik, pertsonen esperientziak eta iritziak lortzea. Metodologia mistoa ikerketa sozialetan oso garrantzitsua da, metodo kuantitatiboak eta kualitatiboak batzen dituelako. Horrela, fenomeno sozial baten azterketa ikuspegi osatuagoa lortzen da. Metodo hau erabiliz, ikerketak zabalagoa, sakonagoa eta anitzagoa izaten da, eta interpretazio aberatsagoak lor daitezke (Chaves Montero, 2018). 4.1 Ikerketa tresnak Ikerketa honetan bi tresna nagusi erabili dira: galdetegia eta elkarrizketak. Galdetegian galderak itxiak eta irekiak garatu ziren (Ikus lehen eranskina), elkarrizketak, berriz, galdera irekiekin egin ziren. Galdetegiko nahiz elkarrizketa sakonetako (ikus bigarren eranskina) galdera irekien bidez galdetuen pentsamendu, pertzepzio eta sentimendu sakonak jaso nahi izan dira. Ikerketa kualitatiboan, elkarrizketa sakonak ikerketa sozialerako teknika garrantzitsua dira, pertsonen bizipenak eta oroitzapenak jasotzeko aukera ematen dutelako. Elkarrizketa horiek pertsona baten ikuspegia eta sentimenduak adierazteko aukera eskaintzen dute, eta ikertzaileak entzule lana egiten du, haien esperientziak jasotzeko. Teknika honek gizartean baztertuta dauden sektoreen bizipenak biltzeko balio du, eta hauek etorkizunerako ondare moduan gordetzea garrantzitsua da. Elkarrizketa egiteko, ikertzaileak bost ezaugarri garrantzitsu izan behar ditu: identifikazioa lanarekin, zintzotasuna, konfiantza, naturaltasuna eta jakin-mina (Carballo, 2001). Ikerketa kuantitatiboan, garrantzitsua da baliozkotasuna (tresnak benetan neurtzen duena neurri edo helburua dela) eta fidagarritasuna (lortutako emaitzak koherenteak eta errepikagarriak izatea) kontuan hartzea, bi ezaugarri garrantzitsuak baitira ikerketa kuantitatiboan tresna egokiak izateko. Datuen bilketa tresnak eskalak erabiltzen dituzte, hala nola nominalak eta ordinalak eta horrek errazten du erantzunak modu zehatzean eta objektiboan neurtzea (Echevarría, 2016). Bi tresna horiek elkarren osagarri dira. Galdetegia suizidioari buruzko jarrera orokorrak eta protokoloak aztertzeko erabiliko da, eta elkarrizketak, berriz, pertsonen ikuspuntuak eta esperientziak jaso ahal izateko. Elkarrizketa sakonen diseinua lau eremu nagusitan oinarritu da, eta horietako bakoitzean galdera irekiak planteatu dira elkarrizketatuen ikuspegia modu sakonean jasotzeko (ikus lehenengo eranskina). Galdetegia, berriz, irakasleei zuzenduta dago eta 19
buruaz beste egitearen prebentzioari buruzko jarrerak, protokoloen ezagutza eta prestakuntza beharrak aztertzeko diseinatu da (ikus bigarren eranskina). 4.2. Partaideak Partaideen aldetik, Elkarrizketatuak anonimizatzeko horrela kodetu dira E1, E2, E3 eta E4. Horietako bi profesionalak dira suizidio kontuetan, bat aholkularia da gaiaren ingurunean Hezkuntza eremuan, eta bestea psikiatra aditua suizidioan eta lanean diharduena Hezkuntza nahiz Osasun mailan. Beste biak, aldiz, suizidioa gertutik bizitu duten irakasleak dira, eta beren esperientziak eta bizipenak partekatu dituzte. Bestalde, galdetegia 20 irakasleri bidali zaie itunpeko ikastetxe batera. Galdetegiaren helburua izan da irakasleen jarrerak, prestakuntza eta ikastetxeetan dauden protokoloak aztertzea suizidioaren gaia nola lantzen duten jakiteko. Horrela, ikastetxeetan suizidioaren prebentzioari eta arretari buruzko ikuspegi orokor bat lortze aldera. 4.3. Datuen analisia Analisiaren aldetik, galdetegiaren bidez lortutako datu kuantitatiboak estatistikoki aztertu dira. Galdetegian galdera itxiak erabiliz, irakasleen jarrerak, prestakuntza eta protokoloak aztertu dira suizidioaren gaia nola lantzen den ikusteko. Bestetik, elkarrizketetan lortutako datu kualitatiboak sistema kategoriko batean aztertuko dira, dimentsioetan, kategorietan eta azpi-kategorietan banatu dena (ikus lehen taula). Horrela, parte-hartzaileen esperientziak eta iritziak modu antolatuan eta sakonki aztertuko dira, eta ikerketa gaiari buruzko ikuspegi osatuagoa eman da. DIMENTSIOAK KATEGORIAK AZPI-KATEGORIAK 1Suizidioaz ikusten duguna 1.1Esperientzia propioak 1.2Osasuna 1.3Hezkuntza 1.3.1Familia 1.3.2Instituzioa 20
