Etxebizitza eredu alternatiboetatik garapen komunitariora
Abstract
[EU] Komunitate lanak gizarte hezkuntzako tresna ezinbestekoa dira duten funtzio pedagogikoagatik. Ondorengo lerroetan, espazio pribatu gisa irudikatzen dugun etxebizitza eredua kolektibizatzeko proposamen hezitzaile bat aurkezten da. Proposamen berritzaile honek, Galdakaoko herritarren etxebizitza eskubidea bermatzeaz gain, komunitatearen garapena bultzatzea du helburutzat. Etxebizitza bazterkeria pairatzeko arrisku berezian dauden kolektiboen beharrak ase daitezen, 2024-2028 etxebizitza bazterkeriari aurre egiteko euskal estrategiaren ildoan kokatzen delarik lana.
Full text
Gradu Amaierako Lana GIZARTE HEZKUNTZAKO GRADUA 2023/2024 ikasturtea ETXEBIZITZA EREDU ALTERNATIBOETATIK GARAPEN KOMUNITARIORA Galdakaoko udalari zuzendutako proposamena Egilea: Araitz Rodriguez Gutierrez Zuzendaria: Miren Nekane Beloki Arizti Leioan, 2024ko maiatzaren 17an
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 1 A U R K I B I D E A SARRERA 3 1. ESPARRU TEORIKOA 4 1.1. Etxebizitza eskubidea 4 1.2. Etxebizitza bazterkeria 5 1.2.1. Definizioa 6 1.2.2. Diagnostiko kuantitatiboa 6 1.2.3. Kolektibo zaurgarriak 10 1.3. Komunitate garapena eta gizarte hezkuntza 13 2. METODOLOGIA (GRALa aurrera eramateko prozedura, informazioaren bilketa, planifikazioa…) 16 3. LANAREN GARAPENA 17 3.1. Ideia nondik eta zergatik sortu den zehaztea (bete gabeko beharrizanak eta bete daitezkeen beharrizanak) 17 3.2. Helburuak 18 3.3. Ekintza burutuko den berariazko sektore edo esparruaren azterketa (eskaera, erabiltzaileak, hornitzaileak, kokapena, legeria, araudia, etab.) 19 3.4. Ekintza abiarazteko baldintza juridiko eta izapide administratiboak identifikatzea 22 3.5. Negozio eta proiektu-planaren diseinua 23 3.5.1. Testuingurua 23 3.5.2. Proiektuaren ezaugarri nagusiak 25 3.5.3. Parte hartzaileak 26 3.5.4. Finantzaketa 29 3.6. Proposamenaren bideragarritasuna eta errentagarritasuna eta inpaktua baloratzea: indarguneak eta ahulguneak, iraunkortasuna eta beste testuinguru batzuetan ezartzeko aukerak 30 3.7. Proposamenaren inplementazioa 31 4. ONDORIOAK 31 5. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK 32
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 2 ETXEBIZITZA EREDU ALTERNATIBOETATIK GARAPEN KOMUNITARIORA Galdakaoko udalari zuzendutako proposamena Araitz Rodriguez Gutierrez UPV/EHU Komunitate lanak gizarte hezkuntzako tresna ezinbestekoa dira duten funtzio pedagogikoagatik. Ondorengo lerroetan, espazio pribatu gisa irudikatzen dugun etxebizitza eredua kolektibizatzeko proposamen hezitzaile bat aurkezten da. Proposamen berritzaile honek, Galdakaoko herritarren etxebizitza eskubidea bermatzeaz gain, komunitatearen garapena bultzatzea du helburutzat. Etxebizitza bazterkeria pairatzeko arrisku berezian dauden kolektiboen beharrak ase daitezen, 2024-2028 etxebizitza bazterkeriari aurre egiteko euskal estrategiaren ildoan kokatzen delarik lana. Komunitatea, Etxebizitza, Bazterkeria, Aniztasuna, Elkarbizitza El trabajo comunitario es una herramienta esencial en el trabajo de educadora social debido a su alta función pedagógica. En las siguientes líneas se presenta un proyecto educativo el cual pretende colectivizar el modelo de vivienda privada que tenemos hoy en día. Este proyecto, además de garantizar el derecho a la vivienda de los y las habitantes de Galdakao, tiene como objetivo el desarrollo comunitario. Para ello, y para garantizar las necesidades de los colectivos en exclusión residencial, el proyecto se desarrollará en el marco de la estrategia 2024-2028 para hacerle frente al sinhogarismo. Comunidad, Vivienda, Exclusión, Diversidad, Convivencia Community work is an essential tool in the work of social educator due to its high pedagogical function. In the following lines we will explain an educational project which aims to collectivize the model of private housing we have today. This project, in addition to guaranteeing the right to housing for the inhabitants of Galdakao, aims at community development. In the way to make this possible , and to ensure the needs of groups in residential exclusion, the project will be developed within the framework of the 2024-2028 strategy to fight for the homelessness. Community, Housing, Exclusion, Relationship, Cohabitation
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 3 SARRERA Egun ezagutzen dugun etxebizitza eredua, eredu guztiz kapitalista da. Alde batetik, etxebizitzaren eskubide izaera distortzionatu eta gutxi batzuek eskuratu dezaketen pribilegio bilakatzen du. Bestetik, gizartearen biziraupenerako ezinbestekoak diren balioen zabalpena egiten du etxebizitza esparrutik. Guzti honengatik, ezinbestekoa da herritar ororen ongizatea bermatuko duten eta komunitatearen garapena bultzatuko duten alternatiba berriak eskaintzea. Horretarako, etxebizitza eskubidea zer den eta nondik datorren aztertuko dugu lehenik. Ondoren, eskubidea urratzen denean ematen den etxebizitza bazterkeriaren nondik norakoez arituko gara. Etxebizitzak espazio pribatu gisa ulertzen diren arren, badaude elkarbanatu beharreko inguru amankomun batean. Beste definizio batzuen arten, espazio bera partekatzen duten pertsonen taldeak dira komunitateak eta lanean zehar, hauen potentzial pedagogikoaz hausnartuko dugu. Aipatutako gaien inguruko errebisio bibliografiko sakona egin ostean, lanaren emaitza izango