Full text
Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia Mari Luz Esteban eta Jone M. Hernández García (koord.) Amaia Agirre Miguelez, Maialen Altuna Etxeberria, Jaime Altuna Ramirez, Margaret Bullen, Mari Luz Esteban, Irantzu Fernandez Rodriguez, Ixone Fernandez-de-Labastida Medina, Carlos García-Grados, Olatz GonzálezAbrisketa, Miren Guillo Arakistain, Jone M. Hernández García, Itxaso Martin Zapirain, Maria Ruiz Torrado, Miren Urquijo Arregi, María Zapata Hidalgo Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea Bilbo, 2016
© Udako Euskal Unibertsitatea © Euskal Herriko Unibertsitatea © Mari Luz Esteban eta Jone M. Hernández García UPV/EHUren ISBNa: 978-84-9082-460-3 Lege-gordailua: BI-1438-2016 Inprimategia: PRINTHAUS S.L., Bilbo Azalaren diseinua: Igor Markaida Uriagereka Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Ander Altuna Gabiola Banatzaileak: UEU. Erribera 14, 1, D BILBO. Telf. 946790546 Helbide elektronikoa: ar[email protected] www.ueu.eus Euskal Herriko Unibertsitatea Helbide elektronikoa: ar[email protected] www.ehu.eus/argitalpenak Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz: – Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu. – Ezin duzu edukia helburu komertzialetarako erabili. – Ezin duzu lan hau bestelakotu, eraldatu edo lan eratorririk sortu hartatik abiatuta. Liburu honek UEUren argitalpengintzako ebaluazio-prozesua gainditu du; liburuaren jakintza-alorreko hiru adituk ebaluatu dute jatorrizkoa, peer review erako ebaluazioan, horietako bik egilearen daturik ezagutu gabe (double-blind).
«Mujer Vasca. Imagen y realidad» ikerketa posible egin zuten guztiei, bidea irekitzeagatik. Eta, bereziki, Teresa del Valleri
Aurkibidea Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko ibilbide oparoa, Jone M. Hernández García, Mari Luz Esteban eta Margaret Bullen .................................................................................... 7 I. IKERGAI KLASIKOEN IKUSPEGI BERRIAK ..................................... 23 Sarrera ............................................................................................................... 25 Odolak badu generorik? Edo zergatik gorputz emeak ez diren bertsoetarako bizitokia, Jone M. Hernández García ................................ 27 Des-plazatutako gorputzak. Generoa, kirola eta kultur protagonismoa euskal testuinguruan, Olatz González-Abrisketa ...................................... 43 Emozioen erabilera genero-sistemaren inposaketan. Frankismoko dantzaldien kasua, Maialen Altuna Etxeberria ......................................... 65 II. ARRAKALAK HARRESIETAN: EMAKUMEEN AGENTZIA ETA ERRESISTENTZIAK ................................................................................... 81 Sarrera ............................................................................................................... 83 Frankismo garaiko isiltasunetan arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak, Itxaso Martin Zapirain .............................................................. 87 Murrua murru (besterik ez) denean. Kartzelatutako emakumeen erresistentzia-praktikak aztergai, Maria Ruiz Torrado ........................... 103 Espiritualtasun garaikideak hilekoaren irakurketa alternatiboetan: gorputzeta genero-ideologiak, Miren Guillo Arakistain ....................... 121 Berdintasunerako politika publikoen antropologia, Ixone Fernandez-de-Labastida Medina .................................................. 139 III. EKARPEN METODOLOGIKOAK: GENEROA, GORPUTZA, ESZENA ....................................................................................................... 151 Sarrera ............................................................................................................. 153 Suspertzea depresioetan: haragiztaturiko ondoez sozial gorpuztuaren aurrean, gorputz agentea, María Zapata Hidalgo ................................... 155