2Zer egiten den suizidioaren prebentzioaren aurrean 2.1Osasungintza 2.2Gizartea 2.3Eskola 2.3.1Instituzioa 2.3.2Bizipenak 3Zer hobetu daitekeena 3.1Gizartea 3.2Eskola 1.taula: suizidioaren pertzepzioa analizatzeko sistema kategoriala Iturria: Egilearen elaborazioa 5. Emaitzak Lehenago aipatu bezala, ikerketan ikuspegi kualitatiboa eta kuantitatiboa uztartu dira. Alde kualitatiboan, elkarrizketetan jasotako erantzunak aztertu dira, eta horiek dimentsio, kategoria eta azpikategorietan sailkatu dira. Partaideen erantzunak triangelatuz, antzekotasunak eta desberdintasunak azpimarratu dira, eta horrela suizidioaren inguruko esperientziak eta ikuspegiak modu antolatuan aztertu ahal izan dira. Hiru dimentsio nagusi landu dira: lehena, suizidioari buruz dugun pertzepzioa eta ikusten ditugun seinaleak; bigarrena, suizidioaren aurrean egiten den jarduna, hau da, zer prebentzio-lan gauzatzen den, zer nolako protokoloak dauden, irakasleen prestakuntza, familien parte-hartzea eta osasun arloarekin lankidetza nola ematen den. Horrez gain, ahuleziak identifikatu dira. Azkenik, hirugarren dimentsioan aztertu da zer hobekuntza proposa daitezkeen etorkizunari begira. 5.a. Elkarrizketen emaitzak 5.1 Suizidioaz ikusten duguna Suizidioaz ikusten duguna gaiaren barruan, esperientzia propioak, osasungintza eta hezkuntza aztertuko dira, eta hezkuntzaren barruan, familia eta instituzioaren rola aztertu dira. Hauetan, elkarrizketatuen erantzunak alderatu dira, suizidioaren inguruan dituzten ikuspegiak eta esperientziak ulertzeko. 21
5.1.1Esperientzia propioak E1k, E2k, E3k eta E4k beren bizipen pertsonalak eta esperientzia profesionalak partekatu dituzte suizidioaren gaiarekin lotuta. E4k adierazi du gaztaroan oso lagun min baten suizidioa gertutik bizi izan zuela eta beste ikasle baten kasua ere gogoratzen duela DBHn; azpimarratu du laguntza profesional sistematizatuagoa falta izan zela, eta eskolan egoeraren jarraipena ez zela nahikoa izan. “Hala ere, uste dut jarraipen profesional sistematikoagoa falta izan zela, egoera larriago batean zegoen ikasle bati laguntzeko” E4. E1k, Berritzegune Nagusian lan egiten du, egunerokoan suizidio arriskuko ikasleen kasuak jasotzen ditu erkidego osotik, eta protokolo ofiziala erabiltzen du hauek kudeatzeko. “Berritzegune Nagusian lan egiten dut, eta nire ardatz nagusiak prestakuntza eta bizikidetza dira”, “Bai, nire eguneroko lanean jasotzen ditut erkidego osoko kasuak, batez ere ikastetxeek adierazten dituzten jokabide suizidei buruzko eranskinak” E1. E2 psikiatra eta irakaslea da, 2005etik darama osasun mentalean lanean eta 2016tik suizidioaren prebentzioan bereziki; egunero ebaluatzen ditu arrisku kasuak eta prestakuntza espezializatua bilatu du atzerrian. “2005etik nabil osasun mentalean lanean, eta 2016an suizidioari buruzko tesi bat defendatu nuen. Ordutik suizidioaren prebentzioan ari naiz bereziki” E2. Azkenik, E3k esan du kasu bat baino gehiago bizi izan dituela, eta gehienak gizonak izan direla. Bereziki aipatzen du 13 urte zituenean 23 urteko lagun min batek buruaz beste egin zuela, eta berarekin harreman estua zuela. “13 urte nituenean, 23 urteko lagun bat neukan eta oso harreman estua neukan neska horrekin. Geroago jakin nuen bere heriotza suizidio baten ondorio izan zela” E3. Gainera, suizidio tentatiba kasu baten jarraipena egiten ari da gaur egun, eta berak ere harreman estua du ikasle horrekin “Momentu honetan bai dago identifikatuta ikasle bat, tentatibak egin dituelako” E3. Guztiek azpimarratu dute suizidioa ez dela faktore bakar baten ondorioa, eta beharrezkoa dela ikuspegi zabal eta sistemikoa izatea, bai eskoletan, bai gizartean, eta laguntza profesional eta emozional egokia eskaintzea. 5.1.2Osasungintza Osasungintzaren gaiaren barruan, E3k kritikatu du Osakidetzaren laguntza mugatua dela suizidioaren prebentzioan, batez ere adinez nagusien kasuan. Bere iritziz, jarraipen gutxi egiten zaie eta horrek eragiten du laguntza profesionala eskasa izatea. “Osakidetzak, zentzu honetan, oso laguntza eskasa ematen du, ez delako adingabea eta jarraipena txikia 22
da” E3. Horrez gain, adierazi du unibertsitateetan ez dagoela orientatzaile propiorik, eta horrek ere zailtzen duela gazteek behar duten arreta jasotzea. E2k, bestetik, ez du zuzenean Osakidetza kritikatu, baina nabarmendu du prebentzio unibertsala behar dela komunitatean, etxean eta eskolan, eta osasun mentalaren arloan denon arteko koordinazioa ezinbestekoa dela. “Prebentzio unibertsala komunitatean, eskolan eta etxean garatu behar da. Osasuna eta ongizatea zaintzeko bidea da eta arriskua murrizteko modu eraginkorrena” E2. Bestetik, E4k ez du zuzenean Osakidetzari buruz hitz egiten baina azpimarratu du laguntza profesionala eta hezkuntza sistema oso garrantzitsuak direla gazteen ongizatea bermatzeko. 