scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Sharenting: adingabeen esposizioa sare sozialetan. Arriskuak, ondorioak eta babes neurriak

Azkune Zuloaga, Jon

Abstract

XXI. mendean jaiotako sare sozialen hedapen masiboak pertsonon arteko komunikazioa eta sozializazioa eraldatu du, gure pribatutasunarekiko dugun ikuspegian eraginez. Azken urteotan, gero eta guraso gehiago bere seme-alaben haurtzaroa sare sozialetan argitaratzen hasi dira, umeen zaintza eta hazkundearen xehertasunak publikatuz, adingabeen adostasunik gabe. Umeen ohorerako, intimitarerako eta irudi propiorako eskubideak urratzen dituen praktika horri sharenting deitzen diogu. Ostera, zaila da eskubide horien baberesako ekintzak aurrera eramatea, umeek ez baitute adin eta heldutasun nahikorik, eta urratzaileak bere gurasoak direlako, hots, bere legezko ordezkaritza dutenak. Espainiar ordenamendu juridikoak kanpoko agenteetatik babesten ditu umeak, baina ez du kontuan hartzen umeen gurasoek ere haien eskubideak urratu ditzaketela.

Full text

SHARENTING: ADINGABEEN ESPOSIZIOA SARE SOZIALETAN ARRISKUAK, ONDORIOAK ETA BABES NEURRIAK Gradu Amaierako Lana 2023-2024 ikasturtea Enpresaren Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Egilea: Jon Azkune Zuloaga Tutorea: Leire Imaz Zubiaur 2 AURKIBIDEA LABURDUREN ZERRENDA ....................................................................................... 3 LABURPENA .................................................................................................................. 4 I. SARRERA .................................................................................................................... 5 II. SHARENTING-AREN DEFINIZIOA ETA NONDIK NORAKOAK ................. 8 III. ADINGABEEN GEHIEGIZKO ESPOSIZIOAREN HELBURU DESBERDINAK ........................................................................................................... 10 IV. ADINGABEENGAN SOR DAITEZKEEN SEGURTASUN-ARRISKUAK ... 13 V. SHARENTING-AK SORTZEN DUEN PROBLEMATIKAREN ANALISI JURIDIKOA .................................................................................................................. 15 A. Haurren esposizioak kaltetzen dituen eskubideak ............................................... 15 B. Sharenting-a inguratzen duen legedia .................................................................. 17 C. Umeen babes efektiboa bermatu behar duten subjektuak .................................... 29 D. Eragindako kaltearen konponketa: “Ahaztua izateko eskubidea” ....................... 34 VI. SHARENTING-AREN INGURUKO ELEMENTUEI BURUZKO ESPAINIAR AUZITEGIEN ADIERAZPENAK ....................................................... 38 A. “Erabilera soziala”-aren auzia .............................................................................. 38 B. Adingabearen adostasuna ..................................................................................... 40 C. Bi gurasoen baimena, arazoaren oinarri ............................................................... 42 VII. KONPONBIDE POSIBLEAK ............................................................................. 44 A. Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Nerabeei buruzko Legearen aurreproiektua ........................................................................................................... 45 B. Frantziako Lege proiektua .................................................................................... 47 VIII. ONDORIOAK ..................................................................................................... 52 IX. BIBLIOGRAFIA .................................................................................................... 54 3 LABURDUREN ZERRENDA Or. Orrialdea Zk. Zenbakia Ed. Editoriala NBE Nazio Batuen Elkartea AVG AntiVirus Gold 4 LABURPENA XXI. mendean jaiotako sare sozialen hedapen masiboak pertsonon arteko komunikazioa eta sozializazioa eraldatu du, gure pribatutasunarekiko dugun ikuspegian eraginez. Azken urteotan, gero eta guraso gehiago bere seme-alaben haurtzaroa sare sozialetan argitaratzen hasi dira, umeen zaintza eta hazkundearen xehertasunak publikatuz, adingabeen adostasunik gabe. Umeen ohorerako, intimitarerako eta irudi propiorako eskubideak urratzen dituen praktika horri sharenting deitzen diogu. Ostera, zaila da eskubide horien baberesako ekintzak aurrera eramatea, umeek ez baitute adin eta heldutasun nahikorik, eta urratzaileak bere gurasoak direlako, hots, bere legezko ordezkaritza dutenak. Espainiar ordenamendu juridikoak kanpoko agenteetatik babesten ditu umeak, baina ez du kontuan hartzen umeen gurasoek ere haien eskubideak urratu ditzaketela. Hitz gakoak: sharenting, adingabeak, adostasuna, nortasunaren eskubideak. ABSTRACT The massive spread of social media, born in the 21st century, has transformed communication and socialization between people, influencing our view of our privacy. In recent years, more and more parents have started posting their children's childhood on social media, publicizing the details of childcare and child growth, without the consent of those minors. This practice we call sharenting violates children's rights to honour, intimacy and self-image. Nevertheless, the protection of such rights have become complicated, because children are not of sufficient age and maturity to carry it out, and, moreover, it is their own parents, who are their legal representatives, who are violating those rights. The Spanish legal system protects children from external agents, but also ignores the fact that their parents may violate children's rights. Key words: sharenting, children, consent, personality rights. 5 I. SARRERA Goizeko zazpiak dira Iraolatarren etxean, Berangoko Kale Nagusiko 5.ean. Ama bigarren alarmarekin esnatu da eta mugikorra begiratu du: ez du ia bateriarik. Kargatzen uzten duen bitartean aitarena hartu du, arratsaldez egiten du lan etxetik 20 km-ra dagoen bulego batean eta ohean geratuko da ordu erdi gehiago. Seme-alabek ez dute zorte bera, 8:30etan eskolan izan behar dira. Ama seme gazteenaren logelan sartu da: mugikorraren flash-ak esnatu du Mattin, hiruretatik alferrena, edo hori dio arratsaldetan zaintzen duen Jessicak. Mattin bere pijama gustukoena bilatzen ibili zen bart eta logela hankaz gora dago, amak azpiko arropa garbia utzi dio umeari mahai gainean, baina ez daki azkenean jarriko duen… Mattin nahiko despistatua dabil ikasturtea hasi zenetik eta galtzontziloak aldatzea ahazten du batzuetan. Naiaren txanda da orain, etxeko printzesa. Naiaren logela arrosa da, egunero jartzen dituen jantzien modukoa. Aparteko ikaslea izateaz gain, dantza egiten du astelehen, asteazken eta ostiraletan Algortako Aixerrota kalean dagoen akademia batean, arratsaldeko 17etatik 19etara. Naiak, arazo handi bat du: 10 urte ditu eta ohea bustitzen du oraindik, astean bizpahiru aldiz. Gurasoak oso kezkatuta daude eta edonon bilatzen dute konponbide bat, baina ezin. Klasekideek zerbait sumatzen dute Naia ez baita inoiz txangoetara joaten, baina, hala eta guztiz ere, gurasoek horietara joatera behartzen dute. Auzolagun batek ekarritako bizkotxoa gosaldu eta amak eskolara eraman ditu umeak. Mattinek negarrez egin du bidea, buruko mina omen du. Aldiz, amak dio hori ez dela malkoen arrazoia: bere aburuz, Mattinek ez ditu lagunik egin eskola berrian, kiroletan duen trebetasun faltarengatik, akaso. Naia, ostera, oso pozik irten da etxetik, kantari eta saltoka. Amari muxu eman eta 6 Bilboko Iparragirre kalean dagoen “Nuestra Señora del Pilar” ikastetxeko atean elkartu dira umeak irakasleekin. Jessicaren irribarrea izan da umeek ikusi duten lehenengoa ikastetxetik irten direnean. Amak kotxean itxaron ditu eta etxera bueltatu dira berriro. Mattinek txokolatezko ogitartekoa eta Naiak sagar bat, hori izan da gaurko askaria. Etxerako lanak egiten egon dira umeak arratsaldean: Mattinek zailtasun handiak ditu irakurtzeko oraindik eta amak dio nahiko atzeratua gelditzen ari dela klasekideekin konparatuta. Naia Mattin laguntzen saiatu da, baina bere kontuetara bueltatu da azkar. Aita gauean iritsi da etxera: arrautza frijitu batzuk egin ditu eta afaltzera eseri dira Iraolatarrak. Muturra garbitu eta telebistaren parean eseri dira. Ez dakite zer ikusi eta ama Instagrameko jarraitzaileei galdetu die zein izan daitekeen pelikula on bat umeekin ikusteko. Egunari bukaera emateko, amak ipuin bat kontatu dio Mattini eta behin lokartu denean, mugikorra kargatzen utzi eta lotara joan da. Familiak azken belaunaldiko alarma jarri berri du, bere lorategiaren inguruko hormak altxatu ditu eta hormigoizko ate hautsezinak instalatu zituen aurreko urtean. Hala ere, milaka pertsona sartzen dira egunero beren etxean eta gai dira honelako kronika bat idazteko, aurrez aurre inoiz ikusi ez badituzte ere. Ikerketa-lan honek adingabeen sare sozialetan ematen den gehiegizko esposizioan jarriko du arreta. Gure artean hedatzen den fenomenoa den aldetik, egungo gizartean duen eragina aztertuko da, umeengan sor ditzakeen arrisku eta ondorioak nabarmenduz. Aitzitik, ikuspegi juridiko-kritikoa gailenduko da analisiaren baitan, hots, sharenting-ak zuzenbidearen testuinguruan uzten duen arrastoa behatzea izango da lanaren xedea. Umeen esposizio teknologikotik jaiotzen den problematikaren azalpenaren bidean, fenomenoak adingabeen bizitzan duen oihartzuna azpimarratuko da. Kontuan izanik 7 sharenting-aren joera haurren irudiaren inguruan eraikitzen dela, adingabeen protagonismo horren arrazoiak azaleratuko dira, ondorengo galderei