den ekintzailetza proiektuan murgilduko gara: Galdakaoko udalean kokatuko den etxebizitza komunitarioa alegia. Proiektuaren helburu nagusia komunitate garapena sustatzea izango da. Horretarako, kontutan izan beharko ditugularik herritarren perfila eta udalaren baliabideak. Behin testuingurua ezagututa, etxebizitza komunitarioaren oinarriak osatzeko unea izango da. Proposamena osatutakoan, honen bideragarritasuna baloratuko da Galdakaoko udaleko arduradunekin batera. Amaitzeko, proiektuaren asmoa egungo etxebizitza eredu kapitalistaren aurrean, alternatiba pedagogiko berritsaile bat aurkeztea da. Non etxebizitza esparru informala, hezkuntzarako tresna baliotzu gisa baliatuko den herritarren etxebizitza eskubidea bermatzearekin batera. Izan ere, dimentsio handiko proiektu bat izaterakoan, honakoa gauzatzea epe luzerako zeregina izango litzateke. Hala eta guztiz ere, lanaren garapenean, honen inplementaziorako aukera posibleak arakatuko dira.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 4 1. ESPARRU TEORIKOA 1.1. Etxebizitza eskubidea Euskal Herriko errealitatea zeharkatzen duen gatazka handienetako bat da egun etxebizitzaren auzia. Baina gaur egungo problematika ulertzeko, atzera egin behar dugu. Batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin batera (1948), etxebizitza eskubidearen ideia zabaldu zen, 25.artikuloan barnebiltzen dena. Horrez geroztik egiten diren araudi orokor guztietan onartzen da etxebizitza eskubide bat dela, teorian behintzat. Espainiar Konstituzioan horrela esaten da (CE, 1978, art. 47); beraz, eskubide orokor moduan edo eskubide abstraktu bezala onartuta dago. Eskubide orokor eta eskubide abstraktu gisa onartua izateaz gain, gutxika-gutxika eskubide subjektibo gisa onartzen ari da. Alegia, administrazioek eskubide hau onartzen dute eta gainera, norberaren baliabideen bidez etxebizitza bat eskuratzerik ez badago, administrazioek eskaintzeko beharra dute. Marko internazional eta Europarretan, etxebizitza eskubideari dagokionean honakoa esaten da. Hasteko, Europar Parlamentuko 2020ko azaroaren 24ko erresoluzioaren arabera, Europar batasuna osatzen duten estatuak “etxebizitza lehenik” printzipioa jarraitzera behartzen ditu. Zerbitzu sozialei funtsezko papera ezarriz etxegabetasunaren prebentzioan, kudeaketan eta egoera honetan dauden pertsonen integrazioan. Horrez gain, Europar Parlamentuaren 2021eko urtarrilaren 21ean adostutako erresoluzioaren bitartez, denontzako etxebizitza duin eta eskuragarria bermatzeko etxebizitza sozial, publiko, energetikoki eraginkor, egoki eta eskuragarrietan gehiago inbertitzeko apostua egiten da. Hala nola, etxegabetasun eta bazterketa egoeran dauden pertsonen zaurgarritasunaren kontra jarduteko konpromezua hartzen dute Europar Batasunaren kide diren estatuek.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 5 Jarraitzeko, Estatu Espainiarrak sinatutako 2021eko Lisboako Deklarazioari erreparatuz, autoritate nazionalek, herrialdekoek zein lokalek konpromezua hartzen dute etxegabetasuna ekiditeko jardunak martxan jartzeko, etxebizitzarako sarrera bermatzeko eta etxegabetasun egoeran dauden pertsonentzako beharrezko zerbitzuak eskaintzeko. Azken honetarako behar besteko finantzaketa esleituz. Konpromezu hauei esker, 2030.urterako etxegabetasunarekin amaitu nahi da. Egoera duinean, egokian eta seguruan bizitzeko aukera eskainiz herritar orori. Hala nola, gizarte zerbitzuetatik, espetxetik edo eta ospitaletik ateratzen den pertsona orok bermatuta izan beharko du etxebizitza baterako sarbidea. Etxegabetzeei dagokienean, prozedura hau ekidin beharko da eta alternatibarik ez egotekotan, irtenbideak eskaini beharko dizkiete instituzioek honakoa pairatu duten pertsonei. Eta nola ez, etxegabetasun egoeran egoteak suposatzen duen bazterketarekin amaitu nahi da. Aipatutako oinarri legal guztiek, bat egiten dute 2020ko Nazio Batuen Etxebizitza Eskubiderako Aplikaziorako Ildoekin. Europar Batasuneko markotik, Espainiar Estatuko testuingurura salto egiten dugu jarraian. Non aurretik aipatu bezala, konstituzioko 47.artikuluak pertsona orok etxebizitza duinerako eskubidea duela aitortzen den. Eskubide honen betekizunerako ardura botere publikoen gain dagoelarik. Espainian etxegabetasunari aurre egiteko 2023-2030 estrategia nazionalak bultzatuta eta 2023ko urtarrilaren 20an Eskubide Sozialen Estatuko Idazkaritzak ebatzitakoaren arabera, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Aurre Egiteko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren esparru-akordioak argitaratu ziren. Espainiar Estatu mailan 2023.urtetik martxan dagoen etxebizitza legeaz gain (Etxebizitza Eskubidearen Legea, 2023), Hego Euskal Herrian, bi etxebizitza lege ditugu abian; bata EAEn (Etxebizitza Legea, 2015) eta bestea Nafarroa mailan (Etxebizitza Eskubiderako Lege Forala, 2010; 2023.urtean berritua). 1.2. Etxebizitza bazterkeria
