scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro euskal ikasketen eremuan

Ibarluzea Santisteban, Miren

Abstract

Argitalpen hau Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen MHLI (www.mhli.net) ikerketa taldearen US 17/10 (UPV-EHU) eta FFI2017-84342-P (MINECO) proiektuen baitan gauzatu da.

Full text

Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro euskal ikasketen eremuan Censura, traducción e ideologia: vías de interpretación en el campo de los estudios vascos Censure, traduction et idéologie : quelques vais de recherche dans le champ des études basques Censorship, translation and ideology: some notes on the basque studies iBArluZeA sAntisteBAn, Miren (UPV/EHU-MHLI)1 Noiz jaso: 2019-03-04 Noiz onartua: 2019-05-30 1 Argitalpen hau Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen MHLI (www.mhli.net) ikerketa taldearen US 17/10 (UPV-EHU) eta FFI2017-84342-P (MINECO) proiektuen baitan gauzatu da. _Euskera 2018_2.indd 695 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 696 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … Zentsura-itzulpena-ideologia loturak oinarri hartuta, bikoitza da lan honen xedea: ikerketa-programa bat proposatzea eta eskura ditugun datuak sailkatzen hasteko adibide bat eskaintzea. Batetik, eremuen teoriaren araberako ikerketa-programa bat aurkezten da, lehenago proposatu izan direnen osagarri, euskal ikasketetan zentsura eta itzulpena elkarrekin gurutzatzen diren esparruetako eragin sortzaileak eta ezabatzaileak agerrarazteko; izan ere, funtsezkoa da gisa horretako marko orokor bat, ikerketa-esparru berriak ikusarazten dituena, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa-taldea (MHLI) Archivo General de la Administración (AGA) erakundean egiten ari den hustuketa-laneko datuak sailkatzeko. Ildo horretan, ikerketa-galderak proposatzen dira marko horren bidetik, besteak beste, AGAko datuak ustiatzeko. Bestetik, ikerketa-programa hori baliatzen da euskal eremuko Frankismoaren zentsura instituzionalari buruzko datuak sailkatzen hasteko (testu idatziekin lotutako zentsura-kasuen adibideetara jotzen da) eta itzulpena ukitzen duten gizarte-egituren osagaiak eta diskurtsoak, sortutako eta ezabatutako corpusak eta kanonak, eta zentsura ekiditeko edo zentsuratzeko itzulpen-estrategiak hizpide hartzeko. Gako-hitzak: Zentsura, itzulpena, ideologia, euskal ikasketak. En este trabajo se parte de la relación censura-traducción-ideología con un doble objetivo: proponer un programa de investigación y presentar un modelo de clasificación de datos disponibles hasta el momento. Por un lado, se presenta un esquema de investigación basado en la teoría de los campos, complementario con esquemas presentados anteriormente, pero que revela tanto condicionantes creativos como destructivos surgidos de la combinación de variables censura y traducción en el ámbito de los estudios vascos. Un marco general de este tipo resulta fundamental para visualizar nuevas líneas de investigación y clasificar los datos extraídos del vaciado que está realizando el grupo de investigación Memoria Histórica en las Literaturas Ibéricas (MHLI) en el Archivo General de la Administración (AGA). En ese sentido, se proponen preguntas de investigación relacionadas con el programa presentado; se trata de preguntas de investigación útiles para la explotación de los datos extraídos de las fichas de censura del AGA. Por otro lado, se hace uso del esquema presentado para comenzar a clasificar los datos de los que se dispone en relación a la censura franquista y la traducción en el ámbito vasco (el presente trabajo se centra en ejemplos en casos de censura relacionados con textos escritos), con el fin de debatir sobre temas tales como los elementos de las estructuras sociales que influyen en los procesos de traducción, los discursos, los corpora y el canon eliminado y promovido en situaciones de censura, así como las estrategias de traducción para esquivar o apoyar el proceso censor. Palabras clave: Censura, traducción, ideología, estudios vascos. Sur la base des connexions entre censure, traduction et idéologie, l’objectif de ce travail est double : il propose un programme de recherche et il présente un exemple de classement _Euskera 2018_2.indd 696 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 697 des données que nous détenons. D’une part, nous présentons un projet de recherche relatif à la théorie des champs, qui s’ajoute à ceux qui ont été présentés auparavant, et qui montre les conditions, qu’elles soient créatives ou destructives, qui apparaissent lorsque l’on combine les variables censure et traduction dans les études basques. Un tel cadre général est fondamental pour visualiser les nouveaux domaines de recherche destinés à classer les données issues du travail de refonte mené actuellement par le groupe de travail de la Mémoire historique dans les littératures ibériques (MHLI) dans les Archives générales de l’administration (AGA). Des questions de recherche sont proposées dans ce cadre, entre autres choses pour exploiter les données de AGA. D’autre part, ce programme est utilisé pour commencer à classer les données de la censure franquiste dans le domaine basque (exemples de cas de censure relatifs à des textes écrits) afin de soumettre au débat les composants et les discours des structures sociales en connexion avec la traduction, les corpus et les règles qui apparaissent et disparaissent et les stratégies visant à censurer ou à éviter la censure. Mots-clés : Censure, traduction, idéologie, études basques. This work is based on the censorship-translation-ideology relationship and has a double objective: to propose a research programme and to present a classification model for the data available so far. On the one hand, it presents a research-scheme based on the theory of fields, complementary to the schemes presented in previous papers, but which reveals both creative and destructive conditioning factors arising from the combination of censorship and translation in the field of Basque Studies. A general framework of this type is fundamental for visualizing new lines of research and classifying the data that Historical Memory in Iberian Literatures (MHLI) research-group has extracted in the documentation-process carried out in the General Administration Archive (AGA). In this sense, research questions related to the research-scheme presented are proposed, as far as they are useful for the exploitation of the data extracted from the censorship files of the AGA. On the other hand, the research-scheme proposed is used to classify the data available so far in relation to Franco’s censorship and translation in the field of Basque Studies (this work focuses on