erantzun nahian: zergatik publikatzen dituzte gurasoek bere umeen irudi eta bideoak? nola eragiten du umearen presentziak gurasoek publikatzen duten edukian, interakzioari begira? Zein da enpresen eta marken zeregina jarduera horietan? Nor da eduki hori argitaratzearen onuraduna? Zein arrisku sortzen dira umeen bizitzarekiko? Bestalde, azterketa juridikoari ekinez, sharenting-ak umeen eta gurasoen eskubide eta askatasunetan duen inpaktuaz mintzatuko gara. Horrela, intimitate, ohore eta irudi propiorako eskubideen analisi sakona burutuko da, gain-esposizio mediatikoak horietan eragin ditzakeen kalteak ohartaraziz. Aurrekoaren harira, eskubide horiek babesteko helburuarekin eraiki den legedia behatuko da. Nahiz eta Espainia mailako araudian arreta jarriko den, nazioarteko zuzenbidearen testuinguruan jasotzen diren hitzarmen eta arauak kontuan hartuko dira, barne legedian duten inpaktuarengatik. Adingabeen eskubideen babesari buruzko legeria aztertzen den bitartean, arreta berezia jarriko diegu indarrean dagoen araudiak babes horren erantzuletzat jotzen dituen subjektu eta erakundeei, gurasoei eta Ministerio Fiskalari. Horrela, guraso-ahalaren nondik norakoak arakatuko dira: zeintzuk dira legezko ordezkarien eskumenak eta hauen hedaduraren mugak? Galdera honi erantzunez problematikaren muinera iritsiko gara: badugu adingabeak benetan eta eraginkortasunez babesteko gai den ordenamendu juridikoa? Zein agenteen arriskuetatik urruntzen ditu umeak indarrean dagoen araudiak? Haurren eskubideen babesleak dira eskubide horiek urratzen dituzten pertsona berberak? Baiezko erantzun baten aurrean, zein izan beharko litzateke Fiskaltzaren benetako erantzukizuna? Problematikaren analisiarekin bukatzeko haurren gain-esposizio digitalak eragindako kaltearen konponketaz mintzatuko gara, ahaztua izateko eskubidea aztertuz. Ondoren, espainiar auzitegiek emandako jurisprudentziaren analisia egingo da, epaiek jorratu dituzten aspektu batzuk ikertuko direlarik: “erabilera soziala”-k sortzen duen gatazka, adingabearen adostasunaren kontzeptua eta hura emateko formak eta bi gurasoen adostasunean oinarritzen diren liskarrak. Amaitzeko, Frantziako ordenamendu juridikoari erreparatuko diogu, azken urteotan legegileak sharenting-aren problematikari erreparatu baitio. Izan ere, araudi berri honen planteamendua aztertuko da: Nahikoa al da 8 sharenting-ak sortutako kalteak arintzeko? Problematikaren erroan eragiten du? Zein berrikuntza proposatzen ditu? Nola egokitu arautegi hura gure ordenamendu juridikora? Azken galdera honi erantzuteko, Espainian indarrean dagoen “ume artisten” erregimen juridikoa aztertuko da. II. SHARENTING-AREN DEFINIZIOA ETA NONDIK NORAKOAK Gaiaren baitan sartu aurretik, komenigarria izango litzateke terminoaren jatorri eta esanahiari erreparatzea: gailu inteligenteen gorakadarekin batera, informazio pertsonala karpetetan, albumetan edo fitxategietan gordetzetik "hodeia" deitzen diogun espazio digital o birtual horretan jasotzera igaro da. Izan ere, teknologia pertsonalaren demokratizaziotik abiatuta, sare sozialek gure pantailak galkatu dituzte, giza bizitzaren funtsezko oinarriak eraldatuz, hala nola, komunikazioa, sozializazioa, intimitatea edota jarduera ekonomikoa. Bitarteko horiei esker, gugandik milaka kilometrora dauden pertsonen datu intimoenak ezagutu daitezke azken xehetasuneraino, eta, horren ondorioz, gero eta konektatuago baina, aldi berean, isolatuago dagoen gizarte bat eraiki dugu. Testuinguru horretan jaio zen sharenting-aren fenomenoa; hitz honek share eta parenting esamoldeen nahasketan du jatorria, hau da, seme-alaben hazkuntzaren gain-esposizio bezala definitu dezakegu. Terminoaren sortzailea Steven Leckart idazlea izan zen, 2012an “The Wall Street Journal” egunkarian argitaratutako "The Facebook-Free Baby" artikuluan1 barneratu zuelarik. Blum-Rosek eta Livingstonek (2017) argitzen duten moduan, sharenting-aren laburdurak gurasoek garatzen duten portaera bati men egiten dio, zeinaren bitartez beren familiei buruzko informazioa sare sozialetan partekatzen duten, ekintza horrek umeen segurtasun fisikoan, osasun mentalean edo segurtasun digitalean dituen arriskuei erreparatu gabe2. Bestela esanda, terminoak barneratzen duen praktika honako hau izango litzateke: gurasoek sare sozialetan etengabe, neurriz kanpo eta, batez ere, inolako hausnarketarik 1 LECKART, Steven (2012): “The Facebook-Free Baby” The Wall Street Journal. (Azken kontsulta 2023/09/30). https://www.wsj.com/articles/SB10001424052702304451104577392041180138910 2 BLUM-ROSS, Alicia eta LIVINGSTONE, Sonia (2017: “Sharenting, parent blogging, and the boundaries of the digital self”. Popular Comunication. 15 (2) zk., 110 - 125 or. https://www.researchgate.net/publication/306282338_Sharenting_parent_blogging_and_the_boundaries_ of_the_digital_self 9 egin gabe adingabeen bizitzaren bilakaera jaso eta partekatzea; hots, irudien, bideoen eta bestelako eguneratzeen bitartez seme-alaben egunerokotasunaren berri ematea. Gaur egun, umeen gain-esposizio digitala nahiko onartua dago gure artean eta gero eta gertuago ditugun Instagram, Facebook edota Tik Tok bezalako sare sozialen bitartez gauzatzen da. Onarpen sozial hura, Blum-Ross eta Livingston-en (2017) aburuz, praktikak ekar ditzakeen arriskuen ezjakintasunetik etor daiteke. Fenomeno soziala edo gutxiengoaren praktika? Gai honen inguruan egindako azterketa estatistiko ugarik erakutsi dutenez, jarrera arrunt baten aurrean gaude, denbora pasa ahala gero eta jarraitzaile gehiago batzen dituena. Adibidez, Instituto Internacional de Estudios sobre la Familia erakundearen arabera, AVG Interneteko segurtasun-enpresak egindako azterlanaren emaitza esanguratsuenei men eginez, adingabeen sare sozialetako gainesposizioa jaiotza baino lehen hasten da; izan ere, kalkuluen arabera, bikoteen % 23ak seme-alaben ekografien argazkiak publikatzen ditu, eta haurrak sare sozialetan lehen aldiz agertzen diren batez besteko adina sei hilabetekoa da. Bestalde, ikertzaileen aburuz, haurren % 81a, sei hilabete bete baino lehen sare sozialetan ageri da, eta, oro har, lau adingabetatik hiru Interneten ikusgai dira3. Gainera, artikuluak azpimarratzen du batez ere haur txikienen artean ematen den praktika dela; izan ere, egindako analisiaren arabera, 6 urtetik beherakoen gurasoek, astero, batez beste, 2,1 informazio (argazki, bideo, eguneraketa…) publikatzen dituzte; 6-13 urteko haurren gurasoetan, aldiz, interakzioen kopurua 1,9ra jaisten da, eta 14 urtetik gorako seme-alaben kasuan, argitalpenen batez bestekoa 0,8ra murrizten da. Horrenbestez, ondorioztatu daiteke, haurrak gero eta gazteago izanda “eskuragarriago” direla gurasoentzat, ez baitute heldutasunik publikazio horien argitalpenaren inguruan iritzia emateko. Bestalde, McAfee konpainiak 2018an egindako azterlan baten arabera, gurasoen % 30ak egunero publikatzen du seme-alaba adingabeen argazki bat sare sozialetan4. Honen harira, Granadako Unibertsitateak garatutako ikerketa batek azaleratzen duen moduan, 3 Fundación The Family Watch -INSTITUTO INTERNACIONAL DE ESTUDIOS SOBRE LA FAMILIA- (2019). “Sharenting. La sobreexposición de los hijos en las redes sociales”. Madril. https://www.thefamilywatch.org/wp-content/uploads/TFW-REPORT-N%C2%BA-26-Sharenting.pdf 4 DAVIS, Gary. (2018). Should you post pics of your kids? Insights from our age of consent survey. McAfee. (Azken kontsulta 2023/10/10) https://www.mcafee.com/blogs/family-safety/age-of-consent-survey-insights/ 16 izango litzateke20. Bestela esanda, eskubide horrek babestu egiten du titularra bere eremu pertsonalaren barruan sartzen diren erreprodukzioen aurrean, nahiz eta hauek bere ospeari eragin ez, edota bizitza intimoa ez ezagutarazi. Cabedo Sernaren (2020) hitzetan, Sharenting-ak argi eta garbi urratzen du eskubide hau, adingabeen irudia inolako kontrolik gabe hedatzean oinarritzen baita; gainera, sare sozialen bidez partekatutako ikus-entzunezko eduki hura esekita geratzen da, denbora-epe mugagabean eta edozein sarbidetarako prest. Bestalde, ohorerako eskubidea dugu, hots, pertsona baten izen ona eta gizarte-estimazioa errespetatzeko eskubidea. Era berean, titularrari ahalmena ematen dio bere erreputazioa gutxiesten duten adierazpen faltsu edo inputazioen aurka jarduteko, bai bide administratiboaten bitartez, bai epaitegien bidez21. Vidal Fernándezek (2015) azaltzen duen bezala, eskubide honen titularrak bere izen ona babesteko ahalmena du bere irudiari eragin diezaioketen edo eremu pertsonalean nahiz profesionalean publikoki iraingarritzat har daitezkeen adierazpen edo mezuekiko22. Hala, Escribano Tortajadak (2014) adierazten duen legez, ohorerako eskubidea Internet-en eta sare sozialetan kaltetua izateko arrisku handiena duen nortasun-eskubideetako bat da, bitarteko hauek, pertsonak barregarri uzteko eta euren karikaturak egiteko erabiltzen baitira maiztasun handiz. Honen adibide dira, esate baterako, aurretik aipaturiko ziberjazarpen jarrerak. Sharentingaren ondorioz, adingabeak, profil faltsuak sortzearen, fotomuntaketak egitearen, argazkiak, bideoak edo mezu difamatzaileak zabaltzearen… biktima izan daitezke23. Amaitzeko, intimitaterako eskubideaz hitz egin beharra dago; norbere esparru propio eta erreserbatuaz gozatzeko eskubidea, hirugarrenen esku-sartzeetatik kanpo24. Vidal Fernándezek (2015) jasotzen duen moduan, eskubide honek hainbat eremu hartzen ditu 20 REAL ACADEMIA ESPAÑOLA: Diccionario panhispánico del español jurídico (DPEJ). https://dpej.rae.es/lema/derecho-a-la-propia-imagen (Azken kontsulta 2024/01/13) 21 REAL ACADEMIA ESPAÑOLA: Diccionario panhispánico del español jurídico (DEPJ). https://dpej.rae.es/lema/derecho-al-honor (Azken kontsulta 2024/01/13) 22 VIDAL FERNÁNDEZ, Begoña (2015): “Capítulo I: Protección en sede ordinaria”; “Protección Jurisdiccional de Derechos Fundamentales”. Madril. Tecnos. 