6 Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia Pertzepzio parte-hartzailea: erreminta metodologiko feminista, Carlos García-Grados ............................................................................ 177 Eszenaratzeak, antropologiaren tresna metodologiko, Miren Urquijo Arregi .............................................................................. 193 IV. MAITASUN-HARREMANAK, XXI. MENDEKO GOGOETA FEMINISTAREN ERDIGUNEAN .......................................................... 209 Sarrera ..............................................................................................................211 Maite-kontuak: gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz, Jaime Altuna Ramirez ............................................................................. 215 Bikote-harreman parekideak eta dirua. Tabua gainditzen?, Amaia Agirre Miguelez ........................................................................... 231 Benetako maitasunik ote? Amodioaren ikuspegi helduzentrikoa nerabeen artean aztergai, Irantzu Fernandez Rodriguez ......................... 247 Maitasun-harremanak eta elkar babesteko sareak edo komunitateak: emakume feministen esperientziak, Mari Luz Esteban .......................... 261 AUTOREEN CURRICULUM LABURRAK ............................................... 277
Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko ibilbide oparoa Jone Miren Hernández García, Mari Luz Esteban eta Margaret Bullen EUSKAL ANTROPOLOGIAREN SORRERA ETA MODERNIZAZIOA XX. mendearen bigarren hamarkadan abiaturiko euskal antropologia klasikoan, ikuspegi organiko, ahistoriko eta autobildu batetik ulertuko da kultura (Douglass eta Zulaika, 2007: 18), irakurketa estatiko eta idealizatua bultzatuko da (Del Valle, 1981: 131, 133)1. Berrogei urte beranduago, 1960-1970eko hamarkadetan, Euskal Herrira helduko dira zenbait antropologo anglosaxoi eta, mundu mailan erabiltzen ari diren eredu teorikoen bitartez, euskal antropologia berrituko dute. Hala ere, gizarte tradizionaletan kokatuko dituzte beren lanak eta euskal kulturaren balizko ezaugarri nagusiak (betierekotasuna, nekazaritza-giroan enfasia, euskararen zentralitatea, talde-batasuna…) berretsiko dira. 70eko hamarkadaren amaieran/80koaren hasieran, berriz, eraldaketaren bideari jarraituko diote atzerrian ikasitako baina hemengoak diren zenbait antropologok (Jesus Azcona, Teresa del Valle, Joxemartin Apalategi eta Joseba Zulaika). Eta, pixkana-pixkanaka, antropologia hazi egingo da, unibertsitatean zein unibertsitatetik kanpo: «euskal gaiei» marko-teoriko ezohikoak eta diziplinartekoak aplikatuko zaizkie eta ikergai berriak ere arakatuko dira2. Mari Luz Estebanek (2012) era honetan laburbildu du euskal antropologian, laurogeietatik hona, izan diren eraldaketa nagusiak: Azken hiru hamarkadetako ikerketa antropologikoak «euskal» nozioaren baitan zegoen nekazal giroaren gailentasuna eta iragan mitiko baten existentzia errotik ezegonkortu du(ela), ez bakarrik ikerlan asko hirietan burutu direlako, baizik eta ikerketa proiektuen helburu behinenak testuinguru ezberdinetan agertzen diren kontraesan eta 1. Euskal antropologiaren historiaz, ikus, besteak beste: Caro Baroja (1978); Del Valle (1981); Fernandez de Larrinoa (2002); Douglass eta Zulaika (2007); edo Esteban (2012). 2. Ikuspegi berri hauek Espainiako Estatuan garai horretan gertatzen ari diren aldaketa politikoen testuinguruan kokatu behar dira, frankismo garaian ezinezkoa izan baitzen beste herrialdeetan gauzaturiko diziplinaren garapena. Aldaketa horien adibidea dira une horretan antolatzen hasi ziren estatu mailako Antropologia kongresuak. Lehena, Madrilen izan zen 1981ean, baina bigarrena Donostian egin zen hiru urte geroago, 1984an. Bertan geroago aipatuko dugun Mujer Vasca. Imagen y realidad (Del Valle et al., 1985) ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren. Ordudanik, genero-ikuspegia eta antropologia feminista presente egon dira estatuan antolatu diren kongresu guztietan.
8Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia gatazken inguruko gogoeta egitea, eta beste kultur errealitateekiko antzekotasunak eta ezberdintasunak aztertzea izan delako. Era berean, euskal jendartea eta kultura, etengabe eraldatzen ari diren errealitate gisa ikusi dira, begirada esentzialista eta harmonikoa zinez zailduz eta tokian tokiko eta denboran denborako azterketen alde aldarri eginez. Are gehiago, euskal lurraldeetan agertzen diren usadioek eta gertaerek irakurketa ezberdinak onartzen dituztela berretsi da, interpretazio bakar edo bateratuen beharra ezeztatuz (2012: 114). Baina laburtzen ari garen bilakaera horretan, eredu antropologiko feministaren ekarpen funtsezkoa nabarmendu gura dugu, eta ez bakarrik gaur egun gure gizartean dagoen esparru oparoenetarikoa delako, baizik eta diziplina bera berritzeko, eta euskal kultura eta gizartea modu kritiko eta pluralean ulertzeko egin duen eta egiten ari den lanagatik. MUJER VASCA. IMAGEN Y REALIDAD: BERRIKUSPENAK ETA MITOEN DEUSEZTAPENA Auzolana eta kooperatibismoa ohiko nozioak dira euskal antropologian, sarritan euskal kulturari loturiko ezaugarri gisa agertu direlako. Ez da harritzekoa, beraz, euskal antropologia feministari hasiera taldean egindako Mujer Vasca. Imagen y realidad (Del Valle et al., 1985) izatea. Ikerlan hori mugarritzat jotzen da (Fernández Rasines eta Hernández, 1998) eta, oraindik ere, erreferente izaten jarraitzen du euskal antropologian eta feminismoan, besteak beste, euskal gizartearen baitako botere-harremanak agerian utzi eta euskal matriarkatuaren mitoa deuseztatu baitu. Teresa del Vallerekin batera aritu ziren ikertzaileek nahiko argi azaldu zuten ez zeudela (ez daudela) froga edota testigantza nahikorik Euskal Herrian matriarkaturik izan zenik sinesteko3. Mito moduko bat da, beraz, ideologia bat, gizartean zabaldu eta eratu dena eginkizun sozial bikoitz batekin4: batetik, euskal gizartearen inguruan zeuden gizarteetatik bereizteko; eta bestetik, (euskal) emakumeentzat botereeredu zehatz bat (botere ikusezinarena) garatzen laguntzeko. Guk hemen bigarren eginkizun horri begiratuko diogu. Zertan datza (euskal) emakumezkoei atxikitako botere mota hori? Elementu ezberdinekin lotu daiteke, baina denek ezaugarri komun bat dute: apaltasuna, itzala, pribatutasuna, etxekotasuna… Beste modu batean ere ikus daiteke: matriarkatua euskal emakumeen isiltasun eta ikusezintasunaren azalpen edo justifikazio gisa erabili izan da. Matriarkatuaren ezaugarriak aztertzean elementu mitologiko zein 3. Lantalde hau Juan Aranzadik (1981) hasitako kritikatik abiatu zen. 4. Kultura ezberdinetan garatzen diren matriarkatuaren mitoak aztertu dituen Joan Bamberger-ek (1979) adierazi zuenez, mito horiek zenbait gertakari deskribatzeko baino gehiago, errepikapenaren bidez, sortzen diren herrien historia morala egiteko balio dute, eta emakumeen boterea kontatzeko baino gehiago, gizonezkoen nagusitasuna justifikatzeko helburua dute. Gainera, mito horiek dauden herrietan, sexu-bereizketa gauzatzen duten arau kulturalak eta prozedura desberdinak agertzen dira. Oposaketa hori, beraz, emakume eta gizonen unibertsoen banaketa erreala da, ez mitikoa.
9Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko ibilbide oparoa errealak bildu izan dira. Batetik, Mariren pertsonaia dugu; bestetik, nekazaritzagiroko emakumea. Bi motatako elementuak daude Joxemiel Barandiaranen lanean, bertan Mari bera, lamiak, baserria, heriotza zein jaiotza, zaintza, euskara... elkarri loturik agertzen direlarik. Aztertzen ari zen unibertsoan emakumeek zuten papera ikusita, Barandiaranek haien garrantzia goretsi zuen (Del Valle et al., 1985: 23), betiere euskal gizartean unibertso horrek (mitologia dela edo baserria eta unitate domestikoak direla), praktikan eta egunerokotasunean, zuen tokia, prestigioa eta boterea kontuan hartu gabe; betiere emakume haien iritzia eta bizipenak aintzat hartu gabe. Edozein kasutan, lehen azterlan horietan emakumeei emandako protagonismoak ondorioak izango ditu, besteak beste, emakumeek euskal gizartean zuen garrantziaren ustea sendotzen lagundu baitzuen. Botere-mailan ere, emakumeak gizonezkoen pareko jarriak izan ziren. Sinesmen mota horientzako lehen euskarri teorikoak Julio Caro Barojaren lanean jasotzen dira. Del Valle eta kolaboratzaileen (1985: 28) arabera, Caro Barojak, Los pueblos del Norte (1973) liburuan, gizarte matrilineal bat noizbait egon izanaz hitz egiten du. Barandiaran, Caro Baroja eta ondoren etorriko ziren matriarkalisten lanak (besteak beste, Andres