examples of censorship cases related to written texts), in order to debate issues such as the elements of social structures that influence translation processes, discourses, corpora and canon eliminated and promoted in censorship situations, as well as translation strategies to avoid or support the censorship process. Key words: Censorship, translation, ideology, Basque Studies. _Euskera 2018_2.indd 697 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 698 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 1. Sarrera Lan honen helburua da euskal ikasketetan zentsura eta itzulpena elkarrekin gurutzatzen diren esparruak azalaraztea eta itzulpenaren eremuko ikerlerroak bistaratzea, euskal eremuko Frankismoaren zentsura instituzionalari buruzko datuak ustiatzeko. Lehenbizi, zentsuraren eta itzulpenaren ikerketarako baliagarri zaigun ildo teoriko-metodologikoari buruzko zenbait ohar egingo ditugu, eta eremuaren teorian oinarritutako ikerketa-programa orokor bat proposatuko dugu, hain zuzen ere, euskal itzulpen-ikasketak ardatz harturik, zentsuraren eta itzulpenaren bat-egitetik sortutako zenbait ikerketa-esparruren berri eman eta ildo horretan egin daitezkeen ikerketa-galderak plazaratzeko. Funtsezkoa zaigu programa-orokor hori MHLI ikerketa-taldea AGA artxiboan (Archivo General de la Administración) egiten ari den hustuketa-lana ustiatzeko. Ondoren, proposatutako marko horri jarraikiz, zenbait ikergai edo adibide plazaratuko ditugu, orain arte liburuaren eta testu idatzien zentsuraren inguruan egin izan diren lanek, batez ere Joan Mari Torrealdairen lanek, eta orain arte MHLI taldeak AGAn eskuratutako dokumentazioak eskainitako datuak baliatuta. 2. Zentsura eta itzulpena: tresna ideologiko ezabatzaileak eta sortzaileak Literaturaren soziologiaren argitan, literatur lanen ekoizpenean eragiten duen baldintza sozialetako bat da zentsura, hain zuzen ere, kulturaren kontrol ideologikorako erabiltzen den tresnetako bat, botere-harremanekin zerikusi zuzena duena. Bestelako tresna ideologiko batzuk ere badira, erlijioari lotutakoak, edo kultur politika jakinekin lotutakoak, besteak beste, bai eta tresna ekonomikoak ere (merkatuarekin lotura dutenak, esaterako). Bada, zentsura hertsiki loturik dago tresna horiekin. Beste hitz batzuetan esanik, elkar elikatzen dute denek; nolakoa den gizarte bat bideratzen duen erregimen politikoa, halakoa da gizarte horretako argitalpenaren kontrola, dela zentsura instituzionala, dela adierazpen-eskubidea arautzen duen legedia… eta halakoak dira, halaber, gizarte horretako truke ekonomikoak, erakundeen artekoak eta abarrak (Sapiro, 2014: 36-37). _Euskera 2018_2.indd 698 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 699 Itzulpen-ikasketen argitan, eta Lefeverek azaltzen duenez, itzulpenaren mezenasgoarekin lotura zuzena du alderdi ideologikoak, alderdi ekonomikoak eta estatusak bezala (Lefevere, 1992: 15). Izan ere, itzulpen-politikak ere erregimenaren kontrol-sistemen mende egoten dira, eta, hortaz, itzulpenen eragileak ez eze, itzultzaileak ere bitartekari ideologikoak izaten dira, zentsura bezalatsu. Itzulpen-ikasketetan bizi izandako kultur biraren eta bira soziologikoaren ildotik, itzultzailearen esku-hartzea eta manipulazioa agerian jarri izan dira, eta ildo horretan ulertzen da artikulu honetan itzulpena, ideologia-transferentzia gisa, hizkuntza-transferentzia hutsaz haratago. Azken batean, itzulpen-prozesua da «a process of mediation which does not stand above ideology but works through it» (Simon, 1996: 8). Hala, sarri parekatu izan dira itzulpena eta zentsura, bi-biak manipulazio-estrategiak direlakoan: «Both the translator and the censor manipulated the texts not in order to ban them from public performance, but rather to make somehow acceptable and ready for public dissemination» (Billiani, 2006: 9-10). Kontrol-sistema askotarikoek eragiten diote, beraz, kultur ekoizpenari. Eragin horien artean dira, produkzioa kontrolatzeko jarraibide edo betebehar agerikoez gain, beharbada hain agerikoak ez direnak edo produktuan barik prozesuan eragiten dutenak: autozentsura edo hizkera bikoitza bezalako fenomenoez ari gara, hain zuzen ere. Hainbat ikertzailek agerian jarri izan dutenez, «As a rule, anticipatory anxiety and fear on the part of editors and writers led to much harsher acts of self-censorship than any censor would have expected to exercice» (Kuhiwczak, 2009: 55). Horrek guztiak hartzailearengan ere badu eragina; azken finean, sarritan, lerro artean irakurtzera eta interpretatzera behartzen dituzte kontsumitzaileak (Sapiro, 2014: 36-37). Zentsura-aparatuak lanak ezabatzen ditu, baina sortu ere sortzen du, kanon jakin bat, adibidez. Kanon bat sortzeaz gainera, sortzen ditu, halaber, diskurtsoak, jarrerak eta jokamoldeak (zentralak eta periferikoak, hegemonikoak eta subalternoak...). Zentsuraren itzala, hortaz, zentsuratutako produktuak ezabatzetik edo produktu batzuk eraldatzetik haratago doa: eragina du produkzioan parte hartzen duten eragileen jarreretan eta jokamoldeetan: _Euskera 2018_2.indd 699 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 700 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … «el verdadero poder de la censura: el de convertir a muchos escritores en censores de sí mismos» dio Beneytok (1975: 158). Egileek autozentsuraren eraginez darabilten hizkera bikoitza dela eta, gainera, zentsurak eraldatu egiten du hartzaileek testuak irakurtzeko duten modua, eta lerro artean irakurtzera behartzen ditu. Bada, idazleen egoera literatur ekoizpenaren kateko eragile guztietara estrapola daiteke, baita itzultzaileetara ere. Honela azaltzen du, esaterako, Gómez Castrok: Writers who produced their work under the circumstances prevailing in Spain for almost forty years, with an ever-alert censorship mechanism, needed to have in mind the different obstacles their books were going to encounter. Translators working at the time found themselves in a similar situation. Native writers usually developed more often that not an unconscious system of self-censorship when writing, and there is no reason to think that translators did not resort to the same strategy (whether consciously or not) when translating English works into Spanish. (Gómez Castro, 2009: 142) Barneratutako estrategia kontziente edo kontzientziapekoaren auzi hori guztiori Bourdieuren «egiturazko zentsura» kontzeptuarekin lot daiteke, zeina ez den gertatzen soilik zentsura-erakunde bat dagoenean. Bourdieuren hitzetan, egiturazko zentsura diskurtsoaren zirkulazio-eremuaren egituran bertan sortzen da, eta ez da instituzionala soilik (Bourdieu, 1982: 169). Azken finean, zentsura diskurtso sozial bat da, eta erabat barneratzen dugu, denik ere ez ohartzeraino. Billianik ere