29-31 or. 23 ESCRIBANO TORTAJADA, Patricia (2014): “Algunas cuestiones sobre la problemática jurídica del derecho a la intimidad, al honor y a la propia imagen en internet y en las redes sociales. Los derechos a la intimidad y a la privacidad en el siglo XXI. 68-85. or. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5287547 24 REAL ACADEMIA ESPÑOLA: Diccionario panhispánico del español jurídico. https://dpej.rae.es/lema/derecho-a-la-intimidad (Azken kontsulta 2024/01/13) 17 bere baitan, hala nola, gorputzarena, bizilekuarena, ondarearena edota informatikarena. Zehaztearren, azken honek erreferentzia egiten dio Interneten egindako izenaren araberako bilaketan agertu daitezkeen datu pertsonalei. Sharenting-aren bidez, gurasoek etengabe bortxatzen dute seme-alaben intimitaterako eskubidea, haien izen-deiturak ez ezik aurpegia ere jendaurrean jartzen baitute, eta, hala, identitate digitala sortzen dute, denboraren poderioz arrasto digitala bihurtzen dena, eta etorkizunean nekez ezaba daitekeena (Cabedo Serna, 2020). Nahiz eta sharenting-ak oinarrizko hiru eskubide horiei eragiten dien nagusiki, ezin dugu datuak babesteko eskubidea ahaztu, beste eskubide horiek honen oinarrian daudela esan daitekeelako. Espainiako Senatuaren web-orrian publikatutako artikuluaren arabera, pertsona fisikoen babesa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, Konstituzioaren 18.4 artikuluak babesten duen funtsezko eskubidea da25, eta, Centeno González-en arabera, datuen babeserako oinarrizko eskubidea norbanakoari datu pertsonalak eskuratzeko eta kontrolatzeko ahalmenean oinarritzen da. Eskubide horrek titularrari datu horietatik zeintzuk (eta zeintzuk ez) partekatzea erabakitzeko gaitasuna ematen dio. Gainera, titularrari aukera ematen dio datu pertsonal horiek nork dituen eta zertarako dituen jakiteko26. B. Sharenting-a inguratzen duen legedia Sharenting-ak urratu ditzakeen eskubideak azalduta, nazioarteko eta estatuko ordenamendu juridikoa aztertzeko unea da, honako galdera honi erantzuteko: indarrean dagoen legediak babesten al ditu adingabeak eskubide horiek urratzearen aurrean? Alde batetik, nazioarteko legedia azter daiteke, haurrak sharenting-aren eraginetatik babesteko irizpide zehatzik ezartzen ez badu ere, adingabeen gehiegizko esposizio digitalak urratzen dituen eskubideen inguruan babes-jarrera hartzen baitu. Horiek horrela, gaur egun, zenbait arau garrantzitsu ditugu, Espainiar Estatuak berretsi dituenak. Berrespenaren bitartez, izan ere, estatu sinatzaile bakoitzak, adostutako testuetan barneratutako arauak jarraitzera behartzen du bere burua. 25 Senado de España (2023): “Protección de datos de carácter personal”. Madril. https://www.senado.es/web/relacionesciudadanos/atencionciudadano/protecciondatos/index.html 26 CENTENO GONZÁLEZ, Elena (2009): “El derecho a la autodeterminación informativa”, Revista de administración pública, 183. zk., 408-412. or. 18 - Nazio Batuen Erakundearen Haurren Eskubideen Konbentzioaren 16. artikulua27: “Ningún niño será objeto de injerencias arbitrarias o ilegales en su vida privada, su familia, su domicilio o su correspondencia ni de ataques ilegales a su honra y a su reputación” - Europako Kontseiluaren Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Hitzarmenaren 8. artikulua28: “Toda persona tiene derecho al respeto de su vida privada y familiar, de su domicilio y de su correspondencia” - Europar Batasunaren Haurren Eskubideen Europako Gutunaren 20. artikulua29: “Todo niño tiene derecho a no ser objeto por parte de un tercero de intrusiones injustificadas en su vida privada, en la de su familia, ni a sufrir atentados ilegales contra su honor” - Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 7. artikulua30: “Toda persona tiene derecho al respeto de su vida privada y familiar, de su domicilio y de sus comunicaciones” Bestalde, nahiz eta legez loteslea ez izan, aipatutako arauen oinarrian dagoen NBEaren Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala gogora ekarri beharko genuke, 12. artikuluan ondorengoa adierazten duena31: “Nadie será objeto de injerencias arbitrarias en su vida privada, su familia, su domicilio o su correspondencia, ni de ataques a su 27 Nazio Batuen Haurren Eskubideen Konbentzioa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1989ko azaroaren 20an onartua. 1990eko abenduak 31ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 313. zk., 38897. or. https://www.ohchr.org/sites/default/files/Documents/ProfessionalInterest/crc_SP.pdf 28 Europako Kontseiluaren Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Hitzarmena, Erroman egina 1950eko azaroaren 4an. 1979ko urriaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 243. zk., 23564. or. https://www.echr.coe.int/documents/d/echr/convention_spa 29 Europar Batasunaren Haurren Eskubideen Europako gutuna, Estrasburgon sinatua 1996ko urtarrilaren 25ean. 2015eko otsailak 21ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 45. zk., 14174. or. https://bienestaryproteccioninfantil.es/carta-europea-de-los-derechos-del-nino-doce-no-c-241-de-21-de-septiembrede-1992/ 30 Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna, 2000ko abenduaren 7an Nizan aldarrikatua, 2000ko abenduaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 364. zenbakian. https://www.europarl.europa.eu/charter/pdf/text_es.pdf 31Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, Nazio Batuen Elkartearen 217A Batzar Nagusiak 1948ko abenduaren 10ean Parisen emandako Ebazpenaren bidez onartu eta aldarrikatua. https://www.un.org/es/about-us/universal-declaration-of-human-rights 19 honra o a su reputación. Toda persona tiene derecho a la protección de la ley contra tales injerencias o ataques” Zernahi gisaz, ikus daitekeenez, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa pertsona guztien, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak aitortzera mugatu da, adingabeen eskubideen urraketarako mehatxu handirik ez diren agindu orokorren bidez. Hala ere, Espainiako ordenamendu juridikoa haratago doa, lege zehatzagoak sortu baititu; hasteko, Espainiako Konstituzioak 18.1. artikuluan bermatzen du ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea32, eta, kontuan hartuta artikulu hori I. tituluko II. kapituluko 1. atalean dagoela, eskubide horiek Oinarrizko Eskubideen kalifikazioa lortzen dute. Ondorioz, Espainiako Konstituzioak ematen duen babes gorena dute, 53. artikuluak azpimarratzen duen bezala. Honek esan nahi du, artikulu horren baitan adierazitakoa indar publiko guztiak lotzen dituela, eta lege organiko bidez baino ezin izango dela arautu haren funtsezko edukia. Bestalde, 1/1982 Lege Organikoa dugu, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoa33. Lege horren lehenengo artikuluak honako hau aipatzen du: “El derecho fundamental al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia imagen, garantizado en el artículo dieciocho de la Constitución, será protegido civilmente frente a todo género de intromisiones ilegítimas, de acuerdo con lo establecido en la presente Ley Orgánica” Hortaz, legegileak eskubide horien urrapen bezala hartzen dituen ekintzek zein nolako ezaugarriak dituzten galdetu beharko diogu gure buruari. Horretarako, aipaturiko Lege Organikoaren 7. artikulua dago, zeinak ohorearen, intimitatearen eta norberaren irudiaren eremuan legez kontrako intromisiotzat hartzen dituen: 32 Espainiako Konstituzioa, 1978ko abenduaren 29koa. 1978ko abenduaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala” 311. zk. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1978-31229 33 1/1982 Lege Organikoa, maiatzaren 5ekoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoa. 1982ko ekainak 1eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 128. zk. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1982-11196 20 “3. La divulgación de hechos relativos a la vida privada de una persona o familia que afecten a su reputación o buen nombre, así como la revelación o publicación del contenido de cartas, memorias u otros escritos personales de carácter íntimo. 