Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipena ezkontzaren edo izatezko bikotearen krisi-egoeretan
Abstract
Gurasoen banantze edo haustura gertatzen denean, ezinbestekoa da familia-etxebizitzaren erabilera-eskubidea noren alde eta nola esleituko den erabakitzea, halakorik izatekotan. Baina ezinezkoa da esleipen hura egiteko jarraitu behar diren irizpideak jorratzea, aldez aurretik azaldu gabe familia etxebizitza kontzeptuari aipamena egiten zaionean, zehazki, zeri buruz hitz egiten den. Izan ere, etxebizitza oro, inolako baldintza edo ezaugarri berezirik betetzen ez dituena, ezin da modalitate horretako etxebizitza bat kontsideratu.
Full text
Gradu Amaierako Lana 2024/2025 Ikasturtea Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipena ezkontzaren edo izatezko bikotearen krisi-egoeretan Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea Gradu Bikoitza Egilea: Natalia Latorre Hidalgo Zuzendaria: Irantzu Beriain Flores Bilbo, 2025eko otsaila.
AURKIBIDEA 1. SARRERA .................................................................................................................................... 1 2. FAMILIA-ETXEBIZITZA ERABILTZEKO ESKUBIDEA: KONTZEPTUA ETA IZAERA JURIDIKOA........................................................................................................................ 3 2.1. Familia etxebizitzaren kontzeptua ............................................................................................... 3 2.1.1. Bizigarritasuna ............................................................................................................................................................. 4 2.1.2. Ohikotasuna eta iraunkortasuna............................................................................................................................ 5 2.2. Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen izaera juridikoa............................................ 6 2.2.1. Eskubide familiarra .................................................................................................................................................... 7 2.2.2. Eskubide pertsonala.................................................................................................................................................... 8 2.2.3. Eskubide erreala ........................................................................................................................................................12 3. BIKOTEKIDE BATENA EDO BIENA DEN FAMILIA ETXEBIZITZAREN ERABILERAREN ESLEIPENA ................................................................................................... 15 3.1. Adingabearen interes gorena .......................................................................................................15 3.2. 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura gertatzen denerako familia-harremanei buruzkoa ..................................................................................................................17 3.2.1. Legearen izatearen arrazoia eta testuingurua ...............................................................................................17 3.2.2. Legearen aplikazio-eremua (2. artikulua)........................................................................................................18 3.2.3. Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipena ............................................................................21 a) Gurasoen arteko akordioa eta epailearen onespena ............................................................................................21 b) Epailearen xedapena: esleipen-irizpideak ..............................................................................................................23 i) Zaintza eta jagoletza esklusiboa denean...........................................................................................................23 ii) Zaintza eta jagoletza partekatua denean. .........................................................................................................24 3.2.4. Eskubidearen iraupena: adinez nagusiak diren seme-alabei aipamen berezia .................................27 3.2.5. Desgaitasunen bat duten seme-alaba adindunei aipamen berezia.........................................................30 I. 8/2021 Legea indarrean sartu aurreko egoera: New Yorkeko 2006ko Hitzarmena. ............................30 II. 8/2021 Legea indarrean sartu ondorengo erreformaren gakoak. ................................................................32 III. Familia-etxebizitzaren erabilera-eskubidearen esleipena desgaitasuna duten seme-alaba adindunak daudenean ...............................................................................................................................................................34 3.3. Kode Zibila .......................................................................................................................................35 3.3.1. Familia-etxebizitzaren erabilera esleitzea guraso bakarreko zaintzan ................................................36 3.3.2. Familia-etxebizitzaren erabilera esleitzea zaintza eta jagoletza partekatua denean: interpretazio jurisprudentziala ..............................................................................................................................................................................41 A) Ezkontideen arteko akordioa familia-etxebizitzaren erabilera esleitzeari buruz ...................................41 B) Gurasoek familia-etxebizitza txandaka erabiltzea..............................................................................................42
C) Bizitegi-premiarik handiena duen gurasoren aldeko esleipena...............................................................43 3.3.3. Familia-etxebizitzaren erabilera esleitzea desgaitasun-egoeran dauden seme-alabekin ..............44 3.3.4. Familia-etxebizitzaren erabilera esleitzea seme-alabarik ez dagoenean ............................................47 4. HIRUGARREN BATEN ETXEBIZITZAREN ERABILERA-ESKUBIDEAREN AITORPENA: PREKARIOA EDO KOMODATUA................................................................... 48 4.1. Komodatu-kontratua .....................................................................................................................49 4.2. Prekarioa ..........................................................................................................................................51 4.3. Jurisprudentziaren interpretazioa eta kalifikazioa ...............................................................52 A) Auzitegi Gorenaren 2005eko abenduaren 26ko Epaia .....................................................................................53 B) Auzitegi Gorenaren 2008ko urriak 2ko Epaia .....................................................................................................54 C) Auzitegi Gorenaren 2008ko urriak 29ko Epaia...................................................................................................55 5. ONDORIOAK ............................................................................................................................ 57 BIBLIOGRAFIA ............................................................................................................................... 60 ARAUDIA ........................................................................................................................................... 65 JURISPRUDENTZIA ...................................................................................................................... 66
LABURDURAK AGE: Auzitegi Gorenaren Epaia. Art.: artikulua. Cit.: citado/citada. DPEH: Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmena. EAEJANE: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Epaia. EK: Espainiako Konstituzioa. Eta hurr.: eta hurrengoak. GJH: Garapen Jasangarriko Helburuak. KAE: Konstituzio Auzitegiaren Epaia. KZ: Kode Zibila. Or./orr.: orrialdea/orrialdeak. PAE: Probintzia Auzitegiaren Epaia. SJFPZOE: Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Orokorraren Ebazpena. Zk.: zenbakia.
1 1. SARRERA Familia-etxebizitza, egoera gehienetan, bikote batek familia bat osatzen hasten denean egiten duen inbertsio adierazgarriena da eta hori izan ohi da, hain zuzen ere, ezkontza-krisi 1 bat gertatzen denean, bi aldeen arteko liskarrak sortzearen arrazoi nagusia. Gai honen abiapuntu bezala Kode Zibilaren bi artikulu hartu behar dira: ezkontideak elkarrekin bizi direla dioen presuntzioa ezartzen duen 69. artikulua 2 ; eta ezkontideek egoitza elkarrekin finkatuko dutela adierazten duen 70. artikulua 3 . Hortaz, ezkontza-krisia gertatu eta deuseztasun-, banantzeedo dibortzio-demanda aurkeztu ondoren, ezkontideek elkarrekin bizitzeko duten betebeharra amaituko da, eta Kode Zibilaren 69. artikuluko presuntzioak efikazia galduko du. Une horretan, behin-behineko neurri batzuk hartuko dira, prozedura izapidetzen den bitartean bikotearen eta seme-alaben interesak babesteko; eta, horien artean, familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidea esleitzea egongo da, Kode Zibilaren 103.2. artikuluarekin 4 bat etorriz. Geroago, epaia iristen denean, behin betiko neurriak hartuko dira, behin-behinekoak bezalakoak, aldatuak edo erabat berriak izan daitezkeenak, eta familiaetxebizitzaren erabilera noren alde aitortuko den adieraziko dutenak, adingabearen interes gorena lehentasunezko irizpidea izanik. Horretarako, aipatzekoa da familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipen-irizpideak Kode Zibileko 96. artikuluak ezartzen baditu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egoteak duen berezitasuna zalantzarik gabekoa dela. Izan ere, Eusko Legebiltzarrak onartutako ekainaren 30eko 7/2015 Legea dugu, gurasoen banantze edo haustura kasuetarako familia-harremanak arautzen dituena. Hortaz, horrek familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipena bi arau 1 SILLERO CROVETTO, Blanca, Las crisis matrimoniales. Nulidad, separación y divorcio, Juruá, Portugal, 2016, 10. or. Autore honen arabera, ezkontza-krisitzat hartzen da arrazoi batengatik edo besteagatik ezkontza eraginik gabe geratzen den kasuen multzoa, hasiera batean berekin dakarren bizitzaeta bizikidetza-unitatea hausten duena: deuseztasuna, banantzea eta dibortzioa. 2 KZeko 69. art.: “Se presume, salvo prueba en contrario, que los cónyuges viven juntos.” 3 KZeko 70. art.: “Los cónyuges fijarán de común acuerdo el domicilio conyugal y, en caso de discrepancia, resolverá el Juez, teniendo en cuenta el interés de la familia.” 4 KZeko 103.2. art.: “Admitida la demanda, el Juez, a falta de acuerdo de ambos cónyuges aprobado judicialmente, adoptará, con audiencia de éstos, las medidas siguientes: (…) 2.ª Determinar, teniendo en cuenta el interés familiar más necesitado de protección, cuál de los cónyuges ha de continuar en el uso de la vivienda familiar y asimismo, previo inventario, los bienes y objetos del ajuar que continúan en ésta y los que se ha de llevar el otro cónyuge, así como también las medidas cautelares convenientes para conservar el derecho de cada uno.”
2 desberdin jarraituz egiteko aukera zabaltzen du, kasu bakoitzaren berezitasunak aintzat hartuta: seme-alabarik dagoen ala ez; adingabeak diren ala ez; adingabeak izanez gero zaintzaerregimen esklusiboa edo partekatua dagoen; edo adinez nagusiak izanik desgaitasunen bat duten. Azken horrekin lotuta, duela urte gutxi batzuk, desgaitasunen bat duten pertsonen tratamendua aldatu duen 8/2021 Legea 5 indarrean sartu zen eta horregatik, horrek ekarritako aldaketak ere lan honen ikerketaren xede izango dira. Hala ere, familia-etxebizitzari aitortzen zaion babes berezia ez zen Espainiako ordenamenduan gertatu 1981. urtera arte, Kode Zibilaren 96. artikuluan familia-etxebizitzaren erabilera esleitzeko araubidea sartu zuen uztailaren 7ko 30/1981 Legearekin. Hala ere, ukaezina da gaur egun arte familia-kontzeptuari eragiten dioten aldaketa sozial nabarmenak gertatu direla eta horren ondorioz, manua ez datorrela bat zaintza partekatuaren edo izatezko bikoteen moduko egoerekin, besteak beste 6 . Lehenengoari dagokionez eta 7/2015 Euskal Legearekin alderatuta, Kode Zibilaren 96. artikuluan ez dago legezko erantzunik gurasoen alde zaintza partekatua ezartzen den kasurako eta, horregatik, jurisprudentzia izan da konponbideak eskaintzeko ardura bereganatu duena. Bigarrenaren inguruan, azpimarratu behar da Espainian ezkontza estatuko legeek arautzen duten figura juridikoa den bitartean, izatezko bikoteak autonomia-erkidego bakoitzeko legeriaren arabera arautzen direla 7 . Beraz, lan honetan ezkontzaren krisi-egoeretara bideratutako azterketa bat egingo bada ere, aldi berean, izatezko bikoteen haustura gertatzen denean, horien aldeko analogia zein kasutan aplikatu ahal izango den ere zehaztuko da. Ikerlan honetan aztertuko den gaia erabat araututa ez egoteak, praktikan, gatazka-egoerak sortzen ditu. Hori gertatzen da, adibidez, familia-etxebizitza hirugarren baten jabetzakoa denean. Gainera, aipatutako lege-testuetan familia-etxebizitzari erreferentzia egiten bazaio ere, ez da berariaz definitzen horren kontzeptua eta bere gainean esleitzen den erabileraeskubidearen izaera juridikoa zein den ere ez da argi geratzen. Ondorioz, legegileak aurrera eramandako erregulazio osatugabeak bultzatuta, alderdi batzuk doktrinak eta jurisprudentziak osatu behar izan dituzte. 5 8/2021 Legea, ekainaren 2koa, zeinaren bidez legeria zibila eta prozesala erreformatzen diren desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko. Lege horrek erabat aldatu du pertsonaren ezgaitzean (edo gaitasunaren eraldaketan) oinarrituta zegoen aurreko sistema. Gaur egun, ezin da inor ezgaitu eta, orain, Legeak laguntza-sistema bat ezartzen du. 6 GARCÍA MAYO, Manuel, Vivienda familiar y crisis de pareja: régimen jurídico, Reus, Madril, 2019, 26. or. 7 Euskal Autonomia Erkidegoan, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legea.
3 2. FAMILIA-ETXEBIZITZA ERABILTZEKO ESKUBIDEA: KONTZEPTUA ETA IZAERA JURIDIKOA 2.1. Familia etxebizitzaren kontzeptua Gurasoen banantze edo haustura gertatzen denean, ezinbestekoa da familia-etxebizitzaren erabilera-eskubidea noren alde eta nola esleituko den erabakitzea, halakorik izatekotan. Baina ezinezkoa da esleipen hura egiteko jarraitu behar diren irizpideak jorratzea, aldez aurretik azaldu gabe familia etxebizitza kontzeptuari aipamena egiten zaionean, zehazki, zeri buruz hitz egiten den. Izan ere, etxebizitza oro, inolako baldintza edo ezaugarri berezirik betetzen ez dituena, ezin da modalitate horretako etxebizitza bat kontsideratu. Egun, ez gurasoen banantze edo haustura kasuetarako familia-harremanak arautzeaz arduratzen den ekainaren 30eko 7/2015 Euskal Legeak, ez eta Kode Zibilak ere, ez dute hura definitzen. Beraz, gabezia hori doktrinak eta jurisprudentziak bete behar izan dute. Gauzak horrela, alde batetik, Auzitegi Gorenak emandako epai desberdin askoren artean, besteak beste, 2012ko maiatzak 31ko Epaia 8 dugu. Bere edukitik ondorioztatzen den bezala, etxebizitza batek familia-izaera edukitzeko ezinbestekoa da bi baldintza betetzea: familiaunitatearen ohiko bizilekua izatea eta familiak bere horretan bizi izan den lekuan irauteko borondatea izatea. Familia-etxebizitzaren kontzeptua are gehiago finkatzeko, garrantzi handikoa da Auzitegi Gorenaren 1994ko abenduaren 31ko Epaia 9 ; izan ere, bere adierazpenei esker, gaur egun, etxebizitza hura familiaren zerbitzura dagoen ondasun bat da, horren titularra edozein delarik ere 10 . Bere aldetik, doktrinak, kontzeptua ezartzerakoan, Auzitegi Gorenaren definizioa hartu izan du oinarritzat 11 eta, beraz, familia-etxebizitza izango da: eremu bat non familiako kideek, modu 8 AGE 340/2012, 2012ko maiatzak 31 (ECLI:ES:TS:2012:3850). 9 AGE 1994ko abenduak 31 (ECLI:ES:TS:1994:20231). 10 Hitzez hitz, honela dio Auzitegi Gorenak: “bien familiar, no patrimonial, al servicio del grupo o ente pluripersonal que en ella se asienta, quien quiera que sea el propietario”. 11 GOÑI RODRÍGUEZ DE ALMEIDA, Maria “La vivienda familiar en caso de custodia compartida. Sus implicaciones en el derecho de cosas”, Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 736. zk., 2013, 1133-1150 orr. Honela dio autoreak: “el lugar donde se desarrolla la vida familiar, el lugar de residencia habitual de los miembros de la unidad familiar en la que se ejercen las funciones y derechos y deberes propios e inherentes a la familia”. GONZÁLEZ COLOMA, Gemma, Estudio práctico y jurisprudencial de la atribución del uso de vivienda familiar, Dykinson, Madril, 2019, 108. or. Hitzez hitz, honela definitzen du familia-
4 iraunkorrean, bere bizitza garatzen duten, familiaren interes ekonomiko eta juridikoen adierazlea dena. Laburbilduz eta azaldutakotik ondoriozta daitekeen bezala, etxebizitza bati familia-izaera aitortzeko, bai doktrina zein jurisprudentzia agertzen dira hiru baldintza bereizgarri hauek betetzea eskatzearen alde: bizigarritasuna, ohikotasuna eta iraunkortasuna. 2.1.1. Bizigarritasuna Bizigarritasunaren betekizuna etxebizitzaren duintasunarekin modu estu batean lotuta dago eta, horren inguruan, doktrina eta jurisprudentzia mailan bi iritzi ezberdin mantendu izan dira. Batetik 12 , ezinbestekotzat hartzen da familia-etxebizitzak gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzea. Horren oinarrian Espainiako Konstituzioaren 47. artikulua dago, zeinaren arabera etxebizitzatzat hartu ahal izateko duina eta egokia izateko baldintzak bete behar dituen, hain zuzen ere, bertan giza-bizitza modu zintzoan garatu ahal izatea. Horregatik autoreek baztertzen dituzte orubeak, etxolak, txabolak, kanpadendak, garajeak, aurri-egoeran dauden eraikinak, ukuiluak eta biltegiak bezalakoak, horiek duinak edota egokiak ez izategatik gizakiei ostatu emateko. Aldiz, beste bizileku batzuk sartu beharko liratekeela adierazten dute, hala nola, motordun etxebizitzak (roulotteak, yateak...), hain ohikoak ez direnak, baina duinak eta egokiak izateko betekizunak errespetatzen dituztenak. Era berean, Auzitegi Gorenak 13 doktrina-korronte honen alde egiten du eta modu argi batean ezartzen du familia-etxebizitzaren bizigarritasuna funtsezko faktorea dela horren gaineko erabilera esleitu behar denean. Hortaz, etxebizitza horrek, gutxieneko bizigarritasun-estandarrak betetzen ez dituenean, aukera bat izango da horren esleipena ezestea eta beste aukera batzuk bilatzea 14 . etxebizitza: “que se utiliza de forma permanente y que se erige como centro de los intereses económicos y jurídicos de la familia y en la que se desarrolla la convivencia marital, de pareja y/o familiar” 12 CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, Derecho de uso y vivienda familiar: su atribución judicial en los supuestos de crisis familiares, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2018, 67. orr. 13 AGE 262/2013, 2013ko apirilak 30 (ECLI:ES:TS:2012:3056). 14 Auzitegi Gorenaren arabera, familia-etxebizitzaren erabilera-eskubidea esleitzeko irizpideak ezartzen dituen Kode Zibilaren 96. artikulua betetzeko egokiena denean, higiezin baten zatiketa materiala egin daiteke. Horretarako, bermatu behar da helburua adingabearen interesa babestea dela eta hori soilik posiblea izango da, zatiketa horren ondorioz “sortuko” diren etxebizitzek bizigarritasun-baldintzak betetzen dituztenean.