diskurtsoaren bidetik definitzen du zentsura: «Censorship itself must be understood as one of the discourses, and often the dominant one, produced by a given society at a given time and expressed either through repressive cultural, aesthetic and linguistic measures or through economic means». (2006: 2) Bourdieuk kontzeptualizatutako egiturazko zentsura hori modu askotan ager daiteke, baina zentsura-agerpen espezifiko jakin batez ariko gara gu artikulu honetan: euskal eremuko Frankismoaren zentsura instituzionalaz eta horrek Trantsizioan utzitako itzalaz, alegia. De Blasen definizio honekin bat egiten duen zentsura izango dugu aztergai: «lo que podemos denominar _Euskera 2018_2.indd 700 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 701 censura institucional, que cabe entenderla como la existencia de un organismo específico –civil, eclesiástico o militar– con unas atribuciones, finalidades y procedimientos asimismo especificos» (De Blas, 2007: online). Argi utzi gura genuke zentsura-egitura hori, ezabatzailea izan den hein berean, sortzailea ere izan dela; hau da, batetik, kultur ekoizpenaren eremua egituratu duela, eta bestalde, produkzioa ezabatzeaz gain, sortu ere sortu duela, 1990eko hamarkadaz geroztik zentsura ikertzeko teoria berriek eskaintzen duten ikuspegiek defendatzen duten moduan (Bunn, 2015: 25-44). The central insight of New Censorship Theory has been to recast censorship from a negative, repressive force, concerned only with prohibiting, silencing, and erasing, to a productive force that creates new forms of discourse, new forms of communication, and new genres of speech. By «productive» scholars mean generative or fecund, not necessarily salutary—though not exclusively baleful, either. (Bunn, 2015: 26) Beraz, egitura ezabatzailea eta errepresiboa den hein berean, zentsura produktiboa (edo integratzailea) ere bada, eta halaxe ulertzen da artikulu honen karietara. Era berean, ezin da ahaztu zentsura-egoeretan ez dutela soilik eragiten zentsuraren egitura ofiziala osatzen duten eragile autoritarioek: Where traditional understandings of censorship focus on the actions of authoritative figures within the state or state-like institutions, New Censorship Theory sees censorship as a diffuse, ubiquitous phenomenon in which a host of actors (including impersonal, structural conditions) function as effective censors. These «structural» forms of censorship may be based upon the effects of the market, ingrained cultural languages and grammars, and other forms of impersonal boundaries on acceptable (and indeed intelligible) speech. (Bunn, 2015: 27) Horixe da, hortaz, lan honetako abiapuntu teoriko-metodologiko nagusietako bat: zentsura-erakundeak lan jakin batzuk (edo horietako zatiak) ezeztatzen ditu, eta beste batzuk sustatzen, diskurtso bat ezabatzen du, eta beste bat eraikitzen. _Euskera 2018_2.indd 701 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 702 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … Nabarmentzekoa da gisa bereko prozedura dela itzulpenarena: ahots batzuei bozgorailua jartzen zaien hein berean, beste ahots batzuk isilarazten dira. Itzulpena, beraz, selektiboa den hein berean, egituratzailea eta produktiboa ere bada: diskurtsoak sorrarazten ditu, zentralak zein periferikoak izan. Bestalde, ez dira soilik eragile zentsuratzaileak aztertu behar, sormen-produktuaren ekoizpen-prozesuan eta harreran parte hartzen duten eragile guztiak baitaude zentsuraren eraginpean. Gainera, errepresio-baldintzetan ere jakintza transmititzen da, eta diskurtso berriak sortzen dira, izan menderatzaileak, izan subalternoak (Billiani, 2006: 11). Aurrekoarekin batera, eta aurreko paragrafoetan zehar agerrarazten joan garenez, lan honetako beste ardatz teoriko-metodologiko nagusia honako hau da: zentsura eta itzulpena ideologiarekin harremanetan aztertuko ditugu. Zentsuraren eta itzulpenaren bidegurutzea aztertzeko, hortaz, ideologiaren esku-hartzea izango da ardatza, Tymoczkok proposatu bezalaxe: «In considering the relationship between translation and censorship, a good point of departure is an examination of the ways that ideology enters the translation process». (Tymoczko, 2009: 27) Esan dezakegu, adibidez, ideologia jakin baten alde zentsurak isilarazten dituen ahots itzuliak existitzen direla, baina indar horri kontra egiteko itzulpen-estrategiak ere badirela; izan ere, sarri itzulpenaren bidetik sartu dira zenbait kulturatan debekatuta zeuden irudiak eta ideiak, zenbaitetan itzultzaileek modu subertsiboan lan egin izan dute kultur arauei eta erakundeei erronka jotzeko, eta batzuetan enuntziazio-alternantziak baliatuta testuak moldatu izan dituzte itzultzaileek, zentsurak ezin ezabatzeko moduan (Tymoczko, 2009: 26). Aipagarria da, adibidez, Pegenautek ildo honetan esaten duena: La naturaleza de la actividad traductora (es decir, el proceso de traducción) viene fuertemente determinada por una concienciación de cuál es la función que debe o puede cumplir el resultado (es decir, la traducción entendida como producto). Este producto puede constituir una fuente doctrinal de inestimable valor, pero si no es estrictamente controlado, puede convertirse en una herramienta subersiva de primer orden. La función de la censura es velar para que no ocurra esto último. (Pegenaute, 1996: 179-180) _Euskera 2018_2.indd 702 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 703 Horiek horrela, itzulpena eta zentsura, bi-biak dira manipulazio-estrategiak, eta bi-biak dira tresna ezabatzaileak eta sortzaileak. Bi postulatu horietatik abiatuta aurkeztuko ditugu, hortaz, euskal ikasketen esparruan zentsura instituzionala eta itzulpena gurutzatzen diren bideak aztertzeko zenbait gako. 3. Itzulpena, zentsura eta ideologia gurutzatzen direnean: ikerketan kontuan hartu beharrekoak Pegenautek azaltzen duenez, itzulpena da seguru asko literatur manipulaziorako formarik esanguratsuenetako, sarrienetako eta eraginkorrenetako bat: Su potencial radica en que permite implantar una determinada imagen de un autor o una obra en una cultura extranjera, enfatizando, suprimiendo o modificando determinados aspetos. Todo parece indicar que el hecho de que el producto sea importado del exterior, probablemete lo hace todavía más vulnerable a la manipulación. (Pegenaute, 1996: 178) Bada, manipulazio horretan berridazleek ez eze, hots, editore, kritikari eta itzultzaileek ez eze, goragoko maila hierarkikoan koka daitezkeen botere-egiturek ere parte hartzen dute (idem), kultur ekoizpenaren kontrol ideologikorako bitartekari sozialak diren aldetik («2. Zentsura eta itzulpena: tresna ideologiko ezabatzaileak eta sortzaileak» atalean azaldu dugu). Hala, elkar elikatzen duten barne-zentsura eta kanpo-zentsura bereizten