5. La captación, reproducción o publicación por fotografía, filme, o cualquier otro procedimiento, de la imagen de una persona en lugares o momentos de su vida privada o fuera de ellos, salvo los casos previstos en el artículo octavo, dos” Gainera, arreta jarri behar zaio Lege Organikoaren bigarren artikuluko bigarren atalaren erredakzioari, zeinak ondorengoa adierazten duen: “No se apreciará la existencia de intromisión ilegítima en el ámbito protegido (...) cuando el titular del derecho hubiere otorgado al efecto su consentimiento expreso” Ikusi dezakegun legez, artikulu honek sharenting-aren analisi juridikoaren funtsezko elementu bat sartzen du: adostasuna. Izan ere, Lege Organikoaren hirugarren artikuluak ondorengoa azaltzen du: “El consentimiento de los menores e incapaces deberá prestarse por ellos mismos si sus condiciones de madurez lo permiten, de acuerdo con la legislación civil. En los restantes casos, el consentimiento habrá de otorgarse mediante escrito por su representante legal, quien estará obligado a poner en conocimiento previo del Ministerio Fiscal el consentimiento proyectado. Si en el plazo de ocho días el Ministerio Fiscal se opusiere, resolverá el Juez” Lege Organikoak adingabeek emandako adostasuna aipatzen duen arren, edozein pertsonari aplika dakiokeen arautegi orokortzat har dezakegu, eta adingabeei ez die babes berezirik eskaintzen intimitate-, ohoreeta irudi propiorako eskubideak urratzen zaizkienean. Ostera, urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabeen Babes 21 Juridikoari buruzkoa34, haratago doa, adingabeen eskubide horiek aitortzeaz gain, informazio gehiago ematen baitigu legegileak eskubide horiekiko intromisiotzat hartzen dituen ekintzei buruz. Hain zuzen, Legearen 4.3. artikuluak adierazten du: “Se considera intromisión ilegítima en el derecho al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia imagen del menor, cualquier utilización de su imagen o su nombre en los medios de comunicación que pueda implicar menoscabo de su honra o reputación, o que sea contraria a sus intereses incluso si consta el consentimiento del menor o de sus representantes legales” Artikulu honek azaleratzen du posible dela, nahiz eta adingabearen edota legezko ordezkarien (gurasoak, normalean) adostasuna egon, umearen ohore, intimitate eta irudi propiorako eskubideen urraketa egotea. Horretarako, baimenik egon den ala ez kontuan hartu gabe, umearen irudiaren edo izenaren erabilpen kaxkarra kontuan hartu beharko da, zeinaren ondorioz, adingabearen ohore edo erreputazioa kaltetzen den. Hala ere, kontuan hartuta aipatutako 4.3. artikulu hark komunikabideetan publikatutako edukiari men egiten diola, hurrengo galdera sortzen zaigu: badira sare sozialak Legeak aipatzen dituen “medios de comunicación” horiek? Egia esan, gaur egun, ez dago sare sozialaren legezko definiziorik, baina “informazioaren gizarteko zerbitzu” moduan definitzen da. Izan ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 8ko 2000/31/EK Zuzentarauaren35 arabera: “Los servicios de la sociedad de la información cubren también servicios consistentes en transmitir información a través de una red de comunicación, o albergar información facilitada por el destinatario del servicio” Honen harira, Grimalt Serverak (2019) adierazten du kontua dela argitzea ea sare sozial bat gizarte-komunikabide batekin parekatu daitekeen, komunikabide horrek izan 34 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari eta, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legearen aldaketari buruzkoa. 1996ko urtarrilaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 15. zk. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1996-1069 35 Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/31/EK Zuzentaraua, 2000ko ekainaren 8koa, merkataritza elektronikoari buruzkoa. 2000ko uztailaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala. https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=DOUE-L-2000-81295 22 dezakeen oihartzunari edo eraginari erreparatuta. Zentzu horretan, egilearen ustez, publikoa eta mugarik gabekoa izateko bokazioa duten sare sozialak, Facebook edo Twitter kasu, komunikabide tradizional batekin pareka daitezke, hauek bezain oihartzun zabala izan baitezakete; aldiz, badira sareak, hedadura murriztua izateko xedearekin diseinatu direnak, hala nola Whatsapp-a. Ondorioz, horrelakoak ez lirateke Lege Organikoaren 4.3. artikuluak plazaratzen duen aplikazio eremuan barneratuko36. Aztertutako Lege Organikoez gain, Espainiako ordenamendu juridikoak are araudi zehatzagoa badu: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa37. Araudi horren 7. artikuluak adingabeen adostasuna arautzen du, xedatuz, adingabe baten datu pertsonalen tratamendua haren adostasunean oinarritu ahal izango dela soilik hamalau urtetik gorakoa denean: “1. El tratamiento de los datos personales de un menor de edad únicamente podrá fundarse en su consentimiento cuando sea mayor de catorce años (...) 2. El tratamiento de los datos de los menores de catorce años, fundado en el consentimiento, sólo será lícito si consta el del titular de la patria potestad o tutela, con el alcance que determinen los titulares de la patria potestad o tutela.” Gauzak horrela, lege-aginduaren arabera, hamalau urtetik beherakoen datuen tratamendua, guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularraren adostasuna badago bakarrik izango da zilegi, subjektu hauek zehaztutako irismenarekin. 36 GRIMALT SERVERA, Pedro (2019): “El uso de la imagen del menor estudiante en los centros educativos (especial atención al uso de las redes sociales)”. Actualidad Jurídica Iberoamericana, 10. zk., 138-179. or. https://www.revista-aji.com/articulos/2019/10/138-179.pdf 37 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu perotsanalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. 2018ko abenduaren 6ko Estatuko Aldizkari ofiziala. 294. zk. https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673 23 Lege Organiko honek Europako Parlamentuaren 2016/679 Erregelamenduan jatorria dauka, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokiona38. Errgelamendu honek, 8. artikuluan adierazten duen moduan: “Cuando se aplique el artículo 6, apartado 1, letra a), en relación con la oferta directa a niños de servicios de la sociedad de la información, el tratamiento de los datos personales de un niño se considerará lícito cuando tenga como mínimo 16 años. Si el niño es menor de 16 años, tal tratamiento únicamente se considerará lícito si el consentimiento lo dio o autorizó el titular de la patria potestad o tutela sobre el niño, y solo en la medida en que se dio o autorizó. Los Estados miembros podrán establecer por ley una edad inferior a tales fines, siempre que esta no sea inferior a 13 años” 6.1. artikuluaren a) atalak, halaber, horrela esaten du: “El tratamiento sólo será lícito si se cumple al menos una de las siguientes condiciones: a) el interesado dio su consentimiento para el tratamiento de sus datos personales o varios fines específicos. Beraz, ikusi daitekeen moduan, espainiar legegileak gurera egokitu du Europako Erregelamendu hau, zehaztuz, 14 urte izan behar dituztela adingabeek bere datu pertsonalen tratamenduari dagokion emandako adostasuna legezkoa izateko. Toral Larak (2020) zehazten duen moduan, eskatzen den baimen horrek bikoitza izan behar du: lehenik, irudia hartzeko, eta, bigarrenik, irudia partekatzeko39. Honek esan nahi du, helburu bat baino gehiago egotekotan, berariaz eta zalantzarik gabe jaso beharko dela adostasun horien guztientzat ematen dela. Hala berresten du Konstituzio Auzitegiaren 38 Europar Legebiltzarreko 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez. https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf 39 TORAL LARA, Estrella (2020): “Menores y redes sociales: consentimiento, protección y autonomía”, Derecho Privado y Constitución, 36, 185. or. https://www.cepc.gob.es/sites/default/files/202112/39056dpyc3605toral-lara.pdf 24 otsailaren 24ko 27/2020 epaiak, argitalpen zehatz baterako emandako baimena beste batzuetara zabaltzen ez dela gehitzean: “El consentimiento solo ampara aquello que constituye el objeto de la declaración de voluntad. El titular del derecho fundamental debe autorizar el concreto acto de utilización de su imagen y los fines para los que la otorga. El consentimiento prestado, por ejemplo, para la captación de la imagen no se extiende a otros actos posteriores, como por ejemplo su publicación o difusión. De la misma manera debe entenderse que la autorización de una concreta publicación no se extiende a otras, ya tengan la misma o diversa finalidad que la primigenia. Tampoco el permiso de uso otorgado a una persona determinada se extiende a otros posibles destinatarios. En definitiva, hay que entender que no puede reputarse como consentimiento indefinido y vinculante aquel que se prestó inicialmente para una ocasión o con una finalidad determinada. Por ello, el usuario de Facebook que “sube”, “cuelga” o, en suma, exhibe una imagen para que puedan observarla otros, tan solo consiente en ser observado en el lugar que él ha elegido (perfil, muro, etc.)”40 Legedia aztertuta, une egokia izango litzateke guraso-ahalaren kontzeptuan sakontzeko; izan ere, adingabeen eskubideak babesteko zeregina duen erakundea den aldetik, sharenting-aren praktikaren baitan zeresan handia dauka. Aguilera Aguilera autorearen aburuz, honela defini daiteke guraso-ahala: “el conjunto de derechos y deberes que ambos progenitores tienen respecto a sus hijos menores o incapaces, para garantizar su cuidado, alimentación, formación, educación, representación y administración de los bienes, tendente a conseguir un adecuado desarrollo de la personalidad de los hijos”41. Are gehiago, legeak, gurasoei emandako seme-alaba adingabe edo ezgaituen gaineko botere edo ahalmen orokor gisa eratzen du; honek esan nahi du, Kode Zibilaren 162. 