5 Beste doktrinaren alderdi baten iritziz 15 , ordea, familia-etxebizitzak ez du bizigarritasunbaldintza minimo, egoki eta duinik bete behar, eta, hortaz, txabola, etxola, ukuilu, hondatutako etxebizitza edo lokal bat jo daiteke halakotzat. Laburbilduz, doktrinaren gehiengoak eta jurisprudentziak argi utzi duten bezala, bizigarritasunbaldintza baieztatzea beharrezkoa da, etxebizitza delako familia-bizikidetza gauzatuko den tokia. Horregatik, hori soilik betetzat jo daiteke gutxieneko baldintza batzuk betetzen direnean, bertan familiak finkatu eta oinarrizko premiak bete ahal izateko. 2.1.2. Ohikotasuna eta iraunkortasuna Halaber, etxebizitza bati familia-izaera aitortzeko, jurisprudentziak 16 zenbait epaitan nabarmendu du ohikotasunaren betekizuna egiaztatu behar dela 17 . Hortaz, egun, familiak etxebizitza egoitzatzat duela adierazteko ohikotasun minimo bat eskatzen da: familiako kideek dagozkien funtzioetarako modu egonkorrean erabiltzea; besteak beste, familiari logela ematen dion leku gisa, kideen elkarbizitzarako espazio egoki gisa, elikatzeko eta aisialdirako gela egoki gisa balio dezan. Egile batzuen esanetan 18 , ohikotasunak eskatzen du etxebizitza izatea familia-bizikidetza normaltasunez eta luzaroan garatzen den tokia. Hala ere, onartzen dute, nahiz eta kideetako batek aldi baterako ez bete, laneko edo ikasketa-arloko arrazoiak tarteko, ohikotasuna ematen dela kontsideratzen jarraitzea. Helburu horri begira, bereizi egiten dituzte corpus-a edo elementu objektiboa (kokagune iraunkor baten baliokidea) eta animus-a edo elementu subjektiboa (kokagune hori iraunkortasun-izaerarekin ezartzeko asmo gisa ulertuta), eta ondorioak askotarikoak izan ohi dira. Adibidez, Auzitegi Gorenak 19 , epai desberdinen bitartez, doktrina horri jarraitu izan dio, eta animus-a eta corpus-a eskatzen ditu ohiko bizilekua dela ondorioztatzeko. Hala ere, ez ditu bi elementuak bereiz aztertzen, baizik eta elementu 15 GARCÍA MAYO, Manuel, Vivienda familiar y…, cit., 55. or. 16 AGE 726/2013, 2013ko azaroak 19 (ECLI:ES:TS:2013:5509). Horren harira, Auzitegi Gorenak: “que constituya la residencia habitual de la unidad familiar”. 17 TOFIÑO PADRINO, Alejandro, “La vivienda familiar: precisiones terminológicas”. Justizia Ministeritzaren Boletina, 2.262 zk., 2023, 45. orr. Logikoa denez, ohikotasuna soilik aztertuko da familiak etxebizitza bat baino gehiago dituenean; izan ere, familiak higiezin bakarra badu, ez da zalantzan jarriko haren ohikotasuna. 18 GARCÍA MAYO, Manuel, Vivienda familiar y…, cit., 49. or. 19 Honen inguruan aritzen da, adibidez: AGE 145/95, 1995eko otsailak 20 (ECLI:ES:TS:1995:892).
12 eta eskubide errealei buruzko publizitatearen oinarrizko tresna kontsideratu den 44 , halako izaerarik ez duten zenbait ondare-eskubideek ere Erregistrorako sarbidea izan dezakete. Hori gertatzen da, hain zuzen ere, errentamendu-eskubidearekin 45 . Laburbilduz, eskubide batek izaera erreala badu, berez, erga omnes efikazia dauka eta aurkagarria da. Gainera, horri Jabetza Erregistroaren inskripzioa gehitzen bazaio, titularra bertatik ondorioztatzen den publizitateaz baliatu ahal izango da. Hala ere, salbuespenez, eskubide batzuk izaera erreala ez badute ere, Jabetza Erregistroaren inskripzioaren bidez, publizitatearen babesaz baliatu daitezke. Gainera, aukera bat da ere, erretentzio-eskubidearekin gertatzen den bezala, eskubide hura erreala ez izanda ere eta Jabetza Erregistroaren ateak itxita izan arren, hirugarrenen aurrean aurkagarria izatea eskubidearen babesarentzat eta egikaritzarentzat ezinbestekoa jotzen bada 46 . 2.2.3. Eskubide erreala Doktrina juridikoan, tradizionalki, eztabaidatu izan da gure zuzenbide positiboak eskubide errealen aurrean numerus clausus edo numerus apertus sistema bat ezartzen duen eta, labur bada ere, horrek aipamen bat merezi du. Numerus clausus sistemaren arabera, eskubide errealak, gure sistema juridikoan, berariaz tipifikatuta eta aurreikusita daude. Hortaz, ez da onartuko eta, beraz, ezinezkoa da, partikular batek legeak modu jakin batean ezartzen edo tipifikatzen dituenak baino eskubide erreal gehiago eratzea. Aldiz, numerus apertus sistemaren aldean, ulertzen da partikularrek eskubide errealak sor ditzaketela, legeak ezarritakoez edo tipifikatutakoez bestelakoak. Hori oinarritzen duten arrazoi nagusiak honako hauek dira: ez dago aukera hori berariaz baztertzen duen araurik; eta Hipoteka Legeko 2.2. artikuluak hura 44 DÍEZ-PICAZO Y PONCE DE LEÓN, Luis, Fundamentos del Derecho civil patrimonial III …, cit., 337. or. 45 DÍEZ-PICAZO Y PONCE DE LEÓN, Luis, Fundamentos del Derecho civil patrimonial III …, cit., 340. or. Doktrina tradizionalaren arabera, errentamendu-kontratuetatik errentarientzat eratortzen ziren eskubideak izaera pertsonal soiltzat hartu izan dira beti, eta, horregatik, ulertzen zen inter partes edo alderdien arteko eraginkortasuna baino ez zutela. Beraz, errentamenduak eskubide errealik sortzen ez zuenez, hura ezin zen Jabetza Erregistroan inskribatu. Baina, paradigma 1994ko azaroaren 24ko Hiri Errentamenduen Legearen ondoren aldatu zen, eta, orain, errentamenduak Jabetza Erregistroan inskriba daitezke. Gainera, landaeta hirierrentamenduen legeria bereziak aldaketa nabarmena bat ekarri zuen, ezarriz: legeria horiek bereziki babestutako errentamenduak eragingarriak dira ondasun higiezinen gaineko jabaria edo eskubide errealak eskuratzen dituzten hirugarrenen aurrean, Jabetza Erregistroan inskribatzea beharrezkoa izan gabe. 46 DÍEZ-PICAZO Y PONCE DE LEÓN, Luis, Fundamentos del Derecho civil patrimonial III …, cit. 119. or.
13 baimentzen du beste edozein eskubide erreal esamoldea erabiltzen duenean 47 . Hala ere, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Orokorrak, hartutako erabaki askotan 48 , ezarri du eskubide erreal atipikoak (edo numerus apertus sisteman sartzen direnak) sortzeko baldintza jakin batzuk bete behar direla beti, besteak beste: eskubide horren eraketa justifikatzen duten arrazoi nahikoa egotea; sortutako eskubide errealaren mugak zehaztuta egotea; eta trafiko-askatasunaren printzipioaren bortxaezintasuna bermatzea. Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubideari buruzko zenbait aspektuen inguruan Auzitegi Gorenak eman zituen lehen epaiek eskubide hori errealtzat jo zuten. Auzitegi Gorenaren 1992ko abenduaren 11ko Epaian 49 , eskubidearen izaera berariaz kalifikatzen ez bada ere, Auzitegiaren arabera, badirudi eskubide horretatik eratortzen diren ondorioak gehiago hurbiltzen zaizkiola eskubide erreal bati beste edozein motatako eskubide bati baino. Ondoren, Auzitegi Gorenaren 1993ko maiatzaren 20ko Epaiak 50 honela kalifikatu zuen: erabiltzeko eta biztantzeko eskubidea, gozamen mugatuko eskubide erreala, edukiari zein iraupenari dagokienez. Bestalde, dotrina-korronte zabala dago, familia-etxebizitzaren erabilera esleitzeak eskubide erreal bat sortzen duela defendatzen duena. Eskubide errealaren izaera ematen dioten egileen abiapuntua beti da esleitutako erabilera-eskubideak eskubide erreal bat duela jatorrian 51 . Hala ere, argudio hori bertan behera geratzen da bikotekideei familia-etxebizitza osatzen duten ondasunak erabiltzeko aukera ematen zien eskubidea izaera pertsonalekoa zenean. Besteak beste, hori gerta daiteke oso ohikoa den errentamenduaren kasuan. Izan ere, supostu horretan, ezin da baieztatu esleitutako erabilera-eskubideak izaera erreala duenik, gure egungo Kode Zibilak errentamendua eskubide pertsonal gisa aurreikusten duelako. Hori azaltzeko, kontuan 47 DÍEZ-PICAZO Y PONCE DE LEÓN, Luis, Fundamentos del Derecho civil patrimonial III …, cit., 133. or. 48 Besteak beste: 1939ko martxoak 1, 1984ko maiatzak 14, 1986ko otsailak 5 eta 1987ko maiatzak 13 49 AGE 1149/1992, 1992ko abenduak 11 (ECLI:ES:TS:1992:9004). 50 AGE 17554/1993, 1993ko maiatzak 20 (ECLI:ES:TS:1993:17554). 51 O’CALLAGHAN MUÑOZ, Xavier, “El derecho de ocupación de la vivienda familiar en las crisis familiares”, Actualidad Civil, 1986, 1333. or. O’CALLAGHAN MUÑOZ, Xavier, “La vivienda familiar durante el tratamiento de las crisis matrimoniales”, El hogar y el ajuar de la familia en las crisis matrimoniales: bases conceptuales y criterios judiciales, Koordinatzailea, VILADRICH BATALLER, Pedro Juan, EUNSA, Nafarroa, 1986, 175-210. orr.
14 hartu behar da familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidea jatorrizko eskubidearen mendekoa dela, eta, beraz, eskubide horrek ezin duela izan aurrekoak ematen zituen ahalmenak baino handiagoak 52 . Horrela, soilik ezkontideen hasierako erabilera-eskubidearen oinarria eskubide erreal bat bada epaileak ematen duen erabilera-eskubidea eskubide erreal gisa eratuko da 53 . Hala, eskubideak izaera erreala duela defendatzeko argudio horrek eskaintzen duen aukera ezaren aurrean, egile batzuek erabaki dute familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidea egun existitzen diren eskubide errealen kategorietan (erabileraedo biztantze-eskubideak, funtsean) sartzea eta, horrela, eskubideak izaera juridiko erreala duela justifikatzea 54 . Hortaz, doktrinan, nagusiki, bi iritzi desberdin agertzen dira: batzuk erabilera-eskubide erreala dela deritzote; eta, beste batzuk, aldiz, biztantze-eskubide errealaren alde egiten dute. Lehenengoen artean, hau da, sortzen dena erabilera-eskubide erreal bat dela defendatzen dutenen artean, autore bat 55 nabarmendu daiteke. Bere esanetan, Kode Zibilaren 96. artikulu honek inskribatzeko moduko eskubide erreal propio baten esleipena jasotzen du, Kode Zibilean araututako erabileraeskubide errealaren antzekoa, baina legezko edo nahitaezko jatorria duena. Ugariagoak dira familiaren etxebizitzaren gainean aitortutako erabilera biztantze-eskubide erreala dela defendatzen dutenak. Horietako baten kasuan 56 , adibidez, eskubide hori kalifikazio juridiko zailekoa dela aitortu arren, biziartekoa ez den aldi baterako biztantze-eskubidetzat har daitekeela onartzen du. Gainera, beste autore baten ustez 57 , juridikoki ezin da justifikatu, beste 52 CAMY SÁNCHEZ-CAÑETE, Buenaventura: “Protección legal de la vivienda familiar”, Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 588. zk., 1988, 1609. or. Hain zuzen ere, hori gertatuko litzateke erabilera-eskubidearen izaera erreala onartuz gero titularrak jatorrian etxebizitza okupatzen duenean eskubide pertsonal baten ondorioz, bereziki errentamendu-kontratu baten ondorioz. 53 DE VERDA Y BEAMONTE, Jose Ramón, CARAPEZZA FIGLIA, Gabriele, “El derecho de uso de la vivienda familiar en las crisis familiares: comparación entre las experiencias jurídicas española e italiana”, Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 752. zk., 2015, 3387-3466. orr. 54 CERVILLA GARZÓN, María Dolores, “Naturaleza jurídica del…, cit., 3. orr. 55 GÓMEZ GÁLLIGO, Francisco Javier, “Las prohibiciones de disponer en el Derecho español”, Centro de Estudios Registrales, Madril, 1992, 129.or. Aldiz, VILLAGRASA ALCAIDEren ustez eskubide erreala da, baina ezin da oro har erabiltzeko eskubidearekin parekatu, adibidez, ezin delako erabiltzailea errentatzaile bihurtu (VILLAGRASA ALCAIDE, Carlos, “La atribución del uso de la vivienda familiar”, Anales VII (2004-2005): Centro para la Investigación y Desarrollo del Derecho Registral e Inmobiliario y Mercantil, Grupo Difusión, Bartzelona, 2005, 32. or. 56 LUNA SERRANO, Agustin, El nuevo régimen de la familia, Civitas, Madril, 1982, 358. or. 57 LUQUE JIMÉNEZ, María del Carmen, La atribución del derecho de uso de la vivienda familiar en situaciones de crisis matrimonial, Dykinson, Madril, 2012, 119.or.
15 kalifikazio bat egitea, eskubide subjektibo bat delako, pertsona batek gauza baten gainean duen interesa erabat babesten duena, eta hirugarrenekiko eraginkortasun orokorra ematen diona. Autore desberdinen argudioak aztertu ondoren, ez da zalantzan jartzen ezinezkoa dela iritzi bateratu bat lortzea eta horren erruduna Estatuko legegilea da. Izan ere, familia-etxebizitza erabiltzeko eskubideak Kode Zibilean gaur egun duen erregulazioa ez da nahikoa eta, horregatik, auzi honek legegileak ematen ez dion eta benetan merezi duen arreta behar du. 3. BIKOTEKIDE BATENA EDO BIENA DEN FAMILIA ETXEBIZITZAREN ERABILERAREN ESLEIPENA 3.1. Adingabearen interes gorena Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidea esleitzen denean, epaileari dagokio doktrinak zein jurisprudentziak ezarritako irizpideen arabera jardutea; nolanahi ere, irizpide horiek adingabearen interes gorenaren lehentasunezko irizpidearekin haztatu beharko dituelarik. Testuinguru honetan, adingabearen interes gorenak hainbesteko garrantzia dauka pisu handikoa den arrazoi batengatik: familia-gatazketan edo bikote-gatazketan, zoritxarrez, gurasoek adingabeak erabili ohi dituzte, beste gurasoaren aurkako kontrolerako eta tratu txarretarako bitarteko gisa, eta, batzuetan, imajina daitezkeen muturrik gogorrenetara eta ulertezinenetara iristen dira. Beraz, zalantzarik gabe, adingabeak eskubideen subjektutzat hartzeak lotzen gaitu, ez soilik barne-arauetan xedatutakoagatik bai eta Nazioarteko Zuzenbidea aplikatzeagatik ere, loteslea dena Espainiako estatuarentzat. Horrela, alde batetik, Haurren Eskubideei buruzko Konbentziotik abiatu beharra dago, Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartutakoa, eta Espainiak 1989. urtean berretsitakoa. Besteak beste, horrek, oinarrizko printzipio bezala, adingabearen interesa ezartzen du (3. artikulua). Beste alde batetik, Haurren Eskubideak Gauzatzeari buruzko Europako Hitzarmena 58 ere aipatzekoa da, Estrasburgon egindakoa 1996. urteko urtarrilaren 25ean eta Espainiak berretsitakoa 2015eko apirilaren 1ean. Hitzarmen horren arabera, haurrek beren eskubideak baliatzeko aukera izan behar dute eragiten dieten familia-prozedura guztietan (1.2. eta 1.3. artikuluak) 59 . Gainera, Europar Batasunaren esparruan, 2000. urteko Oinarrizko Eskubideen Gutuna aurkitzen da eta bere 24. artikuluak, agintaritza publikoek edo erakunde 58 MÚRTULA LAFUENTE, Virginia, El interés superior del menor y las medidas civiles a adoptar en supuestos de violencia de género, Dykinson, Madril, 2016, 80. or. 59 MÚRTULA LAFUENTE, Virginia, El interés superior…, cit., 80. or.