ditu Pegenautek: La censura se puede ejercer en dos estadios temporales diferentes y mediante dos fuerzas represoras. Cuando la censura emana del propio subsistema literario, en el que se encuentran localizados los reescritores, podemos hablar de censura interna. Esta censura se lleva a cabo durante el propio proceso de traducción. También podemos encontrarnos con una censura externa, que es la que ejerce el mecenazgo sobre el producto final. La existencia de una censura externa, capaz de prohibir la publicación de una determinada obra u ordenar su secuestro, constituye un importante elemento coercitivo, en cuanto que fuerza a los escritores y reescritores disidentes a autocensurarse. Cierto es que no cabe hablar de autocensura en todos los _Euskera 2018_2.indd 703 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 710 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 5.1. Eremua Eremuaren egiturari dagokion ikerketa-esparruan erantzun beharreko galdera nagusiak hauek dira: zer-nolako egitura eta diskurtsoa izan du zentsurak euskal kulturaren esparruan? Billianiren ikerlerroak gure eginik (Billiani, 2006, 4), deskribatzekoak dira: a) zentsura agenteen rola, estatusa eta kokapena, b) zentsura-erakundeen egiturazko mugak, c) zirkulazio-baldintzak itzulitako eta zentsuratutako testuen kasuan, d) testu horien erresonantzia gizartean eta pertsonengan (Billiani, 2006: 4). Itzulpenari loturik, zehazki, aztertzekoa da zentsurarekin lotutako legeriak zer diskurtso izan duen itzulpenaren inguruan, eta diskurtso hori praktikan jartzeko zer-nolako mekanismoak aplikatu dituen: zer debekatzen eta sustatzen du zentsuraren diskurtsoak itzulpenari loturik? Nola arrazoitzen du? Berdin jokatzen du beti? Zeren arabera edo noren bitartekaritzaren bidez aldatzen da diskurtso hori? Laburbilduz, nola aldatzen da itzulpen-politika? Ildo horretan, eta aurrerago ikusiko dugunez, hainbat datu argigarri aurki daitezke euskal itzulpengintzako testuei eragin zien zentsura-aparatuaren inguruan Torrealdairen lanetan: besteak beste, aroak finkatzen ditu, zentsura-prozesuaren funtzionamenduari buruzko argibideak ematen ditu, zenbait euskal irakurleren edo zentsoreren datuak ematen ditu, eta eragileei egindako elkarrizketetatik erauzitako datuak azaltzen ditu. Hurtleyk (1987) adierazten duenez, liburu-politika argirik ez zuen Espainiako erregimenak Frankismoan, eta, oro har, irizpide argirik gabe eta modu arbitrarioan jokatu izan zuen. Lobejónek ere argi azaltzen du bere tesi-lanean: Si algo parece traslucir de un repaso a la bibliografía dedicada a la censura franquista, es la extremada arbitrariedad con que supuestamente ésta se llevó a cabo (Cisquella et al. 1977: 73; Abellán 1980: 91, 92; Ambrosi 2008: 2; Sinova 1989: 82, 123, 277). Varios autores explican tal circunstancia apuntando a la falta de una ideología clara en el seno del régimen (Cisquella et al. 1977: 15; Abellán 1980: 91). Con todo, los datos analizados en éste y otros estudios TRACE confirman que las diferencias en los dictámenes emitidos tienen que ver, más que con el capricho de los censores, con los cambios que se _Euskera 2018_2.indd 710 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 711 fueron registrando con los años a nivel político y social y que forzaron a la censura a adaptarse a las nuevas circunstancias (Sinova 1989: 78, 277). (Lobejón, 2013: 68) Zentsuratu beharrekoaren inguruan irizpide argirik ez bazen (alderdi ezabatzailea), sustatu beharrekoari buruz (alderdi sortzailea) Pegenautek (1999: 86) gaiari buruzko ikertzaileek egindako lanen bilduma batean oinarriturik dio Francoren gobernuak indar gehiago jarri zuela alderdi ezabatzailean promozioan edota kultur politika sortzailean baino; hots, zentsura estentsiboagoa izan zela propaganda baino5: «Franco’s regime was more concerned with the repression of alternative cultures than with the promotion of a genuine and coherent culture of its own» (Pegenaute, 1999: 86). Espainiar nazioaren batasuna «ezezkoek» eraikitzen zuten: «Spanish Nationalists were united by “negatives”, that is, by what they hated (Marxism and agnosticism) rather than what they loved» (Pegenaute, 1999: 86-87), eta kultur politikan oinarri nagusia zen ideia militarrak eta erlijiozkoak, eta herrialdearen iragan inperiala goratzea: «If any particular attitude towards culture was adopted, it consisted in promoting military and religious ideals together with an evocation of the country’s imperial past» (Pegenaute, 1999: 87). Atzerriko literaturarekiko jarreraz denaz bezainbatean, Francoren erregimenean Hezkuntza Ministerioan indar handia izan zuen José Pemartín y Sanjuánen (Hezkuntza Ministerioko zuzendaria izan zen goieta erdi-mailako hezkuntzaren zerbitzu nazionalean) hitzak dakartza Pegenautek (1999: 92): He did not hesitate to prescribe which were the (in)appropriate foreign books for the Spanish youth: «In general terms, the Russian novel is unhealthy, morbid and unbalanced, with characters who seem to be madmen or drunkards»; the German novel often presents «ideas as intellectually immoral as those of the suicidal Werther or the nihilist and macabre The Magic Mountain»; the French novel is «too nervous and unbalanced, extremely spiritualist and at the same time materialistic». (Pegenaute, 1999: 92) 5 Horrek ez du esan nahi, nolanahi ere den, kultur politika produktiborik izan ez zenik. _Euskera 2018_2.indd 711 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 712 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … Onartzekoari buruz, ostera, hauxe dio: The sort of novel he approved of was the English one because «it is charming, provides spiritual relief and presents an effective inner moral life». But he was not referring to contemporary novels such as «those by Lawrence or Joyce, which are crude, morbid, sensual and indecent, or those by Aldous Huxley, because even if he is extremely intelligent, his works are dangerously anarchic, nihilist and dilettante». Rather, he appreciated the «typical English Victorian novels, including those early ones by the great master Thackeray or by the Brönte sisters and also those from the second half of the nineteenth century by George Eliot, Anthony Hope, Thomas Hardy, Whyte Melville and George Meredith, or even more modern ones, such as those by Harry Harlant or Maurice Baring». What he liked about these novels was that «around the plot, which may deal with numerous adventures and be honestly critical at the same time, is developed the daily family life of the ‘home’, of that ancestral manor which is the usual dwelling of the British high bourgeoisie». (Pegenaute, 1999: 92) Beraz, irakurleei eskaini beharreko itzulpenak atzerritik ekarritako literatura ez