40 Konstituzio Auzitegiaren 27/2020 sententzia, otsailaren 24koa. 41 AGUILERA AGUILERA, Isabel Bárbara (2018). ¿Qué implica la patria potestas?. LegalToday. https://www.legaltoday.com/practica-juridica/derecho-civil/familia/realmente-que-implica-la-patriapotestad-2018-11-21/ (Azken kontsulta 2024/01/13) 25 artikuluak xedatzen duen moduan, guraso-ahala dutenek seme-alaba adingabeen legezko ordezkaritza dutela42. Hala eta guztiz ere, eskubide eta betebeharrez osatutako erakundea izan arren, betebeharraren kontzeptua lehenesten da eskubidearenaren gainetik, hots, Kode Zibilaren 154. artikuluak agintzen duen bezala, seme-alaben intereserako erabiliko da beti, haien pertsonalitatearen arabera. Horrek esan nahi du guraso-ahala osatzen duten eginbehar eta ahalmen guztien arauketa seme-alaben onurarako pentsatuta eta bideratuta dagoela beti; ondorioz, adingabearen babes-erakunde nagusia dela esan dezakegu. Honen harira, Auzitegi Gorenaren 2019ko urriaren 1eko sententziak azaltzen digu: “La institución de la patria potestad viene concedida legalmente en beneficio de los hijos y requieren por parte de los padres el cumplimiento de los deberes prevenidos en el artículo 154 del Código Civil, pero en atención al sentido y significación de la misma, su privación, sea temporal, parcial o total, requiere, de manera ineludible, la inobservancia de aquellos deberes de modo constante, grave y peligroso para el beneficiario y destinatario de la patria potestad, el hijo, en definitiva, lo cual supone la necesaria remisión al resultado de la prueba practicada”43 Era berean, Malagako Probintzia Auzitegiak, 2022ko uztailaren 25eko epaian, Auzitegi Gorenaren 421/2016 epaiak azaldutakoa gogorarazten digu:“la patria potestad de la prole actúa como derecho inherente de la paternidad y maternidad, teniendo en nuestro ámbito indudable carácter de función tutelar que la configura como institución a favor de los hijos, como así lo dice el artículo 154 del Código Civil y lo tiene declarado la jurisprudencia (...), que la protección a cargo de la familia, que impone la condición de menor, conforme declara el artículo 24 del Pacto Internacional de Derechos Civiles y Políticos (Nueva York, de 19 de diciembre de 1966) y que refiere el artículo 39.3 de la Constitución, en su vertiente obligatoria de derecho-función, llevó al legislador a la procurar de un ejercicio correcto de la patria potestad, y evitar que pudiera resultar contrario a los intereses de los hijos, por ello el artículo 170 del Código Civil establece que se pueda privar total o parcialmente de su potestad a los progenitores mediante 42 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibila. 1889ko uztailaren 25eko Gaceta de Madrid, 206. zk. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1889-4763 43 Auzitegi Goreneko 514/2019 sententzia, urriaren 1ekoa. 32 izan ere, ez dira kanpoko agenteen aurka ariko: haien gurasoekin aurrez aurre jarri beharko dira. Gauzak horrela, Vazquez-Pastor-ek (2022) aztertzen duen bezala, babes horretan giltzarri da Ministerio Fiskala, adingabearen interes gorenaren bermatzaile den aldetik. Izan ere, gurasoen eskubide urraketaren aurrean, ofenditua adingabea den bitartean, berari dagokio erreklamatzeko legitimazioa53. Are gehiago, 1/1996 Lege Organikoaren 4.4 artikuluak xedatzen duen bezala, adingabearen legezko ordezkariek dituzten akzioak alde batera utzi gabe, Fiskaltzari dagokio horiek egikaritzea, bai ofizioz, bai adingabeak berak edo edozein pertsona interesdun fisikok edo erakunde juridikok eskatuta. Ildo bera jarraitzen du Guardiola Salmeronek: adingabeak babes egokia jasotzen ez duen kasuetan, baita gurasoen aldetik ere, Fiskaltzak ofizioz esku hartu beharko du kautelazko neurriak har daitezen, dagozkion kalte-ordainak eskatzeaz gain54. Are gehiago, espainiar ordenamendu juridikoak defentsari judizialaren erakundea barneratzen du guraso eta haurren arteko interes gatazka dagoen kasuetarako. Izan ere, honela dio Kode Zibilaren 235. artikuluak: “Se nombrará un defensor judicial que represente y ampare los intereses de quienes se hallen en alguno de los siguientes supuestos: 1. Cuando en algún asunto exista conflicto de intereses entre los menores y sus representantes legales, salvo en los casos en que la ley prevea otra forma de salvarlo. Bestalde, Kode Zibilaren 163. artikuluak azaltzen du; Siempre que en algún asunto los progenitores tengan un interés opuesto al de sus hijos no emancipados, se nombrará a éstos un defensor que los represente en juicio y fuera de él. Se procederá también a este nombramiento cuando los progenitores tengan un interés opuesto al del hijo menor emancipado cuya capacidad deban completar. Si el conflicto de intereses existiera solo con uno de los progenitores, corresponde al otro por Ley y sin necesidad de especial nombramiento representar al menor o completar su capacidad. 53 VAZQUEZ-PASTOR JIMÉNEZ, Lucía (2022): “Los derechos de la personalidad del menor de edad en la era digital. La Dicotomía entre Autonomía y Protección”. Actualidad Jurídica Iberoamericana, 17. zk., 1112-1153. or., 17. https://revista-aji.com/wp-content/uploads/2022/09/37.-Lucia-Vazquez-Pastor-pp.- 1112-1153.pdf 54 GUARDIOLA SALMERÓN, Miriam (2016): “Menores y redes sociales: nuevos desafíos jurídicos”. Revista de Derecho, Empresa y Sociedad (REDS), 8. zk., 53-67. or. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=6140097 33 Kode Zibilean barneratzen diren arau horietaz gain, Borondatezko Jurisdikzioari buruzko Legeak, 27.3. artikuluan zehazten duen bezala, “se nombrará defensor judicial al menor o persona con discapacidad, sin necesidad de habilitación previa, para litigar contra sus progenitores, tutor o curador, o para instar expedientes de jurisdicción voluntaria, o cuando se hallare legitimado para ello cuando se inste por el Ministerio Fiscal un procedimiento para la adopción de medidas de apoyo respecto de la persona con discapacidad. No procederá la solicitud si el otro progenitor o tutor, si lo hubiere, no tuviera un interés opuesto al menor o persona con discapacidad.” Honen inguruan, Auzitegi Gorenak 4989/2004 sententzian azaltzen duen bezala, gurasoahalaren menpe dauden seme-alabei dagokienez, bere gurasoen ordezkaritza baztertuta geratzen da, egintza batekiko edo gehiagorekiko, guraso horiek ordezkatzen duten semearen edo alabaren onura arriskuan jar dezaken interes-gatazka dagoela baieztatzen denean; behin liskar hura egiaztatuta, epaileak adingabea epaiketan eta epaiketatik kanpo ordezkatuko duen defendatzaile bat izendatuko du; honek guraso eta seme-alaben arteko interes gatazka dagoenean bakarrik egingo du lan.55 Erakunde honen inguruan, bestalde, Bercovitz Rodríguez-Canok apunte gehigarri batzuk eskaintzen dizkigu. Alde batetik, defendatzaile judiziala gai jakin baterako bakarrik izendatzen da, eta bere helburua ordezkatzailea da, eta ez etengabeko zaintza eta administrazioa. Bestalde, autoreak adierazten duen bezala, defendatzailearen eginkizuna adingabea epaiketan eta epaiketatik kanpo ordezkatzea da, baina beti kasuan kasuko auzirako. Beraz, ordezkaritza hori guraso-ahalaren titularren ordezkaritza orokorrarekin batera dagoela ondorioztatu daiteke. Gainera, Bercovitz Rodríguez-Canoren hitzetan, defendatzaile judizialak adingabe emantzipatuaren gaitasuna osa dezake, baldin eta gurasoen interesekin kontrajarritako interesak badaude soilik, eta ez edozein kasutan56. Edonola ere, Fiskaltzaren zereginaren auzira bueltan, Guardiola Salmeron autorearen aburuz, Fiskaltzak, ofizioz egindako lanean, aurrez aurre egiten du talka guraso-ahal boteretsuarekin. Hau da, Ministerio Fiskalaren babes-funtzioak erabilera zuhurra izan beharko du, haren esku-hartzearen ondoriozko inpaktua balioztatuz eta, ahal den neurrian, 55 Auzitegi Goreneko 4989/2004 sententzia, 2004ko uztailaren 9koa. (ROJ: STS 4989/2004) 56 BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo (2009): Comentarios al Código Civil. Nafarroa. Thomson Aranzadi ed. 34 gurasoen borondatearekiko kontraesana saihestuz, guraso-ahalaren berezko ahalmenetan esku-sartzea izango litzatekeelako Izan ere, adingabeen ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea babesteari buruzko 2/2006 Instrukzioarekin bat etorriz, Fiskaltzak esku hartzeko baimena izango du, baldin eta gurasoek guraso-ahala etenda edo gabetuta badute, seme-alabekin gatazka badago edo gurasoek jarrera “oso pasiboa” hartzen badute. Beste hitz batzuetan, Fiskaltzak ezin du berez guraso-ahalari dagokion zaintzaeta tutoretza-betebeharra mespretxatu. Are gehiago, gurasoek haren esku-hartzearen aurka egin ahal izango dute bi baldintza hauek ematen direnean: guraso-ahal osoa dutenean eta adingabearen eskubideekiko esku sartzea haren interes gorenaren aurkakoa ez denean57. Era berean, nahiz eta Instrukzio horrek nabarmendu Fiskaltzak ez duela legitimazio subsidiariorik, eta bidezkoa denean jardun beharko duela adierazten badu ere, honako hau azpimarratzen du ere bai: “Ahora bien, un arma de tan grueso calibre debe utilizarse con mesura, ponderando todos los intereses en conflicto. Especialmente deberá valorarse si la intromisión ha contado o no con el consentimiento de los progenitores del menor no maduro. La preferencia de la LO 1/1996 por la tutela pública de los derechos al honor, intimidad e imagen del menor, debe también interpretarse sistemáticamente en relación con las facultades inherentes a la patria potestad reconocidas en los art. 154 y 162.1 CC, no pudiendo minusvalorar el papel de los padres. Por las mismas razones habrá también de valorarse si pese a tratarse de una intromisión no consentida, los representantes legales del menor se oponen motivadamente a que el Fiscal ejercite las acciones en protección de estos derechos.” Gauzak horrela, argi dago adingabeek legezko estaldura dutela kanpoko agenteen intromisioei dagokienez, alabaina, babes hori ahuldu egiten da eskubide horiek urratzen 57 2/2006 Instrukzioa, martxoaren 15ekoa, Fiskaltzari eta adingabeen ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea babesteari buruzkoa. https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=FIS-I-200600002 35 ari diren subjektuak gurasoak direnean. Izan ere, azaldu den bezala, erantzukizuna Fiskaltzarena da, adingabearen interesa zaindu behar duen