5.1.3Hezkuntza: Familia Familia ikasleen ongizate emozionala eta garapen pertsonala bermatzeko oso garrantzitsua da. E1, E2, E3 eta E4ren elkarrizketek argi erakusten dute etxe barruko giroak, komunikazioak eta gurasoen inplikazioak eragin handia dutela gazteek eskolan eta egunerokoan nola sentitzen diren ulertzeko. Ikasleen egoera emozionalak, askotan, lotura handia du familian bizitzen dituzten egoerekin. E3en arabera, familiek haurrarekin konektatzeko espazio seguruak sortu beharko lituzkete, eta horretarako ezinbestekoa da eguneroko erritmoa gelditzea eta elkar entzutea. Ez du formakuntza teknikoaz hitz egiten, baizik eta afektuzko harremanaz. Gurasoen kasuan, uste dut formakuntza baino gehiago, umeekin benetako lotura behar dela. Familiaren barruan hitz egiteko espazio seguruak sortu behar dira, eta horretarako eguneroko erritmoa gelditu, denbora hartu eta elkar entzun. E3 E2k ere baieztatzen du familien inplikazioa funtsezkoa dela. “Familien inplikazioa funtsezkoa da” E2. Bestetik, E3k salatzen du gazte askok ez dutela behar duten babesa etxean aurkitzen, eta babes emozional bila beste bide batzuetara jotzen dutela, adibidez sareetara. “Askotan, sare sozialetara jotzen dugu babes bila, baina familian babesik ez dagoenean, horrek arazoa areagotu egiten du” E3. Aldiz, E4ren ustez, ikasleen segurtasun emozionala indartzen da eskola eta familiaren arteko elkarlana dagoenean. “Lankidetza funtsezkoa da, ikasleek ikustea familia eta eskola elkarrekin doazela. Horrela, segurtasuna ematen die” E4. 23
5.1.4Hezkuntza: Instituzioa Hezkuntza erakundeek rol garrantzitsua dute ikasleen ongizatea eta garapen emozionala bermatzeko orduan. E1, E2 eta E3ren elkarrizketek erakusten dute instituzioek gero eta kontzientzia handiagoa dutela baina oraindik hutsuneak daudela baliabideetan, protokoloetan eta prestakuntzan. E1ek azaltzen duenez, protokoloak eguneratuta daude eta kasuak jasotzeko sistema eraginkorrak ezarri dira, baina horien aplikazioa ez da beti erraza. Irakasleek eta orientatzaileek batzuetan sentitzen dute denborarik eta laguntzarik gabe daudela, eta kasu batzuetan emozionalki oso zaila egiten zaiela egoera gogorrak kudeatzea. Gainera, ikastetxe batzuetan ikasle askok behar dute laguntza eta horrek gehiago zailtzen du arreta pertsonala ematea. Bai, protokoloa badago, lehen “estrategia” deitzen zena, orain arautuago dago. Esan behar da ikastetxeek eta irakasleek gai hau oso serio hartzen dutela, baina oso zaila da. Ikasleek partekatzen dituzten arazoak oso gogorrak izaten dira, eta irakasle askok beldurra dute zerbait gaizki egiten badute. Emozionalki oso zaila da kudeatzea. Gainera, ikasle hauek etengabe zaindu behar dira eta askotan irakasle bakar batek hainbat ikasle zaindu behar ditu eta antolaketa zaila bihurtzen da. Intentzioa oso ona da, baina askotan oso zaila da eta frustrazioa sortzen da. E1 E2ren arabera, prebentzio unibertsala izan beharko litzateke helburu nagusia eta horretarako, eskola, familia eta komunitatearen arteko lankidetza egon behar da. Aldi berean, E2k onartzen du prestakuntza gehiago behar dela eta sistemak oraindik ez dituela behar bezala txertatu prestakuntza hauek. “Asko dago hobetzeko. Prestakuntza plan bat txertatzea espero dut pixkanaka” E2. Horrez gain, E3k erakusten du unibertsitatearen mailan hutsune asko daudela. “Irakasleen aldetik ardura dago, jakinmina nola dagoen eta nola doan aurrera, baina aldi berean distantzia pixka bat ere bai, gai tabua delako. Hala ere, ez dira iristen ikasle guztiengana denbora faltagatik. Unibertsitatean, gainera, ez dago orientatzaile finkorik” E3. Horrez gain E3k aipatzen du, langileek eta irakasleek ez dutela nahiko tresna edo ezagutzarik egoerak antzemateko eta kudeatzeko. “Ez da irakasle kontua bakarrik, edonork identifika dezake egoera larri bat. Baina askotan, tresnak eta erremientak falta dira” E3. Laburbilduz, instituzioen papera funtsezkoa da, baina horretarako ezinbestekoa da baliabide gehiago jartzea, protokolo argiak ezartzea, eta hezkuntza komunitateko kide guztiek (irakasle, orientatzaile, zuzendaritza eta bestelako langileek) prestakuntza eta 24
laguntza izatea. 5.2 Zer egiten den suizidioaren prebentzioaren aurrean Suizidioaren prebentzioari buruz, osasungintza eta hezkuntza arloetan zer egiten den aztertu da. Lehenik, osasungintzaren papera ikusiko da, eta ondoren, hezkuntzan egiten dena. Hezkuntzaren barruan, bi alderdi bereiztuko dira: alde batetik, instituzioek (eskolek) egiten dutena eta bestetik, pertsonen esperientzia eta bizipenak. 5.2.1Osasungintza Suizidioaren prebentzioari dagokionez, osasungintzaren arloan hainbat gauza egiten dira, baina arazoak daude. E2k, osasunaren arloan lan egiten duenez, azaltzen du bere lanerako egunero egiten duela suizidio arriskua duten pertsonen ebaluazioa. Horretarako, segurtasun planetan oinarritutako protokolo bereziak erabiltzen dituzte. Bestetik, esaten du suizidioaren prebentzioa ez dela mediku eta psikiatren lana bakarrik. Eskolek, familiek eta osasun sistemak elkarrekin lan egin behar dutela. “Denon ardura da. Suizidioaren prebentzioa ez da osasunaren kontua bakarrik. Elkarlana, koordinazioa eta ulermena behar dira arlo guztietan” E2. Bestetik, E3k dio Osakidetzak ez duela nahiko laguntzarik ematen adin nagusiko gazteei. Hau da, 18 urtetik gorakoekin ez da jarraipen egokia egiten. Psikologoak edo psikiatrak behar dituztenean, askotan ez dago zerbitzu publikorik eta pribatura joan behar dute. Baina zerbitzu pribatuak ordaindu egin behar dira eta denek ezin dute ordaindu. Laguntza psikologikoa ez da nahikoa, eta jarraipen profesionala ez da etengabea. Horrek zaildu egiten du benetako laguntza ematea. “Osakidetzak, zentzu honetan, oso laguntza eskasa ematen du, ez delako adingabea eta jarraipena txikia da” ,“Askotan dirua behar da, eta ez dago” E3. 