scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Katamar lekualdatzetik, ibiltzera. Garapen motor autonomoa biziaren bigarren urtean

Abarrategi Arrizabalaga, Ane

Abstract

[EUS] Haurraren garapen motor autonomoa errespetatu eta honetarako baldintza egokiak ematen direnean, haurrek buruz gorako posturatik ibiltzera artekoak berezko zenari jarraituz garatzen dituzte, Pikler-Lóczyko ereduan ikus daitekeen moduan. Lóczyko haurren garapen autonomoaren bilakaera eredutzat hartuz katamar lekualdatzetik ibiltzerako tartean dauden gure haur eskolako hiru haurren mugimendu eta posturak aztertzea izan da lan honen helburua. Emaitzek agerian uzten dute haur hauek joera naturala jarraitu eta zenbait mugimendu eta postura automatizatzeko bidean egon arren, ez direla Pikler-Lóczyko haurren berak izan; gai izan baino lehen bertikalizatutako haurrak izan daitezkeela eta beraien garapen motorra ez dela errespetatua izan.

Full text

Gradu Amaiera Lana HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA 2020/2021 ikasturtea KATAMAR LEKUALDATZETIK, IBILTZERA. GARAPEN MOTOR AUTONOMOA BIZIAREN BIGARREN URTEAN Egilea: Ane Abarrategi Arrizabalaga Tutorea: Elena Herrán Izagirre Leioan, 2021eko maiatzaren 24an Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 2 Aurkibidea Laburpena eta Hitz gakoak ............................................................................................................ 3 1. Sarrera orokorra..................................................................................................................... 4 1.1. Lanaren testuingurua...................................................................................................... 4 1.2. Lanaren helburu orokorra ............................................................................................ 11 2. Metodologia ........................................................................................................................ 12 2.1. Diseinua ....................................................................................................................... 12 2.2. Parte hartzaileak ........................................................................................................... 12 2.3. Tresnak ........................................................................................................................ 13 2.4. Prozedura ..................................................................................................................... 14 3. Emaitzak .............................................................................................................................. 14 4. Emaitzen eztabaida .............................................................................................................. 18 5. Ondorioak ............................................................................................................................ 24 5.1. Lanarekin lotutakoak ................................................................................................... 24 5.2. Pertsonalak ................................................................................................................... 26 6. Bibliografia ......................................................................................................................... 28 Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 3 Laburpena eta Hitz gakoak Haurraren garapen motor autonomoa errespetatu eta honetarako baldintza egokiak ematen direnean, haurrek buruz gorako posturatik ibiltzera artekoak berezko zenari jarraituz garatzen dituzte, Pikler-Lóczyko ereduan ikus daitekeen moduan. Lóczyko haurren garapen autonomoaren bilakaera eredutzat hartuz katamar lekualdatzetik ibiltzerako tartean dauden gure haur eskolako hiru haurren mugimendu eta posturak aztertzea izan da lan honen helburua. Emaitzek agerian uzten dute haur hauek joera naturala jarraitu eta zenbait mugimendu eta postura automatizatzeko bidean egon arren, ez direla Pikler-Lóczyko haurren berak izan; gai izan baino lehen bertikalizatutako haurrak izan daitezkeela eta beraien garapen motorra ez dela errespetatua izan. Hitz gakoak: Pikler, Lóczy Institutua, garapen motorra, Haur Hezkuntzako lehenen zikloa. Cuando se respeta el desarrollo motor autónomo del niño o la niña y se dan las condiciones adecuadas para ello, los niños y las niñas desarrollan desde la posición de boca arriba hasta la posición de marcha siguiendo la tendencia natural, como se puede ver en el modelo de Pikler-Lóczy. El objetivo de este trabajo ha sido analizar los movimientos y las posturas de tres niños y niñas de nuestra escuela infantil tomando como modelo la evolución del desarrollo autónomo Pikler-Lóczy. Los resultados evidencian que aunque estos niños siguen la tendencia natural y están en camino de automatizar ciertos movimientos y posturas, no han sido los obtenidos por Pikler-Lóczy y que por tanto pueden haber sido niños verticalizados precozmente, niños cuyo desarrollo motor autónomo no se ha respetado. Palabras clave: Pikler, Instituto Lóczy, desarrollo motor, primer ciclo de educación infantil. When the autonomous motor development of the child is respected and the appropriate conditions are provided, children develop from the prone position to the walking position following the natural tendency, as can be seen in the Pikler-Lóczy model. The aim of this work has been to analyse the movements and postures of three infant school children taking the Pikler-Lóczy model of autonomous development as a model. The results show that although these children follow the natural tendency and are on the way to automate certain movements and postures, they are not the same as obtained by Pikler-Lóczy and therefore may have been precociously verticalized children, children whose autonomous motor development has not been respected. Key words: Pikler, Institute Lóczy, motor development, first cycle of Early Childhood Education. Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 4 1. Sarrera orokorra 1.1. Lanaren testuingurua Mugimendua funtsean espazioan lekualdatzeari dagokion arren, haurraren psikismoaren adierazle ere bada, aldi berean baita psikismoa garatzeko oinarri ere, biak elkar eragiten baitute, (Luján, 2006; Wallon, 1980). Haratago joanda Herránek (2018) mugimendua jarduera ororen euskarria dela dio eta horregatik sarritan biak nahasten dira, eta hasiera batean helburu zehatzik gabekoa izango bada ere hitza agertu arteko komunikazio bide izango du haurrak (Wallon, 1980). Beraz, bere ustez, hiru funtzio betetzen ditu mugimenduak: bizitza psikikoaren froga, espazioan lekualdaketa eta jarduera ororen euskarria. Aldiz, García eta Gonzalezentzako (2009) mugimenduak bi funtzio nagusi betetzen ditu, alde batetik pertsonekin komunikatzea eta bestalde, gorputza espazioan lekualdatu eta objektuak manipulatzea ahalbidetzea. Jaio berriak hasiera batean ez du bere kabuz lekualdatzeko gaitasunik izango, horregatik beharko du heldua, baina hainbat ariketari esker bere tonu muskularra garatuz joango da, zeinak posturaz aldatzea ahalbidetuko dion. Postura aldaketa hauen eta gorputz osoko mugimenduaren ondorio ikusgarriena izango dira lekualdatze autonomoak. Haurrak espazioan lekualdatzeko mugimendu zehatz batzuk erabiltzen ditu baina mugimendu desberdinen konbinaziotik postura berriak garatuko ditu, hauek ere lekualdatzerako erabiliko dituenak eta honela errepikatuko du prozesua giza mugimenduari dagozkionak menperatu arte. Gorputza espazioan lekualdatzeak haurrari munduaren ikuspegi zabalago bat eskaintzen dio, bere jardunaren bidez, gainera, distantziak ebatzi eta norabideak neurtuko ditu, perspektibaz ere ohartzen hasten den bitartean; aurrez aipatutako hau Sternek espazio lokomotor bezala definitu zuen (Herrán, 2018). Haurrak barne indar baten bidez bere burua eta ingurunea arakatzeko nahi eta aldi berean behar bat izango du, eta horretarako hasiera batean izango duen tresna izango da mugimendua (De Truchis, 2003; Falk, 2009). Arakatzeko nahi eta beharraren aitzindariak Pavlovek orientazio eta ikerketa erreflexu bezala definitutakoak dira, zeinak haurra betebetean aldi sentsoriomotorrean murgiltzen duten, non bere burua arakatzetik ingurunea arakatzera pasatuko den (Wallon, 1980). Gainera, ingurunea arakatu eta ezagutzearekin batera mundua ulertu ahal izateko tresna izango da (Gruss eta Rosemberg, 2016, 21 or.). Kliassek (2010) dioen bezala mugimendua izango da haurraren lehen lengoaia. Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 5 Haurra hasiera batean mugimendu eta keinuen bidez adieraziko da, eta garai honetan imitazioak (Herrán, 2018; Wallon, 1980) berebiziko garrantzia izango du, maila desberdinetan banatu eta bakoitza une jakin batean emanaz. Hasieran haurrak keinu bat egiten du, norbaitek hau errepikatu eta haurrak berriro ere keinua erreproduzitzen du, ondoren, estimulua iraunkor bihurtzearekin batera ematen da aparatu psikomotorrean errepikatzea. Maila altuago batean, haurrak imitazioa erreproduzitu ez-ezik, prestatu egin beharko du, adierazpen esparruan sartuko baita. Garapen motor eta postural goiztiarrari loturik, imitazioaren rola oso garrantzitsua bada ere, umearen ingurukoak zutik ibiltzen direlako, badago postura bat -lau katu ibiltzeajarduera aurre-programatua dela, umearen aurrean ez baitago heldurik lau katu. Egotekotan, haur eskolako bere gelakideren batzuk. Haurraren lehen mugimenduak helburu zehatzik gabeko erreakzioak izaten dira, erreflexuak, uzkurdurak edo espasmoak, zeinak hasieran eta inguruko helduekin dituen harremanei esker haurraren beharren adierazpen keinuak izango diren (Herrán, 2018). Wallonen (1980) arabera giza mugimenduak hiru forma ditu: pasiboa, kanpo indarrei - grabitateari esaterakoerantzuteko mugimenduak, aktiboa, gure gorputz osoa edo objektuak ingurunean mugitzea ahalbidetzen dutenak –lokomozioa eta oratzea-, eta azkenik, posturala edo propiozeptiboa, gorputz atalak edo hauen zatiak gainerakoetatik koordinatzen eta mugimenduari osotasuna ematen dion mugimendua. Mugimenduak hiru forma har ditzakeen arren mugimendu guztien oinarrian, oinarrizko organo bezala, muskulatura ildaskatua dago, zeinak bi funtzio betetzen dituen, tonikoa eta klonikoa. Lehena muskuluaren tentsio-maila sortzeaz eta mantentzeaz arduratzen da, bigarrenak muskuluen uzkurdura eta luzatzeen bidez lekualdatzea eta mugimendua ahalbidetzen ditu (Herrán, 2018; Wallon, 1980). Choklerrek (2010, 2 or.) honela dio: “Todos los bebés utilizan su motricidad no sólo para moverse, para desplazarse, para tomar los objetos o para expresar sus emociones sino, fundamentalmente, para ser y para aprender a pensar”. Beraz, mugimenduaren bakarkako bilakaeraren bata bestekoaren berri ematen du garapen motorrak. Haurrak mugimendua oinarrian duten hainbeste jarduera bere burua eta ingurunea ezagutzeko dituen moduak dira eta ondorioz esperientzia hauek aberasgarriak izateak badu