scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Kooperatiben Euskal legea Nazioarteko Zuzenbide Kooperatiboaren Testuinguruan liburuaren iruzkina

Epelde Juaristi, Miren

Full text

259 ISSN 1698-7446 – eISSN 2444-3107 GIZAEKOA. Revista Vasca de Economía Social, 2024, 21, 259-261 https://doi.org/10.1387/gizaekoa.26682 Kooperatiben Euskal legea Nazioarteko Zuzenbide Kooperatiboaren Testuinguruan liburuaren iruzkina MirenEpelde Juaristi* Irakasle laguntzaile doktorea. Euskal Herriko Unibertsitatea Gizartearen etengabeko aldaketek berekin dakarte antolaketa modu berri baten beharra. Gauzak horrela, pertsonen arteko harremanak dimentsio desberdinetan kokatzen dira, merkatua eremu nagusietako bat izanik. Gaur egungo globalizazioak harremantzeko bide anitzak sortu ditu eta horrek taldean lanean aritzearen indarra mahai gainean jarri du. Alegia, merkatuaren hedapenak dakartzan pertsona fisiko zein juridikoen erlazioak bide onetik aritzeko elkarlana eta elkar ulertzea ezinbesteko elementu bilakatu direla ondoriozta daiteke. Ideia horren alde lan egiten du Kooperatibismoak, zeina era berean Gizarte Ekonomiaren parte kontsideratzen den. Eta nolabait esan daiteke sendotuz doan fenomenoa bilakatzen ari dela Euskadin, zein mundu mailan. Espainiako legedia kontutan izanik, 5/2011 Gizarte Ekonomiari buruzko legean, aipatzekoa da, bertako bostgarren artikulua, zeinak, sozietate kooperatibak Gizarte ekonomiaren parte zerrendatzen dituen. Era berean, lege berberak, sozietate kooperatiben printzipioak oinarri hartuz, aipaturiko elkarlana aldarrikatzen du. Kooperatiben presentzia ez da berria Espainiar Estatuan eta zer esanik ez Euskadiren kasuan. Aspalditik errotua dagoen sozietate tipoa da eta bere arauketa propioa dauka, zeina, duela gutxi berritua izan den, hain zuzen ere, 2019an. Sozietate modelo honek aurrera egin izanaren arrazoi nagusietako bat, dudarik gabe, Mondragon Korporazio Kooperatiboa litzateke, mundu mailan bere eredua zabalduz joan dena. Aitzitik, beste herrialde batzuetan eredu kooperatiboak ez du arrakasta berdina izan. Ondorioz, lurralde horietan sozietate kooperatiboaren figura alde batera utzi eta langileen partaidetza bultzatzeko kapital-sozietateak oinarri hartu izan dira. * Correspondencia a/Corresponding author: MirenEpelde Juaristi. Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila saila. Euskal Herriko Unibertsitatea–[email protected]–https://orcid.org/0000-0002-7993-0467 Cómo citar/How to cite: Epelde Juaristi, Miren (2024). Kooperatiben Euskal legea Nazioarteko Zuzenbide Kooperatiboaren Testuinguruan liburuaren iruzkina, GIZAEKOA-Revista Vasca de Economía Social,21, 259-261. (https://doi.org/10.1387/ gizaekoa.26682). Recibido:24/6/2024; aceptado:26/6/2024. ISSN1698-7446 - eISSN2444-3107 / © UPV/EHU Press Esta obra está bajo una licencia Creative Commons Atribución-NoComercial-SinDerivadas 4.0 Internacional 260 GIZAEKOA - Revista Vasca de Economía Social 21 (2024), 259-261 MIrEnEpEldE JUArIStI Espainiar estatua kontutan hartuz, sozietate kooperatiben aldeko erronka makalagoa dela esan daiteke, izan ere, oro har, sozietateak anonimoak edo erantzukizun mugatukoak dira. Eskuartean dugun liburua Euskal Kooperatiben legea nazioarteko Zuzenbide Kooperatiboaren testuinguruan da eta izenburuak berak dion moduan, mundu mailako araudia aztertzen da bertan eta bi atal nagusi bereiz daitezke. Batean, nazioarteko lurralde desberdinetako adituek beren herrialdeetan kooperatiben egoera zein den azaltzen dute. Hala