5.2.2Gizartea Gizarteak oraindik ez du behar bezala lantzen suizidioaren gaia. Elkarrizketa guztietan ikusten da oraindik tabu handia dela eta jendeak zailtasunak dituela horri buruz hitz egiteko. E4k esaten du suizidio kasuak gertatzen diren arren, askotan ez direla garaiz antzematen eta jendeak ez duela pentsatzen inguruko batek hori egingo duenik. Gizarteak gaia estaltzen du eta askotan ez gara konturatzen gertuko pertsona bat gaizki pasatzen ari denik. 25
Hezkuntza sisteman, ratioak murriztu beharko lirateke, ume gutxiago irakasle bakoitzeko, umeengana hobeto iristeko. Premia bereziak dituzten haurrentzako baliabide gehiago ere behar dira. Ebaluazio sistema aldatu, umeen erritmoak eta behar propioak errespetatzeko. Gaur egungo sistemak ez ditu erritmo horiek errespetatzen. E3 Azkenik, E4k esaten duenez, hezkuntza sisteman aldaketa garrantzitsuak egin behar dira ikasleen ongizatea hobeto zaindu ahal izateko. Irakasleen ikuspegia aldatu behar da, azterketa gutxiago egin eta ikasleei bizitzan laguntzeko. “Lehenik eta behin, begirada errealista bat. Irakasleen ikuspegia aldatu behar da, azterketa gutxiago egin eta ikasleei bizitzan lagundu” E4. Gainera, ikasle guztiei begirada zabalago batekin begiratu behar zaie eta emaitza onak dituztenei ere, askotan horiek direlako oharkabean pasatzen direnak. Horrez gain, E4k uste du, aniztasuna onartu behar dela eta balio kolektiboak indartu, ikasleak maitasunez eta ulermenarekin tratatzeko. “Ikasle guztiekin begirada zabalago bat eduki behar dugu, baita ondo doazenekin ere. Hezkuntza sisteman, aniztasuna onartu, balio kolektiboak sustatu eta maitasunezko begirada batekin tratatu ikasleak” E4. 5.b. Galdetegiaren emaitzak Orain, parte kuantitatiboan jasotako erantzunen emaitzak grafikoen bidez aurkeztuko dira, eta horien bidez ikerketaren datuak modu bisualean adieraziko eta interpretatuko dira. 1. Grafikoa: Buruaz beste egitearen prebentzioari buruzko prestakuntza Iturria: Egilearen elaborazioa 32
Grafikoaren arabera, irakasleen %60k adierazi dut ez duela suizidioaren prebentzioari buruzko prestakuntzarik jaso, eta %40ek adierazi du prestakuntza jaso duela. 2.3. eta 4.Grafikoak: Gaiaren lanketa ikastetxean Iturria: Egilearen elaborazioa Lehenengo taulan ikus daitekeenez, irakasleen %80k adierazi du ez duela suizidioaren prebentzioari buruzko prestakuntzarik jaso, eta %20k bakarrik jaso duela. Bigarren taulan, berriz, parte-hartzaileen %85ek esan du ikastetxean ez dela gaia modu ohikoan lantzen, eta %15ek bakarrik adierazi du lantzen dela. Azken taula, irakasleen %70ek uste du eskola komunitateak ez duela nahikoa egiten suizidioaren prebentziorako, eta %30ek, berriz, baietz uste du. Hiru taulen emaitzek erakusten dute prestakuntza eta lanketa maila oraindik eskasa dela, baina, era berean, komunitatearen parte baten ustez, eskolak ardura izan beharko lukeela prebentzioan. 5. Grafikoa: Ikasleen osasun emozionala lantzeko jarduerak 33
Iturria: Egilearen elaborazioa Azkenik, ikus daitekeenez, %90ek esan du ikastetxean ikasleen osasun emozionala lantzeko jarduerak egiten direla, eta %10ek ez dela horrelakorik egiten. Beraz, jarduerak badaude, baina ez dira nahikoak prebentziorako. 6. Ondorioak Lan honen helburu nagusia izan da suizidioaren gaia hezkuntza testuinguruan sakon aztertzea eta bereziki jakitea nola antzematen eta tratatzen den suizidio-arriskua ikastetxeetan gaur egun. Lan honetan jasotako elkarrizketek eta galdetegiek argi erakusten dute suizidioaren gaia oraindik oso gai konplexua dela eskoletan eta askotan isilpean geratzen dela. Horrek zailtasunak eragiten ditu arrisku egoerak garaiz identifikatzeko eta behar bezala erantzuteko orduan. Hori dela eta lehen helburua bete dela esan daiteke, suizidioaren gaia nola lantzen den hezkuntza eremuan aztertu delako eta hobetu beharreko puntu nagusiak identifikatu direlako. Bigarren helburua izan da ikastetxeetan dauden suizidioaren prebentziorako protokoloak aztertzea: zein protokolo erabiltzen diren, nola aplikatzen diren eta zein eraginkorrak diren. Galdetegiek eta elkarrizketek erakutsi dute protokoloak existitzen direla, baina jende askok ez dituela ezagutzen edo