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 6 1.2.1. Definizioa Bizitoki egoki eta duina ez duten eta beraz, etxebizitza eskubidea ukatzen zaien pertsonak, etxebizitza bazterkeria egoeran daudela deritzo. Etxebizitza bazterkeriak ez dio kausa-efektu bat eta bakarrari erantzuten, faktore aniztasun bati baizik; hala nola etxebizitza, lan, errenta, osasun, hezkuntza, zaintza edo laguntza sare falta izan daitezkeela bazterkeria egoeraren bultzatzaile. Honakoa bultzatzen duten faktoreak bezain anitzak izan daitezke etxebizitza bazterkeria pairatzen duten pertsonen errealitateak (Gizarte Zerbitzuak, 2024). Etxebizitza bazterkeriari buruzko Europako tipologiak (ETHOS) egoera ezberdinak identifikatzen ditu: ● Espazio publikoetan bizi diren etxegabeko pertsonak. ● Aterpetxean lo egiten duten eta gainontzeko eguna espazio publikoetan igarotzera behartuta dauden pertsonak. ● Etxerik ez duten eta aterpetxe zein etxerik ez duten pertsonentzako zentroetan aldi baterako bizitokia duten pertsonak. ● Etxerik ez duten eta emakumeentzako aterpetxeetan bizi diren pertsonak. ● Epe zehaztu batean bizitoki-instituzio edo internamendukoetatik kanporatuak izango diren eta etxerik ez duten pertsonak. ● Etxerik ez izateagatik ostatua eta laguntza jasotzen duten pertsonak. ● Etxebizitza ziurgabea duten pertsonak: karabanak, kobazuloak, erabilerarik gabeko eraikinak, txabolak, etab. 1.2.2. Diagnostiko kuantitatiboa “Zaila da jakitea zenbat lagun dauden Euskal Herrian etxerik gabe. Behetik jota, kalkula daiteke 5.500 inguru direla egoera horretan daudenak, baina, beste estimazio batzuen arabera, kopuruak aise gaindituko du 7.800 pertsonaren langa.” BERRIA (2024ko urtarrilaren 21ean)
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 7 Etxebizitzen prezioak nabarmen igo dira EAEn, izan alokairu, erosketa edo eta hauen mantenuari erreparatuz. 2016-2022 bitartean, alokairuen batez besteko prezioak %17 igo dira. Etxebizitzaren ordainketara diru sarreren %30-a baino gehiago bideratzea gomendatzen ez den arren, alokairuen igoerek, errentaren mantenuan zailtasunak suposatu ditu. Bereziki errenta txikiena duten herritarren artean. Adibidetzat ditugu errenta baxuena duten herritarren %10-a, diru-sarreren %34-a bideratzen dutelarik etxebizitzaren ordainketara. Edota txirotasun egoeran dauden herritarrak, diru-sarreren %45,3-a bideratzen dutelarik (Gizarte Zerbitzuak, 2024). Pertsona askorentzat egoera eramangaitza dela argi dago, exekutatutako etxegabetzeen %86 alokairuan bizi ziren pertsonen kasuak izanik (Ikusmiran, 2020; in Talaia, 2022ko martxoa). Honakoa gutxi balitz, %8,7-ak etxebizitza nagusiko gastuen ordainketan atzerapenak dituzte eta %8,2-k ezin dute etxebizitza tenperatura egokian mantendu. Horri gehitzeko, alokairuzko etxebizitza aurkitzearen zailtasuna; EAEn alokairuan dauden etxebizitza guztien soilik %12 inguru baitago alokairuan. Europan batez bestekoa bikoitza baino gehiago delarik. Alokairu libre edo pribatuen eremutik kanpo, alokairu soziala indartzeko beharra agerikoa ikusten du Fernandezek (2023). Nafarroan 14.000 eta EAEn 62.000 baino gehiago dira alokairu sozialeko etxebizitza aldarrikatzen ari duten herritarrak eta ez dago nahikoa hauek alokatzeko. Zehatzagoak izateko, EAEn alokairu sozialeko etxebizitzak ez dira osotasunaren %3-ra ailegatzen; Europa mailan batez besteko zifrak hirukoitzak baino handiagoak direlarik. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herrian etxebizitza babestuaren eskaintzak eskariaren %1,62-ari erantzuten zion alokairuaren kasuan eta %8,24-ari erosketen kasuan (Ikusmiran, 2020; in Talaia, 2022ko martxoa). Egoera horrela, 2023.urte hasieran, 108.687 etxebizitza eskari erregistratu ziren Etxebiden. Hauetatik, 25.000 pertsona baino gehiago 36 urtetik beherako gazteak zirelarik. Datuei erreparatuz, bazterketa sozial egoera arrisku larria suposatzen du etxebizitza baterako sarrera zailtasunak.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 8 Ikusi dugun bezala, alokairuen errealitatea ez da prekarioa den bakarra. Datuen arabera, soldataren %30,22a bideratzen baitugu EAEko biztanleok hipotekaren ordainketara. Batez beste, berrogei urte baino gehiago irauten duen ordainketa izanik hipotekarena. Gainera, etxebizitza utz mordoa dauden bitartean, urtean 900 etxegabetzetik gora daude Euskal Herrian (Fernandez eta Delgado, 2023). Eskuragarri dauden etxebizitzen merkatua eskaria baino nabarmen txikiagoa den bitartean, etxebizitza hutsak errealitate izaten jarraitzen dute. 2020.urtean hutsik zeuden etxebizitzetatik Araban %65, Gipuzkoan %32 eta Bizkaian %34 denboraldiko erabilpena zuten. 2011.urteko datuei erreparatuz, hutsik zeuden etxebizitzen %41 Nafarroa Garaian, %81 Lapurdin, %58 Nafarroa Beherean eta %60 Zuberoan denboraldikoak ziren (Ikusmiran, 2020; in Talaia, 2022ko martxoan). Etxebizitzen errealitatea nahitaez hirigintza ereduarekin lotuta ulertu behar dugu. Azken urteetan nagusitu diren fenomenoak dira turistifikazio eta gentrifikazioarenak. Lehenak hiriko zerbitzuak turisten beharrak asetzera bideratzen direnean ematen diren aldaketei egiten die erreferentzia. Bigarrena aldiz, zonalde baten berrikuntzak suposatzen duen garestitzearen ondorioz, bertako biztanleria berritutako gunetik aldendu behar denean erabiltzen den kontzeptua da. Biek ala biek, etxebizitzekin gertatzen den bezala, hiriak guztiontzat ez izatea suposatzen dute. Gentrifikazioaren eta turistifikazioaren bidez hirigune batzuk edertzen doazen bitartean, zonifikazioa nagusituz doa beste batzuetan (Mansilla, 2019). Hau da, gune ezberdinak sortzen dira. Ingurunean dauden baldintza ekonomikoen arabera, espazio degradatuak sortuz. Testuingurua horrela, kontzeptu berri batekin aurkitzen gara auzo txiroetan; getifikazioa izenez ezagutzen dena. Erdiguneetan turistifikazioa gailendu ahala, bizitza prekarioak pilatu egiten dira hiri ertzetan. “Pisos patera” izenez ezagunak zaizkigun getoak adibide bat baino ez dira; non arrazakeriaren aurpegi ezkutua azaleratzen da geto hauetan erresidentzia legalik ez duten kideei etxebizitza eskubidea ukatu eta egoera prekariora kondenatzeko.