eraginik haurraren oraingoan eta etorkizunean ere. Piklerrek (1985, 52 or.) honela dio: “El mantenimiento postural interior del cuerpo se esboza en la primera Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 6 infancia, y […] los orígenes de numerosas anomalías y deformaciones del cuerpo en la edad adulta se remontan a esta época”. Haurraren garapen motorra era naturalean garatzen da batez ere honetarako espazio eta baldintza egokiak eskaintzen zaizkionean, baina maiz helduen jarrera haurrari mugimendu eta postura horiek irakastekoa izaten da, kontrako helburua lortuz (Pikler, 1985). Bere ikerketaren arabera, bere kabuz eseri edota buelta emateko gai ez den haur bat postura hauetan kokatzen dugunean aukera gabe uzten dugu bai ingurunea arakatzeari dagokionean baita manipulazio aldetik ere. Gainera, haurra bere kabuz garatu ez duen postura batean jartzen dugunean postura horretara iltzatzen dugu, haurrak ez du postura hori desegiteko baliabiderik izango, ez eta lekuz mugitzeko ala berriro ere bere kabuz berreskuratzeko ere. Ondorioz, haurrak bere lehen urteko momentu gehienak, behartuta, berezkoak ez zaizkion posizioetan pasatuko ditu, harik eta ibiltzen ikasten duenera arte (Pikler, 1985). Haurrari berezkoak ez zaizkion posturetan jartzen zaionean, bere izaeran eta baita bere garapenean eragiten du, Chokler eta Beneitok (1992) haurrak bere akzio eredu optimoak antolatzen ditu orekan eta krispazio eta oztopatzen duen blokeo gabe burutzen dituenean soilik. Haurrak mugimenduaren autonomia garatzea prozesu bat da, bere kabuz burutuko duena, beti ere baldintza egokiak ematen badira eta prozesu hau azkartzeak kontrakoa lor dezake, hau da, haurraren beldurra eta dependentzia areagotu ditzake (Estremera, 2018). Haurra ez da gai izango esaterako eskuetatik ihes egin dion objektua berreskuratzeko, ezingo baita lekutik mugitu; honek helduarekiko dependentzia areagotzen du, heldua beharko duelako bere nahiak asetzeko (Pikler, 1985). Aurrez aipatutakoaz gain, Piklerren arabera (1985) haurrari ezaguna ez zaion posizio batean kokatzen zaionean, honen lehen saiakerak koordinazio txarrarekin eta tentsioekin biziko ditu, normalean ezohiko posizio estatiko batekin eta muskulu batzuk soilik egingo dute lan beste batzuk erlaxatuta dauden bitartean. Haurrak, gainera, gero eta ariketa gehiago beharko du, baina hau lortu ezinaren ondorio izango dira ezinegona eta atsekabea, esaterako. Laburbilduz esan genezake haurrak berezkoak ez zaizkien posizioetan jartzeak eragin handia duela haiengan, haur hauek helduarekiko dependentzia garatzen dute, beldurra, ezinegona, atsekabea, muskuluen krispazioa edota tentsioa eta batez ere denbora luzez Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 7 desegiteko gai ez diren posizioetan iltzatuta pasatzen dutela denbora. Azken hau gerta ez dadin garrantzitsua da haurrak garapen motorra modu autonomoan garatzea eta ez ikusle soila izatea (Estremera, 2018), baizik eta eragilea eta horretarako baldintza egokiak eskaini behar zaizkie. Piklerrek (1985) baldintza egokitzat jotzen ditu ondorengoak:  Haurraren eta helduaren arteko lotura afektiboek sendoak izan behar dute, haurrak segurtasuna izan behar du jarduera autonomoa burutzeko.  Arropak ere egokiak izan behar dira, haurraren mugimendua oztopatuko ez duten arropak, malguak, esku zein hanken mugimendua ahalbidetuko dutenak eta txano gabeak, azken honek buruaren mugimendua oztopatzen duelako.  Espazioak eta zoruak ere badute eragina, espazioak haurra mugitzeko bestekoa izan behar du, ez da leku batean iltzatuta egon behar, ezta ohean dagoenean ere. Zorua gogorra izan behar da, haurra bertan erraztasunez mugitu dadin.  Jostailuei dagokionean, haurrek haien kabuz hartu ahal izateko jostailuak izan behar dira eta garrantzitsua da haurrak hartzeko moduko distantzia batera egotea, ez da komeni esaterako sehaskatik eskegita jartzen diren jostailuak erabiltzea haurrak ezingo duelako berau hartu (Pikler, 1985). Estremerak (2018) garrantzia ematen dio bestalde, objektuak erabilera anitzekoak izateari (zirrindolak, makilak, otzarak, eraikuntza piezak, poteak, telak…), Ser niños acompañados liburuan honela dio: “Cuantas menos cosas haga un juguete, más cosas hará la mente del niño”(183 or.). Aurreko baldintzak betetzen direnean eta haurrak seguru eta beharrak eta desioak asebeteta daudenean garapen motor autonomoa emango da, postura desberdinen agerpenarekin batera. Maiz gehien espero ditugunak esertzea, biratzea, katamar lekualdatzea edota ibiltzea izaten dira, baina ez gara ohartzen badirela beste hainbat mugimendu zeinak berebiziko garrantzia duten, aurrez aipatutako mugimenduetara heldu ahal izateko prestakuntza bat direlako (Kliass, 2010): erdi bitarteko posturak. Piklerrek (1985), behin-behineko posizio eta posizio iraunkor bezala definitu zituen, azken hauek denbora gehiagoz mantentzen zirenak izanik. Kliassek (2010) aipatzen duen moduan, garrantzia handia ematen zaio eseri, ibili edota haurrak buelta emateari esaterako, baina posizio edota mugimendu hauetara heldu ahal Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 8 izateko prestakuntza modura eginiko postura asko egin behar izan ditu haurrak, izan ere, haurrak postura berri bakoitza saiakera autonomo anitzen ostean lortzen du eta hauek krispazio gabe eta muskulu denen parte-hartze orekatuarekin egiten dira. Mugimendu edo posiziora heltzeko haurrak aurrez asteetan zehar egiten dituen saiakerak Piklerrek (1985, 114-115 