kaltegarria behar zuen; alegia, literatura viktoriarra, edo aisialdirako kulturari lotutakoa, errealitatetik ihes egiten laguntzen zuena eta herritar gehiagorengana iristen zena (kultur-pasibotasuna sustatzeko modua zen). Hori dela-eta aurki daiteke thriller, western, detektibe-eleberri, maitasun-istorio eta haurrentzako literatura asko itzulitako literaturaren artean (Pegenaute, 1999: 93). Aukeraketa-prozesua xede-kulturako literatur kanonari loturik zegoen, bertako aurretiazko arauei loturik, eta «These norms ensured that foreign literature would produce the desired effect, or, more accurately, that no foreign literary work would produce an undesirable effect». (Pegenaute, 1999: 93) Zentsura-arauen funtzioari dagokionez, beraz: La función de las normas es reducir la complejidad de los elementos importados, lo que está en perfecta consonancia con el espíritu de la propaganda integradora. La traducción, como reescritura que es, puede contribuir a la creación de un entorno cultural que favo_Euskera 2018_2.indd 712 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 713 rezca temporalmente los intereses de las clases dirigentes, pero para ello habrá de darse un correcto equilibrio entre el grado y la forma de normatividad entendida como deseable tanto por los reescritores como los mecenas. Si el traductor no se convierte en censor, será otro censor el que censure al traductor. (Pegenaute, 1996: 182) Torrealdaik honela laburbiltzen du Artaziak lanean (2000) zentsurak itzulpenaren inguruan izandako jarrera: Zentsurak traba handiak jarri ditu itzulpenaren bidean. Erabateko debekua erabaki ohi da hasieran, nahiz eta erlijiozko liburuxka izan itzulitakoa. 1960ko martxoan oraindik galdezka daude zentsoreak, ea «hizkuntza dialektaletara» itzulpenik egiterik dagoen. (Torrealdai, 2000: 241) Izan ere, 1938ko apirilaren 22ko Prentsaren Legeak zehazten zuenez: «Art. 4: se prohíbe “la venta y circulación […] de libros, folletos y demás impresos, producidos en el Extranjero” sin la autorización del Ministerio del Interior, siendo obligatorio el envío de dos ejemplares para su previa censura». Salbuespenak ere baziren, esaterako, ekainaren 22ko ordenak zioenez: «Art. 1: las publicaciones de tipo técnico o de carácter litúrgico, para cuya importación bastará el envío duplicado de catálogos o listas». Bada, gerora, malgutasunedo irekitze-aldi bat etorri zela esan daiteke, eta, atzerritik ekarritako lanei dagokienez, honela azaltzen du Lobejónek: Así, una disposición de 16 de julio de 1945 amplía el margen de flexibilidad con respecto a los casos previstos en la citada Orden de 25 de marzo de 1944, estableciendo que las obras de carácter técnico, científico y litúrgico importadas del extranjero queden exentas «de los trámites de censura previa» (art. 1). Además, se permite «la introducción de obras que normalmente serían prohibidas, pero que se podrán enviar por razones de trabajo a estudiosos y Centros de Investigación» (art. 3), previa autorización personal de los Servicios Centrales de Propaganda. (Lobejón, 2013: 62) Edonola ere, euskarazkoen kasuan zentsura bikoitza zela esan daiteke, eta kristau-dotrinak ere debekatu izan ziren, euskaraz egoteagatik bakar-bakarrik. (Torrealdai, 1984: 125) _Euskera 2018_2.indd 713 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 714 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … Tarte batez itzulpenak aztertzeko zerbitzu berezitu bat izan bazen ere, gerora zentsura-aparatu orokorraren mende egon zen itzulitako testu oro: […] la creación en 1942 de un Servicio de Inspección de Traducciones dependiente de la Delegación Nacional de Propaganda «que vigilaba la entrada […] de libros extranjeros, salvaguardando (en connivencia con núcleos eclesiásticos) la ortodoxia, la moral y el rigor político» (Rubio & Falcó 1981: 24), si bien «estas tareas fueron, perdiendo su especificidad, transferidas a la actividad general de la censura». (Blas, 1999: 292, 295) (Lobejón, 2013: 60) Euskal liburuaren zentsuraz denaz bezainbatean, eta Torrealdaik proposatzen dituen zentsura-aldiei begiratuz gero, 1936-1955 aldian euskararen txikiziotik (lehentxeago esan bezala, euskaraz idatzitako edozer deuseztatzen zen, euskaraz egoteagatik soilik ukatzen zen argitalpena), asimilaziora igarotzen da zentsura (euskara antisabindarra sustatzeko saioa egiten zen, euskara nazionalisten bandera ez zela frogatzekoa). Hortaz, zentsura hizkuntzari edo hizkuntza-motari dago loturik aro horretan. Ofizialki ez da itzulpenik onartzen, arrotza den oro arriskutsua baita. Baina, kapital sozialaren garrantzia tarteko, eta Rocamoraren bitartekaritzaren esku-hartzea tarteko (Pedro Rocamora Valls Hezkuntza Ministerioko zuzendari orokorra izan zen 1946-1951 tartean, eta dagokigun garaian lotura zuzena izan zuen zentsuraren aparatuarekin; udaldiak Zarautzen ematen zituen; ik. zehazki, Torrealdai, 2000 liburuan «Pedro Rocamora aitabitxi bitxia» atala), literatur liburuen jauzi kualitatiboa gertatu zen: zenbait itzulpen argitaratu ziren, baina salbuespen gisa, «dialektoetara» itzultzeko debekua indarrean baitzegoen oraindik (1962an desblokeatu zen debeku hori) (Torrealdai, 2000: 92). Rocamora eta Tovar bezalako politikari frankisten (ik. zehazki, Torrealdai, 2000 liburuan «Antonio Tovar, falangista euskaltzalea» atala) eta gisakoen bitartekaritza aztertzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu hemen, euskal literatur eremuaren egituraren eta zentsura-aparatuaren eragileen indar-harremanen berri eman dezakeen aldetik, eta egituren eraginak eta produktuen zergatiak hobeto ulertzeko modua ematen duen aldetik. 1956-1975 aldian zenbait itzulpen erlijioso onartzen hasi ziren. Baina, oro har, itzulpenik ez zuen nahi zentsurak (Torrealdai, 2000: 101-214). Jon Gotzon Etxebarriak kontatu zion Torrealdairi Bizkaiko delegatuak esana ziola _Euskera 2018_2.indd 714 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 715 itzulpenak egin ordez idatz zezala literatura propioa (Torrealdai, 2000: 125). Zergatik? Bada, Torrealdairen hitzak gure eginez, itzulpenak apurtu egiten zuelako Frankismoaren hizkuntza-politika, hots, euskararen «berezko garapena» edo baserrian eta landa-munduan geratuta hiltzen uztearena. Izan ere, hizkuntza-politika horren baitan euskarak balio tradizionala zuen, baina ez modernoa (Torrealdai, 2000: 126-127). Uribarrik Torrealdairen bidetik azpimarratzen duenez, euskal itzulpenak zentsuratzeak ez zuen soilik argitalpenaren eduki ideologikoarekin zerikusirik; euskara bera zen zentsuragaia: Hasta principios de los 60 las traducciones a la lengua vasca siguen perseguidas, no se reconoce a la lengua su capacidad cultural plena. Y esto afecta a textos que no tienen ningún tipo de problema