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 15 sustatzeko, ingurune komunitarioan lan egitea funtsezkoa da, bereziki esparru ez arautuetan (Bas et al., 2014; in Gaintza, 2021). Komunitatea osatzen duten kideen ezaugarri eta beharren arabera moldatuko du profesionalak esku hartzea, behar sozialei erantzuna emanez, prebentzio lanak garatuz, gizarte bazterkeria kasuetan irtenbideak eskainiz eta aldi berean parte hartze soziala eta inklusioa sustatuz (González et al., 2017; in Gaintza, 2021). Herritarren parte hartzeari esker, biztanleen bizi kalitatea hobetzea da garapen komunitarioaren funtsa. Honako honek, bizitzako aspektu ezberdinei erreparatzen dielarik; hala nola lan mundua, zerbitzuak, hirigintza, etab. Herritarren osotasunari zein kolektibo zehatzei zuzenduta egon daitezkeelarik hobekuntza hauek. Hain da garrantzitsua komunitatearen bizikidetza egokia, non marko instituzionalen parte ezinbestekoa den garapen komunitarioa. Estruktura hauetatik sustatzen diren garapen politikek, prozesu demokratikoak errazten dituztela baieztatzen da eta horrela, herri, herrialde zein estatuen bizi kalitatea hobetzen da. Hala eta guztiz ere, onartu beharra dago, prozesu hauek ez dutela berariaz parte hartze erreala zertan suposatu. Horregatik, profesionalen esku hartzea ezinbestekoa izango da komunitateko kideak proiektuen jasotzaileak izatetik haratago, parte hartzaile errealak izan daitezen. Parte hartzaileen arteko elkarrekintza, hausnarketa, elkarrizketa, errespetua eta konfiantzan oinarritzen dira garapen komunitarioko proiektuak. Beste modu batera esanda, kideen arteko benetako aukera berdintasuna bermatzen diren egoerak sortzean datza. Interdependentziaren balioa indartu eta komunitateko kideen arteko saretzeak bilatzen ditu garapen komunitarioak. Harreman egonkor, sendo eta iraunkorrak, non komunitate bakoitzaren kapital soziala balioan jartzen den eta mundu aldakorreko behar zein interes anitzei erantzuna ematen den. Guzti honekin, ikerketa ezberdinek baieztatzen dute garapen komunitarioan oinarritutako proiektuek jarrera aldaketak, errealitatearen inguruko kontzientzia eta ekintzailetza sustatzen dutela. Ondorioz, Ciezaren (2006) arabera, ukaezina da behar sozialei erantzuteko funtzio argia dutela proiektu hezitzaile hauek. Komunitatean bizi diren pertsonen sozializazioa eta berariazko ezaugarri hezitzailea gizarte hezitzaileen
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 16 ardura profesionalaren parte ezinbestekoa direla barnebiltzen du ANECAk (2005). Hain zuzen ere, 1393/2007 dekretuaren arabera, Gizarte Hezkuntzako graduak esku hartzaileen sozializazio gradu ahalik eta handiena lortzeko jakintzak eskaintzen ditu. Hala nola, gizarte hezitzaileek arreta jarri behar dute komunitate baten eta sektore zehatz baten garapen komunitario beharretan (ANECA, 2005; in Gaintza, 2021). Hezkuntza izanik hala nola, garapen komunitarioko proiektuak sostengatzen duen alorra. Hortaz, garapen komunitarioak duen karaktere sozialari erreparatuz, gizarte hezitzaileen interes zentraltzat hartu beharra dago. Graduko profesionalizazioak, etorkizuneko gizarte hezitzailearen komunitatearen inguruko hausnarketa gaitasuna eta honen eraldaketarako proiektuen sorkuntzan ahalbidetuko dutelarik. 2. METODOLOGIA (GRALa aurrera eramateko prozedura, informazioaren bilketa, planifikazioa…) Berrikuspen teoriko sakona egin behar izan dut testuinguruaren azterketa osatu bat lortzeko emaitza gisa. Euskal Herrian bizi den errealitate gordin bati erantzuten dio nire proiektuak eta horren erreflexu argia da eragile sozial ezberdinek burututako jardunaldi zein hitzaldi ezberdinek landu izan duten eta lantzen jarraitzen duten gaia dela etxebizitza bazterkeriarena. Erreferentziatzat hartu ditut besteak beste Bizitegik antolatutako “Etxerik gabeko pertsonekiko harremana, hausnarketarekin kaleko lanetik hasita” jardunaldia, Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzean eskainitako “Etxe(bizitzak) gure neurrira” saioa eta LAB sindikatuak antolatutako Abiatu Etxebizitza Eskubiderantz mahai ingurua. Bertan hitz egindakoek ez dute konstantzia ofizialik eta beraz, aipatu ezin izan ditudan saioak dira. Baina berebizikoak egin zaizkit gerora marko teorikoa osatzerakoan nondik abiatu eta zer bilatu argi izateko. Marko teorikoa osatu ahala, abiapuntuko proiektua forma hartuz joan da. Testuinguruaren azterketa eta berrikuspen teorikoei esker, etxebizitza komunitario zirriborro bat osatu nuen. Printzipioz Euskal Herriko udalerri ezberdinetako markoan kokatu zitekeena.