ez dituela beti modu egokian erabiltzen. Gainera, profesional batzuek adierazi dute protokoloak eguneratu direla, baina baliabide eta denbora faltak hauek erabiltzea zailtzen duela suizidioaren lanketa praktikoa. Hirugarren helburua izan da hezkuntza komunitateko kideek (irakasle, orientatzaile, zuzendaritza...) gai honi buruz duten prestakuntza eta laneko zailtasunak aztertzea. Galdetegietan jasotako erantzunek erakusten dute irakasle gehienek ez dutela suizidioaren prebentzioari buruzko prestakuntzarik jaso eta horren ondorioz, askotan ez dakitela nola jokatu arrisku egoeren aurrean. Laugarren helburua izan da ikasleen emozioak eta buruko osasuna zaintzeko eskolak duen garrantzia aztertzea. Lanak erakutsi du irakasleek eta eskolako langileek ahalegin handia egiten dutela ikasleak zaintzeko, baina askotan ez dutela nahiko denborarik edo baliabiderik horretarako. Gainera, argi ikusi da familia eta eskolaren arteko elkarlana oso garrantzitsua dela ikasleek seguru sentitzeko. Azken helburua izan da suizidioaren inguruko estigma soziala apurtzea eta gaiari buruz normaltasunez hitz egiteko espazio seguruak sortzearen beharra aztertzea. Elkarrizketek erakutsi dute oraindik ere ikasle askok lotsa edo beldurra sentitzen dutela 34
laguntza eskatzean eta horrek arriskua handitzen du. Beraz, lan honetan aurkeztutako helburu guztiak bete dira maila batean edo bestean. Gainera, lanak erakutsi du hezkuntza komunitateak zer arazo eta zer indargune dituen. Bestetik, lan honetan jasotako emaitzen arabera, bost ondorio nagusi atera daitezke. Lehenengo ondorioa da suizidioa oraindik tabu bat dela hezkuntza testuinguruan. Hau da, ikastetxe askotan gai hau ez da normaltasunez lantzen, eta horrek arrisku egoerak garaiz hautematea zailtzen du. Askotan ez dago espaziorik gai honi buruz lasai hitz egiteko, eta horrek arazoa isilean mantentzea eragiten du. Horregatik, oso garrantzitsua da eskoletan espazio seguruak sortzea, ikasleek eta irakasleek gaiari buruz normaltasunez eta beldurrik gabe hitz egiteko aukera izateko. Gainera, suizidioari buruzko estigma soziala apurtzea oso garrantzitsua da, ikasleek laguntza eskatzeko aukera izateko. Lan honek ondorio hau erakutsi du eta argi utzi du beharrezkoa dela gai honen inguruko kontzientzia handiagoa izatea hezkuntza sisteman (Muñoz, 2009). Bigarren ondorioa da irakasle askok ez dutela suizidioaren prebentziorako nahiko prestakuntzarik jasotzen. Horrek zaildu egiten du arrisku egoerak behar bezala kudeatzea eta ikasleei une zailetan beharrezko laguntza ematea. Irakasleek askotan ez dakite zein pausu jarraitu behar diren kasu horietan eta horrek ziurgabetasuna, beldurra edo antsietatea eragiten die. Egoera horrek eragin zuzena izan dezake irakasleen jokabidean eta ikasleen segurtasun sentimenduan. Gainera, prestakuntza falta horrek arrisku egoerei behar bezala ez erantzutea eragin dezake (Ratti et al., 2024). Honekin batera, ikastetxeetan suizidioaren prebentziorako protokoloak existitzen diren arren, askotan ez dira behar bezala erabiltzen. Irakasle askok ez dakite zer egin behar den egoera horien aurrean, eta horrek zalantzak eta segurtasun falta sortzen ditu. Gainera, baliabide gutxi egoteak, lan karga handiak eta denbora faltak protokoloak aplikatzea zailtzen dute, eta horrek arrisku egoeretan erantzun desegokiak ekar ditzake. Protokolo horiek gainera oso teorikoak izaten dira eta ez dira eguneroko eskolako egoeretara egokitzen. Hori dela eta, garrantzitsua da protokoloak hizkera errazean eta modu praktikoan idaztea, irakasleek ondo ulertu eta erabili ahal izateko. Horrez gain, prestakuntza praktikoa ematea ere oso garrantzitsua da, irakasleek benetako egoeretan nola jokatu behar duten jakiteko eta protokoloak ondo erabiltzeko (Rebolledo Barrera, 2022). Modu horretan, ikastetxeek benetan baliagarria den tresna bat izango lukete, suizidio arriskua goiz antzemateko eta modu egokian esku hartzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak sustatutako prebentzio protokoloak helburu horrekin sortu ziren: irakasleen, orientatzaileen eta familien arteko lankidetza bultzatzeko eta hezkuntza komunitate osoari baliabide argiak 35