or.), prestatze-ariketak bezala definitu zituen funtsean haurra prestatu egiten dutelako posizio berri batean kokatzeko. Haurraren mugimendu eta posizioen garapena genetikaren araberakoa izango da eta haurra nerbio-sistema garatuz doan heinean garatzen joango dira azken hauek (Gruss eta Rosemberg, 2016; Pikler, 1985). Garapen hau bi legeren menpe emango da, zefalokaudala eta proximo-distala, hauek haurra goitik behera eta gorputz-erdigunetik, - adarretara garatzea ekarriko du, horregatik mantenduko dute burua tente, ibiltzen hasi orduko, esaterako (Estremera, 2018). Lóczy Institutuan eginiko ikerketaren ondoren Piklerrek (1985) haurraren garapen motorra ondorengo faseetan sailkatu zuen, zeinak buruz gora egotetik ibiltzera arte hedatzen diren. Haurra lehenik eta behin buruz gora kokatzen da (Pikler, 1985). Posizio honetan buruak, hankek eta besoek gero eta mugimendu askeagoa izango dute eta hemen emango da haurraren lehen aurkikuntza, zeina bere eskua izango den eta eskuaren ondoren hanka aurkituko du (Falk, 2009). Pelbisa mugitzen hasten denean, sorbalda altxatuta haurra alboz kokatuko da (Falk, 2009; Pikler, 1985), azken postura hau Piklerrek aldamenka jartzea bezala definitu zuen. Haurra alboz kokatutako posizio batetik, gorputza gero eta gehiago jaitsiz, buruz beherako posiziora pasatuko da, ahuspez biratzera (Pikler, 1985). Postura honetan haurrak burua altxatuko du eta eskuen gaineko oreka hobetuko du, lurrarekin kontaktuan 1. irudia. Buruz gora. 2. irudia. Aldamenka jartzea. 3. irudia. Ahuspez biratzea. Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 9 dagoen gorputzaren azalera murriztuz. Behin postura hau garatu duenean haurra lekualdatzen hasiko da, eta hau biren bidez egingo du, buruz-behera eta-gorako posizioak txandakatuz (Pikler, 1985). Haurrak garatuko duen hurrengo mugimendua narrastea edo herrestan ibiltzea izango da (Pikler,1985). Mugimendu honek haurrari azkarrago lekualdatzea ahalbidetuko dio, baita distantzia handiagora dauden objektuetara heltzea ere, bestalde, mugimendu eta deskantsuak tartekatuz haurrak akziorako beharrezko tonua doitzen ikasiko du (García eta González, 2009). Herrestatzearen ondoren eta haurrak gorputza lurretik gero eta gehiago banatzean emango da hurrengo mugimendua, katamar ibiltzea izango dena (Pikler, 1985). Katamar ibiltzeak posturaren antolaketan jauzi kualitatibo bat dakar, haurra egonkortasuna eskaintzen dion euskarrietatik abiatu eta gero eta euskarri gutxiago izatera pasako da, eskuak plano bertikal batean kokatuz, posturaren antolaketa eta muskulatura esertze posiziora begira doituz (García eta González, 2009). Katamar ibiltzeak, gainera, haurrari autonomia gehiago eskainiko dio, The baby human (Thalenberg, 2003) dokumentalak: “con el gateo llega la declaración de independencia” dio. Autonomiaz gain, haurra begirada periferikoa garatuz ere joango da, zeinak haurrari alturekiko beldur osasuntsu bat eskaintzeaz gain zulo edota alturen luzera eta zabalera kalkulatzea ahalbidetuko dion. Katamar ibiltzeari dagokionean, hainbat modu bereizi daitezkeen arren, ohikoena eta haurren artean errepikatuena katamar txandakatua da, eta zenbait kasutan baita hartzen martxa (Gruss eta Rossemberg, 2016) bezala ere ezaguna. Kasu honetan haurrak esku bat eta kontrako hanka mugitzen ditu batera, eskuak mugimendua xurgatu eta hankek bultzada eginez. Katamar mugitzeko modu hau, ordea, zaila izaten da lortzen, praktika asko behar izaten baita horregatik hasiera batean haurrengan gehien hedatzen den katamar mota elefante formakoa izaten da, non haurrak gorputz-adarrak banaka mugitzen dituen (Dale, 2006). Katamar hastearen ondoren, haurra alboz esku baten gainean orekan dagoenean gorputzaren eta lurraren arteko tartea handituz joango da, posizio hau Piklerrek (1985) erdi5. irudia. Katamar. 6. irudia. Erdi-eserita. 4. irudia. Narrastea. Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 16 zituen eserita, 3 minutu eta segundo bat belaunikatuta edo belauniko mugitzen eta azkenik, 27 minutu eta 55 segundoz zutundu zen heldulekuarekin. 3. taula: Bigarren haurraren mugimendu posturak eta denborak Bigarren haurraren kasuan, mugimendu anitzen erabilera egiten du, baina batez ere ardatz bertikalean mugitzen da, haur honek taulan zehaztutako 12 postura eta mugimenduetatik 11 erabili ditu, behaketan zehar lau egunez erabili ditu bai buruz gorako baita albozko posturak, ardatz horizontaleko ahuspez eta herrestatzea zazpi egunez erabiliz. Erdi esertzea bi egunez, eta bukatzeko katamar lekualdatzea behaketa saio denetan erabili zuen. Mugimendu eta postura bertikalei erreparatuz, bigarren haurra behaketa saio denetan eseri zen, baita helduta zutundu ere. Sei egunez belaunikatu edo lekualdatu zen belaunikatuta eta azkenik, 4 egunez zutundu zen helduleku gabe eta egun berdinez ibili zen. Bada erabili gabeko mugimendu bat, zehazki biratzea. Bigarren haur honen egunerokotasuneko datuei dagokionean, lehen eguna adibide bezala aipatuta, honako datuak eman ziren: 14 segundo buruz hora, minutu eta 35 segundo ahuspez, 41 segundo herrestan eta zortzi erdi eserita. Bi minutu eta 31 segundo pasatu zituen katamar, bost mintu eta zortzi segundo eserita eta azkenik, 43 segundo helduta zutunduta. Denborari dagokionez, orotara, bigarren haurrak bi minutu eta 32 segundo pasatu zituen buruz gora, 49 segundo alboz, lau minutu eta 58 segundo ahuspez eta bi minutu eta 40 segundo herrestan, 12 segundo pasatu zituen erdi-eserita, 24 minutu eta 10 segundo katamar. Bukatzeko, postura eta mugimendu bertikalei erreparatuta ordu bat bost minutu eta segundo bat pasatu zituen eserita zazpi minutu eta 41 segundo belauniko edo belauniko mugitzen, 22 minutu eta 19 segundo helduta zutunduta, lau minutu eta 24 segundo helduleku gabe zutunduta eta azkenik, 14 minutu eta 38 segundo ibiltzen. Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 17 4. taula: Hirugarren haurraren mugimendu, postura, eta denborak Hirugarren haurraren kasuan taulan zehaztutako 12 postura edo mugimenduetatik zortzi erabili zituen, erabilienak katamar, esertzea, helduleku gabe zutuntzea eta ibiltzea izanik, laurak grabaketa saio denetan erabiliz. Hurrengo erabiliena ahuspez postura litzateke, bost saiotan erabilia, belauniko mugitu eta heldulekuarekin zutundu mugimenduez jarraituta, zeinak bi saioz erabili ziren. Bukatzeko, buruz gora postura azaltzen da behaketa saio bakarrean. Erabilitako postura eta mugimenduez gain, hirugarren haurrak baditu erabili gabeko mugimendu batzuk, taulan ikus daitezkeen moduan: Alboz kokatzea, biratzea, herrestatzea eta azkenik erdi-esertzea. Haur honen lehen behaketa saioaren adibidea emanda, ikus daiteke minutu eta lau segundo pasatu zituela katamar, hiru minutu eta 24 segundo eserita, zortzi segundo belauniko edo belauniko mugituz, lau minutu eta 15 segundo helduleku gabe zutunduta eta azkenik, sei minutu eta 13 segundo oinez. Denborari dagokionean, hirugarren haurrak gutxien erabilitako mugimendu edo postura belaunikatu edo belauniko mugitzea izan zen, 12 segundoz erabilita, jarraian buruz gorako posizio horizontala aurkitzen da, 56 segundoz erabilia. Posizio horizontalekin jarraituta, ahuspez posizioa hiru minutu eta sei segundoz eman zen, katamar lekualdatzea 15 minutu eta 52 segundoz behatu zen saioetan. Posizio eta mugimendu bertikaletan, haurrak 29 minutu eta 28 segundo eman zituen, bi minutu eta segundo bat eman zituen helduta zutuntzen, 30 minutu eta 25 segundo, ordea, helduleku gabe zutuntzen eta bukatzeko, 43 minutu eta 52 segundo ibiltzen. Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 18 Denboraren erabilerak adierazten digu haurraren garapen fasea zein den, haurrak mugimendu edo postura batean buru-belarri badabiltza, hau da, hauetan denbora luzeagoz jarduten badute adierazten digu garapen fase horretan daudela, mugimenduak automatizatzen ari direla. Erabilitako posturak, aurrez esan bezala, bi ataletan daude banaturik alde batetik postura horizontalak aurki daitezke, zeinak ardatz horizontalean kokatutakoak izango diren, hala nola: Buruz gora, alboz, ahuspez, biratzea eta herrestatzea, erdi-esertzea eta katamar lekualdatzea. Bestalde, mugimendu edo postura bertikalak aurki ditzakegu, ardatz bertikalean kokatutakoak: esertzea, belaunikatzea edo belauniko mugitzea, helduta eta helduleku gabe zutundu eta azkenik ibiltzea. 4. Emaitzen eztabaida Lan honetan lortu diren emaitzak oso aberatsak izan dira, haurraren garapen motorraren berri ematen dutelako eta zenbait kasutan garapen honen bilakaera ikusteko aukera ere izan delako. Helburu nagusia Pikler-Lóczyk proposatutako garapen motorra eredutzat hartuta, haur eskolako haurren garapen motorrean erabilitako postura eta mugimenduak aztertzea izan da eta horrelaxe egin izan da. Lehen helburu zehatzari dagokionean, hau da, katamar lekualdatu edo esertzetik ibiltzera pasatzen den haurraren mugimendu eta posturei dagokionean, aipatu beharra dago haur bakoitzaren kasuan lortutako emaitzak desberdinak izan direla, haur bakoitza garapen une propioan egoteagatik. Lehen haurraren kasuan, plano bertikalean dagoela esan daiteke, non aurrez menperatu dituen postura edo mugimenduak (buruz behera, alboz…) erabili ez edo gutxiago erabiltzen dituen eta berriak zaizkionetan ari den behin eta berriz saiakerak egiten, guzti hau posturen erabileran ikus genezake. Haur honek taulako 12 mugimenduetatik zortzi erabili zituen behaketa saioetan: Alboz -bi egunez- , ahuspez kokatzea -lau egunez- , herrestatzea -hiru egunez-, erdi esertzea -bost egunez-, belaunikatu edo belauniko mugitzea -zazpi egunezeta azkenik, katamar lekualdatzea, esertzea, eta helduta zutuntzea hirurak behaketa saio denetan behatuz. Erabilitakoez gain, erabili gabekoen Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 19 artean daude buruz gora eta biratzea, eta baita oraindik garatu gabeko helduleku gabe zutundu eta ibiltzea. Bigarren haurrak lehenengoarekin alderatuta, mugimendu eta postura gehiago erabili zituen, hauek ere plano bertikalekoak nagusitu ziren. Taulako 12 postura eta mugimenduetatik zehazki 11 erabili zituen haur honek: Buruz gora alboz kokatzea eta helduleku gabe zutuntzea lau egunez, ahuspez eta herrestatzea zazpi egunez, erdi esertzea bi egunez, belaunikatu edo belauniko mugitzea sei egunez eta azkenik, katamar eseri eta helduta zutuntzea bederatzi egunez. Lehen helburu zehatzarekin bukatzeko, hirugarren haurrak lehen haurrak bezala zortzi mugimendu eta postura erabili zituen behaketa saioetan, buruz gorako postura egun batez erabili zuen, belaunikatu edo belauniko mugitzea eta helduta zutuntzea bi egunez, ahuspez kokatzea bost egunez eta azkenik, katamar lekualdatzea, esertzea, helduleku gabe zutundu eta ibiltzea behaketa saio denetan behatu ziren. Hiru haurren kasuan ikus daiteke badirela egun gehiagoz behatu diren mugimendu edo posturak, honek adierazten digu haur hauek mugimendu eta postura hauetan buru-belarri ari direla saiakerak egiten. Behin eta berriz hauekin