16 pribatuek gauzatutako egintza guztietan adingabearen interesari lehentasuna ematea derrigorrezkotzat ezartzen du 60 . Espainiako Estatuari dagokionez, haurren eta nerabeen babesa arautzen duen esparru nagusia, Kode Zibiletik bereiz, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan dago. Lege horren jatorrizko idazkeran, printzipio orokor gisa adingabeen interes gorena lehenestea (2. artikulua) ezarri zen; baina, uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoak, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatu zuenak, artikulu hori zehaztu zuen. Hortaz, egun, artikuluak haurrak bere interes gorena funtsezko kontsiderazioa izateko duen eskubidea arautzen du 61 . Hortik ondorioztatzen da adingabeak eskubidea duela berari dagokion neurri bat hartzen denean bere interes gorena balioztatu eta funtsezkotzat jo dadin, berari dagozkion ekintza eta erabaki guztietan, esparru publikoan zein pribatuan. Gainera, adingabearen interesarekin batera beste interes batzuk egotekotan, Legearen 2.4. artikuluaren arabera, horiek ere haztatuko dira konponbide batera iristeko; eta jokoan dauden interes legitimo guztiak ezin badira errespetatu, adingabearen interes gorena lehenetsi beharko da. Lan honetan zehar, askotan aipatu izango da adingabearen interes gorena, edo, beste modu batera esanda, favor filii delakoa. Izan ere, jurisprudentzian askotan azpimarratzen da semealabei buruzko neurriak arautzen dituen legezko araudi oro funtsezko irizpide horren arabera informatuta egon behar duela 62 . Zehazki, Auzitegi Gorenak familia-krisiko egoeretan adingabearen interes gorena honela definitu du 63 : hainbat faktore desberdinen batura da, ez bakarrik gurasoen inguruabar pertsonalekin eta hausturaren osteko seme-alaben premia afektiboekin zerikusia dutenak baizik eta, beste inguruabar pertsonal, familiar, material, sozial eta kultural batzuekin ere lotura dutenak. Laburbilduz, aztertzen ari garen gaiari aplikatuta, printzipio hori adingabearen biztantzeeskubidea bermatzean datza, gurasoak banandu edo dibortziatu aurretik zuen egonkortasunaz gozatzen jarraitzeko aukera emango dion familia-, hezkuntza-, harremaneta afektibitateingurunea aukeratuz. Hortaz, favor filii delakoan oinarrituta, adingabearen familia-egoera 60 MÚRTULA LAFUENTE, Virginia, El interés superior…, cit., 80. or. 61 MÚRTULA LAFUENTE, Virginia, El interés superior…, cit., 83. or. 62 AGE 1307/1983, 1983ko maiatzak 2 (ECLI:ES:TS:1983:1307). 63 AGE 530/2015, 2015eko irailak 25 (ECLI:ES:TS:2015:3890).
17 berriaren ondorioz ezinbestean gertatuko diren aldaketa berriek ezin izango dute eragin negatiborik izan adingabearen garapen pertsonal, sozial eta emozional egokian 64 . 3.2. 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura gertatzen denerako familia-harremanei buruzkoa 3.2.1. Legearen izatearen arrazoia eta testuingurua Gurasoen banantze edo haustura gertatzen denean, familia-etxebizitza izan dena erabiltzeko eskubidea nola esleitu behar den erabaki behar da. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan bi arau desberdin jarraituz egin daiteke, egoera bakoitzaren berezitasunak aintzat hartuta: Kode Zibileko 96. artikuluaren bidez edo Eusko Legebiltzarrak onartutako ekainaren 30eko 7/2015 Legearen bitartez. Azken horren onarpena Konstituzioaren 149.1.8. artikuluan 65 eta Autonomia Estatutuaren 10.5. artikuluan 66 oinarrituta, besteak beste, gure Autonomia Erkidegoari aitortzen zaion eskuduntzan oinarrituz egin da. 7/2015 Legearen helburu nagusienetariko bat zaintza partekatua arautzea da, bikotearen krisietatik eratorritako egoeretarako araubide egokiago gisa. Hala ere, erregulazioa beste gai batzuetara hedatzen da, zehazki, familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipenera. Izan ere, gairen bat Familia Zuzenbidean bereziki gatazkatsua bada, hura bikotearen krisietan familia-etxebizitza izan denaren erabilera noren alde eta nola esleitu behar den zehaztea da. Hori ez da harritzekoa kontuan hartzen bada, gehienetan, ondasun horrek osatzen duela familiaren ondarearen aktibo ekonomiko nagusia, eta, gainera, erabilera esleitzen ez zaionarentzat etxebizitza bat bilatzeak zailtasunak dakartzala. 64 BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel, “Criterios para la atribución del uso de la vivienda familiar”, Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 743. zk., 2014, 1353. or 65 EK 149.1.8.art.: “1. El Estado tiene competencia exclusiva sobre las siguientes materias: … 8.ª Legislación civil, sin perjuicio de la conservación, modificación y desarrollo por las Comunidades Autónomas de los derechos civiles, forales o especiales, allí donde existan. En todo caso, las reglas relativas a la aplicación y eficacia de las normas jurídicas, relaciones jurídico-civiles relativas a las formas de matrimonio, ordenación de los registros e instrumentos públicos, bases de las obligaciones contractuales, normas para resolver los conflictos de leyes y determinación de las fuentes del Derecho, con respeto, en este último caso, a las normas de derecho foral o especial” 66 Euskal Herriko Autonomia Estatutua, 10.5. art.: “La Comunidad Autónoma del País Vasco tiene competencia exclusiva en las siguientes materias: 5. Conservación, modificación y desarrollo del Derecho Civil Foral y especial, escrito o consuetudinario propio de los Territorios Históricos que integran el País Vasco y la fijación del ámbito territorial de su vigencia.”
18 Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Legegileak, gai hori arautzean, eta adingabearen interesetik abiatuta, 7/2015 Legearen bitartez honako helburu hauek lortu nahi ditu: i) familia-etxebizitzaren erabilera esleitzeari dagokionez, gurasoen arteko akordioa sustatzea; ii) adostasunik ezean epaileak haztatu behar dituen elementuen espektroa zabaltzea, esleipena zaintza-erregimenari ezinbestean lotuta gera ez dadin; eta iii) hausturaren ondoren, bikoteko kideen autonomia ahalik eta denbora laburrenean erraztea 67 . Halaber, gaia aztertzen hasi baino lehen, ezinbestekoa da argitzea 7/2015 Legea aplikatuko dela bai gurasoak ezkontideak direnean zein izatezko bikoteak direnean. Izan ere, Legeko 1.1.a) artikuluak 68 adierazten du bere xedeetariko bat deuseztasun-, banantzeedo dibortzioprozeduretatik zein izatezko bikoteen azkentze-prozeduretatik eratortzen diren familiaharremanak arautzea izango dela. Azkenik, aintzat izan behar da, hala eta guztiz ere, arau autonomikoa aldarrikatzeak ez duela gure lurraldean Kode Zibilaren aplikazioa erabat aldarazi; izan ere, hondarrekoa edo osagarria izatetik urrun, nahiko presente egoten jarraitzen du. Horren arrazoia da Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen aplikazio-eremua mugatua dela: ikuspegi objektibotik, ezkontzako edo ezkontzaz kanpoko prozedura mota guztietara zabaltzen bada ere; eremu subjektiboari dagokionez, eskatzen diren baldintzak zorrotzagoak dira. 3.2.2. Legearen aplikazio-eremua (2. artikulua) Aurreko atalean argi utzi den moduan, 7/2015 Legea ezin da automatikoki aplikatu Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen diren hausturaedo banantze-prozedura guztietan eta, beraz, badirudi, soilik ezargarria izango dela 2. artikuluko hipotesiren bat gertatzen denean. Hortaz, 7/2015 Legeko 2.1. artikuluak ebazten duen lehenengo gauza da Legea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremu osoan aplikatuko dela. Hala ere, horrekin lotuta, bikotekideei bi ezinbesteko baldintza betetzea eskatzen zaie: seme-alabengan guraso-agintea izatea eta gurasoek auzotasun zibila izatea. 67 CASTELLANOS CAMARA, Sandra, “La atribución del derecho de uso de la vivienda familiar en el País Vasco”, La vivienda en las crisis familiares, Koordinatzailea, CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2021, 141-170. orr. 68 7/2015 ekainak 30eko Legeko 1.1.a) art.: “1. La presente Ley tiene por objeto regular las relaciones familiares derivadas de los procedimientos siguientes: a) Los de nulidad, separación o divorcio y extinción de las parejas de hecho.”
19 1) Lehenengo baldintza: guraso-ahala izatea. Lehenengo baldintzari dagokionez, Legeak eskatzen du gurasoek seme-alabengan gurasoagintea izatea. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2017ko irailak 18ko 9/2017 Epaiaren 69 bidez, besteak beste, argi utzi zuen hura guraso-ahalaren baliokidea den guraso-agintea bezala ulertu behar dela. Egun, guraso-ahala aitaren eta amaren eginkizun duala da, ordenamendu juridikoak aitortu eta guraso-erantzukizuntzat jotzen duena, zenbait ahalmen emanez eta hainbat betebehar eta eginkizun betetzera behartuz 70 . Seme-alabatasunaren ondorioa da, eta, Kode Zibilaren 154. artikuluarekin bat etorriz, seme-alaben mesederako erabili behar da beti, haien nortasunarekin bat etorriz eta haien eskubideak eta osotasun fisiko zein mentala errespetatuz. Halaber, figura horrek izan duen bilakaera nabarmendu behar da: 1889ko Kode Zibilaren jatorrizko idazketan, aitari ematen zitzaion botere absolutua zen, amari modu subsidiarioan bakarrik ematen zitzaiona. Eta gaur egun, bi gurasoei aitortzen zaizkien ahalmenak legez ezarritako betebeharrak eta eginkizunak betetzera bideratuta daude 71 . Hain zuzen ere, guraso-ahala honela definitu daiteke: gurasoek haien emantzipatu gabeko umeekiko duten utziezinezko eskubide eta betebeharren multzoa 72 . Horrela, potestas gisa pentsatutako guraso-ahaletik officium gisa ulertutako guraso-ahalera igaro da, Auzitegi Gorenaren otsailaren 10eko Epaiak 73 adierazten duen moduan. Hau da, gaur egun, guraso-ahala, adingabearen interes gorenaren arabera, gurasoei esleitzen zaien kargutzat edo posiziotzat hartzen da. Laburbilduz, besteak beste, guraso-ahalaren ezaugarri nagusiak bi dira. Alde batetik, bi gurasoei esleitzen zaie, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren ondorio logiko gisa. 69 EAEJANE 9/2017, 2017ko irailak 18 (ECLI:ES:TSJPV:2017:2787). Hitzez hitz, Auzitegiak honela dio: “Y, el artículo 2.1 LRF al establecer el ámbito de aplicación personal y territorial, se refiere al "progenitor o progenitores que tengan la autoridad parental sobre sus hijos o hijas", entendiendo autoridad parental como equivalente a patria potestad (…).” 70 MARTÍN GARCIA DE LEONARDO, María Teresa, “Las relaciones paterno-filiales: la patria potestad”, Derecho civil IV: Derecho de familia, Zuzendaria, DE VERDA Y BEAMONTE, José Ramón, Tirant Lo Blanch, Valentzia, 2022, 333. or. 71 MARTÍN GARCIA DE LEONARDO, María Teresa, “Las relaciones paterno-…, cit., 334. or. 72 BERIAIN FLORES, Irantzu, “11. ikasgaia. Adingabea eta babes-erakundeak”, Zuzenbide Zibila. Sarrera, Eskubide Subjektiboa eta Pertsonaren Zuzenbidea, Zuzendaria, IMAZ ZUBIAUR, Leire, EHU/UPV, 2023, 258. or 73 AGE 43/2012, 2012ko otsailak 10 (ECLI:ES:TS:2012:625). Officium delakoaren ideia Auzitegi Gorenak nabarmentzen du, adieraziz guraso-ahala gurasoei esleitzen zaien officium bat dela, adingabearen interesa bete dadin lortzeko.
20 Beste alde batetik, guraso-ahalari datxezkion eginbeharrak betetzeko neurria adingabearen onuraedo interes-printzipioek ezartzen dute, haren nortasunarekin bat etorriz eta haren eskubideak eta osotasun fisiko eta mentala errespetatuz. Adingabearen interesa babestea ordena publikoko kontua da eta horren helburua haurraren oinarrizko eskubideak babestea eta hori gainerako gauzen aurretik lehentasunez gertatzea da, adingabeak bere interesen defentsan aritzeko duen gaitasun ezagatik 74 . 2) Bigarren baldintza: euskal auzotasun zibila Bigarren baldintzari dagokionez, 7/2015 Legean ezarritako irizpideen arabera familiaetxebizitza erabiltzeko eskubidea aitortzeko, gurasoei eskatzen zaie euskal auzotasun zibila 75 izatea. Baina honen barruan bi aukera desberdin aurreikusten dira: bi gurasoek euskal auzotasun zibila izatea edo bakarrik horietako batek edukitzea. Beraz, alde batetik, Legeko 2.1. artikuluari jarraituz, gurasoek haien seme-alabengan gurasoahala badute eta, aldi berean, biek euskal auzotasun zibila badute, 7/2015 Legea aplikatuko da eta, hortaz, horren arabera familia-etxebizitzaren erabilera esleituko da. Beste alde batetik, gerta daiteke, nahiz eta gurasoek seme-alabengan guraso-agintea izan, batek euskal auzotasun zibila izatea eta besteak ez. Testuinguru horretan, 7/2015 Legea aplikatzeko, 2.2. artikuluaren arabera, nahitaezkoa izango da bi gurasoek euskal auzotasun zibila aukeratu izana ezkondu edo izatezko bikotea eratu aurretik emandako dokumentuan. Azkenik, ezin da aipatu gabe utzi, aurreko paragrafoarekin lotuta eman daitekeen beste egoera bat, hain zuzen ere, Legeko 2.2. artikuluaren salbuespena dena: gurasoek auzotasun zibilik hautatu ez izana. Kasu horretan, Legeko 2.3. artikuluak ezartzen du bizilekura joko dela, ezkontideak zein izatezko bikotekideak izanda. Hortaz, gurasoek bizileku komuna Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan finkatuta badute, 7/2015 Legea aplikatuko da ere. 74 AGE 258/2011, 2011ko apirilak 25 (ECLI:ES:TS:2011:2666). 75 Hau da, 7/2015 Legea bat dator Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearekin, hain zuzen ere, kontzeptu berri hau sortzea lortu zuen legearekin: euskal auzotasun zibila. Hori zerbait berria izan zen, eta arau zibilaren bat-egitea ekarri zuen, ez erabatekoa, baina bai oso nabarmena, autonomia-erkidegoko lurralde osorako.