ideológico. Así, en 1960 se prohíbe Brabanteko Genobeba, un bestseller del siglo XIX editado repetidamente en español en el que se hace una apología del cristianismo; en ese mismo año se prohíbe Mamutxak/Los insectos, texto inofensivo traducido por el conocido escritor religioso Orixe, que venía avalado por la Academia de la Lengua Vasca y por la delegación de censura local, pero que finalmente tuvo que editarse en Francia. Los censores apelan a la prohibición de editar traducciones a «dialectos»: «Esta obra fue denegada por lo mismo que se vienen denegando las versiones al catalán» (Torrealdai, 1995: 302). Esta situación empieza a cambiar en 1962, cuando al parecer desaparece el bloqueo al que se somete a las traducciones a los diferentes «dialectos». (Uribarri, 2013: 38) Aipagai dugun garai horretan zertxobait aldatu zen zentsura-aparatuaren egitura euskal literaturari dagokionez; izan ere, 1963ra arte ez zen euskaraz zekien zentsorerik Madrilen, eta zentsura-prozesuak derrigor hasi behar zuen tokian tokiko delegazioetan (Torrealdai, 2000: 117). 1963tik aurrera aldatu egin zen egoera, eta horrek estrategia ezberdinak sorrarazi zituen euskal idazleen artean (askok Madrilera jotzen baitzuten zuzenean, bertako delegaziotik pasa gabe errazagoa zelakoan Madrilen argitalpen-baimenak lortzea) (Torrealdai, 2000: 117-118). Estrategia horiek lotura dute, hein batean, eragile bakoitzaren posizioarekin. Izan ere, askotan ez zen testua edo testuaren ideologia zentsuratzen: argitaratzailea edo egilea bera zentsuratzen zen. Horren argigarri dira Archivo General de la Administraciónen (AGA) gordetako hainbat zentsura-espedientetan aurki daitezkeen idazle, itzultzaile edo edito_Euskera 2018_2.indd 715 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 716 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … reen polizia-txostenak; adibide baterako, txosten horietako zenbait pasarte transkribaturik dakartza Torrealdaik Artaziak liburuan (2000: 36-139). 1976-1983 urte-tarteari dagokionez, eman dezake zentsurak gutxiago eragin zuela euskal argitalpenean, baina argitaratutako lanen nolakotasunari loturik dago auzia. Izan ere, sasoi horretan batez ere itzulpen funtzionalak argitaratu ziren, aurreko aldietako saio soziopolitikoak argitaratzeko joeraren aldean (Torrealdai, 2000: 215-236). Garrantzitsu deritzogu lanen generoaren araberako baimentzeaz bi hitz esateari. Inondik ere, badirudi lanen gaiak ez eze, lanen hartzaileak ere bazirela sarri argitalpen batzuk baimentzeko, ez baimentzeko edo sustatzeko arrazoi nagusi. Kasu nabarmena da, esaterako, haureta gazte-literaturari dagokiona. Sail berezi batek zuen, gainera, lan horiek aztertzeko ardura. Bada, zentsuraren alderdi sortzaileaz edo sustatzaileaz aritu gara lehenago eta, horrekin loturik dago, adibidez, AGAko Eguzki Ibiltaria lanaren 3279-76 espedientean aurkitutakoa. Hartzaile jakin batzuen artean sustatutako lanen adibide da, inondik ere. «Entre cuento y poesía se canta o narra a los niños las gracias de las cuatro estaciones del año, primavera, verano, etc. Autorizable», dio espedienteak. Bada, zein da lan hori zentsura-prozesura aurkeztu izanaren arrazoia? Espedienteari loturiko gutunean dago erantzuna: Comisión de información y publicaciones infantiles y juveniles, secretario general Sr. Director de Editorial LA GALERA C/ Arte, 79 BARCELONA-13 Distinguido amigo: Por encargo de la Dirección General de Cultura Popular de este Ministerio de Información y Turismo, hemos realizado una selección inicial de libros infantiles y juveniles actuales con el fin de promocionarlos a través de catálogos y exposiciones por diversas poblaciones de España. De su fondo editorial hemos comenzado por elegir las siguientes obras, a las que próximamente esperamos ir añadiendo más: «EGUZKI IBILTARIA» (vascuence), de la autora Aurora DiazPlaja. _Euskera 2018_2.indd 716 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 717 Le encarecemos que, al efectuar el Depósito Previo legal en este Ministerio, acompañe esta carta, con el fin de que por la Sección de Ordenación Editorial que incluiremos en nuestro plan de próximas exposiciones selectivas, seguramente provechosas en todos los sentidos. Esto significa que, en general, no tienen Uds. Que presentar más ejemplares que los habituales. (1) Confiamos sinceramente en su comprensión y colaboración a este respecto y le hacemos constar nuestra congratulación por estar entre los editores seleccionados merecidamente. Con un cordial saludo, (Firma) SECRETARIO GENERAL DE LA COMISIÓN En el caso de libros ya presentados a Depósito, le sugerimos, si no tienen inconveniente, que hagan llegar a esta comisión directamente un ejemplar, para los mismos fines promocionales. Gisa honetako dokumentazioaren argitan, aztertzekoa da modu horretan sustatutako lan gehiagorik ba ote den, edota denak diren haureta gazte-literaturakoak. Eremuaren egitura izanik ere orain arte zentsuraren inguruan gehien edo xeheen aztertu den ikerketa-esparrua, esango nuke itzulpen-lanei arreta jarrita merezi duela espedienteen arakatze sistematikoa eta legediaren berrirakurtze sistematikoa egitea, zentsurak itzulpenarekin zehazki (edo zer itzulpenekin) nola jokatu zuen xeheago aztertzeko. 5.2. Kapitala Proposatzen dugun bigarren ikerketa-esparruak zerikusia du itzulpenen corpusarekin, sortutako kanonarekin eta literatur itzulpenak izandako funtzioarekin. Bada, Torrealdairen hitzok oso ondo azaltzen dute zein zen garaiko itzulpenen funtzioa, eta halaxe esleitzen zion bai euskal gizarteak, bai zentsura-aparatuak ere (eta horrexegatik ukatzen zuen): _Euskera 2018_2.indd 717 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 718 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … Aitortu behar dut ustekabean harrapatu ninduela zentsurak itzulpenekiko erakusten zuen jarrera ezkorrak. 