saiatzeak, haurra mugimendu edo postura hauek automatizatzeko bidean dela adierazten digu, haurrek mugimendu bat automatizatuko baitute inongo kontzientzia gabe burutzea lortzen dutenean (Wallon, 1980), saiakera askoren ondoren. Mugimendua automatizatzeko saiakerak asko eta anitzak izan behar dira, hau haurrek mugimendu batzuetan beste batzuetan baino denbora gehiago pasatzearen arrazoia. Behin mugimendua automatizatu denean, mugimendu edo postura horren erabilera jaitsi egiten da, haurra beste mugimendu edo postura batzuetan zentratuko delako, hauek automatizatu arte behin eta berriro saiakerak eginez. Mugimendu edo postura automatizatutakoan haurrak horretan egingo dituen saiakera kopurua jaitsi arren, ez litzateke desagertu beharko Piklerren (1985) emaitzen arabera, behatutako haurren kasuan, ordea, hirurek dute amankomunean zenbait mugimendu edo posturaren falta, hau da, hiru haurrek dute taulan postura edo mugimenduren bat, zeina behaketa saioetan zehar erabili ez duten. Ondorioz, Pikler-Lóczy emaitzak eredu izanik esan daiteke behatutako haurren garapena ez dela inongo esku-hartzerik gabe garatutako haurrarengan ematen den bera, hau da, ez Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 20 dela guztiz berezkoa. Haur hauen garapena guztiz berezkoa izango balitz menperatutako mugimenduak agertuko lirateke, denbora gutxiz edo egun gutxi batzuetan bada ere. Lortutako emaitzekin lan honen lehen helburua betetzea lortu dela baieztatu daiteke, gure gizarteko haurren eta Pikler-Lóczyko emaitzak desberdinak izan dira eta honetarako bi arrazoi nagusi egon litezke. Emaitzetan alde hau emateko, alde batetik imitazioaren indarra egon liteke, haurrarengan imitazioak indar handia izan du eta horregatik bertikalizatu dira beste mugimendu edo postura batzuk menperatu baino lehen, bigarren eta hirugarren haurra nagusiki, postura edo mugimendu semi-bertikaletan pasatzen duten denbora kontuan hartuta. Bigarren arrazoi nagusia, etxean bertikalizatutako haurrak izan direla litzateke, hau da, oraindik postura edo mugimendu bertikalak menperatu gabe zituztenean hauetan kokatuak izan dira, berezko garapenetik pixka bat aldenduz. Bigarren helburu zehatzari erreparatuz, hau da, behaketa saio bakoitzean haurrak burutzen dituen mugimendu eta posturei eta hauetan pasatutako denborari erreparatuz, espero dena da bai denbora eta postura edo mugimenduak haur bakoitzaren araberakoak izatea; hau da, garapen maila eta automatizatzeko unearen araberakoak. Umeen arabera postura bakoitzean egondako denborak ondorengoak dira. Lehen umearen kasuan 15 segundo pasatu zituen alboz, 21 ahuspez, 35 herrestan eta 32 erdi-eserita, 23 minutu eta 54 segundo pasatu zituen katamar, eserita pasatutako ordu, zortzi minutu eta 55 segundo izan zen haurrak denbora gehiagoz erabilitako postura, jarraian helduta zutuntzea 27 minutu eta 55 segundoz eta azkenik belaunikatu edo belauniko mugitzea aurkitzen da, hiru minutu eta segundo batez erabilia izan zena. Bigarren haurrak, lehenengoak baino mugimendu eta postura gehiago erabili zituen, bere kasuan ere esertzea nagusituz. Haur honek bi minutu eta 32 segundo pasatu zituen buruz gora, 49 segundo alboz, lau minutu eta 58 segundo ahuspez, bi minutu eta 40 segundo herrestan eta ondoren 12 segundo erdi-eserita. Katamar lekualdatzeari dagokionean, 24 minutu eta 10 segundoz izan zen erabilia, ordubete, bost minutu eta segundo batekin nagusitu zen ibiltzea, 22 minutu eta 19 segundoz zutundu zen helduta, lau minutu eta 24 segundoz helduleku gabe eta azkenik 14 minutu eta 38 segundoz ibili zen. Bukatzeko, hirugarren haurrari dagokionean, 56 segundo pasatu zituen buruz gora, hiru minutu eta sei segundo ahuspez, 15 minutu eta 52 segundo katamar eta 29 minutu eta 28 segundo eserita. Belaunikatu edo belauniko mugitzeari dagokionean, haur honek 12 Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 21 segundoz erabili zuen, helduta zutuntzea bi minutu eta segundo batez, helduleku gabe zutuntzea, ordea, 30 minutu eta 25 segundoz eta azkenik ibiltzea nagusitu zen 43 minutu eta 52 segundorekin. Aurreko datuak kontuan izanda, lehen haurrak gehien erabilitako mugimendua esertzea izan zen ordubete zortzi minutu eta 55 segundoz, helduta zutuntzearekin jarraituta, zeina 27 minutu eta 55 segundoz erabili zuen. Bigarren haurrari dagokionean, honen postura erabiliena ere esertzea izan zen ordu bat bost minutu eta segundo batez erabilia, lehenengoan ez bezala, bigarren mugimendu erabiliena katamar lekualdatzea izan zen 24 minutu eta 10 segundoz erabilia. Bukatzeko, hirugarren haurrak gehien erabilitako mugimendua ibiltzea izan zen 43 minutu eta 52 segundoz erabilia, helduleku gabe zutuntzearekin jarraitua, zeina 30 minutu eta 25 segundoz erabilia. Mugimendu eta postura hauek erabilienak izateak hauek automatizatzeko bidean daudela adierazten digu, postura bakoitzean saiakera ugari egingo dituzte haurrek, denboran hala behatuta, mugimendu edo postura hori automatizatu eta beste batera pasatu bitartean. Bigarren helburu zehatzarekin espero zen bezala hiru haurrekin lortutako emaitzak desberdinak izan dira, hau da, emaitzak haurren araberakoak izan dira. Haur bakoitza garapeneko etapa batean egon arren bakoitzak esperientzia batzuk bizi izan ditu familian, haur eskolan haur denen egoera bera den arren. Haur bakoitzaren esperientzia desberdinek haien garapena ere modu desberdinetan ematea eragiten du eta hau emaitzetan islatuta ikus genezake. Aurreko helburu zehatzeko