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 17 Behin proiektuaren zirriborroa osatuta, kontraste lanak egiteko ordua ailegatu zen. Nire kasuan, Galdakaoko udaleko herritarren parte-hartzeaz arduratzen den zinegotziarekin egin nuen lehen kontsulta. Bere partetik, proiektuarekiko interesa erakutsi eta etxebizitza arloaz arduratzen den zinegotziari pasatu zion nire kontaktua. Kontrastea arlo horretatik jarraitzeko. Bestetik, Galdakaoko alkatearekin hitzordua eskatu nuen eta nire proiektuaren inguruko feedback-a jasotzeaz gain, honen garapen prozesua nola abiatu aztertu genuen. Hala eta guztiz ere, migrazio profilek esku hartzean zuten pisua ikusita, herriko migrazio teknikariarekin bilkura bat erraztu zidan kontrastearekin jarraitzeko. Bilkura honetan, herriko errealitatearen gerturapen osatuago bat jasotzeaz gain, baliabideen azterketa eta proiektuaren aurreko herritarren erreakzioen inguruan hausnartu genuen. Kontraste lan guzti hauek, hasierako proiektuaren zirriborroan moldatu beharreko atal batzuen inguruan hausnartzeko aukera eskaini zidaten. Hausnarketa sakonen ostean, proiektuaren berritzea gauzatu nuen. Behin proiektua osatuta, udalean zein unibertsitatean aurkeztua izateko prest dago. 3. LANAREN GARAPENA 3.1. Ideia nondik eta zergatik sortu den zehaztea (bete gabeko beharrizanak eta bete daitezkeen beharrizanak) Eremu informaletatik abiatuz hezkuntza proiektu pisutsuak egiten jakin behar dugu gizarte hezitzaileok. Etxebizitzan bertan, hainbat eta hainbat dira pertsonok barneratzen ditugun ikasketak, hauetan eragitea ezinbestekoa bezain konplexua delarik profesionalon ikuspuntutik. Oinarri honetatik abiatuz, etxebizitza komunitario proiektu baten diseinua egitea bururatu zitzaidan ikuspuntu hezitzaile batetik. Bertan, gizarte hobe baterako balioetan hezi eta biziko zirelarik parte hartzaileak.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 18 Komunitate kontzeptua uste baino gehiagotan erabiltzen den arren, zaila egiten zaigu bertoko kideen aniztasunak identifikatu eta hauek kontutan izanda lan egitea. Horregatik, komunitatearen begirada sakon bat egitea beharrezkoa ikusi nuen. Etxebizitza eskubiderako zailtasun nabarmenak dituzten kolektiboak identifikatu eta proiektuaren diseinuak errealitatean behar bezala eragiteko. 3.2. Helburuak Proiektuak garapen komunitarioa du helburu nagusitzat. Honen barne ulertu behar ditugularik helburu ezberdinak; hala nola, herritarren emantzipazio prozesuan alternatiba bideragarriak eskaintzea eta biztanleen arteko antolaketa eta elkarlana sustatzea komunitatearekiko konpromezua indartuz. Garapen komunitarioa erreala izateko, “2024-2028 Etxebizitza bazterkeriaren kontrako II euskal estrategia”-ko erronkekin bat egiten duten azpi-helburu ezberdinak betetzen ditu proiektuak: ● Etxegabetasunaren eta etxebizitza bazterkeria larriaren prebentzioa. ● Etxebizitza politika soziala hedatzea herritar orori, bereziki etxebizitza bazterkeria larrian dauden pertsonei. ● Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten baliabideak modu orekatuagoan zabaltzea EAE-ko lurraldeetan zehar. ● Etxegabe dauden pertsonekin esku hartzerako orduan, sistema ezberdinen arteko elkarlana sustatzea, espazio sozialen bidez. ● Gazteria eta migrazio arlotik politika unibertsal eta inklusiboak aurrera eramatea familia erreferenterik ez duten gazte migranteei zuzenduta. ● Arreta baliabideen kalitatea hobetzea modelo komunitarioari erreparatuz, arreta pertsonalizatuz, integraltasunetik, jarraikortasunetik, gertutasunetik, prebentziotik eta norbanako, familia zein komunitateen parte hartze errealetik.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 19 ● Etxebizitza bazterkeria larrian dauden pertsonei zuzendutako zerbitzu zein politiketan ikuspuntu intersekzionala zabaltzea. ● Bazterkeria egoera arriskuan dauden profil prioritarioentzako erantzunak eraginkortzea. 3.3. Ekintza burutuko den berariazko sektore edo esparruaren azterketa (eskaera, erabiltzaileak, hornitzaileak, kokapena, legeria, araudia, etab.) “2024-2028 Etxebizitza bazterkeriaren kontrako II euskal estrategia”-ak adierazten duen bezala, gaur egun etxebizitza bazterkeriari zuzendutako zerbitzuak ez daude lurralde historikoan zehar proportzionalki banatuta. Asimetria honek, zonalde zehatz batzuetako zerbitzuen gainkarga dakar berariaz. Horregatik, Gizarte Zerbitzuek gauzatutako estrategian ageri bezala, derrigorrezko izaerarekin erantzun beharko zaio etxebizitza bazterkeriaren errealitateari lurralde historikoaren osotasunetik. Herri bakoitzak bere gain hartuz egun gure lurraldeko kaleetan dugun errealitate gordina. Kasu honetan, Galdakaoko udalerrian oinarrituko dut proiektua. Izan ere, etxebizitza zuzkidura-publikoko eskaria aurkeztu berri du udalak herritarrentzat. Oinarri interesgarri bat deritzot etxebizitza komunitarioko proiektuarekin batera osatzeko. Etxebizitza komunitario proiektu bat burutzeko, komunitatearen ezaugarri zehatzak ezagutu behar ditugu lehenengo. Horregatik, Galdakaoko testuinguruari erreparatzea nahitaezkoa da. Jarraian zerrendatuko ditugun datuak 2023/01/01ean Euskal Estatistika Erakundeak jasotakoak dira (Eustat, 2023). Galdakao 29.338 biztanleko herri Bizkaitar bat da. Biztanleen adinari erreparatuz gero, hauen %24-k 65 urte baino gehiago ditu eta adin txikikoen tasa ez da %17ra ailegatzen. Pertsona helduen presentzia ukaezina dela argi uzten digute datu hauek. Horrez gain, gaur egungo biztanleen %7,2 atzerrian jaiotakoak dira.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 20 2.taula: Galdakaoko atzerritarren jatorria (2023) Ikusi bezala, Hego Amerika, Ekialdeko Europa eta Magrebeko herrialdeak dira Galdakaoko atzerritartasun tasarik altuenak dituzten zonaldeak. Datuen arabera, 2019.urtean izan zuen Galdakaok migrazio-saldorik esanguratsuena. Ostean atzerritartasun tasak beherakada eman zuen arren, 2022-tik aurrera datuek berriz egiten ari dute gora. 2022ko datuei erreparatuz gero, atzerritarren %47,20-a emakumeak zirelarik. Lan munduari dagokionean berriz, 2022.urtean %8,2-ko langabezia tasa zegoen batez beste. Gizonezkoen kasuan %6,7 eta emakumezkoen kasuan %10,3 izanik langabezia tasa. Azpimarratzekoa da langabezian zeuden pertsonen %59,15-a emakumeak zirela. Harritzekoa da 16-34 urte bitartean gizonezkoen langabezia tasa altuagoa dela baina 35 urtetik gora emakumezkoen langabezia tasak nabarmen egiten duela gora. Aspektu ekonomikoari jarraiki, arrakala nabarmena antzeman daiteke gizonezkoen eta emakumezkoen pertsona-errentan. 