21 3.2.3. Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipena 7/2015 Legeak, bere 12. artikulu zabal eta luzearen bidez, familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidea esleitzeko irizpide desberdinak aurreikusten ditu, hurrengo paragrafoetan modu luze eta sakon batean aztertuko direnak. a) Gurasoen arteko akordioa eta epailearen onespena 7/2015 Legeko 12.1. artikuluaren 76 lehen aipamenak aditzera ematen du artikulu hau soilik aplikagarria izango dela ezkontide edo bikotekideen artean akordiorik egon ez denean edo egotekotan, epaileak hura onartu ez duenean. Hortaz, lehentasuna adostutakoak izango du. Lege honek bi modu aurreikusten ditu aurreko paragrafoan aipatutako gurasoen arteko akordioa aurrera eramateko eta hori da, Kode Zibilarekin alderatuta, 7/2015 Legeak eskaintzen duen berezitasun bat. Alde batetik, akordioa lor daiteke Legeko 5. artikuluan araututa dagoen hitzarmen arauemailearen bidez eta tresna hura aurrera eramatea bideragarria izango da banantzea edo haustura bien adostasunez edo batek bestearen adostasunarekin eskatzen dutenean. Beste alde batetik, hura gertatu aurretik lortu daitekeen eta 7/2015 Legeko 4. artikuluak arautzen duen aurreikuspen-akordioaren bidez ere egin daiteke. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko legegileak gurasoen eskura jartzen du, hitzarmen arauemaileaz gain, beste bitarteko bat: elkarbizitza hausten denerako itun bat. Izan ere, akordio horren bidez, bikotearen balizko krisiari aurrea hartuz, aldeek dituzten familia-harremanen baldintzak arautzeko aukera izango dute 77 . Laburbilduz, azken batean, familia-etxebizitzaren erabileraren xedeari buruzko erabakia gurasoek elkarrekin adostuta har dezakete, haustura zein banatzea gertatu aurretik (aurreikuspen-akordioa) edo gertatu ondoren (hitzarmen arauemailea). 7/2015 Legeak arautzen dituen hitzarmen arauemailea eta aurreikuspen-akordioa Kode Zibilaren 1255. artikuluak aurreikusten duen borondatearen autonomiaren isla argiak dira 78 . Hala ere, nahiz eta, oro har, borondatearen autonomia funtsezko elementua den loturak sortu 76 7/2015 ekainak 30eko Legeko 12.1. art.: “1. En defecto de acuerdo o de su aprobación judicial, el juez atribuirá el uso de la vivienda familiar, y de los enseres y el ajuar existente en ella, en atención a lo que sea más conveniente para el interés superior de los hijos e hijas, a criterios de necesidad de los miembros de la pareja y a la titularidad de la vivienda.” 77 CASTELLANOS CAMARA, Sandra, “La atribución del…, cit., 145-147. orr. 78 FERRER GUARDIOLA, Joan Andreu, “La autonomía de la voluntad como presupuestos de admisibilidad de los pactos en previsión de ruptura matrimonial y los problemas derivados de su eficacia diferida”, Los nuevos retos del derecho de familia, Zuzendariak, HINOJAL, Silvia, SEBASTIÁN, Valentín, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2020, 261.or.
28 etxebizitzaren esleipena zaintza eta jagoletzaren arabera egiten den kasuetarako, aipatutako artikuluaren atal zehatz horren bukaeran honako adierazpen garrantzitsu bat aurreikusten du: “...dispondrá del uso solo mientras dure la obligación de prestarles alimentos”. Beraz, kasu honetan, familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidea esleitu zaion gurasoak erabilera hori aldi baterako bakarrik izango du, eta, zehazkiago, mantenua emateko betebeharrak irauten duen bitartean. Hala ere, doktrinak oso desegokitzat jotzen du mantenua emateko betebeharrari egiten zaion aipamen hura, hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, mantenua emateko betebeharrak aurreikusi ezin den denbora-muga duelako; eta, beste alde batetik, 7/2015 Legearen 10.4. artikuluaren arabera (Kode Zibilaren 93.2. artikuluarekin lotuta), adin nagusikoek mantenua jasotzeko eskubidea izaten jarraitzen dutelako. Hortaz, etxebizitzaren erabileraren esleipenak, adin nagusiko semeari mantenua emateko betebeharra amaitu arte iraungo al du? Galdera horri erantzun bat eman baino lehen, mantenu-betebeharraren kontzeptuaren inguruan azterketa sakonago bat egitea beharrezkoa suertatzen da, egungo egoera zein den behar bezala definitzeko. Gurasoek bikote izateari uztea erabakitzen dutenean eta krisiaren ondoren bakoitzak semealaba komunei emango dien laguntza zein neurritan gauzatuko den finkatzeko, mantenupentsioak leku garrantzitsua betetzen du. Hain zuzen ere, Kode Zibilaren 93.I. artikuluak 100 berak xedatzen du epaileak erabakiko duela, nolanahi ere, guraso bakoitzak zein ekarpen egin behar duen mantenu-betebehar horretan. Betebehar hori baldintzarik gabekoa da, ez baitago obligaziodunaren gaitasunari edo onuradunaren beharrari buruzko inolako baldintzaren mende. Gainera, ez da hura azkentzeko kausarik aurreikusten, nahiz eta, ustez, adin-nagusitasunera iritsi arte iraungo duen 101 . Baina pentsioa ez da adin-nagusitasunera iristean iraungitzen; izan ere, Auzitegi Gorenak finkatuta duen bezala, mantenu-betebeharrak bere horretan dirau 102 . Gertatzen dena da horren oinarria eta araubidea aldatzen direla, Kode Zibilaren 142. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera araututa egotera igarotzen delarik. Hau da, familiaetxebizitzan seme-alaba adindunak edo emantzipatuak bizi badira eta ez badute independentzia 100 Kode Zibileko 93.I. art.: “El Juez, en todo caso, determinará la contribución de cada progenitor para satisfacer los alimentos y adoptará las medidas convenientes para asegurar la efectividad y acomodación de las prestaciones a las circunstancias económicas y necesidades de los hijos en cada momento.” 101 AGE 55/2015, 2015eko otsailak 12 (ECLI:ES:TS:2015:439). 102 AGE 1135/2003, 2003ko azaroak 28 (ECLI:ES:TS:2003:7562).
29 ekonomikorik 103 lortu, epaileak Kode Zibilaren 142. artikuluaren eta hurrengoen arabera zor den mantenua finkatuko du. Hortaz, independentzia ekonomikorik ez izatea eta seme edo alaba nagusia gurasoetako batekin bizitzea sine qua non baldintzak izango dira epaileak haren aldeko mantenu-pentsioaren jatorria balioesteko. Ondorioz, seme-alabek adin-nagusitasuna eskuratzeak ez du nahitaez ekarri behar mantenu-betebeharra iraungitzea 104 . Beraz, momentu honetan, hasieran planteatutako galderari 105 heldu beharra dago. Horren inguruan doktrinak 106 jarrera argi bat bereganatu du adieraziz egindako familia-etxebizitzaren erabileraren esleipena ezin dela seme-alaba adingabeen adin-nagusitasuna baino haratago joan. Hortaz, nahiz eta badirudien, 12.5. artikuluaren bigarren paragrafoaren lehen irakurraldian, legearen asmoa erabilera hori mantenua emateko betebeharrak irauten duen bitartean mantentzea dela (eta ez, adin-nagusitasuna lortze hutsagatik), 12. artikuluaren 11.e) atalean 107 egiten den aipamenak argibide bat eskaintzen du. Izan ere, ezartzen du esleipena zaintza eta jagoletzaren arabera egiten denean, hura amaitzeagatik azkenduko dela, hain zuzen ere, adinnagusitasunarekin. Horregatik, familia-etxebizitzaren erabilera esleitzeak ez du inoiz 103 ORDÁS ALONSO, Marta, “La atribución del uso de la vivienda familiar en la nueva redacción del art. 96 CC fruto de la Ley 8/2021 por la que se reforma la legislación civil y procesal para el apoyo de las personas con discapacidad en el ejercicio de su capacidad jurídica”, La vivienda en las crisis familiares, Koordinatzailea, CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, Tirant Lo Blanch, Valentzia, 2021, 297. or. Independentzia ekonomikoaren kontzeptuak aipamen berezia merezi du; izan ere, badirudi hura ezin dela lan-merkatuan sartzearekin parekatu eta, ordea, norberaren sostenguaren auto-gaitasun gisa ulertu behar dela. Baina, noiz kontsidera daiteke mantenu-hartzaileak autosufizientziarako baliabide nahikoak dituela? Doktrinaren arabera, hori gertatuko da diru-sarrerek beren premiei erantzuteko modukoak direnean familia-etxebizitzan mantentzen den bizi-mailaren arabera. Nolanahi ere, independentzia ekonomikoa ezin da presumitu eta, hortaz, mantenua erreklamatzen duenak frogatu beharko du; izan ere, seme-alaba adingabeen ustezko beharrizanaren presuntzioa ezin da seme-alaba nagusiengana hedatu. 104 BERIAIN FLORES, Irantzu, IMAZ ZUBIAUR, Leire, “La falta de relación entre el progenitor alimentante y sus hijos mayores de edad como causa de extinción de la obligación de alimentos”, Revista Boliviana de Derecho, 34. zk., 2022, 126. or. 105 Familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipenak, adin nagusiko semeari mantenua emateko betebeharra amaitu arte iraungo al du? 106 PUEYO PUENTE, Gonzalo, “Ley 7/2015 de 30 de junio, de relaciones familiares en supuestos de separación o ruptura de los progenitores: Pensión de alimentos, pensión compensatoria, compensación del 1438 CC, y vivienda familiar”, Ponencia impartida en las Jornadas Aproximación a las recientes reformas de la LEC, el CP, el CC, desde la óptica del derecho de Familia, organizadas por el Ilustre Colegio de Abogados del Señorío de Bizkaia y la AEAFA, celebradas en Bilbao, el 19 y 20 de noviembre de 2015. 107 7/2015 ekainak 30eko Legeko 12.11.e) art.: “Son causas de extinción del derecho de uso: … e) Si se hubiera atribuido judicialmente por razón de la guarda, se extinguirá por la finalización o cese de ésta o de la obligación de prestar alimentos”.
30 gaindituko seme-alaben adin-nagusitasuna; izan ere, zaintza eta jagoletza amaitzen denean aitorpen hori iraungiko da. Honen inguruan Arabako Probintzia Auzitegiaren 2017ko uztailak 11ko Epaia 108 aritu da, horri buruz Auzitegi Gorenak duen doktrinari helduz, non baieztatzen den seme-alaba adingabeek jasotzen duten lege-tratamendua desberdina dela. Hala, seme-alaba adingabeei zor zaien babesa eta laguntza baldintzarik gabekoa da eta Konstituzioaren agindutik eratortzen da zuzenean; baina ez da berdin gertatzen adinez nagusikoen kasuan. Hortaz, horregatik, zentzuzkoa da etxebizitza erabiltzeko eskubidea azkendutzat jotzea seme-alabek adinnagusitasuna eskuratzen dutenean. Ondorioz, mantenua emateko betebeharrak irauten duen bitartean baino ez zaio esleituko aipamenak ez dio, literalki, erreferentzia egiten adin-nagusiko seme-alabaren independentzia ekonomikoari, baizik eta adinez nagusi izateari. 3.2.5. Desgaitasunen bat duten seme-alaba adindunei aipamen berezia Desgaitasunen bat duten seme-alaba adindunei ematen zaien tratamendua nabarmen aldatu da 8/2021 Legea, ekainaren 2koa, legeria zibila eta prozesala erreformatzen dituena desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko, indarrean sartu zenetik. Horregatik, ulertu ahal izateko, zein den ematen zaien tratamendua eta, zehazki, familia-krisiko egoeretan nola esleitu behar den familia-etxebizitzaren erabilera, ezinbestekoa da Legea indarrean sartu aurretiko paradigma aztertzea. I. 8/2021 Legea indarrean sartu aurreko egoera: New Yorkeko 2006ko Hitzarmena. Duela urte batzuetatik hona, desgaitasunari dagokionez, eredu tradizionaletik eredu sozial baterantz jo da, desgaitasuna duten pertsonak gizartean erabat integratzeko, haien duintasuna babesteko eta oinarrizko eskubideak berdintasunez baliatzea lortzeko asmoz. Azkenean, hamarkada bat baino gehiagoko atzerapenarekin bada ere, eta zenbait aurreproiektuen ondoren, aldaketa hura 8/2021 Legean gauzatu da. Hala ere, hori ez da espainiar legegileari bururatu zaion ideia berri bat; izan ere, oinarria Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 12. artikuluan dago. Hitzarmena, 2006. urteko abenduaren 13an New Yorkeko Nazio Batuen egoitzan onartutakoak, historian zehar desgaituek jasan dituzten eta, batzuetan, oraindik ere pairatzen dituzten isolamendueta marjinazio-egoeren aurrean Nazioarteko Komunitateak emandako erantzuna adierazi zuen. 108 PAE Araba 337/2017, 2017ko uztailak 11 (ECLI:ES:APVI:2017:522)
31 Hura 2008ko maiatzean indarrean jarri zen, eta Espainiako Estatuak berretsi zuen; lege-tresna horren helburua betetzeko, barne-legeria egokitzeko konpromisoa hartuz. Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmenak paradigma-aldaketa bat bermatu zuen desgaitasunaren tratamenduan, eta giza eskubideen ikuspegian kokatzen du. Ikuspegi horren arabera, desgaitasuna duten pertsonek gainerako herritarren eskubide berberak dituzte, eta berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzen dira titulartasunari, gozamenari, babesari eta egikaritzeari dagokienez. Horrenbestez, DPEH-ren helburua honela laburbildu daiteke 109 : desgaitasunen bat duten pertsonen oinarrizko eskubide eta askatasun guztiak erabat eta berdintasunez gozatu, babestu eta ziurtatzea, bai eta pertsona horien duintasuna errespeta dadin sustatzea ere. Zehazki, Hitzarmenaren 12. artikulua funtsezkoa da 8/2021 Legeak eragin duen erreformaren zergatia eta helburuak ulertzeko. Hortaz, laburbilduz, estatu partaideei honako betebehar hauek ezartzen dizkie: a) Desgaitasuna duten pertsonek gaitasun juridikoa dutela aitortzea, gainerakoen baldintza berberetan eta bizitzaren alderdi guztietan (12.2. artikulua), dimentsio estatikoan (eskubideen titulartasuna) zein dinamikoan (eskubide horiek egikaritzeko aukera). b) Lege-esparru horren babesean, desgaitasuna duten pertsonek erabakiak hartzeko eredu berri bat agertzen da: sistema tradizionalak ordezkapen edo ordezkaritza eredu baterantz jotzen zuen bitartean; eskubideen eta askatasunen defentsan oinarritutako sistema berriak, aldiz, pertsona bere erabakien benetako egile izatera orientatuko duen laguntza-neurrien eredu bat babesten du 110 (12.3. eta 12.5. artikuluak). c) Gaitasun juridikoa baliatzeari buruzko neurriek, besteak beste, honako hau ziurtatu beharko dute: pertsonaren eskubideak, borondatea eta lehentasunak errespetatzen dituztela; interes-gatazkarik eta bidegabeko eraginik ez dagoela; proportzionalak eta pertsonaren inguruabarrei egokituak direla; ahalik eta eperik laburrenean aplikatzen 109 SANCHEZ HERNANDEZ, Angel, “Las personas con discapacidad intelectual en el ejercicio de su capacidad jurídica: de la incapacitación al apoyo”, La reforma en favor de las personas con discapacidad, Koordinatzaileak, LASARTE ÁLVAREZ, Carlos, JIMÉNEZ MUÑOZ, Francisco Javier, Dykinson, Madril, 2023, 23. or. 110 Adibide moduan, Auzitegi Gorenaren 2009ko apirilaren 29ko 282/2009 Epaiak (ECLI:ES:TS:2009:2362), auzi konkretu batean, ikuspegi juridiko berri hori isladatzen du, honako hau ezarriz: babes-sistema bat eman behar zaio, ez bazterketa-sistema bat.
32 direla; eta agintaritza edo organo judizial eskudun, independente eta inpartzial batek aldian behin azterketak egiten dituela (12.4. artikulua). II. 8/2021 Legea indarrean sartu ondorengo erreformaren gakoak. a. Ezgaitze judiziala ezabatzea. Erreforma osoaren oinarri den eskubidea eta printzipioa, 2006. urteko Hitzarmenarekin bat etorriz, desgaitasuna duen pertsonaren borondatea eta lehentasunak babestea da, bai eta gizaki izateari datxekion gaitasuna ezin dela aldatu ere. Horregatik, 8/2021 Legeak eragin duen erreformarekin, desgaitasuna duen pertsonari ematen zaion arreta juridikoa ez da gehiago oinarritzen haren gaitasuna erabat edo partzialki mugatzean, eta, ondorioz, ezgaitze judizialean eta zaintza-erakunde baten mende egotean. Baizik eta, paradigma berria argia da: gaitasuna pertsona izatean datza, eta, horregatik, ezin da murriztu ezta aldatu ere 111 . Ondorioz, 8/2021 Legeak lortu du desgaitasuna duten pertsonak ezgaitzeko edo gaitasuna judizialki eraldatzeko prozedurak ezabatzea. b. Laguntza-sistema bat ezartzea. Hitzarmenaren printzipioak eta postulatuak betez, arau orokor gisa, desgaitasuna duen pertsona bera arduratuko da bere erabakiak hartzeaz, eta laguntza-neurrietan oinarritutako sistema bat emango zaio hala behar duen kasuetan. Beraz, 8/2021 Legea onartzean, laguntza edo babeseko ereduak tokia hartu zion indarrean zegoen ordezkapen-ereduari eta, horrela, orain, laguntzaneurrien bidez, lehentasunezko posizio batean jartzen da desgaitasuna duen pertsona. Izan ere, pertsona orori datxekion duintasun pertsonala dela eta, bere gaitasun juridikoa gainerako pertsonen baldintza berberetan gauzatzeko aukera izan behar du 112 . Oro har, laguntza-neurri guztien helburua izango da desgaitasuna duen pertsonaren nortasunaren garapen osoa ahalbidetzea, berdintasun-baldintzetan; hari laguntzea, premiaeta proportzionaltasun-printzipioen arabera eta soilik beharrezkoa den eremuetan; haren 111 GARCÍA GARNICA, María del Carmen, “Consideraciones generales sobre la Ley 8/2021: de la incapacitación a la salvaguarda de la autonomía de la persona con discapacidad”, Reformas legislativas para el apoyo a las personas con discapacidad. Estudio sistemático de la Ley 8/2021, de 2 de junio, al año de su entrada en vigor, Zuzendariak, LLEDÓ YAGÜE, Francisco, FERRER VANRELL, María Pilar, EGUSQUIZA BALMASEDA, María Ángeles, LÓPEZ SIMÓ, Francisco, Dykinson, Madril, 2022, 80. or. 112 PALACIOS BARREIROS, Agustina, El modelo social de discapacidad: orígenes, caracterización y plasmación en la Convención Internacional sobre los Derechos de las personas con discapacidad, Colección CERMI, 36. zk., CINCA, Madril, 2008.