eskaintzeko (Departamento de Educación del Gobierno Vasco, 2022). Laugarren ondorioa da ikasleen ongizate emozionala zaintzea oso garrantzitsua dela gaur egungo eskoletan. Eskolak ez ditu bakarrik eduki akademikoak irakatsi behar, baizik eta ikasleen emozioak, sentimenduak eta osasun mentala ere kontuan hartu behar ditu. Ikasle batek ondo ikasteko, bere burua ondo eta seguru sentitzea beharrezkoa da. Horregatik, garrantzitsua da eskolak ikasleen autoestimua, emozioen kudeaketa eta harreman osasuntsuak lantzea sustatzea. Giro seguru eta lagungarri batek laguntzen du ikasleek entzunak eta ulertuak sentitzen, eta horrek eragin zuzena du haien ikasketa prozesuan (Santelices et al., 2016). Horrez gain, ez da nahikoa arazoak agertzen direnean bakarrik erantzutea, prebentzioa ere landu behar da. Honek esan nahi du eskolak ikasleei emozioei aurre egiteko tresnak eman behar dizkiela, harreman osasuntsuak garatzeko bideak erakutsi eta konfiantzazko giro bat eskaintzea. Giro horretan, ikasleek seguruago sentitzen dira eta horrek laguntzen die garapen emozional eta sozial osasuntsuago bat izaten (Gómez Muzzio et al., 2008). Azkenik, ondorioztatzen dugu suizidioaren prebentzioa ez dela pertsona bakar baten ardura, baizik eta guztion ardura dela. Hau da, familiak, eskolak eta gizarteak elkarrekin lan egin behar dute, gazteen ongizatea bermatzeko. Ikasle batek laguntza behar duenean ezin da bakarrik sentitu, eta ingurune seguru bat izatea funtsezkoa da horretarako. Familiak haien seme alaben emozioak entzun eta ulertzen saiatu behar dira eta eskolak, azalpen teorikoak emateaz gain, babes emozionala eta ulermena eskaini behar dizkie ikasleei. Irakasleek eta hezkuntza komunitate osoak rol aktiboa izan behar dute gazteekin harreman osasuntsuak eraikitzeko (Teruel eta Bello, 2014). Bestetik, gizarteak ere bere papera bete behar du eta suizidioaren inguruan dagoen estigma apurtzen laguntzeko. Gai honi buruz normaltasunez hitz egitea ezinbestekoa da, tabuak alde batera uzteko eta gazteek beraien egoera emozionala adierazteko aukera gehiago izateko. Horretarako, elkar zaintza sustatzea, laguntza sare sendoak garatzea eta osasun mentalari garrantzia ematea ezinbestekoa da. Ikasleek entzunak eta ulertuak sentitzen direnean, seguruago eskatzen dute laguntza eta egoerei aurre egiteko baliabide egokiagoak izaten dituzte (Teruel eta Bello, 2014). Amaitzeko, lan honetan argi geratu da suizidioaren prebentzioa funtsezko gaia dela hezkuntza eremuan. Askotan isilean geratzen den gaia izan arren, ezin da alde batera utzi eta ezinbestekoa da hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa. Ikasleen ongizatea 36
bermatzeko, beharrezkoa da protokolo argiak eta erabilgarriak izatea, irakasleek prestakuntza egokia jasotzea eta eskoletan segurtasuna eta konfiantza ematen duen giroa sortzea. Lan honek frogatu du irakasleek eta hezkuntzako langileek ahalegin handia egiten dutela ikasleak zaintzeko, baina baliabide eta denbora faltak askotan esku hartzeak zailtzen ditu. Beraz, beharrezkoa da prebentzioa hobetzen jarraitzea, baliabide gehiago jartzea eta egoerei ondo erantzuteko moduak bilatzea. Horregatik, etorkizunera begira, ondo legoke eskoletan esku hartze txikiak egitea. Adibidez, ikasleekin emozioak kudeatzeko tailerrak egitea, irakasle eta gurasoekin prestakuntza saioak antolatzea eta ikastetxe barruan laguntza sare sendoagoak sortzea. Horrelako proposamenek lagundu dezakete ikasleek haien sentimenduak hobeto ulertzen, konfiantza handiagoz hitz egiten eta laguntza eskatzeko beldurra galtzen. 7. Bibliografia Alcindor-Huelva, P., Campos, A. D., Morejón, F. I., & Barrios, M. F. (2022). Estilos de apego y perfil de dificultades en la regulación emocional en una muestra de adolescentes femeninas (16-19 años). Revista de Psiquiatría Infanto-Juvenil, 39(1), 10–24. https://aepnya.eu/index.php/revistaaepnya/article/view/847/801 Beláustegui, M. (2019). El docente como figura de apego y su capacidad de compensar vínculos de apego inseguro [Tesis doctoral, Universidad de Deusto]. Repositorio Deusto. Bernal Riveros, I. C. (2023). La intervención relacional basada en el apego (IRBA) en formato virtual y la sensibilidad de cuidado. Un estudio exploratorio con primera infancia [Tesis doctoral, Universidad Nacional de Colombia]. Repositorio Institucional UNAL. Buitrago, S. C. C. (2011). Factores de riesgo asociados a conductas suicidas en niños y adolescentes. Archivos de Medicina (Colombia), 11(1), 62–67. https://www.redalyc.org/pdf/2738/273819434005.pdf Burutxaga, I., Pérez-Testor, C., Ibáñez, M., de Diego, S., Golanó, M., Ballús, E., & Castillo, J. (2018). Apego y vínculo: una propuesta de delimitación y diferenciación conceptual. Temas de Psicoanálisis, 15(2), 1–17. https://www.temasdepsicoanalisis.org/wp-content/uploads/2018/01/I.-BURUTXAGAC.-PÉREZ-TESTOR-M.-IBÁÑEZ-S.-DE-DIEGO-M.-GOLANÓ-E.-BALLÚS-J.A.-CAST ILLO.-Apego-y-vínculo..pdf Carballo, R. F. (2001). La entrevista en la investigación cualitativa. Pensamiento Actual, 2(3), 14–21. 37
