Klima aldaketaren aurrean euri-ur sarearen erantzuna hobetzeko hiri-drainatze jasangarrien azterlana Leioako Campusean (UPV/EHU)
Abstract
EUSKARAZ Proiektu hau Leioako Campusean egin den ikerketa lan bat da. Agenda 2030 eta Campus Bizia Lab programen baitan dagoen Gradu Amaierako Lana da, “EHU Suds” proiektuaren barruan, hain zuzen ere. Ikerketa honetan, zehazki, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Campusean hiri-drainatze sistema jasangarrien bideragarritasun azterketa orokor bat egin da. Klima aldaketaren aurrean, euri-uren sareak kudeatzen duen ur-bolumenaren analisia egin da, eta ahulguneen aurrean soluzio jasangarriak proposatu dira. Leioako Campusean hiri-drainatze sistema jasangarriak aplikatu ahal izateko, lehenengo egungo sarearen egoeraren azterketa bat egin da EPA-SWMM eredu matematikoaren bidez. Proposatu diren soluzioak zoladura iragazkorra eta infiltrazio zanga zein putzuak zituztenak dira, betiere ur-isurketen bolumena murrizteko, sarean kalterik eragin gabe eta Campusaren erabilera aldatu gabe. Lanean ondorioztatu da posible dela euri-ur sarearen erantzuna hobetzea SUDS-ak erabiliz, era jasangarri batean, klima aldaketaren ondorioei aurre eginez. Proposatutako soluzioek Campusaren eremuaren %2-ko azalera hartzen dute, hau da, 17307 m2-ko azalera.