datuak aztertuz, ikus daiteke haurraren mugimendu eta posturetan bilakaera bat egon dela, zeinak hirugarren helburu zehatzera bideratzen gaituen. Hirugarren helburu zehatza haurren posturen eta mugimenduen bilakaera aztertzea izan da, kontuan izanik mugimendu eta posturen bilakaera eta hauetan pasatutako denbora. Lehen haurrak hasierako behaketa saioetan erabilitako mugimendu eta postura batzuk erabiltzeari utzi zion behaketa saioetan zehar, alboz eta ahuspez mugimenduak esaterako, bi hauek herrestatzea eta erdi-esertzearekin aldatuz. Katamar lekualdatzearen eta eseri mugimenduetan, haurrak egunaren araberako erabilera egiten du denbora aldetik, lehenengoan minutu eta lau minutu arteko denborak tartekatuz eta bigarrenean sei minututik 11ra arteko denborekin. Belauniko lekualdatzeari edo belaunikatzeari Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 22 dagokionean, haur honek segundo gutxi batzuk pasatzen ditu mugimendu honetan, salbuespenak izanik lehen eta laugarren behaketa saioak. Lehen haurrarekin bukatzeko, helduta zutuntzea posturak denbora aldetik igoera progresibo bat izan duela aipatu behar da, bi minututik hasi eta hiru minutura artekoa, postura honetan, zazpi eta zortzigarren egunak salbuespen bezala har genitzake, lehenengoan haurrak zazpi minutu pasatu zituelako helduta zutunduta eta bigarrenean aurreko behaketa saioetan baino denbora gutxiago pasatu zuelako postura honetan. Bigarren haurrari dagokionean, buruz gorako mugimendua da azaltzen den lehena, lau behaketa saiotan erabili zuen denbora aldetik erabilera desberdina eginez -segundo batzuetatik minutura-, alboz kokatzearen mugimendua egonkor mantendu zen behaketa saio denetan, segundo gutxi batzuetan zehar erabiliz bostgarren saiotik aurrera. Ahuspez kokatzeari dagokionean, egunen baitan denbora progresiboki jaitsi zela ikus daiteke, lehen eguneko minutu eta 35 segundotik azken eguneko 10 segundoetara heldu arte. Herrestatzeari dagokionean, mugimendu honen erabilera gutxinaka jaitsi zuela ikus daiteke, hasierako 41 segundotik bukaerako zortzi segundora, tartean minutu eta zazpi segundoko gorakada egon arren. Erdi esertzea bi saiotan zehar agertu zen, lehenengoan bigarrenean baino denbora gehiagoz erabiliz. Katamar lekualdatu eta helduta zutuntzean joera bera ematen dela ikus daiteke, hau da, hasierako behaketa saioetan haurrak denbora gehiagoz erabiltzen zuen azken behaketa saioetan baino, lehenengoaren kasuan lau minututik minutu batera arteko jaitsiera eman zen eta bigarrenaren kasuan, ordea, sei minututik minutura artekoa. Esertzeari dagokionean, hasierako behaketa saioetan denbora progresiboki igotzen dela ikus daiteke, seigarren behaketa saioan mugimendu honetan pasatutako gehieneko denborara heldu eta hortik aurrerako behaketa saioetan denbora progresiboki jaitsi duela ikus genezake. Belaunikatu edo belauniko mugitzearekin ere joera bera ematen da, bi eta laugarren behaketa saioen artean denbora gutxinaka igotzen da, segundo batzuetatik hiru minutura, egun horretatik aurrera, ordea, denbora jaitsi egiten da, minutu batera arte. Mugimendu honen erabileraren jaitsiera, helduleku gabe zutuntzearen agerpenarekin batera ematen da, bostgarren behaketa saioan eta azken honen erabilera ere progresiboki igotzen doa. Bukatzeko, seigarren behaketa saioan ibiltzearen agerpena ematen da, minutu eta 24 segundoko denborarekin eta progresiboki igotzen da azken hau ere sei minutu eta 27 segundora arte. Hirugarren haurrarekin hasteko, aipatu beharra dago buruz gorako postura egun bakarrean azaldu zela, zortzigarren egunean ia minutu batez, ahuspez postura segundo Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 23 gutxi batzuen eta minutuaren artean erabili zuen behaketa saioetan, zehazki bost behaketa saiotan. Katamar lekualdatzeari dagokionean, ikus daiteke honen erabilera progresiboki jaisten joan dela, puntu gorena hirugarren behaketa saioan eman zen, hiru minutu eta segundo bakarrarekin, egun horretatik aurrera denbora jaitsiz joan zen azken eguneko minutu eta 31 segundora heldu arte, tartean salbuespen moduan azaltzen da bederatzigarren eguneko bi minutu eta 24 segundoko denbora. Esertzeari dagokionean, ikus daiteke ez dagoela erabilera progresiborik, hau da, orokorrean nahiko denbora berdintsuetan egiten duela postura honen erabilera, seigarren eguneko zazpi minutuak salbu. Belaunikatu edo belauniko mugitzeari dagokionean, bi egunez egiten du mugimendu honen erabilera, zehazki hiru eta bederatzigarren egunetan batean zortzi eta bigarrenean lau segundoz erabiliz. Helduleku gabe zutuntzeari dagokionean, ikus daiteke erabilera aldetik jaitsiera bat dagoela, zenbait egunetan aurrekoetan baino gehiago erabili zen arren -sei, bederatzi eta hamargarren saioak-, erabilera orokorrean jaitsi egin zela ikus daiteke. Bukatzeko, ibiltzeari dagokionean, mugimendu honen erabilera progresiboki igo zen bostgarren behaketa saiora arte, ondorengo saioetan gutxinaka jaitsiz, salbuespen modura aipatu daiteke seigarren behaketa saioko minutu bakarreko erabilera. Hirugarren eta azken helburu zehatza haurren posturen eta mugimenduen bilakaera behatzea zen, haur bakoitzak behaketa saioetan zehar izaniko bilakaera behatzea, bai mugimendu eta baita denbora aldetik ere. Espero zen haur bakoitzak bere joera naturalari ekitea, emaitzak Piklerrek lortutako berak izan ez arren. Emaitzak erreparatuz esan genezake azken hau bete dela, lehen helburuan ikusi den moduan, lortutako emaitzak Piklerrek ikerketan