Castilla, E. B., & Galindo, J. C. (2019). El acoso escolar y suicidio de menores en la prensa española: Del tabú al boom informativo. Revista Latina de Comunicación Social, (74), 937–949. Chaves Montero, A. (2018). La utilización de una metodología mixta en investigación social [Trabajo de fin de máster, Universidad de La Laguna]. CENTERS FOR DISEASE CONTROL AND PREVENTION et al. (2016): About the CDC-Kaiser ACE Study, Centers for Disease Control and Prevention. https://www.cdc.gov/violenceprevention/aces/about.html Cervantes, W., & Hernández, E. M. (2008). El suicidio en los adolescentes: Un problema en crecimiento. Duazary, 5(2), 148–154. https://www.redalyc.org/pdf/5121/512156328012.pdf Couto, V. V. D., & Tavares, M. D. S. A. (2016). Apego e risco de suicídio em adolescentes: estudo de revisão. Revista da SPAGESP, 17(2), 120–136. Cronholm, P. F., Forke, C. M., Wade, R., Bair-Merritt, M. H., Davis, M., Harkins-Schwarz, M., Pachter, L. M., & Fein, J. A. (2015). Adverse childhood experiences: Expanding the concept of adversity. American Journal of Preventive Medicine, 49(3), 354–361.https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/S0749379715000501 Chagray, H. J. C., & Mendoza, M. N. A. (2024). Influencia del apego seguro en el desarrollo psicoemocional de los niños y niñas en la primera infancia. Sinergia Académica, 7(4), 474–489. https://sinergiaacademica.com/index.php/sa/article/view/348/708 Cortés Alfaro, A., Román Hernández, M., Suárez Medina, R., & Alonso Uría, R. M. (2021). Conducta suicida, adolescencia y riesgo. Anales de la Academia de Ciencias de Cuba, 11(2). http://scielo.sld.cu/pdf/mgi/v30n1/mgi13114.pdf Departamento de Educación del Gobierno Vasco. (2022). Estrategia de prevención, intervención y posvención de la conducta suicida en el ámbito educativo. Gobierno Vasco. chrome-extension://efaidnbmnnnibpcajpcglclefindmkaj/https://arretasoziosanitarioa.e uskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_estrategiasuicidioedu/es_def/Estrat egia-de-Prevencio-n-Intervencio-n-y-Posvencio-n-de-la-Conducta-Suicida-en-el-A-m bito-Educativo_2022.pdf Echeburúa, E. (2015). Las múltiples caras del suicidio en la clínica psicológica. Terapia Psicológica, 33(2),117–126. https://www.scielo.cl/pdf/terpsicol/v33n2/art06.pdf Echevarría, H. (2016). Los diseños de investigación cuantitativa en psicología y educación. Universidad Nacional de Río Cuarto.https://www.unirioeditora.com.ar/wp-content/uploads/2018/10/978-987-688-16 6-1.pdf Felitti, V. J., Anda, R. F., Nordenberg, D., Williamson, D. F., Spitz, A. M., Edwards, V., & Marks, J. S. (1998). Relationship of childhood abuse and household dysfunction to many of the leading causes of death in adults: The Adverse Childhood Experiences 38
(ACE) Study. American Journal of Preventive Medicine, 14(4), 245–258. https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/S0749379798000178 Finkelhor, D., Turner, H., Shattuck, A., & Hamby, S. (2015). Prevalence of childhood exposure to violence, crime, and abuse: Results from the national survey of children’s exposure to violence. JAMA Pediatrics, 169(8), 746–754. https://jamanetwork.com/journals/jamapediatrics/fullarticle/2344705 Fonseca-Pedrero, E., & Pérez de Albéniz, A. (2020). Evaluación de la conducta suicida en adolescentes: A propósito de la escala Paykel de suicidio. Papeles del Psicólogo, 41(2), 106–115. https://scielo.isciii.es/pdf/pappsicol/v41n2/0214-7823-pappsicol-41-2-106.pdf García, L. L. (2020). Salud mental, psicopatología y poblaciones vulnerables. Revista de Psiquiatría Infanto-Juvenil, 37(2), 3–5. https://aepnya.eu/index.php/revistaaepnya/article/view/357/290 Gómez Muzzio, E., Muñoz, M. M., & Santelices, M. P. (2008). Efectividad de las intervenciones en apego con infancia vulnerada y en riesgo social: Un desafío prioritario para Chile. Terapia Psicológica, 26(2), 241–251. https://www.scielo.cl/pdf/terpsicol/v26n2/art10.pdf Gracia, C. A. (2013). Efecto e interacción de los principales factores de riesgo en el desarrollo de la depresión: un nuevo modelo etiológico [Trabajo de Fin de Grado, Universidad de Zaragoza]. Repositorio de la Universidad de Zaragoza. Lecannelier, F., Kimelman, M., González, L., Núñez, C., & Hoffmann, M. (2008). Evaluación de patrones de apego en infantes durante su segundo año en dos centros de atención de Santiago de Chile. Revista Argentina de Clínica Psicológica, 17(3), 197–207. https://www.redalyc.org/pdf/2819/281921795001.pdf López, G., & Guiamaro, Y. (2016). El rol de la familia en los procesos de educación y desarrollo humano de los niños y niñas. Ixaya. Revista Universitaria de Desarrollo Social, (10), 31–55. https://revistaixaya.cucsh.udg.mx/index.php/ixa/article/view/6742 Muñoz, M. C. (2009). La importancia de la colaboración familia-escuela en la educación. Innovación y Experiencias Educativas, 16, 1–9. https://d1wqtxts1xzle7.cloudfront.net/33418064/MARIA_CABRERA_1-libre.pdf?13 96957456=&response-content-disposition=inline%3B+filename%3DMARIA_CABR ERA_1.pdf&Expires=1750076381&Signature=LbMGRIW1fwhFo6GGYyYY7Qeyj HYla1o-F8T3i7tCTkSgbiff08HZ95Ube2CYRj4o52XV60QON6f0G8MQxVhE7wx~ wtPMJEKrXajBCIFQDx5AuLXSTHu~twvZZkQBdI-OM2r7NS-0nuTEIO7WOYa8t oRgPwdLVSfZZaoikMVd7l7yLc3jHKso8k2buwbfUXsBOlARr1VXOC7EgkgQQvr ~7XIW5knA8l9kvfsUhy7VKMMtkCHl5NlVMAvy5D4uuNYc-zA2LmCI5XBUUZh fKafyTlk-S1snzFdG1E~lnAJOio6jwes7fwuWD6RRDDtjDKUHCf3aFrpkRfcmTQeIAyX3Q__&Key-Pair-Id=APKAJLOHF5GGSLRBV4ZA 39