organoa baita, baina gurasoahalak gurasoei eskaintzen dien botere zabalak oztopatzen eta mugatzen du haren lana. Hori dela eta, ondoriozta dezakegu adingabeek ez dutela benetako babes eraginkorrik aurkitzen gurasoek euren oinarrizko eskubideak urratzen dituztenean. D. Eragindako kaltearen konponketa: “Ahaztua izateko eskubidea” Lehen adierazi den bezala, egungo legeriak ez du bide erraza jasotzen sharenting-a jasaten ari diren adingabeentzat, ez baitu arreta jartzen eskubide horiek urratzen dituzten subjektuak gurasoak diren kasuetan. Hala ere, gaiaren konplexutasuna gorabehera, sharenting-aren ondorioak jasan dituzten adingabeek aukera dute, nolabait, eragindako kaltea konpontzeko. Alde batetik, aurretik aipatutako Europako Parlamentuko 2016/679 Erregelamenduak, 17.1 f) atalean ondorengoa esaten digu: “El interesado tendrá derecho a obtener sin dilación indebida del responsable del tratamiento la supresión de los datos personales que le conciernan, el cual estará obligado a suprimir sin dilación indebida los datos personales cuando concurra alguna de las circunstancias siguientes: f) los datos personales se hayan obtenido en relación con la oferta de servicios de la sociedad de la información mencionados en el artículo 8, apartado 1”. Aurretik ikusi dugun moduan, 8.1. artikuluak adingabeen adostasunaren legezkotasuna 13 urteko gutxiengoan ezartzen du, beraz, 17.1 f) artikulu honen bitartez, europar legegileak aukera eman nahi izan die nerabeei adingabeak zirenean emandako adostasunaren bitartez jasotako datuak ezabatzeko. Bestalde, espainiar ordenamendura bueltan, 3/2018 Lege Organikoaren 94. artikuluari erreparatuko diogu. Arau honek ezartzen du pertsona orok eskubidea duela, berak eskatutakoan, iraganean eskaini dituen datu pertsonalak sare sozialetatik edo beste komunikabidetik ezabatzeko. Horrez gain, legeak 94.2. artikuluan adierazten du pertsona orok duela berari dagozkion datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, baldin eta 36 hirugarrenek argitaratu badituzte eta desegokiak, okerrak, eguneratu gabeak edo gehiegizkoak badira edo denboraren joanagatik halakotzat hartu badira. Are gehiago, 94. artikuluak zehazten du, “Del mismo modo deberá procederse a la supresión de dichos datos cuando las circunstancias personales que en su caso invocase el afectado evidenciasen la prevalencia de sus derechos sobre el mantenimiento de los datos por el servicio.” Hori gutxi balitz, berebiziko garrantzia du artikulu horren 3. paragrafoak, sharenting-ak eragindako kaltea konpontzeko funtsezko betebeharra jasotzen baitu: “En caso de que el derecho se ejercitase por un afectado respecto de datos que hubiesen sido facilitados al servicio, por él o por terceros, durante su minoría de edad, el prestador deberá proceder sin dilación a su supresión por su simple solicitud, sin necesidad de que concurran las circunstancias mencionadas en el apartado 2.” Hau da, Europako Erregelemenduari men eginez, espainiar legegileak ere erraztasunak eman nahi izan dizkie adingabetasunean sortutako hatz-marka digitala ezabatu nahi dutenei, nahiz eta informazio hori desegokitzat, zehaztugabetzat, ez eguneratutzat edo gehiegizkotzat jo ez58. Aurreko guztia kontuan hartuta, García Garcíak (2020) azaltzen duen bezala, 14 urtetik gorako adingabeek bere kabuz egikari dezakete ahaztua izateko eskubide hura; ostera, adingabeak 14 urte baino gutxiago dituenean eta gurasoekin interes-gatazka sortzen denean, Fiskaltzara edota haurrak babesteko zerbitzuak ematen dituzten erakundeetara jo ahal izango du; horrela Fiskaltzak edo horietako erakunde batek, haurraren izenean, datu pertsonalak ezabatzeko eskaera aurkeztu beharko du edo, kasua larria bada, haren egoera salatu. Gainera, ez dira soilik sare sozialetan partekatuak izan diren irudiak kontuan hartuko, ostera, blog eta antzeko publikazioetan partekatutakoak ere ezabatu ahal izango dira. 58 GARCÍA GARCÍA, Ainoa (2020): “La protección del menor en el derecho europeo y español. El sharenting y su problemática. Colección Infancia y Adolescencia, 1. zk., 83-84. or. https://riunet.upv.es/bitstream/handle/10251/172795/6656.pdf?sequence=1 37 Azaldutakoaren haritik, 2014an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Google-en aurkako epai garrantzitsu bat eman zuen (C-131/12 auzia), “Sentencia del Derecho al Olvido” bezala ezagutzen dena59. Bertan xedatzen zenez, bilaketa-motor baten jarduera - hirugarrenek argitaratutako informazioa biltzea, automatikoki erregistratzea, aldi baterako biltegiratzea eta erabiltzaileen eskura jartzeadatu pertsonalen tratamendutzat jo behar da (informazio horrek datu pertsonalak dituenean). Ondorioz, bilaketa-motor baten kudeatzailea (Google, adibidez) tratamendu horren erantzuletzat hartu beharko da. Beraz, epai horrek ahalmena ematen die pertsona fisikoei, baldin eta Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarrak edo egoiliarrak badira, Interneteko bilatzaileei zuzenean eskatzeko bilaketa-emaitzetatik informazio pertsonala kentzeko, iradokizun hura justifikatuta badago. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiak Google bakarrik aipatzen badu ere, beste bilatzaile batzuei eskaera bera burutzeko aukera zabaldu zen, Bing eta Yahoo bilatzaileei, esate baterako, Dominguez Merinok (2020) adierazten duen bezala60. Ildo horretatik, adituaren arabera, Google eta beste bilatzaile batzuei informazio pertsonala ezabatzeko eskaera egiteko, honako justifikazio hauetakoren bat egiaztatu behar da: 59 Europar Batasuneko Auzitegiaren sententzia, C-131/12 gaia, 2014ko maiatzaren 13koa. 2010eko martxoaren 5ean, Mario Costeja herritarrak erreklamazio bat aurkeztu zuen Datu Babesen Espainiar Agintaritzaren aurrean, La Vanguardia egunkariaren eta Google enpresaren aurka; Herritarrak adierazten zuen Google bilatzailean bere izena idaztean, higiezin baten enkantearen iragarkia agertzen zela, egunkari horren webgunean; izan ere, herritarrak Gizarte Segurantzarekin izandako zor batzuen ondorioz gauzatu behar izan zen enkante hura. Alabaina, nahiz eta, Costejak zor hura errkelamazioa baino urte batzuk lehenago kitatu, iragarkia publikoa izaten jarraitzen zuen. Hasiera batean, Costeja egunkarira eta Google enpresara zuzendu zen, enkantearen inguruko datuak ezabatzeko eskaera eginez; aitzitik, bai komunikabideak bai bilatzaileak ezezkoa eman zioten, eta Costeja Datu Babeserako Espainiar Agintaritzara zuzendu zen. Honek, 2010eko uztailean emandako ebazpenaren bitartez adierazi zuen, egunkaria ez dagoela datu horiek ezabatzera behartuta, legezko justifikazio batekin publikatuak izan zirelako (Lan Ministerioak argitaratu zituen egunkari hortan, enkanteak publizitate handiagoa izateko). Ostera, erakundeak Google bilatzaileari datu horiek ezabatzera behartu zion. Googleek errekurtsoa tarteratu zuen Auzitegi Nazionalean, eta honek, Datu Babeserako 95/46/EE Zuzentarauaren interpretazioaren inguruko dudak zituenez, judizio aurreko arazoa planteatu zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegian. Auzitegiak, kontsultari erantzunez, ebatzi zuen Google enpresak datu pertsonalen tratamendua egiten duela, eta ondorioz, horien arduraduna dela; honek esan nahi du, datuen titularra Google enpresara zuzendu daitekeela ahaztua izateko eskubidea egikaritzeko, eta datu pertsonalak ezabatzeko. 60 DOMINGUEZ MERINO, Óscar (2020): “¿Qué se puede eliminar con el derecho al olvido y qué no?”. Mi legado digital. (Azken kontsulta 2023/11/25) https://www.milegadodigital.com/blog/derecho-alolvido/que-se-puede-eliminar-con-el-derecho-al-olvido-y-que-no/ 38 - Interes publiko eza: Pertsonaren kontakturako datu pertsonalak edo helbideak dituzten orriak. - Informazio pertsonala: Osasunari, sexu-orientazioari, arrazari, etniari, erlijioari, afiliazio politikoari edo sindikatu bateko kide izateari buruzko edukia duten webguneak. - Preskribatuak dauden kondena, aurrekariak, eta absoluzio-epaiak: Publikatua dagoen edukia, tokiko legeriaren arabera, preskribatu duten kondenekin lotuta badago, akusazio horiek auzitegi baten aurrean faltsuak direla frogatu bada, edo absoluzio-epai bat egon bada. - Adingabeekin zerikusia daukan edukia. Adituak zehazten dituen faktoreetatik garrantzitsuena sharenting-a pairatu duten umeentzat. Nahiz eta aurreko hiru egoeretan sartu ez, adingabeen edukiari ez zaio baldintzarik eskatzen ezabatzeko eskaera onartzeko. Are gehiago, adituak dio adingabeen edukia ezabatzeko eskaerak oso egoera gutxitan ukatzen direla. Aipatutakoaz gain, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak beste epai bat eman zuen 2022an (C-460/20 auzia) datuen babesaren inguruan; ebazpen horren arabera, interesdunak bizitza pribatua babesteko eta datu pertsonalak babesteko dituen eskubideak nagusitzen dira, informazio hori eskuratu nahi duten pertsonen interes legitimoaren gainetik61. VI. SHARENTING-AREN INGURUKO ELEMENTUEI BURUZKO ESPAINIAR AUZITEGIEN ADIERAZPENAK Sharenting-aren fenomenoak sortzen duen problematika aztertu ondoren, Espainiako auzitegiek ebatzitako zenbait sententzia aztertuko ditugu. Horiek, gaiaren mamiari heldu 61 Europar Batasuneko Auzitegiaren sententzia, C-460/20 gaia, 2022ko abenduaren 8koa. Epai honek sozietate baten bi zuzendariren eta Google enpresaren arteko gatazka ebatzi zuen. Zuzendari hauek, bere enpresak gauzatutako inbertsio modeloarekin bat egiten ez zuten hiru artikuluren eliminazioa eskatu zioten Google bilatzaileari. Zuzendarien aburuz, artikulu horiek, inolako mesederik egiten zieten argazkiekin batera publikatu ziren, eta alegazio zehaztugabe eta difamatorioak barneratzen zituzten. Google-en eta alemaniar auzitegien ezezkoaren ondorioz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegira zuzendu ziren, eta honek ondorengoa ebatzi zuen: pertsona baten argazki pertsonalak ezabatzeko, irudi horien balore informatiboa aztertu behar da, hots, argazkiekin batera publikatutako testuarekin bat datozen, eta ezinbestekoa den edo ez irudi horien presentzia. 