2021.urtean gizonezkoen errenta 28.738€-tan zegoen bitartean, 18.029€-tan kokatzen zen emakumezkoena. Familia errentan baita ere, arrakala honek dirau. Gizonezkoen kasuan 50.978€-tan kokatzen zen eta emakumezkoenean 41.912€-tan. Herrialdea Biztanle kopurua guztira Biztanle kopurua ehunekoetan Ekialdeko Europa 313 21 Gainontzeko Europa 93 6 Magrebeko herrialdeak 286 19 Gainontzeko Afrika 74 5 Hego Amerika 476 32 Gainontzeko Amerika 137 9 Asia eta Ozeania 117 8
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 21 Errenta kopuru gordinak aztertzeaz gain, interesgarria egiten zaigu datu hauek era zakabanatuan behatzea. Izan ere, 2021.urtean diru-sarrera txikienak dituzten pertsonen %50-en batez besteko errenta 7.864€-koa zen bitartean, diru-sarrera handienak dituzten pertsonen %50-en batez besteko errenta 38.572€-koa zen. Muturrerago baldin bagoaz, ikusi dezakegu nola diru-sarrera txikienak dituzten pertsonen %20-ren batez besteko errenta 465€-koa zen bitartean, diru-sarrera handienak dituzten pertsonen %20-ren batez besteko errenta 54.626€-koa zen. Berdina gertatzen da familia-errentaren adierazleekin. Diru-sarrera txikienak dituzten familien %50-en batez besteko 23.252€-ko errentaren aurrean, diru-sarrera handienak dituzten familien %50-en batez besteko 71.862€-ko errenta dugu. Are muturrekoagoak dira diru-sarrera txikienak dituzten familien %20-ren batez besteko 12.451€-ko errenta eta diru-sarrera handienak dituzten familien %20-ren batez besteko 101.514€-ko errentako datuak. Ukaezina da beraz, herrian ematen diren klaseen arteko arrakala esanguratsuak; bai langile-burgesia artekoa, bai emakume-gizon artekoa. Etxebizitza eremuan fokoa jarriz, 3-5 pertsona bizi dira etxebizitza gehiengoetan. Bi pertsonako etxebizitzak izanik bigarren aukera ohikoena, pertsona bakarreko etxebizitzak atzetik dituelarik. Kopuru horietatik gorako zifrak geroz eta txikiagoak direlarik. Udalerriko 12.064 familia etxebizitza nagusien artean, 10.754 jabetzan zeuden, 1.138 alokairuan eta gainontzeko 172-ak beste modu batzuetako edukitze-erregimenean zeuden. Etxebizitzako kide kopurua Etxebizitza kopurua Pertsona 1 3.129 2 pertsona 3.948 3-5 pertsona 5.019 6-9 pertsona 87 >= 10 pertsona 4 3.taula: Udalerriko familia-etxebizitza nagusiak bertako batezbesteko kopuruaren arabera (2022)
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 22 Hizkuntza eremuari erreparatuz, biztanleen %44,34 euskaldunak ziren 2021.urtean. Etxean hitz egiten diren hizkuntzei erreparatuz, etxebizitzen %75-etan gaztelaniaz hitz egiten da, %13,65-ean euskaraz zein gaztelaniaz, %9,83-an euskaraz eta %1,74-ean beste hizkuntzaren bat. Garrantzitsua da aipatzea 53 emakumeen aurkako indarkeria kasu antzeman zirela 2022.urtean udalerrian. Hauetatik 42 bikoteak edo bikotekide ohiak burutuak izan ziren, 9 familia barruko indarkeria kasuak eta 2 sexu indarkeria kasuak izan ziren. Aipatutako etxebizitzetan biolentzia presente dagoela argi geratzen delarik datu hauekin. 3.4. Ekintza abiarazteko baldintza juridiko eta izapide administratiboak identifikatzea Aurkeztutako proiektuak, nahitaezko izaera duen “2024-2028 Etxebizitza bazterkeriaren kontrako II euskal estrategia”-rekin bat egiten du. Gizarte Zerbitzuetatik bideratutako etxebizitza bazterkeriari zuzendutako bigarren proiektua da; testuinguru, behar eta araudi berriei egokitzen dena. Estrategia aurrera eramateko zazpi jarraibide eta hauei erantzuteko hogei neurri zehazten dira. Bestalde, estrategiaren garapenerako proiektu traktoreak identifikatzen dira dokumentuan. Proiektuak ez dute zertan martxan egon dagoeneko. Izan ere, gizarte zerbitzuen arabera, honakoa estrategia bizi bat da; errealitatearen arabera guztiz aldakorra izan daitekeena. Hori dela eta, Galdakaoko Etxebizitza Komunitarioen proiektua estrategia honi erantzuteko proiektu traktoreetako bat izatea proposatzen da. Eusko Jaurlaritzako eta Gizarte Zerbitzuetako Etxebizitza Bazterkeriari Aurre Egiteko Estrategiaren markoaren baitan kokatzeaz gain proiektua, Galdakaoko udalaren zuzkidura-bizitokien alokairu-araubideen barnean ulertu behar dugu. Honakoa erregulatzeko kontutan hartu behar ditugu nahitaez jarraian zerrendatuta doazen araubideak (Decreto 5242/2023, Galdakaoko Udala). 33/2003 Legea, azaroaren 3koa, Administrazio Publikoen