33 borondatea, nahiak eta lehentasunak errespetatzea; eta pertsonaren duintasunarekiko errespetuan eta haren oinarrizko eskubideen babesean oinarrituko dira 113 . c. Borondatezko laguntza-neurriek duten lehentasuna. Orain, 8/2021 Legeak eragindako erreformari esker, Kode Zibilaren 250. artikuluan 114 laguntza-neurrien sistema arautzen da. Artikulu horretan adierazten den bezala, pertsona batek bere gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza-neurriak behar dituenean, borondatezkoak ez ezik, kuradoretza 115 , defendatzaile judiziala 116 eta izatezko zaintza 117 ere izan daitezke. Hortaz, laguntza judizialeko neurrien gainetik, lehentasuna borondatezko izaera dutenek izango dute, hau da, desgaitasuna duen adin nagusiko pertsonak berak bere borondatez egokitzat jotzen dituenak eta Kode Zibileko 254-262. artikulu bitartean araututa daudenak. Ondorioz, zalantzarik gabe, erreformaren berritasun nabarmenetako bat, desgaitasuna duten adin nagusikoei dagokienez, zaintza-figura adierazgarriak kentzea izan da 118 . Horrenbestez, gurasoahala (luzatzeko edo birgaitzeko aukera desagertuta) eta tutoretza emantzipatu gabeko adingabeen zaintzarako soilik gorde dira. Beraz, 8/2021 Legea indarrean sartu baino lehen, ezgaitzeko prozeduren bidez, posiblea zen seme-alaben gaineko gurasoa-ahala luzatzea edo birgaitzea eta, ondorioz, desgaitasunen bat 113 GARCÍA GARNICA, María del Carmen, “Consideraciones generales sobre…, cit., 81. or. 114 KZeko 250.I. art.: “Las medidas de apoyo para el ejercicio de la capacidad jurídica de las personas que lo precisen son, además de las de naturaleza voluntaria, la guarda de hecho, la curatela y el defensor judicial” 115 RODRÍGUEZ ELORRIETA, Naiara, “12. ikasgaia. Desgaitasuna eta babes-erakundeak”, Zuzenbide Zibila. Sarrera, Eskubide Subjektiboa eta Pertsonaren Zuzenbidea, Zuzzendaria, IMAZ ZUBIAUR, Leire, EHU/UPV, 2023, 282. or. Autoreak ezartzen du 8/2021 Legeak aurreikusten duen babes-erakunde osoena dela, laguntzarako edo asistentziarako aurreikusita dagoena. Hortaz, kuradoreak bere kuradoretzapekoa laguntzen du arlo pertsonalean zein ondarezkoan, nahiz eta horrek ez duen esan nahi, salbuespen gisa bada ere, kuradoreak ordezkaritza funtzioak bete ezin ditzakeenik. 116 Defendatzaile judizialak duen berezitasun bat da behin-behineko kargua dela; berez, beste babeserakundeek kale egiten dutenean uzten duten hutsunea betetzeko erabiltzen delako (adibidez, laguntza eman behar duen pertsonaren eta desgaitasuna duenaren artean interes-gatazka bat sortzen denean). 117 Egitatezko zaintza konplexutasun txikiena daukan figura bat da; izan ere, izendapen formalen bat egiteko beharrik gabe, pertsona batek desgaitasuna duen pertsonaren ardura hartzen badu, egitatezko zaintzaile batean bilakatuko da, agintari judizialaren erabakirik egon gabe 118 DE AMUNÁTEGUI RODRÍGUEZ, Cristina, “El protagonismo de la persona con discapacidad en el diseño y gestión del sistema de apoyo”, Claves para la adaptación del ordenamiento jurídico privado a la Convención de Naciones Unidas en materia de discapacidad”, Zuzendariak, DE SALAS MURILLO, Sofía, MAYOR DEL HOYO, María Victoria, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2019, 125. or.
34 zuten seme-alaba adin nagusiak guraso-ahalaren pean jarraitzea. Guraso-ahalaren luzapena legearen aginduz gertatzen zen semea edo alaba adin-nagusitasunera iristen zenean eta lehenago epai baten bidez ezgaitua izan bazen, Kode Zibileko 200. artikulu zaharrean adierazitako arrazoiengatik 119 . Bestalde, guraso-ahala birgaitzen zen, seme-alaba adinduna eta ezkongabea gurasoekin edo gurasoetako edozeinekin bizitzen jarraitzen bazuen eta, momentu horretan, judizialki ezgaitua bazen 120 . Hortaz, Kode Zibilaren 171. artikuluaren erredakzioak argi uzten zuen, seme-alabak, guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende gera zitezen, adin nagusikoak izan behar zirela eta judizialki ezgaituta egon behar zutela, hemezortzi urte bete aurretik (guraso-ahal luzatua) edo ondoren (birgaitutako guraso-ahala). Gainera, zehazki, guraso-ahala birgaitzeko, bi betekizun gehigarri eskatzen ziren: seme-alabak ezkongabea izatea eta gurasoekin edo gurasoetako edozeinekin bizitzea. Hortaz, 8/2021 Legea indarrean sartu baino lehen, desgaitasunen bat zuten seme-alaba adindunen alde guraso-ahala luzatzea edo birgaitzea posiblea zen; baina erreformaren ondorioz ezgaitzeko prozedurak ezabatu direnez, bi figura horiek desagertu dira. Orain, desgaitasunen bat duten seme-alaba adin nagusien alde laguntza-neurriak ezar daitezke baina ez, aldiz, guraso-ahala. Horren inguruan, berriki mintzatu da Auzitegi Gorena 121 , 2024ko irailak 18ko 1143/2024 Epaiaren bidez, argi utziz neurriek laguntza behar duen pertsonaren premien araberakoak izan behar dutela, pertsona horrek bere gaitasun juridikoa baliatzean duen ahalik eta autonomia handiena errespetatuz, eta, nolanahi ere, haren borondateari, nahiei eta lehentasunei erantzunez. III. Familia-etxebizitzaren erabilera-eskubidearen esleipena desgaitasuna duten semealaba adindunak daudenean Azaldutako guztiak ondorio nabarmenak dakartza 7/2015 Legearen aplikagarritasunari dagokionez. Izan ere, 7/2015 Euskal Legearen 2. artikuluaren lehenengo atalean arautzen den legearen aplikazio-eremua ezartzean, baldintzetariko bat gurasoek haien seme-alabengan guraso-ahala izatea da. 119 PAE Madril 1017/2001, 2001eko urtarrilak 26 (ES:APM:2001:1017). 120 QUESADA GONZÁLEZ, María Corona, La tutela y otras instituciones de protección de la persona (Un estudio de sentencias, autos y resoluciones), Atelier, Bartzelona, 2004, 169. or. 121 AGE 1143/2024, 2024ko irailak 18 (ECLI:ES:TS:2024:4400).
35 Gaur egun, 8/2021 Legea indarrean sartzearen ondorioz, guraso-ahala emantzipatu gabeko adingabeen zaintzarako erreserbatu da, eta, ondorioz, ezabatu da desgaitasunen bat duten semealaba adindunen gaineko guraso-ahala (bere garaian, luzatua edo birgaitua zena). Hortaz, supostu horretan, jada ez da 2.1. artikuluak eskatzen duen baldintzetariko bat betetzen eta, beraz, ezin izango da 7/2015 Legea aplikatu familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidea esleitzeko. Horren ordez, Kode Zibila aplikatzea egokiena litzateke. Baieztapen hori babesteko, 8/2021 Legea indarrean sartu baino lehen doktrina-iritzi oinarridun batek 122 egindako adierazpen bat erabiltzea egokia izan daiteke. Horren arabera, 7/2015 Legearen edukia Kode Zibilak eta Prozedura Zibilaren Legeak prozedura horiei dagokienez ezartzen dituzten artikuluekin koordinatu behar da. Zehazki, doktrinak dioen moduan, Legea ez da iristen edozein ezkontza-prozeduretara edo izatezko bikoteak azkentzeko prozeduretara, baizik eta soilik seme-alaba adingabeak inplikatuta egon daitezkeenetara. Izan ere, nahiz eta manu batzuek judizialki gaitasuna eraldatuta duten seme-alabak ere aipatzen dituzten, 7/2015 Legeak, ziurrenik, erreferentzia egin nahi die guraso-ahalaren luzapenaren edo birgaitzearen mende daudenei. Hortaz, doktrinaren esanetan, halako seme-alabak egon ezean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabat aplikagarriak dira Espainiako Kode Zibilean eta Prozedura Zibilaren Legean prozedura horiei buruz jasotako xedapenak 123 . 3.3. Kode Zibila Estatu mailan, familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipena Kode Zibileko 96. artikuluan arautzen da, berriki aldatu dena ere ekainaren 2ko 8/2021 Legearen bidez. Horregatik, Kode Zibilaren 96. artikuluaren idazketa berriak lan honen xede den eskubidea esleitzeko hirugarren irizpide bat aitortzen du: komunak diren seme-alaba adingabeen 122 SEISDEDOS MUIÑO, Ana, “La coparentalidad y la custodia…, cit., 104. or. 123 Hitzez hitz honela dio doktrinak: “Las previsiones contenida en la LRF han de coordinarse con las que, con relación a dicho procedimientos, establecen el CC y la LEC. Parece evidente que (…) la normativa vasca, (...) no resulta aplicable a todos los procesos matrimoniales o de extinción de parejas de hecho, sino únicamente a aquellos en los que se encuentren implicados hijos o hijas menores de edad, aunque en algunos de sus artículos se menciona también a los hijos incapacitados, pensando probablemente en los sometidos a prórroga o rehabilitación de la patria potestad; faltando estos, seguirán siendo plenamente aplicables las disposiciones del CC y de la LEC”.
36 interesarekin eta babes handiena behar duen ezkontidearen 124 interesarekin batera, orain desgaitasun-egoeran dauden seme-alaba komunen interesa ere babesten da 125 . Hortaz, atal honen bidez, Kode Zibilaren 96. artikuluak arautzen dituen eta jurisprudentziak zehaztu dituen familia-etxebizitzaren erabilera esleitzeko irizpideak azalduko dira, ahaztu gabe seme-alabak dituzten 126 eta ez dituzten 127 bikotekideen egoerei eraentza desberdina aplikatzen zaiela. Gainera, azpi-atal berezi bat bideratuko da 8/2021 Lege berriak, esparru honetan ere, eragin dituen aldaketa nabarmenak azalaraztera. 3.3.1. Familia-etxebizitzaren erabilera esleitzea guraso bakarreko zaintzan Hasteko, azpimarratu behar da, 7/2015 Legearekin alderatuta, Kode Zibileko 96. artikuluak soilik egiten diola aipamena guraso bakarreko zaintza eta jagoletzari. Hortaz, hura partekatua denean, ez dago jarraitu daitekeen artikulurik erabilera-eskubidearen esleipenaren inguruan erabaki judizial bat hartu ahal izateko. Horren ondorioa honako hau izan da: jurisprudentziak lortu behar izan du esleipen-irizpideak ezartzea, geroago azalduko den bezala. 124 Kode Zibilaren 96. artikuluaren hitzez-hitzezkotasunetik zein bere kokapen sistematikoagatik (Lehenengo Liburuko IV. Tituluko IX. Kapituluan) ondoriozta daiteke, oker bada ere, ezkontza-lotura aurresuposatzen dela. Hala ere, Auzitegi Gorenaren erabakia argia da: artikulu honen ondorioak izatezko bikoteen haustura-egoeretara ere hedatzen dira (AGE 5/2015, urtarrilak 16 (ECLI:ES:TS:2015:190)). 125 OTERO CRESPO, Marta, “Modificación del Código Civil. Artículo 96”, Comentario articulado a la reforma civil y procesal en materia de discapacidad, Zuzendariak, GARCÍA RUBIO, María Paz, MORO ALMARAZ, María Jesús, Aranzadi, Zizur Txikia, 2022, 135. or. 126 Supostu hori Kode Zibileko 96.1. artikuluan arautzen denez eta Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak jaiotzagatiko seme-alabatasunaren diskriminazio-eza ezartzen duenez, izatezko bikoteei analogiaz aplikatzen zaie horren edukia. Horrela, krisialdiaren ondorioz, izatezko bikotekideek komunak diren seme-alaba adingabeak edo desgaitasun-egoeran daudenak dituztenean, familiaetxebizitzaren xedea bertan jasotako arauen arabera arautuko da. Hori da, hain zuzen, doktrinaren gehiengoak eta Auzitegi Gorenak ulertzen dutena. Ildo horretan, oso interesgarria da apirilaren 1eko Epaia (AGE 221/2011, 2011ko apirilak 1 (ECLI:ES:TS:2011:2053)), bere adierazpenen argitasunagatik: ezkondu gabeko bikoteen edo ezkontideen egoeren arteko antzekotasuna ez da aldarrikatu behar gurasoen harremanetatik (ezkonduak eta ezkondu gabeak), baizik eta seme-alaben babesetik, berdina izan behar dena bi kasuetan. Gainera, seme-alabak dituzten izatezko bikoteen aldeko aplikazio analogikoa ez da bakarrik mugatuko Kode Zibilaren 96.1. artikuluaren edukira eta, beraz, zaintza-esklusiboa ezartzen den kasuetara; baizik eta zaintza partekatua aitortzen den supostuaren inguruan jurisprudentziak esandakora ere. 127 Supostu hau Kode Zibileko 96.2. artikuluan arautzen da eta, hau, seme-alabarik ez dituzten izatezko bikoteen egoerari ezin zaio analogiaz aplikatu. Horren arrazoia, doktrinaren arabera (CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, “La atribución del…, cit., 62. or.), modu labur eta argi batean, honako hau da: seme-alabarik ez daudenean, ezkontza eta izatezko elkartzeak ez dira errealitate baliokideak.
37 Guraso bakarreko zaintzarekin lotuta, azpimarratzekoa da Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako ikerketa 128 . Izan ere, horrek argi uzten du atal honetan aztertuko den Kode Zibilaren 96. artikuluaren lehen lerrokadak 129 duen garrantzia. Zehazki, ikerlanak adierazten du, nahiz eta zaintza partekatua gero eta garrantzitsuagoa den seme-alaben zaintza esleitzeko prozesuetan; oraindik ere joera nagusia zaintza hori guraso bakar bati ematea dela. Artikulu horren edukia modu sakon batean aztertu baino lehen eta, beraz, guraso bakarreko zaintzan familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipena nola arautzen duen azaldu aurretik, komenigarria da bere erredakzioari dagokionez, bi aipamen garrantzitsu egitea. Horretarako, jurisprudentziaz baliatzea biderik egokiena da, zehazki, Konstituzio Auzitegiko Bigarren Salaren martxoak 6ko 12/2023 Epaiaz 130 . Alde batetik, Kode Zibilaren 96.1. artikuluan familia-etxebizitzaren erabilera esleitzeari dagokionez aipatzen dituen seme-alabak komunak direla ezartzen du. Gai hori, Konstituzio Auzitegiaren arabera, ez da hutsala; izan ere, hausturaren aurreko edo ondorengo harremanen ondorioz ezkontideetatik edozeinen semealabak badaude, nahiz eta adingabeak izan, ez dagokie familia-etxebizitza erabiltzea. Beste alde batetik, artikuluak dio ezkontideen artean onetsitako akordiorik ezean, agintaritza judizialak erabilera komunak diren seme-alaba adingabeei eta haiekin dagoen ezkontideari aitortu behar diela 131 . Horrek, Konstituzio Auzitegiaren esanetan, lotura zuzena du Kode Zibilaren 96.1. artikuluaren lehen esaldian aipatzen den egokituko zaie terminoak duen aginduzko izaerarekin. Izan ere, horrek aipamen berezia merezi du; argi uzten duelako legegilearen asmoa ez dela egokitu ahal izango zaio edo epaileak erabaki ahal izango du adieraztea; baizik eta egokituko zaio ezartzea erabakitzen du. Horrek duen ondorio zuzena, Konstituzio Auzitegiaren esanetan, honako hau da: termino hori aginduzkoa da eta, beraz, ezkontideen artean onetsitako akordiorik lortu ezean, ez da epailearen eskumena izango erabakitzea noren alde esleituko den familia-etxebizitzaren erabilera. Hortaz, Konstituzio 128 Estatistikako Institutu Nazionala. (2024, uztailaren 11). Deuseztasunen, banantzeen eta dibortzioen estatistika, 2023. urtea [Prentsa-oharra]. https://www.ine.es/uc/AMcrEuvd 129 KZeko 96.1.I. art.: “1. En defecto de acuerdo de los cónyuges aprobado por la autoridad judicial, el uso de la vivienda familiar y de los objetos de uso ordinario de ella corresponderá a los hijos comunes menores de edad y al cónyuge en cuya compañía queden, hasta que todos aquellos alcancen la mayoría de edad” 130 KAE 12/2023, martxoak 6koa, BOE 89. zenbakia, 2023ko apirilak 12koa. 131 SANTOS MORÓN, María José: “La atribución del uso de la vivienda familiar en caso de custodia exclusiva de un cónyuge: Evolución jurisprudencial y anteproyecto de reforma”. Revista de Derecho Civil, 3. zk., 2014, 1-36. orr.