39 ez dioten arren, praktikarekin zerikusia duten funtsezko elementuak jorratzen dituztelako, oraindik aipatu ez ditugunak. A. “Erabilera soziala”-aren auzia Aztertuko dugun lehen elementu honi dagokionez, Lugoko Probintzia Auzitegiak, hasteko, honako hau argudiatzen du: “Desde el punto de vista de la repercusión en el derecho de los afectados, han de considerarse los distintos escenarios alternativos en función de la configuración del espacio en internet, esto es, si el espacio únicamente facilita acceso a usuarios autorizados y quiénes son éstos o, si por el contrario, el espacio se encuentra abierto al público”62. Ildo beretik doa Bartzelonako Probintzia Auzitegia, zeinak onartzen duen ez dagoela norberaren irudirako eskubidearekiko intromisiorik, senide eta lagunen eremu itxietara mugatzen diren sareetan partekatutako irudien publikazioetan63. Izan ere, Instagram edo Facebook bezalako sare sozialek, gehien erabiltzen direnak aipatzearren, hainbat mailako pribatutasuna konfiguratzeko aukera ematen dute, eta, beraz, benetan posible da pribatutasun-eremu handia ezartzea. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileen partetik konfigurazio hori ematen ez bada, kontuak izaera publikoa izango du, eta sare sozialeko edozein erabiltzaileri irudietarako sarbidea emango dio. Horrek, dudarik gabe, adingabearen eskubideekiko intromisioa errazten du64. Legezko ikuspuntu batetik, erabilera sozialaren argudio horrek aurretik aipatutako 1/1982 Lege Organikoarekin bat egiten du, zeinak ondorengoa xedatzen duen 2.1. artikuluan: “La protección civil del derecho a la propia imagen queda delimitada por las leyes y por los usos sociales atendiendo al ámbito que, por sus propios actos, mantenga cada persona reservado para sí misma o su familia”. 62 Lugoko Probintzia Auzitegiko 57/2017 sententzia, 2017ko otsailaren 15ekoa. Z.O 2. 63 Bartzelonako Probintzia Auzitegiko 539/2018 sententzia, 2018ko maiatzaren 15ekoa. Z.O. 3. 64 PLANAS BALLVÉ, María (2020): “Sharenting, intromisiones ilegítimas del derecho a la intimidad de los menores de edad en las redes sociales por sus responsables parentales.” Revista práctica de derecho. Comentarios y casos prácticos. 228. zk. https://revistas.cef.udima.es/index.php/ceflegal/issue/view/1039/1203 40 Hau da, seme-alaba adingabeen argazkiak senideekin eta lagunekin partekatzea, sare sozialen bidez, gizartean onartuta dagoen erabilera baten parte da, eta, horrek, jokabidearen bidegabekeria baztertu dezake, betiere argazkiak eskura ditzaketen pertsonen kopurua mugatua bada. Printzipio honi dagokionez, Lugoko Probintzia Auzitegiak65 gaineratzen du, ezin dela ulertu adingabeen intimitaterako eta irudirako eskubideak urratu direnik hurbilekoei familia-eremuko berriak eta argazkiak partekatzen zaizkienean, portaera hori gero eta hedatuago dauden gizarte-usadioetara egokitzen baita. Bestalde, Asturiaseko Probintzia Auzitegiak66 epaitutako kasu batean, amak alabaren irudiak bere baimenik gabe Interneten argitaratzea debekatzeko eskatu zuen, bai publikazioa adingabeak berak egiten bazuen, bai haren aitak egiten bazuen ere. Uziari erantzunez, alde batetik, Auzitegiak ondorioztatu zuen, adingabeak berak sare sozialetan argitaratzen zituen argazkiak ez zirela desegokiak, ezin baitzioten inolako kalterik eragin. Adingabearen aitaren publikazioen debekuari dagokionez, bestalde, Auzitegiak ebatzi zuen aitak alabaren argazkiak Instagrameko profil pribatuan eta sarbide kontrolatuarekin argitaratzen zituela. Datu hura kontuan harturik, eta erabilera sozialaren printzipioari men eginez, auzitegiak ondorioztatu zuen argazkiak ez zirela arriskutsuak adingabearentzat, ezin baitzioten inolako kalterik eragin. Ildo beretik ebatzi zuen Madrilgo Probintzia Auzitegiak, argudiatuz aitak eta amonak beren sare sozialetan argitaratutako argazkiek ez ziotela inolako kalterik egiten adingabeari, ez edukiagatik, ez testuinguruagatik, ezta argitaratu ziren foro edo esparruagatik ere:“Se trata de compartir determinados momentos agradables o lúdicos de la vida cotidiana del menor con el padre o con otros familiares, sin mayor trascendencia tenido en cuenta el ámbito en que se produce la publicación”67 adierazi zuen magistratu ponenteak. Hala eta guztiz ere, azaldutakoari kalterik egin gabe, Bartzelonako Probintzia Auzitegiak gogorarazten digu: “La mera realidad social de la tendencia a una cada vez mayor publicación de imágenes de menores por padres, amigos y familiares de forma indiscriminada, automática e imprudente, que da lugar a una exposición excesiva de la 65 Lugoko Probintzia Auzitegiko 57/2017 sententzia, 2017ko otsailaren 15ekoa. Z.O. 4. 66 Asturiaseko Probintzia Auzitegiko 31/2019 autoa, 2019ko martxoaren 13koa. Z.O. 2. 67 Madrileko Probintzia Auzitegiko 266/2017 sententzia, 2017ko uztailaren 6koa. Z.O. 7. 41 privacidad del menor, sin ponderar tan siquiera si en el futuro podrán sentirse molestos u ofendidos, al margen del peligro de utilización y compilación por terceros (...) no puede servir para justificar la falta de las precisas y suficientes exigencias en la defensa y consideración de este derecho fundamental del hijo.” B. Adingabearen adostasuna Lehen adierazi den bezala, indarrean dagoen legeriaren arabera, adingabearen baimena ezinbestekoa izango da, heldutasun nahikoa badu, sare sozialetan beraren presentzia duten irudi eta bideoak publikatzeko. Hala, argi dago gurasoek heldutasun nahikoa duten seme-alaba adingabeen argazkiak argitaratzen dituztenean, haien baimenik gabe, adingabe horien irudirako eskubidearen esparruarekiko intromisioa gauzatzen ari direla. Gauzak horrela, ezinbestekoa izango da adingabeak heldutasun nahikoa noiz duen zehaztea. Horretarako, interesgarria izango litzateke Auzitegi Gorenaren 685/2019 epaia mahaigaineratzea, adingabearen heldutasunaren kontzeptuari eta zehazteko moduari buruzko argibidea ematen baitu68. Kontzeptuari dagokionez, Auzitegi Gorenak NBEko Haurren Eskubideen Batzordeak 12. Ohar Orokorrean (2009) emandako definizioari egiten dio erreferentzia: “Madurez hace referencia a la capacidad para comprender y evaluar las consecuencias de un asunto determinado, por lo que debe tomarse en consideración al determinar la capacidad de cada niño (...). Es la capacidad de un niño para expresar sus opiniones sobre las cuestiones de forma razonable e independiente”. Era berean, epaiak azaltzen du heldutasuna zehazteko moduari dagokionez, kontzeptu juridiko zehaztugabe baten aurrean gaudenez, kasuz kasuko balorazio bat egin behar dela. Balorazio hura adingabeari entzunaldi bat emanez egin beharko da, dagokion auzitegian, eta hark bere heldutasuna egiaztatuko du, azaldutakoaren arabera. Informazio hori osatzeko, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren 9.2 artikulura jo dezakegu. Izan ere, adingabeak entzuna izateko duen 68 Auzitegi Goreneko 685/2019 sententzia, 2019ko abenduaren 17koa. Z.O 9. 48 informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek, bereziki Internetek eta sare sozialek, haurrentzat eta nerabeentzat dituzten aukerez eta arriskuez. 3.– Hezkuntza–administrazioak derrigorrezko eta berariazko edukiak txertatuko ditu ikasleak segurtasun digitalaren arloan trebatzeko. Eduki horien bidez, bermatu egingo da haurrak eta nerabeak gizarte digitalean erabat barneratuko direla eta baliabide digitalen erabilera segurua eta errespetuzkoa izango dela giza duintasunarekin, konstituzio–balioekin, oinarrizko eskubideekin eta, bereziki, norberaren eta familiaren intimitatea errespetatzearekin eta bermatzearekin eta datu pertsonalak babestearekin, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 83. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz. Artikulu honek, zeharka, sharenting-aren aurkako proposamen bat eskaintzen digu: umeek bere intimitate eta pribatutasunarekiko kontzientzia bereganatzea hezkuntza sistemaren eskutik, horrela jakin dezaten zein datu pertsonal zabaldu daitezkeen eta zeintzuk ez, bai beraienak bai hirugarrenei dagokienez. B. Frantziako Lege proiektua Alde batetik, 2020an, Frantziako Parlamentuak aho batez onartu zuen 2020-1266 Legea, hamasei urtetik beherakoen irudiaren online plataformetako ustiapen komertzialari buruzkoa, zeinaren bidez influencer adingabeen parte-hartzea arautu nahi izan zen76. Oro har, araudi hau Youtube-eko kanal propioak zituzten haurrentzat pentsatuta zegoen, eta ez gurasoen kontuetan argitaratutako edukian agertzen ziren umeentzat. Hau da, hasiera batean, ez ginateke sharentinga-ren praktikari buruz hitz egiten ariko, gurasoak ez baitira umeen kanaletan agertzen (nahiz eta batzuetan gurasoak izan haurrek publikatutako edukia zuzentzen dutenak). Laburbilduz, haurren esplotazioa saihesteko pentsatutako legea da, eta, printzipioz ez dago influencer-en seme-alaben babeserako 76 Loi n° 2020-1266 du 19 octobre 2020 visant à encadrer l'exploitation commerciale de l'image d'enfants de moins de seize ans sur les plateformes en ligne. 2020ko urriaren 19ko Journal Officiel de la République Française. 