lortu zituenetatik desberdinak izan dira, baina haur denek ekin diote joera naturalari, zenbait mugimendu edo postura agertu ez arren haurrek garatutako mugimenduak izan baitira. Mugimendu edo postura batzuen erabilera progresiboki igo dela ikus genezake, horrek adierazten digu haurra behin eta berriz ari dela saiakerak egiten, zeinak beharbeharrezkoak zaizkion mugimendua menperatu eta automatizatzeko, Piklerrek adierazi zuen (1985) haurrak mugimendu edo postura bat menperatu bitarte saiakera asko egiten dituela, zeinak beharrezkoak zaizkion hurrengo fasea modu arrakastatsuan garatzeko. Mugimendu edo postura bat menperatzeak aldi berean azken hau automatizatzea dakar, Wallonek (1980) adierazi zuen moduan. Mugimendu edo posturen denboraren igoerak automatizatzea dakarren moduan, denboraren jaitsierak hauek menperatu direla eta ondorioz automatizatu direla adierazten digu. Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 24 Laburbilduta, esan daiteke haur eskolako haurren eta Piklerrekoen artean badagoela alderik, Pikler-Lóczyko haurrek mugimendu denak modu naturalean garatu zituzten moduan, behatutako haurretan izan dira behatu gabeko mugimendu eta posturak, zeinak haurren berezko garapena errespetatu ez dela adierazten diguten. Aurrekoarekin batera, lanean zehar aztertu ahal izan da haur batzuk mugimenduak automatizatzeko bidean daudela Wallonek (1980) adierazi zuen moduan, hauen erabileraren gorakada progresiboa kontuan hartuta, baina haur bakoitzak jada automatizatutako mugimenduak ere badituela, zeinak denbora gutxiagoz erabiltzen dituen. 5. Ondorioak 5.1. Lanarekin lotutakoak Lana egoera errealetan burutu izanak gure inguruko haurren errealitatea aztertzeko aukera eskaini du, honela Pikler-Lóczyko baldintza ideal eta gure gizarteko errealitatearen arteko alderaketa egiteko eta aldi berean helburuei erantzuteko aukera eskainiz. Aurrez esan bezala, haurraren garapen motor autonomorako baldintza egokienak, idealak, Pikler-Lóczy umezurtz garaian ematen direnak dira, haurrak haien kabuz zutuntzen direnera arte ez dira bertikalizatzen, haien kabuz eseri arte ez dira esertzen… Egungo gure gizarteko baldintzak, ordea, guztiz bestelakoak dira, haurrak bertikalizatzeko joera dago, haien kabuz garatu ez dutenean esertzekoa… Bertikalizazio hori behaketako emaitzetan ikus genezake, emaitzen azterketan aipatutako moduan, orokorrean ardatz bertikalean kokatutako mugimendu eta posturak nagusitu ziren, Lóczyko haurren kasuan ez bezala, azken hauek, ardatz bertikal zein horizontalekoak erabiltzen zituzten lekualdatzeetarako eta arakatzeko. Zenbait postura nagusitu ziren bitartean, beste hainbat ez ziren azaldu ere egin behaketa saioetan zehar, horrek ere haurraren bertikalizazioan izan dezake oinarria, aurrez esan bezala Piklerren ereduan mugimendu eta postura automatizatuen erabilera jaitsi arren, hauek ez zirelako desagertu. Hau honela ikusi zen haurrek mugimendu eta postura bakoitza saiakera anitzen ondoren menperatzen zutela eta behin menperatutakoan honen erabilera jaitsi arren ez zela desagertzen (Pikler, 1985). Gradu Amaierako Lana. BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA 25 Mugimendu bat menperatzen denean, Wallonen (1980) esanetan mugimendua automatizatu egiten da, zehazki, kontzientzia gabe mugimendua burutzen denean. Honetarako beharrezkoa da mugimendu bakoitza behin eta berriz burutzea, eta gertakari hau lanean mugimendu eta posturen erabileran ikusi izan da, mugimendu eta postura batzuk denbora gehiagoz eman direlako. Ondorioz esan daiteke haurrek mugimendu eta postura batzuk automatizatzeko bidean daudela, bakoitzarenak bere garapenaren araberakoak izanik. Haur bakoitza mugimendu eta postura jakin batzuk automatizatzeko bidean egonik, ondorioztatu da haur bakoitzak mugimendu batzuk burutzen dituela, bakoitzak konbinazio bat edo beste egiten duela bere beharrak asetzeko edota objektu/leku batera heltzeko. Esan bezala mugimendu eta posturen garapena haur bakoitzaren araberakoa da, ondorioz behaketa beste haur batzuekin egin izan balitz, litekeena da emaitzak bestelakoak izatea, lortutakoetatik desberdinak. Honetaz gain, bakoitzak bizitako esperientziek ere eragiten dute berezko garapen autonomoan, honetarako, Piklerrek haur eta helduaren arteko harreman sendoa, arropa egokiak, espazio eta zoru egokia, haurra bertan lasaitasunez mugitzeko bestekoa eta azkenik, jostailu egokiak beharrezkoak zirela aipatu zuen, azken hauek haurrak bere kabuz hartzeko modukoak (Pikler, 1985) eta erabilera anitzekoak izatea garrantzitsua zela aipatuz (Estremera, 2018). Ondorioz mugimendu eta posturen erabilera haur bakoitzaren araberakoa bai, baina haur honen esperientzien araberakoa ere badela esan daiteke, haur eskolan denak baldintza berdinetan egon arren bakoitzak handik kanpo esperientzia batzuk edo beste biziko dituelako. Bestalde, haurrak espazio seguru eta konfiantzazko batean daudela ondorioztatu daiteke lortutako emaitzetan, hala egongo ez balira agertutako mugimenduak urriagoak izango lirateke, ingurunea eta inguruko objektuak ere ez lituzkete arakatuko. Ondorioz Lóczyko emaitzekiko, lortutako emaitzak desberdinak izan arren haurrek jarduera autonomo bat burutu dutela esan genezake, non mugimendu desberdinen erabilera egiteaz gain objektuak eta ingurunea ere arakatu dituzten. Bukatzeko, aipatu beharra dago interesgarriena haurren behaketa denbora luzeagoz burutu izana izango litzatekeela, honela lagin handiagoa lortuz; garapen motorrak bere