44 ingurunez, batez ere gurasoen etxebizitzen artean distantzia handia dagoenean. Hala ere, traba hori erraz konpon daiteke, nahikoa delako gurasoen higiezinak hurbil egotearekin eta guraso bakoitzarekin egoteko aldiak behar bezain luzeak izatearekin, adingabeen egonkortasuna arriskuan jar ez dadin. Erabakitzeko zer irizpideren arabera familia-etxebizitza ezkontide bati esleituko zaion, hau da, bietako zeinek jarraitu behar duen hura erabiltzen, Auzitegi Gorenaren 2017ko irailaren 22ko Epaiak 149 honako hau ezartzen du: zaintza partekatuko kasuetan, arrazoi objektiboak direla medio etxebizitza bat eskuratzeko zailtasun handienak dituen gurasoari esleitu ahalko zaio etxebizitzaren erabilera. Horrela, elkarbizitza gauzatu ahal izango da guraso bakoitzari semealabekin egotea dagokion aldietan. 3.3.3. Familia-etxebizitzaren erabilera esleitzea desgaitasun-egoeran dauden seme-alabekin Hasieratik aurreratu den bezala, ekainaren 2ko 8/2021 Legearen bidez, Kode Zibilaren 96. artikuluaren edukia berriki aldatu da. Hain zuzen ere, asmo handiko aldaketa bat ekarri du; desgaitasuna duten pertsonei haien konstituzio-eskubideak (etxebizitzarako eskubidea barne) baliatzen laguntzeko neurriak arautzeko mekanismoak aurreikusten dituelako. Horri esker, gaur egun, Kode Zibilaren 96. artikuluaren barruan desgaitasun-egoeran dauden seme-alaben babesa ere barneratzen da. Lege berria indarrean sartu baino lehen, iritsi zen une bat non Kode Zibilaren 96. artikulu zaharrak agerian utzi zituen haren gabeziak; hain zuzen ere, Auzitegi Gorenaren 2012ko maiatzaren 30eko Epaiaren eta, bereziki, 2017ko urtarrilaren 19ko Epaiaren ondorioz. Horietan, itxuraz antzekoak ziren baina funtsean desberdinak ziren bi kasu aztertu ziren, eta, horregatik, beraz, bi modu desberdinetan ebatzi ziren. Laburbilduz, alde batetik, Auzitegi Gorenaren 2012ko maiatzaren 30eko Epaiak 150 erabaki zuen epe mugagabean, familiaetxebizitzaren erabilera judizialki ezgaituta zegoen seme edo alaba adinez nagusiaren alde mantentzea. Izan ere, harentzat logikoa zenez, babes-efektuetarako, seme-alaba adingabeak eta seme-alaba adinez nagusi ezgaituak parekatu behar ziren. Beste alde batetik, Auzitegi Gorenaren 2017ko urtarrilaren 19ko Epaiak 151 ezagutu zuen auzian, desgaitasuna judizialki 149 AGE 517/2017, 2017ko irailak 22 (ECLI:ES:TS:2017:3348). 150 AGE 325/2012, 2012ko maiatzak 30 (ECLI:ES:TS:2012:3791). 151 AGE 31/2017, 2017ko urtarrilak 19 (ECLI:ES:TS:2017:113).
45 aitortuta ez zeukan adin nagusiko seme-alaba bat bizi zen familia-etxebizitzan. Kasu honetan, eta aurrekoan ez bezala, auzitegiak erabaki zuen desberdina izan behar zuela seme-alaba adingabeek eta desgaitasuna zuten (baina judizialki aitortuta ez zuten) seme-alaba adindunek merezi zuten babesa. Gauzak horrela, Auzitegi Gorenak epaitza eman zuen, desgaitasuna judizialki aitortuta ez zeukan seme-alaba adindunaren alde familia-etxebizitzaren erabilera aitortuz, baina soilik hiru urteko eperako. Ondorioz, 8/2021 Legea indarrean sartu zenetik, judizialki gaitasuna eraldatuta duten pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen arteko bereizketa horrek zentzua galdu du. Izan ere, Legearen hitzaurrean argitasunez adierazten den bezala, erregulazio berriaren ardatza ez da izango ez behar adina gaitzat jotzen ez denaren ezgaitzea, ez giza-izaerari datxekion gaitasunaren aldaketa. Horregatik, gaur egun, Kode Zibilaren 96.1. artikulu berriak orokorrean aipatzen ditu desgaitasun-egoeran dauden seme-alabak. Lehenik eta behin, aurrekoarekin lotuta, Kode Zibilaren 96.1.I. artikuluaren bigarren esaldiak 152 , duen irismena zehaztu behar da. Izan ere, horrek ezartzen duena da seme-alaba adingabeen artean desgaitasunen bat duen bat badago eta, horren ondorioz, etorkizunean adin nagusitasunera iristen denerako familia-etxebizitza erabiltzen jarraitzea komenigarria bada, agintaritza judizialak zehaztuko duela eskubide horren iraupen-epea zenbatekoa izango den, kasuan kasuko inguruabarren arabera. Hortaz, desgaitasuna edukitzea beharrezkoa izango da, baina ez nahikoa. Horrek aditzera ematen duena da gerta daitekeela desgaitasuna duen seme edo alaba bat egonda ere, bere alde familia-etxebizitza esleitzen jarraitzeko neurri hori ez hartzea, hura komenigarria ez izateagatik 153 . Hori horrela da hainbat desgaitasun-arrazoi eta maila desberdin egon daitezkeelako, eta, beraz, epaileari dagokiolako kasu bakoitza zuhurtziaz eta zehaztasunez balioztatzea. Gainera, doktrinak 154 , komenigarritasun hori bi zentzutan uler daitekeela adierazten du: - Alde batetik, komenigarritasun horrek erreferentzia egin diezaioke batez ere ekonomikoa den babes bati. Adibidez, familiaren baliabide faltagatik komenigarria 152 KZeko 96.1. artikuluaren bigarren esaldia: “Si entre los hijos menores hubiera alguno en una situación de discapacidad que hiciera conveniente la continuación en el uso de la vivienda familiar después de su mayoría de edad, la autoridad judicial determinará el plazo de duración de ese derecho, en función de las circunstancias concurrentes.” 153 ARNAU MOLLA, Federico, “La inacabada reforma de la atribución de la vivienda familiar ex art. 96 CC”, Revista Actualidad Jurídica Iberoamericana, 17 bis. zk., 2022, 98-143. orr. 154 CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, “La atribución del…, cit., 55-56. orr.
46 izatea desgaitasun-egoeran dagoen seme-alaba familiaren etxebizitzan bizitzen jarraitzea, bere ostatu-premia betetzeko beste modurik ez dagoelako. - Bestalde, komenigarritasuna ere baloratu behar da, bereziki, familia-etxebizitzak eskaintzen dituen irisgarritasuneta egokitasun-baldintzen ikuspuntutik, desgaitasuna duen semearen premiak asetzeko. Gauzak horrela, komenigarria izan liteke desgaitasuna duen seme edo alaba batek etxebizitzan bizitzen jarraitzea, adibidez, gurpil-aulkian mugitu behar duenean eta finkak atarian arrapala bat duenean, igogailua aulkia jartzeko bezain zabala denean, etxebizitzak bainugela egokitu bat duenean, eta abar. Horregatik, horrelako egoera batean, kontuan izan behar da balitekeela, ezaugarri horiek dituen beste etxebizitza bat lortzea, bere ezaugarrien espezifikotasuna dela eta, zaila izatea familiaren krisia gertatu eta berehala. Beraz, horrek argi uzten du legegileak aldi baterakoa zein partziala den babesa baino aurreikusten ez duela. Izan ere, haien alde familia-etxebizitza esleitzen jarraitzeko, aurretik azaldutako komenigarritasunaren baldintza errespetatu behar izateaz gain, gainera, esleipen horrek denbora-muga bat izan beharko du. Hain zuzen ere, familiakotzat kalifikatutako etxebizitzaren titulartasunetik eratorritako eskubideen eta desgaitasuna duen seme edo alaba batek izan ditzakeen beharrizan berezien arteko oreka lortzeko, a priori iraupen epe bat ezartzeari buruz ebatzi behar da, momentu bakoitzeko inguruabarrak aintzat hartuta 155 . Bigarrenik, Kode Zibilaren 96.1.II. artikuluaren 156 arabera, aurreko paragrafoaren efektuetarako (Kode Zibileko 96.1.I. art.), seme-alaba komun adindunak, deuseztasunaren, banantzearen edo dibortzioaren garaian familia-etxebizitzaren erabileran jarraitzea komenigarri egiten duen desgaitasun-egoeran badaude, antzeko egoeran dauden seme-alaba adingabeekin parekatuko dira. Hala ere, horrek ez du esan nahi desgaitasun-egoeran dauden seme-alaba adin nagusien egoera seme-alaba adingabeen egoerarekin pareka daitekeenik. Are gehiago, xedapenaren interpretazio sistematikoago batek ezartzen du, ulertu behar dela parekatzea ez dela gertatuko aurreko paragrafoaren ondorioetarako (artikuluak dioen bezala), baizik eta aurreko paragrafoko azken esaldiaren ondorioetarako. Hortaz, kasu honetan ere 155 OTERO CRESPO, Marta, “Modificación del Código…, cit., 135. or. 156 KZeko 96.1.II. art.: “A los efectos del párrafo anterior, los hijos comunes mayores de edad que al tiempo de la nulidad, separación o divorcio estuvieran en una situación de discapacidad que hiciera conveniente la continuación en el uso de la vivienda familiar, se equiparan a los hijos menores que se hallen en similar situación”
47 ezarriko litzateke agintari eskudunak eskubidearen iraupenari buruzko iritzia emateko beharra, momentu bakoitzean gertatzen diren inguruabarrak kontuan hartuta 157 . Laburbilduz, desgaitasun-egoera batean dagoen seme–alaba hori adin txikikoa zein adin nagusikoa izanik, komenigarritasunaren baldintza errespetatu behar izateaz gain, familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen esleipen horrek denbora-muga bat izan beharko du. 3.3.4. Familia-etxebizitzaren erabilera esleitzea seme-alabarik ez dagoenean Orain arte, seme-alaba adingabeak edo desgaitasun-egoeran dauden seme-alabak existitzen diren kasuak aztertu dira, hain zuzen ere, Kode Zibilaren 96.1. artikuluak arautzen duena aintzat hartuta. Hala eta guztiz ere, eta logikoa den bezala, gerta daiteke, ezkontza-krisia gertatzen denean, etxean ez bizitzea seme-alaba adingabeak edo desgaitasun-egoeran daudenak, bai ezkontzan ondorengorik izan ez delako, bai seme-alabak izanda, horiek independizatu direlako. Aipatutako egoera hori Kode Zibilaren 96.2. artikulu 158 berrian jasotzen da (96.III artikulu zaharra), eta berria da zenbakiagatik, baina ez idazkeragatik, ia ez duelako aldaketa handirik izan. Artikulu horren arabera, seme-alabarik ez badago, erabaki ahal izango da familiaetxebizitza izan denaren erabilera titularra ez den ezkontideari aitortzea, zuhurtziaz finkatzen den denborarako. Hori posible izango da, betiere, inguruabarrak kontuan hartuta, komenigarritzat jotzen bada eta ezkontide horren interesa bada babes handiena behar duena. Beraz, modu horretan lortuko da etxebizitza bat bermatzea familia-etxebizitza okupatzeko premia handiena duen ezkontideari, bizileku-premiari aurre egiteko baliabide ekonomiko gutxiago izateagatik 159 . Gaur egungo Kode Zibileko 96. artikuluaren erredakzioari esker, ez da zalantzan jartzen 96.2. artikulu berriak aurreikusten duen seme-alabarik ez dagoenean adierazpenarekin zein motatako egoerari aipamen egiten dion. Izan ere, nahiz eta Kode Zibilaren 96.2. artikuluak 157 OTERO CRESPO, Marta, “Modificación del Código…, cit., 136. or. 158 KZeko 96.2.art.: “2. No habiendo hijos, podrá acordarse que el uso de tales bienes corresponda al cónyuge no titular por el tiempo que prudencialmente se fije siempre que, atendidas las circunstancias, lo hicieran aconsejable y su interés fuera el más necesitado de protección.” 159 Hala ere, Pedro Chaparro Matamorosen esanetan, artikulua aplikatzeko, beharrezkoa da, batetik, titular ez den ezkontidearen interesa babes gehien behar duena izatea, eta, bestetik, kasuan kasuko inguruabarrak direla-eta, komenigarria izatea ezkontide horri etxebizitzaren erabilera esleitzea. Babespremia arrazoi ekonomikoetatik ez ezik, arrazoi pertsonaletatik ere etor daiteke, adibidez mugikortasun urria izatea.
48 jarraitzen duen izendatu gabe ze seme-alaba mota ez egoteari erreferentzia egiten dion, hori jada ez da beharrezkoa Kode Zibilaren 96.1. artikuluak berariaz babesten dituelako seme-alaba komun adingabeak eta desgaitasun-egoeran dauden seme-alabak eta, beraz, kanpoan uzten dituelako ekonomikoki mendekoak diren adin nagusiko seme-alabak. Horregatik, Kode Zibilaren 96.1. eta 96.2. artikuluak lotuz, ondorioztatzen da azken hori aplikatuko dela krisia gertatzen den momentuan familia-etxebizitzan seme-alaba komun adingaberik ezta desgaitasun-egoeran dagoen seme-alabarik ez dagoenean (bai ezkontzan ondorengorik izan ez delako, bai seme-alabak izanda, horiek independizatu direlako) 160 eta zuhurtziaz finkatzen den denborarako 161 . 4. HIRUGARREN BATEN ETXEBIZITZAREN ERABILERA-ESKUBIDEAREN AITORPENA: PREKARIOA EDO KOMODATUA Aurretik garatutako puntuetan azaldu den bezala, Kode Zibilak eta 7/2015 Legeak, jurisprudentziaz lagunduta, hainbat irizpide ezartzen dituzte familia-etxebizitza erabiltzeko eskubidearen aitorpena egiteko, hura bikotekide batena edo biena denean. Hala ere, praktikan, sarritan, arazoak sortzen dira familia-etxebizitzaren erabilera esleitzean hura bikotekideetako baten ahaide baten titulartasunekoa denean. Hain zuzen ere, gehien errepikatzen den egoera honako hau izaten da: bikoteko (ezkontzakoa izanda zein ez) kide baten gurasoek bikotekideei etxebizitza lagatzen diete, normalean, baimena emanez etxebizitza hori erabiltzeko, dohainik eta ohiko etxebizitza bertan finkatzeko asmoz. Baina arazoak sortzen dira, bereziki, banaketa edo haustura gertatzen denean eta, ondorioz, familia-etxebizitza izan denaren erabilera titularraren ahaide ez den ezkontideari edo izatezko bikotekideari esleitzen zaionean. Bada, etxebizitza hori kideetako baten ahaidearen jabetzakoa izateak ez du esan nahi, nahitaez, bikotekide horri esleitu behar zaionik haren erabilera, baldin eta uste bada interes babesgarriago bat dagoela 162 . Kasu horietako askotan, hirugarren baten etxebizitzaren erabilera-eskubidea aitortu ostean, nahiko ohikoa izaten da arazoak sortzea etxebizitza prekario-egoera edo komodatu-kontratu baten arabera erabiltzen den zehazterakoan. Izan ere, horren arabera posiblea izango da 160 CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, “La atribución del…, cit., 57. or. 161 AGE 315/2015, 2015eko maiatzak 29 (ECLI:ES:TS:2015:2220). 162 BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel, “La atribución del uso de la vivienda perteneciente a un tercero: precario o comodato”. Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 790. zk., 2022, 1100. or.