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 23 Ondareari buruzkoa; 7 /1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 39 /2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa; 2 /2006 Legea, ekainaren 30ekoa, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa; 1372 /1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunen Araudia onesten duena; 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, EAEko Etxebizitzarena; 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa, eta haren garapen araudia; 80/2022 Dekretua, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena; eta baterako gainerako legeria. 3.5. Negozio eta proiektu-planaren diseinua 3.5.1. Testuingurua Etxebizitza bazterkeriaren datuak nabarmen handitu dira azken urteetan. Egoera latza da eta honi aurre egitea, estatuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gizarte Zerbitzuen ardura izateaz gain, udalek badute zeregina. Hori dela eta, 60 zuzkidura publikoko etxebizitza eraiki dira Galdakaoko Udaletik Ibarluze kaleko 40 zenbakian. Bizitokiak, gehienbat, emantzipatzea ezinezko zaien gazte galdakoztarrei, familia gurasobakarrei eta mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonei zuzenduta egongo dira. Egungo gizartean pisu nabarmena duen gaia da emantzipazio prozesuarena, norbere autonomian sakondu ahala eta bizitzan erabakiak hartzeko orduan beharrezko bilakatzen den errealitatea baita. Baina jakina da pertsona askok, hainbat ezaugarri direla medio, zailtasunak dituztela etxebizitza baterako sarrera izan ahal izateko. Besteak beste, merkatu libreko errentamenduen prezioak ez datozelako bat askoren ahalmen ekonomikoarekin.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 24 Etxebizitzaren problematikari irtenbidea eman nahi zaio proiektu honekin. Baina ez soilik etxebizitza baten beharretan dauden pertsonei etxebizitza bat errentamenduan izatea erraztuz. Horrekin batera, ohiko errentamendutik aldenduko den eredu ezberdin bat sustatu nahi baita, komunitatean oinarritua eta epe luzera jende askoren egoera hobetzen lagunduko duena. Alegia, gure jendartean nagusi den etxebizitza politikaren aurrean alternatiba bat eskainiko duen eredu bat. Ondorioz, Errenteriako esperientzia oinarri hartuta, gurean aitzindaria den proiektu bat jarriko da martxan: etxebizitza komunitarioa. Esan bezala, Galdakaoko udaletik badaude etxebizitza problematikari alternatibak eskaintzen. Adibide argia ditugu martxan jarri berri diren zuzkidura-bizitokiak. Bizitoki hauetako erabiltzaileek diru sarreren araberako kanona ordaindu beharko dutelarik alokairu gisa, eta gehienez bost urtez bizi ahalko dira bertan. Etxebizitza hauek arrakasta handia izan dute Galdakaon. Hainbestekoa izan da arrakasta, non hainbat herritar etxebizitza plazarik gabe geratu diren itxaron zerrendetan. Eskari honi erantzuteko, Galdakaoko Udaletik badago zuzkidura-etxebizitzen plazak handitzeko proiektua. Babes ofizialeko beste 100 etxebizitza egiteko aukera mahaigainean du udalak eta honakoa, aukera ezin hobea da etxebizitza eskubiderako alternatibak eskaintzeaz gain, proiektu hezitzaile berritzaile bat martxan jartzeko herrian. Izan ere, egungo etxebizitza ereduak sistemaren birprodukzioan funtsezko papera betetzen duela argi dago. Alokairu duin batek etxebizitza problematikari aurre egiteko aurrerapausoak suposatzen dituen arren, badago gehiago non landu eta non eragin ikuspuntu hezitzailetik. Babes ofizialeko etxebizitza berriak, aukera ezin hobeak izan daitezke are aldaketa gehiago emateko galdakaoko komunitatean.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 31 980.000€-ko aurrekontua eskaini zitzaien Ibarluze kaleko zuzkidura-bizitokiei (Galdakaoko Udala, 27/12/2023). 3.7. Proposamenaren inplementazioa Galdakaoko udalarekin egindako kontraste lanek, aurrekari bat suposatu dute proiektua etorkizunean gauzatzeko. Izan ere, proiektuaren gauzagarritasuna positiboki baloratu izan da eranskinean ikusi daitekeen bezala. Hala eta guztiz ere, argi dago maila honetako erabakiek kontraste lan handiak eta eztabaida ugari suposatzen dituztela. Gaur gaurkoz, udalarekin lehen kontrastea egin arren, eztabaida hau herriko plenora eraman beharra dago. Herriko plenoan, udaleko arduradun politiko ezberdinen artean eztabaidatu beharko dute eta bertan ondorioztatzen denaren arabera, lan honetan planteatutakoa aurrera eraman ahalko da edo ez. Nola ez, nahiz eta proiektua aurrera eraman, baliteke aldaketa esanguratsuak ematea honen gauzatzean. Horrez gain, denborei dagokienean, ezin liteke data argi bat jarri erreferentzia gisa. Baina dagoeneko mahaigaineratuta dago proposamena eta honen egingarritasuna. 4. ONDORIOAK Lanean zehar ikusi dugu, etxebizitza eskubide bat den arren, honakoa egun ez dagoela bermatua. Instituzioetatik errealitatea aldatzea ezinezkoa denaren ideia okerraren aurrean, badaude Errenteriakoa bezalako adibideak, non diru publikoarekin, balio sozialetan oinarritutako proiektuak aurrera eramaten diren. Baina tamalez, aldaketa handiak egin ahal izateko, oinarrian interesa egon behar da. Bai alderdi politiko zein herritarren partetik eman behar da interes hau. Ikusi dugu etxebizitza bazterkeria, ez dela sistematik aldendutako errealitate bat. Eta beraz, ikuspuntu intersekzionala erabili behar dugula honakoa sakontasunean aztertzeko. Begirada honekin, argi ikusi dezakegu nola badauden bazterkeria pairatzeko arrisku berezia duten kolektibo batzuk.