Navarro-Gómez, N. (2017). El suicidio en jóvenes en España: cifras y posibles causas. Análisis de los últimos datos disponibles. Clínica y Salud, 28(1), 25–31. https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1130527416300573 Olmo González, M. D. (2024). Prevención del suicidio en adolescentes en el contexto escolar: mecanismos legales y programas de prevención universales [Trabajo de fin de máster, Universidad Internacional de Valencia]. Pérez, V. M. (2016). Conducta suicida. Protocolo de intervención. Revista INFAD de Psicología. International Journal of Developmental and Educational Psychology, 2(1), 233–250. https://doi.org/10.17060/ijodaep.2016.n1.v2.298 Pérez, L. N. C. (2020). Importancia de la Educación para la Salud en currículo educativo. Revista Electrónica de Conocimientos, Saberes y Prácticas, 3(1), 170–180. https://camjol.info/index.php/recsp/article/view/9799 Piedrahita, L. E., Paz, K. M., & Romero, A. M. (2012). Estrategia de intervención para la prevención del suicidio en adolescentes: la escuela como contexto. Hacia la Promoción de la Salud, 17(2), 136–148. http://www.scielo.org.co/pdf/hpsal/v17n2/v17n2a10.pdf Ratti, M. F. G., Malleza, S., Bertolani, F. C., Faccioli, J. L., Valdez, L., Martínez, B. J., & Matusevich, L. D. (2024). Prevención, detección temprana y posvención del riesgo de suicidio: una revisión narrativa. Vértice. Revista Argentina de Psiquiatría, 35(166), 85–97. https://www.revistavertex.com.ar/ojs/index.php/vertex/article/view/726/607 Rebolledo Barrera, M. (2022). Programa de actuación específico para la prevención del suicidio en los menores de primero y segundo de la ESO [Trabajo Fin de Máster, Universidad Internacional de Valencia]. Salazar, J. A. A. (2012). Aspectos psicosociales del comportamiento suicida en adolescentes. Revista Electrónica de Psicología Iztacala, 15(2), 688. Santelices, M. P., Zapata, J., Fischersworring, M., Pérez, F., Mata, C., Barco, B., & Farkas, C. (2016). Intervenciones basadas en la mentalización para padres y educadores: Una revisión sistemática. Terapia Psicológica, 34(1), 71–80. https://www.scielo.cl/pdf/terpsicol/v34n1/art08.pdf Soler Sánchez-Fortun, M. (2024). Promoción del apego seguro a través de un taller psicoeducativo para padres y madres en escuelas infantiles [Trabajo Fin de Máster, institución no especificada]. Teruel, D. S., & Bello, M. A. R. (2014). Factores protectores que promueven la resiliencia ante el suicidio en adolescentes y jóvenes. Papeles del Psicólogo, 35(3), 181–192. https://www.redalyc.org/pdf/778/77832241003.pdf Tresserras, A., Lasarte, G., & Garay, B. (2024). Vitoria-Gasteiz ciudad educadora y cuna de escuelas infantiles municipales, paradigmas de bienestar emocional y buen trato. Márgenes. Revista de Educación de la Universidad de Málaga, 5(2), 67–82. https://revistas.uma.es/index.php/mgn/article/view/19307/20347 40
Tur-Porcar, A. M., Doménech, A., & Mestre, V. (2018). Vínculos familiares e inclusión social. Variables predictoras de la conducta prosocial en la infancia. Anales de Psicología/Annals of Psychology, 34(2), 340–348. https://revistas.um.es/analesps/article/view/analesps.34.2.308151/228151 Trujillo, A. H., González-Elías, I. E., & Acosta, Y. M. L. (2013). Factores de riesgo relacionados con la conducta suicida en la infancia y adolescencia. Medisan, 17(12), 9027–9036.https://www.medigraphic.com/pdfs/medisan/mds-2013/mds1312a.pdf Villalobos-Galvis, F. H., Ceballos-Mora, A. K., Luna-Tascón, E. G., Araujo-Rosero, L., Muñoz-Muñoz, D. F., & Solarte-Tobar, M. C. (2023). Prevención de la conducta suicida en contextos escolares. Una revisión de los tipos de intervención. Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría, 43(143), 217–236. https://scielo.isciii.es/pdf/neuropsiq/v43n143/2340-2733-raen-43-143-0217.pdf 77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109 2023ko ekainaren 9koa. 8. Eranskinak 8.1 Lehenengo eranskina Elkarrizketen link-a: https://docs.google.com/document/d/1zb5ykw5bjBMQ3aDhpu8QZeoc2sSJWnQ13YCVJ-lfE Xw/edit?usp=sharing 8.2 Bigarren eranskina Galdetegiaren link-a: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfSIhZ17xJYU8aU40imb9QMm1trKADUcjlwn 0E1FNwWnmr7pg/viewform?usp=header 41