1962 arte behintzat gogoz kontra onartzen ditu itzulpenak. Jartzen dituzten erreparoak behin eta berriz irakurri ahala jabetu nintzen arazoaz. Frankismoak euskarari kultur statusa ukatu eta hutsaren pareko kategoria aitortzen baitio, nekez onar dezake itzulpenak hizkuntza minorizatuari eransten dion balio positibo hori. Homologarritasuna. Bestearen parekoa izatea, alegia. Eta, gainera, itzulpenari esker kulturako hizkuntza bezala finkatu ahal izatea. Balio linguistikoa eta kulturala, biak ukatu dizkio berenez frankismoak euskarari. (Torrealdai, 1984: 126) Itzulpenak, hortaz, kanpoko edukiak ekartzeko edo euskal edukiak kanpora esportatzeko funtzioaz gain, hizkuntzari estatusa emateko funtzioa ere bazuen. Itzulpenari funtzio hori aitortuta eta ukatuta, zer-nolako kapital linguistikoa eta kulturala sortu zen euskal eremuan zentsura indarrean izan zen garaian? Galdera horri erantzutea da ikerketa-esparru honen xede nagusia. Ildo horretan, komeniko litzateke, batetik, euskarazko argitalpenen eta itzulpenen banaketari erreparatzea, bai eta argitalpen-lekuei erreparatzea ere, zirkuituen eta kanonaren arteko loturak aurkitu ahal izateko; bestalde, itzulpenen artean zentsuratik pasatakoak identifikatu beharko lirateke (hots, argitaratutako itzulpenen eta zentsura-fitxa duten itzulpenen zerrendak erkatzea interesgarria litzateke). Horrek lagunduko luke, esaterako, zentsura-prozesua pasatu zuten eta pasatu ez zuten itzulpenen arteko erkaketa egiten gero azalduko dugun hirugarren ikerketa-esparruan, itzulpen-estrategia ezberdinak baliatzen ote ziren ikertu ahal izateko. Bestela esateko, garaian garaiko itzulpen-zerrenden berrirakurketa egin beharko litzateke, itzulpena-ideologia-zentsura kateari erreparatuta. Orain arte, Frankismoaren garairako gisa honetako baieztapenak baino ez ditugu: «Junto con la escasa producción original, la censura de la posguerra vigiló también muy de cerca las traducciones vascas. Por esa razón, la mayoría de las traducciones que superaron la censura son, o bien textos de autores clásicos, o bien obras religiosas o moralizantes» (López Gaseni, 2002: 100). Era horretako baieztapenak zerrenda eta erkatzeetatik ateratako ondorioe_Euskera 2018_2.indd 718 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 719 kin bat ote datozen egiaztatzea da, hortaz, ikerketa-esparru honetako beste lan-ildoetako bat. Egun dauzkagun datuak bestelako helburuekin egindako ikerketetakoak badira ere, proposatzen dugun ikerketa-esparru honetan zenbait aurreikuspen egiteko balio dezakete. Hala ere, uste dugu ikerketa-esparru honek ere merezi lukeela ikerketa sistematikorik etorkizunean, eta beren-beregi berrikusi beharko liratekeela argitalpenen zerrendak eta zentsura-fitxak. Torrealdaik euskal liburuaren argitalpena aztertzeko egiten duen ikerketako datuei erreparatuz gero, eta Torrealdaik berak zehaztutako zentsura-garaiak kontuan hartuta, ondokoa da jatorrizko liburuen eta itzulpenen banaketa: Zentsura-aldia Argitaratutako liburuak Jatorrizkoak Itzulpenak Itzulpenak ehunekotan 1936-1955 278 255 23 % 8,2 1956-1975 1455 1092 363 % 24,95 1976-1983 2567 1814 753 % 29,33 Torrealdaik (1984: 35 & 176) emandako datuetatik sortutako taula Zentsuraren lehen aldian, oso itzulpen gutxi argitaratu ziren, eta hori, aurreko ikerketa-esparruan azaldu dugunez, itzulpenaren inguruko diskurtsoarekin bat dator. Bestalde, literatur itzulpenaren datuak eskaintzen dituen Nor da Nor datu-basetik erauzitako datuen arabera, euskara xede-hizkuntza delarik 19361955 urte-tartean argitaratu ziren itzulpenei dagokienez6, itzulitako 9 liburu argitaratu ziren (Torrealdaik ematen dituen 23 liburuen artetik, beraz, 9 ziren literatur liburuak, eta gainontzekoak bestelakoak direla ulertu behar dugu). Bada, itzulitako literatur lan horietako hiru baino ez ziren Frankismoaren zentsurak eragindako esparru geografikoan argitaratu, hain zuzen ere, Jose6 Bilaketaren emaitzak: <http://nordanor.eus/bilatu?n=l&e_or=&e_xt=&e_st=&e_eg=&e_ it=&e_ar=&e_ge=&e_sh=&e_xh=42&e_sd1=&e_sd2=&e_xd1=1936&e_xd2=1955> _Euskera 2018_2.indd 719 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 726 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … Itzulmoldearekin edo itzulpen-estrategiekin jarraituta, aipatzekoa da zentsura-prozesuetan aurki ditzakegun itzulpenak ez direla beti hitzez hitzekoak; esaterako, Gandiagaren Hiru gizon bakarka liburuaren espedientean dauden itzulpenen arteko bat «Ez da hitzez hitz egindako itzulpena. Modu laburtuan biltzen ditu pasarte konfliktiboenak, baina hori ere 71. orrialderaino» (Torrealdai, 2000: 202). Itzulpenak aurkezteko moduari dagokionez, azpimarratzekoa da, halaber, hainbat hitz edo pasarte azpimarratu egiten zituztela, karga adierazteko, nolabait (Torrealdai, 2000: 230). Itzulpen-estrategiak, baina, zentsuraren alde ez eze, zentsura gainditu ahal izateko ere baliatzen ziren: Erregimenaren ideologia onartzera eraman lezake zentsurak edo -bigarren aukeraerregimenaren joko-arauetara nork bere lana moldatzera; eta -hirugarren aukeragutxien-gutxienez, hizkuntzaren bidez arau horiek burlatzera. Zentsura gainditu nahian dabilen idazleak hirugarren bidetik jo du, mezua kamuflatu egin nahi du, hizkeraren bidez. Ezinezkoa baita hizkuntza zuzenaren erabilera. Hizkuntza batek eman ditzakeen baliabide guztiak erabili behar izan ditu idazleak: iradokizunak, sugearen mugimendu leuna, azeriaren malezia, sinonimoen erabilera, eufemismoak, kode berezien baliatzea. Irakurleak deskodetzeko moduan idatzi, baina zentsorea enteratu gabe. Honek guztiak ekarri duena da idazkera bihurria, kode ulertezinez betea, gutxi batzuentzat bakarrik baliagarri den hizkera klandestinoa askotan. (Torrealdai, 2000: 248) Bada, ikerketa-esparru honetan identifikatzekoak eta aztertzekoak dira, hain zuzen ere, baliabide eta kode horiek guztiak. Azkenik, ez genuke aipatu gabe utzi nahi negoziazio-prozesuetan, aldeko eta kontrako dialektikan, testu beraren bertsio bat baino gehiago sortzen zirela, eta horiek ere aztergai direla hirugarren ikerketa-esparru honetan. Adibide gisa aipa daiteke, esaterako, Gereñok Anaitasuna aldizkarian argitaratutako olerki baten harira gertatutakoa. Aldizkariari ezarritako zehapenaren negoziazio-prozesuan olerkiaren hainbat bertsio itzuli sortu ziren (485/72 espediente-zenbakia du dokumentazioak AGAn). 1971ko abenduaren 30ean argitaratu zen Gereñoren «Zu, Euskal herri!» izenburuko olerkia Anaitasuna aldizkariko 225. alean. Bada, espedientean _Euskera 2018_2.indd 726 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 727 gordetzen den dokumentazioan, salatariak (?) egindako itzulpenaz gain, A. Zelaietak errekurtsoan aurkeztutako bertsioa ere badago (olerkiko esaldi batean isildutako subjektu bat hartzen du aipagai, salatzaileak olerkia bestela interpretatu duela agerraraziz, eta olerkiak egiazki «besteek» Euskal Herria ukatu eta baztertu ordez, «Euskal Herriko semeek» ukatu eta baztertu dutela ulertu behar dela argudiatuz). Bi testu horiekin batera Euskaltzaindiari eskatutako itzulpena ere bada; izan ere, Euskaltzaindiak egiten zuen arbitraje-lana hainbatetan. Aita Madinak egin omen zuen lan hori kasu honetan, eta ez dakigu zenbateraino eragin zuen itzulpenak berak zentsura-agenteen argitan; baina, gure ustez, itzulpen hori laguntzen duen gutunak du indar handiagoa, honelaxe baitio Faustino Ramos Diezek Ministerio de Información y Turismoko Bizkaiko delegaziotik: Tenía pendiente enviarle la traducción que había interesado al miembro de la Academia Vasca, Rvdo. Padre Madina, Párroco de San Vicente de esta Ciudad; me indica no encuentra causa para seguir adelante con el expediente y que una actuación administrativa ejemplar será preferible ejercitarla en otro momento y con causa más probada. Dado el conocimiento que tiene del tema me inclino a aceptar su criterio. En todo caso vosotros objetivaréis los hechos y quedo a la espera de vuestras instrucciones» (485/72 espedientea, AGA). Seguruenik, halako hainbat eta hainbat itzulpen egongo dira gordeta euskal testuei eta bestelako euskal produktuei lotutako izapideen arrasto gisa geratu diren AGAko fitxategietan. Bada, zentsura-itzulpena-ideologia triangeluaren azterketan bide ezin aberatsagoa jorra daiteke gisa bereko testuen bertsio itzuli askotarikoen azterketari helduta. 