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 32 Kolektibo hauek, sistemaren baitan baztertutako kolektiboak dira. Indar korrelazioan galtzaile ateratzen direnak. Gizarte Zerbitzuak sistemaren baitan antolatzen diren heinean, sistematikoki baztertuak diren pertsonentzako zerbitzu espezifikoak sortzen dira, getoak alegia. Baina zenbait kolektibo geto hauetatik aldendu nahi ditugunean eta herrian integratu, alarma sozialak pizten dira. Ezagutza falta eta beldurra nagusitzen dira herritarrengan, beraien burua baztertua ikusten ez duten herritarrengan alegia. Guzti honek, Galdakaoko Etxebizitza Komunitarioaren Proiektuaren tankerako ekintzak aurrera eramatea zailtzen du. Zaila izan arren, arlo sozialean lan egiten dugun edo egingo dugun profesionalok irmoki defendatu behar dugu denon artean gizarte hobe bat eraikitzeko aukera. Alarma sozialen gainetik, pedagogia aplikatu behar dugu gizartean. Komunitateak ezinbestekoak dira norbanakoen zein taldeen zaintzarako. Balio hezitzaile erraldoia dute eta honakoa baliatzen eta disfrutatzen ikasi behar dugu beldurren eta hasierako kontrakotasunen gainetik. Espazio anitzak indartu eta aberastu behar ditugu, egungo errealitate likidoan, komunitate homogeneoak ez direlako existitzen eta ez direlako existituko. Jakin dezagun momentu bakoitzean bizi dugun errealitate soziala aztertzen, interpretatzen eta bizikidetza hobe baterako bidean lan egiten. 5. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK ● Constitución Española. (BOE, núm. 311, 29 de diciembre de 1978) ● Decreto 5242/2023, Galdakaoko udalaren zuzkidura bizitokiak erabilera lagapen araubidean eta baremazio bidez adjudikatzeari buruzkoa. ● Declaración de Lisboa sobre la Plataforma Europea de lucha contra el sinhogarismo, del 21 de junio de 2021. ● Directrices para la Aplicación del Derecho a una Vivienda Adecuada, Naciones Unidas, 26 diciembre 2019. (A/HRC/43/43) ● Euskal Estatistika Erakundea (2023/01/01). Apartado municipal, Galdakao. https://www.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/galdakao.html
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 33 ● Eusko Jaurlaritza (2022). Eusko Jaurlaritzak Trapezistak programa aurkeztu du familia-sarerik gabeko 115 gazteri laguntzeko, gizarte-bazterkeria saihesteko. https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2022/eusko-jaurlaritzak-trap ezistak-programa-aurkeztu-du-familia-sarerik-gabeko-115-gazteri-laguntzeko-gi zarte-bazterkeria-saihesteko/ ● Fernandez, U. et. Delgado, I. (2023ko apirilaren 26ean). Etxebizitza: zimenduak kolokan dituen eskubidea. In Iratzar Kafeak. https://youtu.be/bMeSARNaDQI?si=MhYiC7vC-iRsaE7- ● Gizarte Zerbitzuak (2024). II estrategia vasca contra la exclusión residencial grave: 2024-2028. Gobernu Kontseilua. ● Galdakaoko Udala (27/12/2023). APLICACIONES DEL PRESUPUESTO DE GASTOS EJERCICIO. ● Gaintza, Z. (2021). El desarrollo comunitario en el marco de la educación social: una aproximación epistemologica. Educació Social. Revista d’Intervenció Socioeducativa, 79, p. 103-122. ● Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (1948). https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz_eskubid eak/eu_def/adjuntos/Giza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdf ● Hermosilla, G. et Teyseyre, O. (2024ko urtarrilaren 21a). Etxegabeak Euskal Herrian. BERRIA, 2.or. ● Hartueman (d.g.). Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioak. https://www.udalbiltza.eus/eu/hartueman/gazteentzako-etxebizitza-komunitarioa k ● Iparhegoa (2023ko udaberria). 15.zkia. ● Iparhegoa (2022ko martxoa). Etxebizitza: hitz potoloetatik bizipenetara. Talaia, 13.zkia, 16-17 or. ● Ley 12/2023, de 24 de mayo, por el derecho a la vivienda. («BOE» núm. 124, de 25/05/2023). ● Ley Foral 7/2023, de 9 de marzo, de modificación de la Ley Foral 10/2010, de 10 de mayo, del Derecho a la Vivienda en Navarra. («BOE» núm. 80, de 4 de abril de 2023, páginas 49502 a 49506 [5 págs.]). ● Ley Orgánica 8/2021, de 4 de junio, de protección integral a la infancia y la adolescencia frente a la violencia. («BOE» núm. 134, de 05/06/2021.).
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 34 ● LEY 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda. (Boletín Oficial del País Vasco N.º 119, viernes 26 de junio de 2015). ● Ley foral 10/2010, de 10 de mayo, del derecho a la vivienda en Navarra. (BON N.º 60 - 17/05/2010). ● Mansilla, J. (2019). Gentrificación y turistificación en los barrios, 'turismofobia' en la tele y hegemonía de la marca Granada. Informes en contraste, 09. ● MAPER: Mesa técnica de atención a personas LGTBIAQ+ en riesgo de exclusión residencial de Madrid. (2023ko apirila). Informe anual 2022. ● Navarro, M. et al. (2023ko azaroaren 28an). Mundutik Munduratik Trapezistakera, gazte migratuei laguntzeko ereduaren aldaketa. In Goiztiri Elkartearen Jardunaldiak: 30 urte pertsona zaurgarrienei laguntzen. ● Navarro, M.A. (2014). Las vivencias emocionales de las personas migrantes sin hogar. Norte de salud mental, vol. XII, nº 48: 44-52. ● Resolución de 20 de enero 2023, de la Secretaría de Estado de Derechos Sociales, por la que se publica el Acuerdo Marco del Consejo Territorial de Servicios Sociales y del Sistema para la Autonomía y Atención a la Dependencia para dar solución al sinhogarismo impulsado por la Estrategia nacional para la lucha contra el sinhogarismo en España 2023-2030. («BOE» núm. 31, de 6 de febrero de 2023, páginas 17335 a 17339 [5 págs.]) ● Resolución del Parlamento Europeo, de 21 de enero de 2021, sobre el acceso a una vivienda digna y asequible para todos [2019/2187(INI)] ● Resolución del Parlamento Europeo, de 24 de noviembre de 2020, sobre cómo abordar los porcentajes de personas sin hogar en la Unión Europea. [2020/2802(RSP)] ● Ugalde, D. et al. (2023ko ekainaren 21ean). Esperientzien mahaia. In Etxerik Gabeko Pertsonekiko Harremana, Hausnarketarekin Kaleko Lanetik Hasita Jardunaldia [Bizitegi].