Ortiz-Oses) 1980ko hamarkada bitartean garatu ziren, batik bat garaiko giro akademiko edota intelektualean (unibertsitateari dagokionez, oraindik, oso hastapenetan zegoena). Baina ordurako, beste narrazio mota bat abian zen, hori ere euskal emakumearen profila goraipatzeko prest zegoena. Itxuraz bananduta bazeuden ere, praktikan lotura ugari egiten ziren haien artean. Bigarren diskurtso mota hau nazionalismo klasiko edo tradizionalean garatzen da. Mujer Vasca liburuan azpimarratzen den moduan, korronte ideologiko horretan euskal emakumearen errepresentazio idilikoa egonkortzea ildo nagusietako bat izan zen. Baina liburu horren ekarpena ez da mugatuko autore handien lanak berrikustera, baizik eta etnografia sakon eta zabal bat abiatuko dute Euskal Herriko hiru eremuen ezberdintasunak aintzat hartuz: kostaldea, landa-eremua eta hiria. Hortaz, balioen, botere-harremanen edo espazioaren antolaketaren analisian murgilduko dira, baina baita emakumeek hainbat arlotan (familia, lana, aisialdia, politika eta erlijioa) egindako jardueretan ere. Emakumeek euskal nazionalismo tradizionalean izandako papera ere aztergai izango dute, nazionalismo erradikalaren sorrerarekin bultzatuko diren aldaketak aintzat hartuz, baina, era berean, azpimarratuz prozesu horretan gertatzen ziren kontraesanak: batetik, emakumeen egoera hobetzeko aurrerapausoak egin nahi ziren; baina, bestetik, emakumeen rol tradizionalak berresten zituzten egiturak sortu ziren, antolaketakoak, afektiboak eta sinbolikoak. Ikusi den moduan, joan den mendeko 80ko hamarkada arte, euskal emakumeen inguruan garatutako diskurtso eta iruditegiak ideala jartzen zuen errealitatearen gainetik. Haien egoera eta nahiak alde batera utzita, emakumeen izaera eta betebeharrak zehaztera eta egonkortzera jo zuten. Mujer Vasca ikerlanak asmo
Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia16 Euskal antropologia feministaren gaineko begirada honekin bukatzeko, arlo aplikatuan egiten ari den lan eskergari ere erreparatu behar diogu eta, bereziki, eremu horretan ari den Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkularitza aipatu behar dugu, bere jardunean genero-ikuspegitik egindako ikerkuntza ardatz nagusietarikoa baita. 2002an sortu eta 2016an kooperatiba bihurtu den horretan, ikerketa feministaren alorrean lanean egon diren edo dauden antropologoak hauek dira: Maria Ajuria, Margaret Bullen, Beatriz Moral, Begoña Pecharroman, Miren Urquijo, Nerea Elias eta Araitz Rodriguez. Horiei gehitu ohi zaizkie antropologiako zenbait ikasle edo graduatu berri. Farapi erakunde pribatu eta publikoentzako proiektu kualitatiboak jorratzen ari da, eta abiatu zirenetik hona ikerketa eta gai anitz jorratu dituzte, besteak beste: maskulinotasuna eta trafiko-istripuak, drogak, alardea eta beste herri askotako jaiak26, elkarte gastronomikoak27, emakume etorkinak28, indarkeria matxista29 edo maitasun erromantikoa30. BUKATZEKO Euskal antropologia feministak nazioarteko korronte, teoria eta kontzeptuak ezagutu, jaso eta zabaldu ditu eta haren ekarpenak hainbat esparrutan antzeman daitezke. Euskal Herrian bertan akademian eta, maila batean, erakundeetan eta enpresan duen presentziaz gain, mugimendu feministan ere paper garrantzitsua izan du eta izaten jarraitzen du. Ikuspuntu horretatik, euskal antropologian ez ezik, euskal gizartean ere eragina izan duela eta izaten ari dela esan daiteke. Horri gehitu behar zaio, Espainiako Estatuan, antropologoen artean behintzat, duen errekonozimendua31. Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia izenburua jarri diogu liburu honi. Iraganeko (euskal) antropologia eta kulturaren teorien berrikuspena eginez, aurrera begira dagoen ekarpen berritua egiten saiatzen ari gara antropologia feministan, (euskal) antropologia elikatuz, baina, aldi berean, antropologiaren akuilu izan nahirik. 26. Ikus Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkularitza (2009). 27. Ikus Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkularitza (2010). 28. Ikus Bullen eta Pecharroman (2005). 29. Ikus Bullen eta Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkularitza (2011). 30. Ikus MedicusMundi Gipuzkoa, Farapi eta UPV/EHU (2016). 31. Kongresuetan eta bestelako jarduera akademikoetan izandako harreman ohikoez gain, euskal antropologo feministek lotura iraunkorrak dituzte, besteak beste, Carmen Gregorio eta haren lantaldearekin (Granadako Unibertsitatea), Virginia Maquieira-rekin (Madrileko Unibertsitate Autonomoa) eta Carmen Mozo-rekin (Sevillako Unibertsitatea).
17Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko ibilbide oparoa BIBLIOGRAFIA Alcedo, Miren (1996): Militar en ETA. Historias de vida y muerte, Haranburu, Donostia. Altuna Etxeberria, Maialen (2014): «Violencia simbólica en la Cuaresma franquista. El miedo como elemento estructurador del sistema de género», in Periferias, fronteras y diálogos. Actas del XIII Congreso de Antropología de la Federación de Asociaciones de Antropología del Estado Español, Universidad Rovira i Virgili, Tarragona, 5.184-5.203. Andrieu, Rosa eta Vázquez, Karmele (1988): «Mujeres, fiestas y reivindicaciones», Kobie. Serie antropología Cultural, 3, 73-85. Arana, Anuntxi (1996): «Mari, mairu eta beste», Bulletin du Musée Basque, 146, 161-166. Aranzadi, Juan (2000 [1981]): Milenarismo vasco, Taurus, Madril. Aretxaga, Begoña (1988): Los funerales en el nacionalismo radical vasco, Baroja, Donostia. ––––––––––, (1996): «¿Tiene sexo la nación? Nación y género en la retórica política sobre Irlanda», Arenal, 3(2), 199-216. ––––––––––, (1997): Shattering Silence: Women, Nationalism, and Political Subjectivity in Northern Ireland, Princeton University Press, Princeton. Ayesta, Iban (2003): Berlin, fin de millennium: An Experiment in Corporeal Ethnography, doktore-tesia, Department of Anthropology, University College of London. Bamberger, Joan (1979): «El mito del matriarcado», in O. Harris eta K. Young (bil.), Antropología y feminismo, Anagrama, Bartzelona, 109-131. Bullen, Margaret (2003): Basque Gender Studies, University of Nevada Press, Reno, Nevada. Bullen, Margaret eta Díez Mintegui, Carmen (2010): «Matriarchy versus equality: from Mari to feminist demands», in M.L. Esteban eta M. Amurrio (arg.), Feminist challenges in the social sciences: gender studies in the Basque Country, Current Research Series, UPV/EHU – University of Reno, Nevada, 113-126. Bullen, Margaret eta Egido Sigüenza, Jose Antonio (2004): Tristes espectáculos: las mujeres y los Alardes de Irún y Hondarribia, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo. Bullen, Margaret eta Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkularitza (Amaia Benito, Nerea Elias, Araitz Rodriguez, Ana R. Ruano) (2011): Emakumeen aurkako indarkeria Gipuzkoan eta hura eragiten dutenak, Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamendua (Laguntza, Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritza). <http://www.bizkaia.eus/Gizartekintza/Genero_Indarkeria/blt28/documentos/ gipuzkoa_e.pdf> (Kontsulta-data: 2016-06-30).
Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia18 Bullen, Margaret eta Kerexeta, Xabier (2012): «Herriaren partaidetza kultura-ondare komunitarioan: Antzuolako Mairuaren Alardearen adibidea», in Actas XVII Congreso de Estudios Vascos: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza. Innovación para el progreso social Sostenible, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 679-695. Bullen, Margaret eta Pecharroman, Begoña (2005): «La antropología aplicada y el análisis de políticas públicas sobre inmigración, inserción laboral e igualdad», in C. Díez eta C. Gregorio (koord.), Cambios culturales y desigualdades de género en el marco local-global actual. Actas del X Congreso de Antropología (V), Fundación el Monte/FAAEE/ASANA, Sevilla, 65-83. Caro Baroja, Julio (1973): Los pueblos del Norte, Txertoa, Donostia. ––––––––––, (1983): «Antropología y etnografía. Balance de cuarenta y dos años», in Estado actual de los estudios vascos. Eusko Ikaskuntza. Batzarre Nagusia (Hamabi lan-sailetan irakurritako txostenak), Asmoz eta Jakitez, Azaroak 17, 17-26. Del Valle, Teresa (1981): «Visión general de la antropología vasca», Ethnica, 17, 123-147. ––––––––––, (1983): «La mujer vasca a través del análisis del espacio: utilización y significado», Lurralde, 6, 429-436. ––––––––––, (1997): Andamios para una nueva ciudad: lecturas desde la antropología, Cátedra-Feminismos, Madril. ––––––––––, (1999): «Procesos de la memoria: cronotopos genéricos», Áreas: Revista internacional de ciencias sociales, 19, 211-226. ––––––––––, (2002): «Aproximaciones feministas en la antropología vasca», in XV Congreso de Estudios Vascos / Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak, 1, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 225-232. Del Valle, Teresa et al. (1985): Mujer vasca. Imagen y realidad, Anthropos, Bartzelona. Del Valle, Teresa (koord.); Apaolaza, Jose Miguel; Arbe, Francisca; Cucó, Joan; Díez, Carmen; Esteban, Mari Luz; Etxeberria, Feli eta Maquieira, Virginia (2002): Modelos emergentes en los sistemas y las relaciones de género, Narcea, Madril. Díez Mintegui, Carmen (1996): Relaciones de género en Donostialdea y en la Ribera de Navarra: actividad laboral y cambio, Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, Leioa. ––––––––––, (1999): «Mari, un mito para la resistencia feminista», Ankulegi, 3, 63-72. ––––––––––, (2000): «Maternidad y orden social. Vivencias del cambio», in T. del Valle (arg.), Perspectivas feministas desde la antropología social, Ariel Antropología, Bartzelona, 155-185. ––––––––––, (2003): «Deporte, socialización y género», in X. Medina eta R. Sánchez (arg.), Culturas en juego: ensayos de antropología del deporte en España, Icaria, Bartzelona, 159-180.
19Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko ibilbide oparoa Díez Mintegui, Carmen eta Hernández García, Jone M. (2008): «¿Acaso no hay diosas en el Olimpo? Práctica deportiva y sistema de género: apuntes de una investigación en marcha», in L. Cantarero, X. Medina eta R. Sánchez (koord.), Actualidad en el deporte: investigación y aplicación, Ankulegi, Donostia, 147163. Douglass, William A. eta Zulaika, Joseba (2007): Basque Culture. Anthropological Perspectives, Center for Basque Studies / University of Nevada, Reno. Egizabal Suarez, Maria Isabel (2014): La remodelación del arrabal en la moderna metrópoli. El proceso de rehabilitación de Bilbao la vieja, San Francisco y Zabala, doktore-tesia, UPV/EHU. Esteban, Mari Luz (2001): Re-producción del cuerpo femenino. Discursos y prácticas acerca de la salud, Gakoa-Tercera Prensa, Donostia. ––––––––––, (2004): Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio, Edicions Bellaterra, Bartzelona. ––––––––––, (2006): «El estudio de la salud y el género. Las ventajas de un enfoque antropológico y feminista», Salud Colectiva, 2(1), 9-20. ––––––––––, (2011): Crítica del pensamiento amoroso, Edicions Bellaterra, Bartzelona. ––––––––––, (2012): «Euskal antropologiaren jauzi kontzeptualak eta euskal kulturaren haragitasunak», Ankulegi, 16, 111-125. ––––––––––, (2013): «Gorputzak eta politika feministak. Feminismoa gorputz gisa», in I. Castillo eta I. Retolaza (koord.), Genero ariketak. Feminismoaren subjektuak, Edo! Argitaletxea, Donostia, 169-204. ––––––––––, (2014): «Gorputzaren antropologia, gorputz-ibilbideak eta generoharremanak», in A. Aizpuru Joaristi eta B. Altonaga Begoña (koord.), Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz, UEUUdako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 97-107. ––––––––––, (2015): «La reformulación de la política, el activismo y la etnografía. Esbozo de una antropología somática y vulnerable», Ankulegi, 19, 75-93. Esteban, Mari Luz (koord.); Bullen, Margaret; Díez Mintegui, Carmen; Hernández, Jone M.; eta Elixabete, Imaz (2016): Continuidades, conflictos y rupturas respecto a la igualdad: jóvenes y relaciones de género en el País Vasco, Emakunde, Vitoria-Gasteiz. Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkularitza (2009): Gipuzkoako lurralde historikoko jaiei buruzko azterketa, generoaren ikuspegitik, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua eta Kultura eta Euskara Departamentua. [on line] <https://dantzan.eus/fitxategiak/generoa_jaietan-eu.pdf> (Kontsultadata: 2016-06-30). ––––––––––, (2010): Elkarte Gastronomikoen Garrantzia eta Eragina Gizartean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea, S.M./UPVEHU Isabel Hernando Collazos, Berdintasunerako Defentsa Erakundearen aldetik: Maite Erro Jauregi eta Pilar Sanz de Pablo, <http://www.emakunde.
Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia20 euskadi.eus/contenidos/informacion/servicio_defensa/eu_def/adjuntos/ sociedades.gastronimas.eu.pdf> (Kontsulta-data: 2016-06-30). Fernandez-de-Labastida, Ixone (2012): «Mujeres adquiriendo poder para... un ejemplo etnográfico», in Congreso Internacional sobre democracia y participación política de las mujeres, Universidad Austral de Chile, <http:// idh.uv.es/demujeres/PDF/ixone.pdf> (Kontsulta-data: 2016-06-30). Fernandez de Larrinoa, Kepa (1997): Mujer, ritual y fiesta: género, antropología y teatro de carnaval en el valle de Soule, Pamiela, Iruñea. ––––––––––, (2002): «Antropologia soziokulturalaren nondik-norakoak Hego Euskal Herrian: euskal kultura ikertzetik kultura-askotza ikertzerako bideak», in XV Congreso de Estudios Vascos. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 207-213. Fernández Rasines, Paloma (1999): Diáspora africana en América Latina: discontinuidad racial y maternidad política en Ecuador, Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, Leioa. Fernández Rasines, Paloma eta Bogino Larrambebere, Mercedes (2013): «Corresponsabilidad parental y mujeres sin maternidad: nuevas parentalidades», Inguruak, 55-56, 1300-1309. Fernández Rasines, Paloma eta Hernández García, Jone M. (1998) «Crítica feminista en Ciencias Sociales. Algunas teorizaciones sobre el género en el contexto de Euskal Herria». Inguruak, 22, 47-66. Fernandez Rodriguez, Irantzu (2016): Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia: harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean, doktore-tesia, Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programa, UPV/EHU. García-Grados, Carlos (2014): «El derecho a una violencia simbólica. Una paradoja encorporada por los varones ciegos a través de la práctica del fútbol sala», in Periferias, fronteras y diálogos. Actas del XIII Congreso de Antropología de la Federación de Asociaciones del Estado español, Universitat Rovira i Virgili, Tarragona, 5236-5255 García Orellán, Rosa (2011): Mujer pasaitarra en el pasado siglo XX. Recreación de vivencias e imaginarios, Michelena, Donostia. González-Abrisketa, Olatz (2013): «Cuerpos desplazados. Género, deporte, y protagonismo cultural en la plaza vasca», AIBR. Revista de Antropología Iberoamericana, 8(1), 83-110. Guillo Arakistain, Miren (2013): «La incorporación de la investigación: políticas de la menstuación y cuerpos (re)productivos», Revista Nómadas, 39, 233-245. Hainbat autore (1987): La mujer y la palabra, Baroja, Donostia. Hernández García, Jone M. (2007): Euskara, comunidad e identidad: elementos de transmisión, elementos de transgresión, Ministerio de Cultura, Madril. ––––––––––, (2011): «Bertsolarismo. Palabras que emocionan, emociones hechas palabras», in M.L. Esteban, J.A. Flores, eta J. Lopez (arg.), in Simposio Incorporaciones antropológicas: Análisis desde el cuerpo y las emociones.
21Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko ibilbide oparoa XII Congreso de Antropología de la FAAEE (Federación de Asociaciones de Antropología del Estado español), León. ––––––––––, (2012): «Emakume bertsolariak: bertsotik bertsora hanka puntetan», in A. Alvarez eta G. Lasarte (arg.), Gorputza eta Generoa Euskal kulturan eta literaturan, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo, 51-69. Hernández García, Jone M. eta Imaz, Elixabete (2010): «Demythicizing, Unveiling, Challenging: A Review of Twenty-fiveYears of Feminist Academic Production (1985-2010)», in M.L. Esteban eta M. Amurrio (arg.), Feminist Challenges in the Social Sciences: Gender Studies in the Basque Country, Center for Basque Studies (University of Nevada, Reno)/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU), Current Research Series, 55-70. Imaz Martínez, Miren Elixabete (2006a): «La maternidad en el seno de las parejas lesbianas: cambios, continuidades y rupturas respecto a los modelos familiares y maternales», Arxius de sociologia, 15, 89-100. ––––––––––, (2006b): «¿Y vosotros cuándo?: el deseo, la decisión y el momento adecuado para la paternidad en las parejas vascas contemporáneas», Vasconia: Cuadernos de historia-geografía, 35, 333-343. ––––––––––, (2008): La materialidad de la identidad, Hariadna Editoriala, Donostia. ––––––––––, (2010): Convertirse en madre: etnografía del tiempo de gestación, Cátedra, Madril. Lagarde, Anne-Marie (2015): «Parekidetasuna eta sexu-identitateen eraketa euskal artzain-nekazari jendartean», Uztaro, 92, 5-24 Larrañaga, Carmen (1994): «Bertsolarismo: habitat de la masculinidad», Bitarte, 4, 29-51. ––––––––––, (1997): «Del bertsolarismo silenciado», Jentilbaratz, 6, 57-73. Lekunberri, Teresa (1990): Femmes Basques et Société Contemporaine: Rupture et Continuité, doktore-tesia, Université de Bordeaux. Martin Zapirain, Itxaso (2014): «La escritura y el contenido etnográfico como un todo: ejemplo de construcción de un texto etnográfico sobre la locura», in Periferias, fronteras y diálogos. Actas del XIII Congreso de Antropología de la Federación de Asociaciones de Antropología del Estado Español, Universitat Rovira y Virgili, Tarragona, 2416-2433. <http://wwwa.fundacio.urv.cat/ congres-antropologia/> (Kontsulta-data: 2016-06-30). ––––––––––, (2015): Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten: «hutsune» bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu, doktoretesia, Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programa, UPV/EHU. MedicusMundi Gipuzkoa, Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkukaritza etaUPV/ EHU (2016): Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna? Amodioa, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak/ ¿El amor es algo bonito que acaba mal? Amor, sexo y salud. El ideario amoroso entre adolescentes y jóvenes en Gipuzkoa (Creative Commons), Donostia.
Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia22 Méndez Perez, Lourdes (1988): Cousas de mulleres: campesinas, poder y vida cotidiana (Lugo 1940-1980), Anthropos, Bartzelona. ––––––––––, (2002): «Cuerpo e identidad: modelos sexuales, modelos estéticos, modelos identitarios», in C. Blanco Mayor, A. Miñambres y T. Miranda Alonso (koord.) Pensando el cuerpo, pensando desde un cuerpo, Albacete, Ed. Popular Libros. ––––––––––, (2007): Antropología feminista, Síntesis, Madril. ––––––––––, (2009): Antropología del campo artístico: del arte primitivo al contemporáneo, Síntesis, Madril. ––––––––––, (2014): «En el campo del arte contemporáneo de Euskadi: irrupciones feministas, reflexividad institucional e igualdad de género», Ankulegi, 18, 2942. Moral, Beatriz (1996): Conceptualización de la mujer, el cuerpo y la sexualidad en Chuuk (Micronesia), doktore-tesia, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saila, UPV/EHU. Moral, Beatriz (koord.): Bullen, Margaret; Kerexeta, Xabier; Lafita, Savina; Loza, Silvia; eta Maceira Ochoa, Luz (2014): Emeki-emeki berdintasunezko Danborradarantz, Donostiako Udala, Donostia. Ott, Sandra (1993): «“Indarra”: algunas reflexiones sobre un concepto vasco», in J. Pritt-Rivers eta J.G. Peristiany (koord.), Honor y gracia, Alianza, Madril, 252-279. Pascual, Jakue eta Peñalva, Alberto (1999): El juguete de Mari, Likiniano Elkartea, Bilbo. Ruiz Torrado, Maria (2015): «Generoa, diskriminazioa eta erresistentzia: espetxeratutako emakumeen agentzian sakonduz, kasu baten azterketa abiapuntu», in I. Alegria, A. Latatu eta M.J. Ormaetxebarria (arg.), I. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma, Udako Euskal Unibertsitatea, argitalpen digitala, 130-137. Urquijo, Miren (2011): Escenificaciones de cultura económica y género en el espacio agroturístico vasco. El caso de Tolosaldea (Gipuzkoa), doktore-tesia, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila, UPV/EHU. Zapata Hidalgo, María (2015): «Influencias de las desigualdades y la socialización de género en la aparicion de las depresiones y en la recuperacion del bienestar», in X Congreso Vasco de Sociología y Ciencias Políticas, AVSP, Bilbo, 2015eko irailak 2-3. Zulaika, Joseba (1987): Tratado estético-ritual vasco, Baroja, Donostia. ––––––––––, (1989): Chivos y soldados: la mili como ritual de iniciación, Baroja, Donostia.