49 lagatzaileek etxebizitzaren itzulpena edozein unetan eskatzea edo soilik premia larria dagoenean, hurrenez hurren 163 . Antzekotasun handiak dituzten figurak diruditen arren, nabarmen desberdinak dira. Hain zuzen ere, prekarioaren eta komodatuaren arteko alde nagusia da komodatua ondasun higiezin bat doan erabiltzeko mailegua dela, baina epe jakin baterako edo erabilpen zehatz bat aurrera eramateko ezartzen dena. Beraz, soilik hura amaitzen denean komodatugileak horren erabilera berreskuratu ahal izango du, eta ezin izango du aurretik maileguan utzitako gauza erreklamatu, betiere ez badu premia larriren bat argudiatzen 164 . Baina, prekarioaren kasuan, aldiz, ez da denborarik finkatzen, ez da kontratu bat, tolerantzia-egintza bat baizik, eta etxebizitzaren lagatzaileek edozein unetan eska dezake, inolako arrazoirik alegatu beharrik gabe, bere etxebizitza berreskuratzea 165 . Hortaz, ezer baino lehen, egokiena bi figura horien ezaugarri nagusiak izendatzea da. 4.1. Komodatu-kontratua Komodatu-kontratua Kode Zibilaren 1740. artikulutik aurrera arautzen da, eta honela definitzen da: pertsona batek (komodatugileak) beste bati (komodatudunari) gauza bat entregatzea hitzartzen duen kontratua, dohainik erabil dezan eta kontratugileek itundutako 166 edo komodatuan emandako gauzaren erabilera aurrera eramateko behar den denbora igaro ondoren itzul dezan 167 . Komodatudunak gauzaren erabilera eskuratzen du, baina ez horren fruituak, eta bere gain hartzen ditu betebehar gisa: gauza mantentzea familiako aita on gisa 168 ; gauza lehengoratzea 163 BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel, “La atribución del…, cit., 1101. or. 164 KZeko 1749. art.: “El comodante no puede reclamar la cosa prestada sino después de concluido el uso para que la prestó. Sin embargo, si antes de estos plazos tuviere el comodante urgente necesidad de ella, podrá reclamar la restitución.” 165 BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel, “La atribución del…, cit., 1109. orr. 166 ALBALADEJO GARCÍA, Manuel, Derecho Civil II: Derecho de Obligaciones, Edisofer, Madril, 2011, 802. or. 167 GARCÍA PEREZ, Rosa María, “El contrato de préstamo”, Curso de Derecho Civil II: Derecho de obligaciones, contratos y responsabilidad por hechos ilícitos, Koordinatzailea, SÁNCHEZ CALERO, Francisco Javier, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2021, 402. or. 168 “Familiako aita on gisa” esamoldeak balio du erruaren kontzeptua aplikatzean kontuan hartzen den arreta edo ardura egokia identifikatzeko. Horren inguruko aipamena Kode Zibileko 1094. artikuluan aurreikusten da: “El obligado a dar alguna cosa lo está también a conservarla con la diligencia propia de un buen padre de familia.”
50 itundutako epea edo erabilera igaro ondoren (Kode Zibileko 1749. artikulua) 169 ; mailegupeko gauza erabili eta kontserbatzeko beharrezkoak diren gastu arruntak ordaintzea (Kode Zibileko 1743. artikulua); eta gauzari itundutako xedea ematea (Kode Zibileko 1744. artikulua) 170 . Horrenbestez, komodatu-kontratua alde bakarreko kontratua da, eta, horregatik, soilik sortzen dizkio betebeharrak komodatudunari, eta ez komodatugileari. Hain zuzen ere, azken horrek, Kode Zibileko 1741. artikuluaren arabera, gauzaren jabetzari eusten dio eta fruituak jasotzeko eskubidea du 171 . Hala ere, komodatugilearen konturako zenbait betebehar erantsiz hitz egin daiteke, nahiz eta horiek ez duten kontratua bihurtzen aldebiko izaeradun kontratu batean. Izan ere, betebehar horiek ez dira komodatudunak kontratuaren funtsezko betebehar gisa bere gain hartzen dituenen kontrapartidak. Besteak beste 172 , komodatugileari dagokio kontratuak iraun bitartean gauzaren kontserbaziorako sortzen diren aparteko gastuak ordaintzea (Kode Zibileko 1751. artikulua); komodatudunak gauza erabiltzea ez eragoztea itundutako iraupen-epean zehar, salbu eta presako beharrizanagatik gauza berreskuratu behar duenean (Kode Zibileko 1749. artikulua); eta komodatudunari eragindako kalteei erantzutea, baldin eta maileguan emandako gauzaren akatsen berri izanik, horien berri eman ez badu (Kode Zibileko 1752. artikulua). Azkenik, kontratua hainbat arrazoiren ondorioz azkendu daiteke, eta honako hauek dira ohikoenak: ezarritako epea igarotzea edo erabilera zehatza amaitzea (Kode Zibileko 1749. eta 1750. artikuluak); presazko beharrizanagatik gauza erreklamatzea (Kode Zibileko 1749. artikulua); gauza galtzea; eta komodatuduna hiltzea (Kode Zibileko 1742. artikulua) 173 . 169 AGE 474/2009, 2009ko ekainak 30 (ECLI:ES:TS:2009:3899). Honela dio Auzitegi Gorenak: “... el comodante sólo puede reclamar la restitución de la cosa cuando haya terminado el plazo o el uso pactado, salvo que antes el comodante ejerciere la facultad de resolución unilateral lo que exige como presupuesto que concurra una urgente necesidad de utilizar la cosa.” 170 LACRUZ BERDEJO, Jose Luis, Elementos de Derecho Civil. Tomo II. Derecho de Obligaciones. Volumen 2. Contratos y Cuasicontratos, Dykinson, Madril, 2013, 164. or. 171 BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel, “La atribución del…, cit., 1106. or. 172 LOPEZ MAZA, Sebastián, “Comentario a los artículos 1741 a 1752 del Código Civil”, Comentarios al Código Civil, Zuzendaria, BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo, 5. Edizioa, Aranzadi, Zizur Txikia, 2021, 2171. or. 173 GARCÍA PEREZ, Rosa María, “El contrato de préstamo”..., cit., 466. or.
51 4.2. Prekarioa Prekarioaren instituzioa Kode Zibilean espresuki araututa ez dagoen figura bat da. Beraz, bi jarrera planteatzen dira haren izaera juridikoaren inguruan: gauza bat erabiltzeko aukera ematen duen nolabaiteko komodatutzat har daiteke, nahiz eta komodatugileak nahi duenean itzultzea eskatu ahal duen 174 ; edo kontratuz kanpoko edukitza-egoeratzat kontsidera daiteke. Hala ere, Auzitegi Gorenaren esanetan 175 , prekarioa egitatezko egoera bat da, zeinaren bidez pertsona fisiko edo juridiko batek hirugarren baten jabetzako higiezin baten edukitza duen. Hau da, tituluren bat izango balu bezala erabiltzen du. Gainera, doan gauzatzen da, inolako kontraprestaziorik eskaini gabe eta egoera hori higiezinaren jabeak onartzen duenez, azken horren esku dago, egokitzat jotzen duenean, amaiera emateko aukera. Jurisprudentzia berriago batek, hain zuzen ere, Auzitegi Gorenaren 2021eko azaroak 3ko Epaiak 176 hau ezartzen du: hirugarren batek etxebizitza baten erabilera doan lagatzen duenean bere erabilera generikoa izan dezan, familia-unitate horren bizitoki-premia estaltzeko, epe jakin bat edo erabilera espezifiko bat finkatu gabe, ez dago komodaturik, prekarioa baizik. Horri esker, etxebizitza berreskura daiteke okupatzaileen edukitza justifikatzen duen titulu bakarra amaitzen denean, hau da, erabilera laga zuenaren borondatea desagertzen denean 177 . Hortaz, prekarioa egoera desberdinek sorrarazi dezakete. Adibidez, jabearen baimenarekin gauzaren edukitzan sartu izana, baina inolako kontraturik gabe. Hori gerta daiteke, jabeak etxebizitza bateko giltzak ematen dizkionean lagun bati bertan oporrak igaro ditzan. Besteak beste, higiezinaren edukitza justifikatzen duen kontratua edo titulua azkendu izanak ere prekarioa ekar dezake. Hori eman daiteke, alokairu-kontratua hitzartutako denbora igaro 174 AGE 474/2009, 2009ko ekainak 30 (ECLI:ES:TS:2009:3899). 175 AGE 178/2011, 2011ko martxoak 18 (ECLI:ES:TS:2011:1801). 176 AGE 755/2021, 2021eko azaroak 3 (ECLI:ES:TS:2021:3973). 177 Hitzez hitz, honela dio Auzitegi Gorenak: “... cuando un tercero (frecuentemente en la práctica los padres de uno de los miembros de una pareja, casada o no) cede gratuitamente el uso de una vivienda para que sirva a su uso genérico de vivienda, para cubrir la necesidad de alojamiento de esa unidad familiar, sin fijar un plazo determinado ni un uso específico al que deba destinarse, no hay comodato (…) sino precario, lo que permite recuperar la vivienda cuando cesa el único título que justificaba la posesión de sus ocupantes, la voluntad de quien cedió el uso (…)”
52 delako, baina maizterrak ez duenean etxebizitza itzultzen, jabeak egun batzuk ematen dizkiolako etxe-aldaketa egiteko 178 . Azaldutako guztiagatik, prekarioak, komodatu-kontratuarekin alderatuta, duen desberdintasunik nabarmenena honako hau da: edozein unetan eska daiteke etxebizitza itzultzea eta prekario-hartzaileak ez badu hura itzultzen, adierazpen-judizio espezifiko bati ekin ahal izango dio utzitako gauza berreskuratzeko (prekarioko utzarazpen-akzioa). Izapide horiek sustatzeko legitimazio aktiboa landaedo hiri-finka baten edukitza osoa berreskuratu nahi dutenek izango dute, bai jabeak zein gozamendunak bai eta finka edukitzeko eskubidea duen beste edozein pertsonak prekarioan utzi duelako 179 . 4.3. Jurisprudentziaren interpretazioa eta kalifikazioa Eremu honetan dagoen lege-hutsunea ukaezina da; izan ere, banantzea edo haustura gertatzen denean eta, hortaz, familia-etxebizitzaren erabilera esleitu behar denean, Kode Zibilaren 96. artikuluak aurresuposatzen du hura, gutxienez, bikotekide baten jabetzakoa dela, arazo posibleak alde batera utzita. Beraz, egoera honetan non etxebizitza hirugarren batena den, konponbidea guztiz jurisprudentziala izan behar du. Aurreratu den bezala, familia izaera izan duen eta hirugarren batena den etxebizitzaren erabilera esleitzen denean oso garrantzitsua da egoera kalifikatzea, kasu bakoitzean erabiltzaileari emango zaion babesa nabarmen desberdina izango delako. Izan ere, prekariotzat jotzen bada, etxebizitzaren jabeak, edozein unetan, prekarioko utzarazpen-akzioa egikaritu ahal izango du, eta erabilera esleitu zaion ezkontidea babesgabezia-egoeran geratuko da. Aitzitik, komodatu-kontratu gisa kalifikatzen bada, egiaztatu beharko da kontratu hori amaitzeko baldintzak betetzen direla, ezkontideak etxebizitza utzi baino lehen. Hain zuzen ere, Auzitegi Gorenak, jarrera desberdinak ikusita, bateratu egin behar izan ditu, eta, azkenean, jurisprudentzia finkatzea lortu du. Egoera hobeto ulertzeko asmoz, bere momentuan erabakigarriak izan ziren epai hauen edukia aztertuko da, bakoitzaren hausnarketa eta ondorio nagusiak azpimarratuz: Auzitegi Gorenaren 2005eko abenduaren 26ko Epaia, 2008ko urriak 2ko Epaia eta 2008ko urriak 29ko Epaia. Hurrengo paragrafoetan zehar 178 BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel, “La atribución del…, cit., 1110. or. 179 BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel, “La atribución del…, cit., 1110. or.
53 jorratuko denaren aurrerapen gisa, argi dago jurisprudentziaren gehiengoak prekarioegoeraren alde egiten duela. A) Auzitegi Gorenaren 2005eko abenduaren 26ko Epaia Epai honen bidez 180 , Auzitegi Gorenak prekarioaren alde egiten du eta, hortaz, komodatukontratuaren aukera erabat baztertzen du. Gaian kokatzeko, auzi zehatza honako hau da: senar ohiaren aitak alegatzen du, bere semea ezkondu zenean, bere jabetzako pisu baten edukitza laga ziela. Baina ezkontza-krisiaren ondorioz, hitzarmen arauemailean emazteari etxebizitza horren erabilera esleitu zitzaion, eta zegokion epaiak hori onartu zuen. Horregatik, etxebizitzaren jabetza berrekuratu nahian, gizonak prekarioko utzarazpen-akzio bat baliatu zuen, eta ezetsi egin zioten. Horren ondorioz, demanda aurkezten du, Auzitegi Gorenari eskatuz emakumeari esklusiboki esleitu zitzaion etxebizitzaren finkaren gaineko jabaria aitortzeko eta demandatua etxebizitza libre uztera kondenatzeko. Auzia prekario-egoeraren alde ebazteko, Auzitegi Gorenak nabarmentzekoak diren adierazpen batzuk egiten ditu, modu honetan zerrendatu daitezkeenak: - Alde batetik, bere esanetan, aztertu behar den lehenengo gauza da familiak etxebizitza okupatzea legitimatzen duen eta higiezinaren jabea eta etxebizitzaren erabilera aitortuta daukan ezkontidea lotuko dituen kontraturik dagoen ala ez. - Beste alde batetik, kontratua badela frogatuz gero, egoera komodatu-kontratuarena izatekotan, horren lege-aurreikuspenen arabera arautuko da, komodatugileak dituen mugak kontuan hartuta. Izan ere, Kode Zibilaren 1749. artikuluarekin bat etorriz, ezin izango du higiezina erreklamatu harik eta kontratuaren xedea amaitu arte, betiere epe horiek baino lehen komodatugileak presako beharrizana ez badu. Hala ere, Auzitegi Gorenaren arabera, komodatua izan arren, jabeak ez badu etxebizitza itzultzeko eskatzen, ezkontide erabiltzailea prekario-egoeran dagoela ulertuko da 181 . - Gainera, kontraturik ez dagoenean edo frogatzea lortu ez denean, Auzitegi Gorenaren arabera, argi dago prekarioan okupatutako etxebizitza bat izango dela; izan ere, jabearen adostasunak edo onespenak soilik onartzen duen edukitza baten aurrean 180 AGE 1022/2005, 2005eko abenduak 26 (ECLI:ES:TS:2005:7530) 181 Honela adierazten du argi eta garbi Auzitegi Gorenak: “Pero si cuando cesa este uso, el concedente no reclama la devolución del inmueble dado en comodato, la situación del usuario es la de un precarista.”
60 BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO GARCÍA, Manuel: Derecho Civil II: Derecho de Obligaciones, Edisofer, Madril, 2011. ARNAU MOLLA, Federico: “La inacabada reforma de la atribución de la vivienda familiar ex art. 96 CC”, Revista Actualidad Jurídica Iberoamericana, 17 bis. zk., 2022, 98-143. orr. AYERRA MICHELENA, Kepa: Derecho Civil Vasco de Familia. Comentario crítico a la Ley 7/2015, de 30 de junio, de relaciones familiares en supuestos de separación o ruptura de los progenitores, Aranzadi, Zizur Txikia, 2016. BARRIO GALLARDO, Aurelio: “Pensiones de alimentos y convenio regulador”, Revista para el Análisis del Derecho, 3. zk., 2017. BERIAIN FLORES, Irantzu, IMAZ ZUBIAUR, Leire: “La falta de relación entre el progenitor alimentante y sus hijos mayores de edad como causa de extinción de la obligación de alimentos”, Revista Boliviana de Derecho, 34. zk., 2022, 118-155. orr. BERIAIN FLORES, Irantzu: “11. ikasgaia. Adingabea eta babes-erakundeak”, Zuzenbide Zibila. Sarrera, Eskubide Subjektiboa eta Pertsonaren Zuzenbidea, Zuzendaria, IMAZ ZUBIAUR, Leire, EHU/UPV, 2023. BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel: “Criterios para la atribución del uso de la vivienda familiar”, Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 743. zk., 2014, 1347-1375. orr. BERROCAL LANZAROT, Ana Isabel: “La atribución del uso de la vivienda perteneciente a un tercero: precario o comodato”. Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 790. zk., 2022, 1082-1153. orr. CAMY SÁNCHEZ-CAÑETE, Buenaventura: “Protección legal de la vivienda familiar”, Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 588. zk., 1988, 1583-1626. orr. CASTELLANOS CAMARA, Sandra: “La atribución del derecho de uso de la vivienda familiar en el País Vasco”, La vivienda en las crisis familiares, Koordinatzailea, CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2021, 141-170. orr.