nola, mundu mailako ikuspegi orokor bat plasmatzen da hainbat ikertzaileren eskutik. Aipatzekoa da, liburuaren sorrera jardunaldi batzuetan hizlariek adierazitakoa jasotzean datzala, beraz, norberaren ikuspuntua modu argi batean bilduta gelditzen dela. Irakur daitekenez, lurraldeen arteko desberdinatasunak nabariak dira. nahiz eta guztietan kooperatiben presentzia baden, ez da berdin, Europa mailan izan duen bilakaera edo Afrikan izan duena esaterako. Estatuen interbentzionismoa eta gizartearen garapen maila desberdinak isla zuzena dute sozietate kooperatiben hazkuntzan ere. Asiaren kasuan, kooperatiben autonomia eta independentzia falta somatzen dira. Horrez gain, herrialde bakoitzaren jatorri historikoak ere badu eragina kooperatibismoaren bilakaeran. Alabaina, legedia bateratu baten beharra somatzen da ia kontinente guztietan. lurraldeak aldi berean, herrialde desberdinez osatua egoteak legedia heterogeneoa izatea dakar eta horrek ideia bateratuen hedapena oztopatu dezake. Bestalde, liburuaren bigarren zatian Euskal Kooperatiben lege berria sakon aztertzen da ikuspuntu desberdinak kontutan izanik. Halanola, akademikoa, instituzionala, sektorearena eta Euskadiko Kooperatiben Goren- -Kontseiluarena. Eremu desberdinetako adituek arauketa normatibo berriaren inguruko iritzia adierazten dute. Modu akademiko batetik, aldaketa ez dela oso esanguratsua ikusi da. Izan ere, eman diren berrikuntzak ez dira oso nabariak izan eta ez dute egunerokotasunean gehiegizko aldaketarik suposatu, alabaina kontzeptu batzuk argitzeko balio izan du. Arlo instituzionalean antzeko zerbait gertatzen dela esan daiteke. Halaber, Euskadi mailan sozietate kooperatiben industria mailako presentzia nabarmentzen da. Bestalde, azpimarratzen da ere berriki jasandako Covid-19 ak araudiaren aldaketa berri baten beharra pistu duela. Sektorearen begietatik, kooperatibiamoaren garrantzia nabarmentzen da merkatuaren funtzionamendu egokia sustatzeko eta antolaketa aldetik legedia berriak ekarri dituen aldaketak aipatzen dira. Azkenik, Kooperatiben Goren-Kontseiluak Administrazioa eta kooperatibismoaren arteko elkarlanean zentratzen da. Oro har, liburuaren egokitasuna eta gizartean ekar dezakeen onura goraipatzekoak dira. Alde batetik, sozietate kooperatibetako kideei eman die- https://doi.org/10.1387/gizaekoa.26682 261 lIBUrU IrUZKInAK / COMEntArIOS dE lIBrOS zaiokeen laguntzagatik, izan ere, kontinente desberdinen egoera zein den eta zein erronka aurreikusten diren jakitea laguntza polita izan daitekela uste da norbere garapenari begira. Eta bestetik, aspektu on zein txarren aurrean erreflexiorako balio dezaketen elementuak jasotzen dituelako. liburuaren bigarren zatian zentratuz, Euskadi mailan izan den legedia berriaren aldaketen hedapena zenbaterainokoa den jakitea eta kontzeptu berriak zer nola interpretatu behar dituzten jakiteko gida gisa erabilgarri ikusten da. Gainera, herritarrentzat ere interesgarria litzateken liburua dela uste da, aipatzen duen informazio anitza erabilgarria delako Kooperatibismoa eta Gizarte Ekonomiaren hedapenean laguntzeko eta herritarrengana kontzeptuak hurbiltzeko. Asko dago egiteko, gizarteak asko du aldatzeko baina ekonomiak zein zuzenbideak prisma zabal, malgu zein ulerkor batetik lan egiteak ateak zabaltzen dizkio etorkizunari. Horretan dihartute aditu askok eta ondorioz, sinesten da pertsona eta lanaren arteko binomio korapilotsua hobetzeko bideak izan badirela eta eskuartean dudan liburua ideia horren bidelagun dela.