6. Ondorioak Artikulu honetan euskal ikasketen esparruan bizi izandako zentsura instituzionalaren eta itzulpenaren arteko lotura ideologikoak agerrarazteko ikerketagaien eskema bat proposatu dugu, eremuen teoriari eta zentsuraren ikerketaren inguruko teoria garaikideei jarraikiz. Testu idatziari lotutako adibideak eman ditugu, baina, gure ustez, eskema hau aplikagarri zaie, ha_Euskera 2018_2.indd 727 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 728 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … laber, euskal kulturako bestelako produktuei (antzerkia, irratia, ikuskizunak… ditugu gogoan). Hiru ikerketa-esparru proposatu ditugu, zentsura-egiturari, sortutako kanonari eta jokamoldeei dagozkienak, betiere zentsurak ezabatu duenaz gain sortu duen horretan ere arreta jarrita; halaber, esparru bakoitzean sor litezkeen zenbait galdera proposatu ditugu. Esparruan esparruko errepasoa eginez ikusi dugun moduan, batez ere Frankismoko zentsuraren egituraren inguruko datu orokorrak ematekotan gara; edonola ere, zentsura-egituran itzulpenarekin lotutako sare zein diskurtsoek zer-nolako pisua izan zuten aztertzea beharrezkoa iruditzen zaigu, eta zentsura-itzulpena-ideologia sarearen argitan, itzulpenei lotutako espedienteen arakatze sistematikoa egitea. Bestalde, zentsura-espedienteak dituzten itzulpenen eta argitaratutako itzulpenen zerrenden alderaketak egitea ezinbestekoa zaigu, euskal itzulpenen zirkuituak ulertzeko, deskribatzeko eta horren araberako joerak eta aldiak zehazteko. Gisa horretako ikerketen eskutik baino ezingo ditugu identifikatu eta sailkatu, gainera, zentsurak eragindako itzulpen-estrategiak (zentsuraren aldekoak zein kontrakoak). Azkenik, itzulpen-estrategiak, itzulpen-prozesuetan ez eze, zentsura-prozesuetan ere aztertzekoak dira. Izan ere, artikuluan azaldu dugunez, euskal esparruko zentsurak derrigor pasatu behar zuen itzulpenetik, eta hori da euskal ikasketen esparruko zentsuraren ezaugarri behinenetako bat. Bada, ildo horretan, ikerketa-esparru aberatsa dugu oraindik jorratzear, itzulitako testu zentsuratuen zein ez zentsuratuen eta zentsura-espedienteetako dokumentuen testu-azterketak erakutsiko baitigu zer-nolako itzulpen-estrategiak erabili izan diren edukiak ideologikoki manipulatzeko, kodeak sortzeko, eta abarretarako. Bibliografia Beneyto, Antonio, 1975, Censura y política en los escritores españoles. Madril: Editorial Euros. _Euskera 2018_2.indd 728 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … 729 Billiani, Francesca, 2006, «Assessing Boundaries – Censorship and Translation. An Introduction», in Modes of Censorship and Translation. Manchester: St Jerome Publishing, 1-25. Bourdieu, Pierre, 1982, Ce que parler veut dire. L’économie des échanges linguistiques. Paris: Librairie Arthème Fayard. Bunn, Matthew, 2015, «Remaining repression; New Censorship Theory and after», History and Theory, 54 (2015), 25-44. De Blas, José Andrés, 2007, «Censura y Represión», Represura, online: <http:// www.represura.es/represura_3_mayo_2007_articulo7.html> [2008/11/02] Gómez Castro, Cristina, 2009, «Censorship in Francoist spain and the inportation of translations from South America: the case of Lawrence Durrell’s Justinek», in Ní Chuilleanáin, Eiléan et all. (ed.) Translation and Censorship. Patterns of Communication and Interference. Dublin: Fourt Court Press, 132-145. Hurtley, J., 2006, «Tailoring the talde. Inquisitorial discourses and Resistance in the Early Franco period (1940-1950)», in Billiani, F. (ed.) Modes of Censorship and Translation. Manchester, UK & Kinderhook (NY), USA: St jerome Publishing, 61-92. Ibarluzea, Miren, 2017, Itzulpengintzaren errepresentazioak euskal literatura garaikidean: eremuaren autonomizazioa, literatur historiografiak eta itzultzaileak fikzioan. UPV/EHUn defendatutako doktorego-tesia. Zuz. Mari Jose Olaziregi Alustiza doktorea. Jané-Lligé, Jordi, 2013, «Narrativa alemana de postguerra: autors traduïts i censura», Quaderns. Revista de Traducció, 20 (2013), 117-145. Kuhiwczak, Piotr, 2009, «Censorship as a collaborative project: a systemic approach», in Ní Chuilleanáin, Eiléan et all. (ed.) Translation and Censorship. Patterns of Communication and Interference. Dublin: Fourt Court Press, 46-56. Lefevere, André, 1992, «Litearry Theory and Translated Literature», The Art and Science of Translation, special issue of Dispositio, 1:19-20-21, 3-22. Lobejón, Sergio, 2013, Traducción y censura de textos poéticos ingles-español en España: TRACEpi (1939-1983). Leongo Unibertsitatea. López Gaseni, José Manuel, 2002, Historia de la literatura vasca. Madril: Acento ediciones. _Euskera 2018_2.indd 729 12/11/19 10:24 Euskera. 2018, 2, 2. 695-730. Bilbo issn 0210-1564 730 iBArluZeA sAntisteBAn, M.: Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro … Meseguer, Purificación, 2015, «La traducción como arma propagandística: censura de Orwell, Abellio y Koestler en la España franquista», Quaderns de Filologia: Estudis Literaris, XX (2015), 107-122. Pegenaute, Luis, 1996, «Traducción, censura y propaganda», Livius, 8 (1996), 175-183. , 1999, «Censoring translation and Translation as Censorship: Spain under Franco», Translation and the (RE)Location of Meaning: Selected Papers of the CETRA Chair Seminars in Translation Studies, 1994-96. Lovainako Unibertsitate Katolikoa, 83-96. Sapiro, Giséle, 2014, La sociologie de la littérature. Paris: Éditions La Découverte. Simon, Sherry, 1996, Gender in translation Cultural Identity and the Politics of Transmission. London & New York: Routledge. Tymoczko, Maria, 2009, «Censorship and self-censorship in translation: ethics and ideology, resistance and collution», in Ní Chuilleanáin, Eiléan et all. (ed.) Translation and Censorship. Patterns of Communication and Interference. Dublin: Fourt Court Press, 24-45. Torrealdai, Joan Mari, 1984, Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua. Oñati: Jakin. , 2000, Artaziak, Zaratz: Susa. Uribarri Zenekorta, Ibon, 2013, «Censura(s) en la traducción al/del vasco», Quaderns Revista de Traducció, 20, 31-4. _Euskera 2018_2.indd 730 12/11/19 10:24