61 CERVILLA GARZÓN, María Dolores: “Algunas consecuencias jurídicas derivadas de la atribución del uso del domicilio conyugal propiedad del otro cónyuge”, Revista Jurídica de la Región de Murcia, 34. zk., 2003, 13-52. orr. CERVILLA GARZÓN, María Dolores: “Naturaleza jurídica del derecho a usar la vivienda familiar. Revisión y puesta al día”, InDret, 4, 2017. CERVILLA GARZÓN, María Dolores: “Naturaleza jurídica de uso de la vivienda familiar y eficacia frente a terceros”, Menores y crisis de pareja: la atribución del uso de la vivienda familiar, Zuzendaria, CERDEIRA BRAVO DE MANSILLA, Guillermo, Reus, Madril, 2017. CHAPARRO MATAMOROS, Pedro: Derecho de uso y vivienda familiar: su atribución judicial en los supuestos de crisis familiares, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2018. CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, “Naturaleza y efectos jurídicos del derecho de uso de la vivienda familiar en España”, Revista Aranzadi de Derecho Patrimonial, 50. zk., 2019. CHAPARRO MATAMOROS, Pedro: “La atribución del derecho de uso de la vivienda familiar en España”, La vivienda en las crisis familiares, Koordinatzailea, CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, Tirant Lo Blanch, Valentzia, 2021, 36-63. orr. DE AMUNÁTEGUI RODRÍGUEZ, Cristina: “El protagonismo de la persona con discapacidad en el diseño y gestión del sistema de apoyo”, Claves para la adaptación del ordenamiento jurídico privado a la Convención de Naciones Unidas en materia de discapacidad, Zuzendariak, DE SALAS MURILLO, Sofía, MAYOR DEL HOYO, María Victoria, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2019, 125-163. orr. DE VERDA Y BEAMONTE, Jose Ramón, CARAPEZZA FIGLIA, Gabriele: “El derecho de uso de la vivienda familiar en las crisis familiares: comparación entre las experiencias jurídicas española e italiana”, Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 752. zk., 2015, 33873466. orr. DIÉZ-PICAZO Y PONCE DE LEÓN, Luis, Fundamentos del Derecho civil patrimonial I: Introducción. Teoría del contrato, 6. Edizioa, Aranzadi, Zizur Txikia, 2007. DÍEZ-PICAZO Y PONCE DE LEÓN, Luis, Fundamentos del Derecho civil patrimonial III: Las relaciones jurídico-reales, el Registro de la Propiedad, la posesión, 5. Edizioa, Aranzadi, Zizur Txikia, 2008.
62 FERRER GUARDIOLA, Joan Andreu: “La autonomía de la voluntad como presupuestos de admisibilidad de los pactos en previsión de ruptura matrimonial y los problemas derivados de su eficacia diferida”, Los nuevos retos del derecho de familia, Zuzendariak, HINOJAL, Silvia, SEBASTIÁN, Valentín, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2020, 261-276. orr. GARCÍA GARNICA, María del Carmen, “Consideraciones generales sobre la Ley 8/2021: de la incapacitación a la salvaguarda de la autonomía de la persona con discapacidad”, Reformas legislativas para el apoyo a las personas con discapacidad. Estudio sistemático de la Ley 8/2021, de 2 de junio, al año de su entrada en vigor, Zuzendariak, LLEDÓ YAGÜE, Francisco, FERRER VANRELL, María Pilar, EGUSQUIZA BALMASEDA, María Ángeles, LÓPEZ SIMÓ, Francisco, Dykinson, Madril, 2022, 77-90. or. GARCÍA MAYO, Manuel: Vivienda familiar y crisis de pareja: régimen jurídico, Reus, Madril, 2019. GARCÍA PEREZ, Rosa María: “El contrato de préstamo”, Curso de Derecho Civil II: Derecho de obligaciones, contratos y responsabilidad por hechos ilícitos, Koordinatzailea, SÁNCHEZ CALERO, Francisco Javier, Tirant lo Blanch, Valentzia, 2021, 399-426. or. GARCÍA PRESAS, Inmaculada: “El Derecho de Familia en España desde las últimas reformas del Código Civil”, Actas del I Congreso Ibero-Asiático de Hispanistas Siglo de Oro e Hispanismo general, Nafarroa, 2011, 237-265. orr. GÓMEZ GÁLLIGO, Francisco Javier: “Las prohibiciones de disponer en el Derecho español”, Centro de Estudios Registrales, Madril, 1992. GONZÁLEZ COLOMA, Gemma: Estudio práctico y jurisprudencial de la atribución del uso de vivienda familiar, Dykinson, Madril, 2019. GONZALEZ DEL POZO, Juan Pablo: “El derecho de uso de la vivienda familiar en los supuestos de guarda y custodia compartida”, Diario La Ley, 60. zk., 2011. GOÑI RODRÍGUEZ DE ALMEIDA, Maria: “La vivienda familiar en caso de custodia compartida. Sus implicaciones en el derecho de cosas”, Revista Crítica de Derecho Inmobiliario, 736. zk., 2013, 1133-1150. orr. LACRUZ BERDEJO, José Luis: Derecho de familia. El matrimonio y su economía, Aranzadi, Zizur Txikia, 2011.
63 LACRUZ BERDEJO, Jose Luis: Elementos de Derecho Civil. Tomo II. Derecho de Obligaciones. Volumen 2. Contratos y Cuasicontratos, Madril, Dykinson, 2013, 164. or. LOPEZ MAZA, Sebastián: “Comentario a los artículos 1741 a 1752 del Código Civil”, Comentarios al Código Civil, 5ª Edición, Zuzendaria, BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo, Aranzadi, Zizur Txikia, 2021. LUNA SERRANO, Agustin: El nuevo régimen de la familia, Civitas, Madril, 1982. LUQUE JIMÉNEZ, María del Carmen: La atribución del derecho de uso de la vivienda familiar en situaciones de crisis matrimonial, Dykinson, Madril, 2012. MARTÍN GARCIA DE LEONARDO, María Teresa: “Las relaciones paterno-filiales: la patria potestad”, Derecho civil IV: Derecho de familia, Zuzendaria, DE VERDA Y BEAMONTE, José Ramón, Tirant Lo Blanch, Valentzia, 2022, 333-353. orr. MARTÍN MELÉNDEZ, María Teresa: “Reflexiones en torno a la naturaleza del uso de la vivienda familiar atribuido en sentencia de nulidad, separación o divorcio y sus consecuencias, en especial, respecto a los actos de disposición”, Actualidad Civil, 19. zk., 2005, 2309-2356. orr. MÚRTULA LAFUENTE, Virginia: El interés superior del menor y las medidas civiles a adoptar en supuestos de violencia de género, Dykinson, Madril, 2016. NASARRE AZNAR, Sergio: “Comentario de la Sentencia del Tribunal Supremo 8 octubre 2010”, Cuadernos Civitas de Jurisprudencia Civil, 87. zk., 2011 O’CALLAGHAN MUÑOZ, Xavier, “El derecho de ocupación de la vivienda familiar en las crisis familiares”, Actualidad Civil, 1986, 1329 eta hurr. O’CALLAGHAN MUÑOZ, Xavier: “La vivienda familiar durante el tratamiento de las crisis matrimoniales”, El hogar y el ajuar de la familia en las crisis matrimoniales: bases conceptuales y criterios judiciales, Koordinatzailea, VILADRICH BATALLER, Pedro Juan, EUNSA, Nafarroa, 1986, 175-210. orr. OCAÑA GÁMIZ, Javier: La eficacia frente a terceros de los derechos reales y de crédito, Comares, Granada, 2016.
64 ORDÁS ALONSO, Marta: La atribución del uso de la vivienda familiar y la ponderación de las circunstancias concurrentes, Wolters Kluwer, Madril, 2018. ORDÁS ALONSO, Marta: “La atribución del uso de la vivienda familiar en la nueva redacción del art. 96 CC fruto de la Ley 8/2021 por la que se reforma la legislación civil y procesal para el apoyo de las personas con discapacidad en el ejercicio de su capacidad jurídica”, La vivienda en las crisis familiares, Koordinatzailea, CHAPARRO MATAMOROS, Pedro, Tirant Lo Blanch, Valentzia, 2021, 283-314. orr. OTERO CRESPO, Marta: “Modificación del Código Civil. Artículo 96”, Comentario articulado a la reforma civil y procesal en materia de discapacidad, Zuzendariak, GARCÍA RUBIO, María Paz, MORO ALMARAZ, María Jesús, Aranzadi, Zizur Txikia, 2022. PALACIOS BARREIROS, Agustina: El modelo social de discapacidad: orígenes, caracterización y plasmación en la Convención Internacional sobre los Derechos de las personas con discapacidad, Colección CERMI, 36. zk., CINCA, Madril, 2008. PUEYO PUENTE, Gonzalo: “Ley 7/2015 de 30 de junio, de relaciones familiares en supuestos de separación o ruptura de los progenitores: Pensión de alimentos, pensión compensatoria, compensación del 1438 CC, y vivienda familiar”, Ponencia impartida en las Jornadas Aproximación a las recientes reformas de la LEC, el CP, el CC, desde la óptica del derecho de Familia, organizadas por el Ilustre Colegio de Abogados del Señorío de Bizkaia y la AEAFA, celebradas en Bilbao, el 19 y 20 de noviembre de 2015. QUESADA GONZÁLEZ, María Corona: La tutela y otras instituciones de protección de la persona (Un estudio de sentencias, autos y resoluciones), Atelier, Bartzelona, 2004. RODRÍGUEZ ELORRIETA, Naiara, “12. ikasgaia. Desgaitasuna eta babes-erakundeak”, Zuzenbide Zibila. Sarrera, Eskubide Subjektiboa eta Pertsonaren Zuzenbidea, Zuzendaria, IMAZ ZUBIAUR, Leire, EHU/UPV, 2023. SÁNCHEZ HERNÁNDEZ, Ángel, “Las personas con discapacidad intelectual en el ejercicio de su capacidad jurídica: de la incapacitación al apoyo”, La reforma en favor de las personas con discapacidad, Koordinatzaileak, LASARTE ÁLVAREZ, Carlos, JIMÉNEZ MUÑOZ, Francisco Javier, Dykinson, Madril, 2023, 17-48. orr.
65 SANTOS MORÓN, María José: “La atribución del uso de la vivienda familiar en caso de custodia exclusiva de un cónyuge: Evolución jurisprudencial y anteproyecto de reforma”. Revista de Derecho Civil, 3. zk., 2014, 1-36. orr. SEISDEDOS MUIÑO, Ana: “La coparentalidad y la custodia de menores”, Manual de Derecho Civil Vasco, Zuzendariak, GIL RODRÍGUEZ, Jacinto, GALICIA AIZPURUA, Gorka, Atelier, Bartzelona, 2023. SILLERO CROVETTO, Blanca: Las crisis matrimoniales. Nulidad, separación y divorcio, Juruá, Portugal, 2016. TOFIÑO PADRINO, Alejandro: “La vivienda familiar: precisiones terminológicas”. Justizia Ministeritzaren Boletina, 2.262 zk., 2023, 45. orr. VILLAGRASA ALCAIDE, Carlos, “La atribución del uso de la vivienda familiar”, Anales VII (2004-2005): Centro para la Investigación y Desarrollo del Derecho Registral e Inmobiliario y Mercantil, Grupo Difusión, Bartzelona, 2005, 31-34. orr. ARAUDIA Espainia. 1889ko Errege Dekretua, 1889ko uztailak 24koa, Kode Zibilari buruzkoa. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1889ko uztailaren 25a, 206. zk. Espainia. 1946ko Dekretua, 1946ko otsailak 8koa, Hipoteka Legeari buruzkoa. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1946ko otsailaren 27a, 58. zk. Espainia. 1947ko Dekretua, 1947ko otsailak 14koa, Hipoteka Erregelamenduari buruzkoa. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1947ko apirilak 16a, 106. zk. Espainia. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1978ko abenduak 29a, 311. zk. Espainia. 8/2021 Legea, 2021eko ekainak 2koa, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala erreformatzen dituena. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2021eko ekainak 6a, 132.zk.
66 Euskal Autonomia Erkidegoa. 3/1979 Lege Organikoa, 1979ko abenduak 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuari buruzkoa. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1979ko abenduak 22a, 306. zk. Euskal Autonomia Erkidegoa. 7/2015 Legea, 2015eko ekainak 30koa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia-harremanei buruzkoa. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2015eko uztailaren 24a, 176. zk. Nazio Batuen Erakundea. 2006ko Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmena, 2006ko abenduak 13. JURISPRUDENTZIA Konstituzio Auzitegiaren Epaia: KAE 12/2023, martxoak 6koa, BOE 89. zenbakia, 2023ko apirilak 12koa. Auzitegi Gorenaren Epaiak: AGE 1307/1983, 1983ko maiatzak 2ko Epaia (ECLI:ES:TS:1983:1307). AGE 1149/1992, 1992ko abenduak 11 (ECLI:ES:TS:1992:9004). AGE 17554/1993, 1993ko maiatzak 20 (ECLI:ES:TS:1993:17554). AGE 1994ko abenduak 31 (ECLI:ES:TS:1994:20231). AGE 145/95, 1995eko otsailak 20 (ECLI:ES:TS:1995:892). AGE 1135/2003, 2003ko azaroak 28 (ECLI:ES:TS:2003:7562). AGE 1022/2005, 2005eko abenduak 26 (ECLI:ES:TS:2005:7530). AGE 910/2008, 2008ko urriak 2 (ECLI:ES:TS:2008:4872). AGE 1025/2008, 2008ko urriak 29 (ECLI:ES:TS:2008:5636). AGE 282/2009, 2009ko apirilaren 29 (ECLI:ES:TS:2009:2362).
67 AGE 474/2009, 2009ko ekainak 30 (ECLI:ES:TS:2009:3899). AGE 178/2011, 2011ko martxoak 18 (ECLI:ES:TS:2011:1801). AGE 191/2011, 2011ko martxoak 29 (ECLI:ES:TS:2011:1657). AGE 221/2011, 2011ko apirilak 1 (ECLI:ES:TS:2011:2053) AGE 258/2011, 2011ko apirilak 25 (ECLI:ES:TS:2011:2666). AGE 43/2012, 2012ko otsailaren 10 (ECLI:ES:TS:2012:625). AGE 262/2012, 2012ko apirilak 30 (ECLI:ES:TS:2012:3056). AGE 325/2012, 2012ko maiatzak 30 (ECLI:ES:TS:2012:3791). AGE 340/2012, 2012ko maiatzak 31 (ECLI:ES:TS:2012:3850). AGE 671/2012, 2012ko azaroak 5 (ECLI:ES:TS:2012:10135). AGE 262/2013, 2013ko apirilak 30 (ECLI:ES:TS:2012:3056). AGE 726/2013, 2013ko azaroak 19 (ECLI:ES:TS:2013:5509). AGE 4249/2014, 2014ko urriak 24 (ECLI:ES:TS:2014:4249). AGE 5/2015, urtarrilak 16 (ECLI:ES:TS:2015:190) AGE 55/2015, 2015eko otsailak 12 (ECLI:ES:TS:2015:439). AGE 315/2015, 2015eko maiatzak 29 (ECLI:ES:TS:2015:2220). AGE 530/2015, 2015eko irailak 25eko Epaia (ECLI:ES:TS:2015:3890). AGE 31/2017, 2017ko urtarrilak 19. (ECLI:ES:TS:2017:113) AGE 517/2017, 2017ko irailak 22 (ECLI:ES:TS:2017:3348). AGE 343/2018, 2018ko ekainak 7 (ECLI:ES:TS:2018:2104). AGE 15/2020, 2020ko urtarrilak 16. (ECLI:ES:TS:2020:61). AGE 755/2021, 2021eko azaroak 3 (ECLI:ES:TS:2021:3973). AGE 1143/2024, 2024ko irailak 18 (ECLI:ES:TS:2024:4400).
68 AGE 1312/2024, 2024ko urriak 14 (ECLI:ES:TS:2024:4917). Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Epaia: EAEJANE 9/2017, 2017ko irailak 18 (ECLI:ES:TSJPV:2017:2787). Probintzia Auzitegien Epaiak: PAE Araba 337/2017, 2017ko uztailak 11 (ECLI:ES:APVI:2017:522) PAE Bizkaia 584/2015, 2015eko azaroak 11 (ECLI:ES:APBI:2015:2112). PAE Bizkaia 18/2016 Epaia, 2016ko urtarrilaren 19 (ECLI: ES:APBI:2016:117). PAE Granada 292/2003, 2003ko apirilak 1 (ECLI:ES:APGR:2003:840). PAE Madril 1017/2001, 2001eko urtarrilak 26 (ES:APM:2001:1017). Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Orokorraren Ebazpenak: SJFPZOE 1999ko urriak 25. SJFPZOE 2007ko irailak 19. SJFPZO 2024ko martxoak 11.