49 diseinatua. Hala ere, interesgarria deritzogu lege honen zirrikituak aztertzea, sharentingarekin zerikusi handia duelako, eta Administrazioaren zeregina nabarmentzen duelako. Izan ere, helburu ekonomikoekin 16 urtetik beherako adingabe baten irudia barneratzen duen edukia grabatzen duen pertsona orok, gurasoak barne, aldez aurretik administrazioagintaritza eskudunaren baimena lortu beharko du. Gainera, legeak beste neurri batzuk proposatzen ditu, sharenting-arekin lotutako kasuistikara eraman daitezkeenak. Izan ere, araudi berriaren helburuetako bat helduek adingabeen irudiarekin irabaziak lortzea eragoztea izango litzateke. Horretarako, honako hau ezartzen du arauak: eduki horien argitalpenetik eratorritako diru-sarrerek (zuzenekoak eta zeharkakoak) Estatu Kontseiluak horretarako ezartzen dituen maximoak gainditzen badituzte aitortuak izan beharko dira. Are gehiago, irabaziak (edo horien zati bat) Caisse des dépôts et consignations funtsan kontsignatu beharko dituzte, funts horrek adingabeak adin-nagusitasuna bete arte, edo nerabea emantzipatu arte administratuko dituelarik. Honela dio Legearen 2. artikulua (itzulita): “Cuando los ingresos directos e indirectos derivados de la distribución de los contenidos mencionados en el apartado I superen, durante un período de tiempo determinado, el umbral fijado por decreto del Consejo de Estado en aplicación del 2° del mismo apartado I, los ingresos percibidos de la fecha en que se supere este umbral se pagarán sin demora a la Caisse des Dépôts et Consignations y serán gestionados por este fondo hasta que el niño alcance la mayoría de edad o, en su caso, hasta la fecha de su emancipación. Se podrán autorizar cobros en casos de emergencia y con carácter excepcional. Una parte de los ingresos, determinada por la autoridad competente, podrá quedar a disposición de los representantes legales del niño. Gainera, haurren lanbide "artistikoak" arautzeko legeek xedatzen duten bezala, umeek ikus-entzunezko edukia grabatzen ematen duten denbora mugatua eta eskola-ordutegiekin bateragarria izan beharko da. Erregulazioak, era berean, araudia adingabeen bideoetan publizitatea egiten duten enpresei helarazten die; izan ere, legeak ezartzen duenaren arabera, adingabeekin kolaborazioak egiten dituzten enpresa horiek ziurtatu behar dute kolaborazioagatik ordaindutako dirua igorpenaren arduradunari heltzen zaiola edo adingabearen kontu blokeatuan sartzen dela. 50 Bestalde, 2023ko apirilean, Frantziako Asanblada Nazionalak lege-proiektu bat onartu zuen, Interneten argitaratzen diren haurren argazkiei mugak ezartzeko, eta bide batez, sharenting-ari lotutako arriskuei aurre egiteko77. Macronen alderdiak aurkeztutako planteamenduak argi utzi nahi du bi gurasoek dutela umeen intimitate-eskubidea babesteko erantzukizuna; alabaina, Legeak ezartzen duen oinarrizko printzipioa ondorengoa izango litzateke: helduek ez dute adingabeen irudiaren gaineko eskubide absolutua, nahiz eta horiek seme-alabak izan. Horretarako, adingabeen adostasuna jartzen du gaiaren erdigunean, eta beren irudia, intimitatea eta ohorea egoki ikusten duten moduan kudeatzeko ahalmena ematen die. Hala eta guztiz ere, arestian aztertu dugun moduan, adingabeen adina eta heldutasunmailak oraindik ere gatazkatsua izaten jarraitzen du, lege-proposamenak ez baitu konponbide argirik planteatzen honen inguruan. Hau da, adingabearen heldutasuna kontuan hartzen jarraituko da bere eskubideak gauzatzeari buruz duen iritzia balioztatzeko orduan. Aitzitik, esan beharra dago, lege-proiektuak guraso-ahalaren inguruan zorrotzago jokatzen duela. Izatez, arauak ezartzen du gurasoek guraso-ahala gal dezaketela publikatutako edukiak “haurraren duintasuna edo osotasun morala larriki kaltetzen badu”. Frantziako legedia aztertuta, galdera hau sortzen zaigu: nola egokitu dezakegu araudi hori Espainiako ordenamendu juridikora? Frantziako araudiaren planteamenduarekin antzekotasun gehien duen espainiar lege-testua 1435/1985 Errege Dekretua izango litzateke, ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan-harreman berezia arautzen duena. Errege Dekretu honek bigarren artikuluan artista gazteentzat aurreikusitako araubidea ezartzen du: “La autoridad laboral podrá autorizar excepcionalmente la participación de menores de dieciséis años en espectáculos públicos, siempre que dicha participación no suponga peligro para su salud física ni para su formación profesional y humana. La autorización habrá de solicitarse por los representantes legales del menor, 77 LOSADA, Tania (2023): Francia quiere prohibir a los padres compartir fotos de sus hijos en redes sociales sin su permiso. ¿Qué es el sharenting y como prevenirlo? Criar con Sentido Común; https://www.criarconsentidocomun.com/francia-quiere-prohibir-el-sharenting/ 51 acompañando el consentimiento de éste, si tuviera suficiente juicio, y la concesión de la misma deberá constar por escrito, especificando el espectáculo o la actuación para la que se concede.” Ikus daiteken moduan, Frantziako legearekin antz handia duen araua da, baina oztopo handi bat aurreikusten du: ikusleen antolatzaileekin edo bestelako enpresariekin kontratuharremana sortu behar duten adingabeentzat pentsatuta dago. Izan ere, lehen artikuluak, legearen aplikazio-eremua ezartzen duenak, ondorengoa adierazten du: 1. El presente real decreto regula la relación especial de trabajo de las personas artistas que desarrollan su actividad en las artes escénicas, audiovisuales y musicales… 4. “Las actuaciones artísticas en un ámbito privado estarán excluidas de la presente regulación, sin perjuicio del carácter laboral que pueda corresponder a la contratación y a la competencia, en su caso, del orden jurisdiccional social para conocer de los conflictos que surjan en relación con la misma.” Beraz, gurasoek argitaratutako edukia eremu pribatu batean erreproduzitzeko aurreikusita ez dagoela guztiz defendagarria bada ere, ez dago kontratu-harremanik gurasoen eta seme-alaben artean, eta, beraz, lan-harremana dagoela defendatzeko aukera izan arren, legearen ezarpen eremutik kanpo geratuko ginateke. Are gehiago, bigarren artikuluak, lehen aipatutakoa xedatzeaz gain, ondorengoa ezartzen du: “Concedida la autorización (de la autoridad laboral pertinente), corresponde al padre o tutor la celebración del correspondiente contrato, requiriéndose también el previo consentimiento del menor, si tuviere suficiente juicio; asimismo, corresponde al padre o tutor el ejercicio de las acciones derivadas del contrato”. Beraz, bi oztopo ditugu lege honen aplikazioan: alde batetik, sharenting-aren praktikak ez du kontratu-harremanik sortzen ume eta gurasoen artean, eta bestetik, heldutasunmaila nahikorik ez duten adingabeen kasuan, gurasoei egokituko litzaieke dagokion kontratua formalizatzea; ondorioz, aldi berean kontratatzaileak eta kontratatuen 52 ordezkariak gurasoak izango lirateke, inolako berme juridikorik gabeko harremana eratuz. Sharenting-ak sortutako arazoak eta kalteak arintzeko Frantziako proposamena aztertu ondoren, eta Espainian indarrean dagoen araudiarekin alderatuta, argi dago proposamen hori nekez inporta daitekeela gure ordenamendu juridikoa sakon aldatu gabe. Edozein erreforma edo araudi berrik teknologia berriek guztion bizitzetan eta, batez ere, haurrena bezain ahulak diren kolektiboetan planteatzen dituzten erronkei erantzun beharko die. Amaitzeko, adibide gisa, atzerriko auzitegiek ebatzitako zenbait kasu aipatuko ditugu, hauek sharenting-aren arazoaren muinean sartu baitira, gurasoei kalte-ordainak ordaintzera behartu dietelarik. Alde batetik, 2016an, 18 urteko neska austriar batek gurasoak salatu zituen bere argazkiak Facebooken bere baimenik gabe partekatzeagatik, eta 13 urteko mutiko kanadar batek gurasoak salatu zituen bere erreputazioa hondatzen zuten argazkiak eskegitzeagatik78. Ondoren, 2018an, prentsak antzeko beste albiste baten berri eman zuen: ama italiar bati hamar mila euroko isuna ezarri zioten, eta urteetan zehar semeari buruz argitaratutako edukia ezabatu behar izan zuen79. Urte horretan bertan, Hagako Distrituko Auzitegiak 2 eta 4 urteko seme-alaba adingabeak agertzen ziren irudi guztiak modu iraunkorrean kentzera kondenatu zuen influencer bat, eta etorkizunean horrelako edukiak berriro argitaratzea debekatu zitzaion80. Auzitegi horrek, ordea, aukera eman zuen irudiak eta bestelako edukiak argitaratzeko, baldin eta sare sozialetako kontuak pribatuak eta 250 jarraitzaile baino gutxiagokoak baziren. 78 SANOJA, Manuela (2017): “El motivo por el que no debes subir fotos de tus hijos a las redes no es el que crees”. La Vanguardia. https://www.lavanguardia.com/vivo/mamas-ypapas/20171123/433078243146/fotos-ninos-bebes-redes-sociales-problema.html 79 EUROPA PRESS (2018): “Condenan a una madre en Italia por publicar imágenes y comentarios sobre su hijo menor de edad en Facebook”. Europa Press. https://www.europapress.es/sociedad/noticiacondenan-madre-italia-publicar-imagenes-comentarios-hijo-menor-edad-facebook-20180118142602.html 80 GUTÍERREZ MAYO, Escarlata (2019): “Posibles consecuencias legales para los progenitores por la publicación de fotos de sus hijos menores de edad en redes sociales·. Elderecho. (Azken kontsulta (...)) https://elderecho.com/posibles-consecuencias-legales-los-progenitores-la-publicacion-fotos-hijosmenores-edad-redes-sociales 53 VIII. ONDORIOAK Mattin eta Naiaren gurasoak bere irudia erabiltzen ari dira sare sozialetako interakzioak handitzeko: badira urte batzuk Instagrameko kontua seme-alaben eguneroko digitala bihurtu zutela, marken interesa pizteko, eta horrela, sarrera ekonomikoak edukitzeko. Aitzitik, adingabeek ez dute horretarako adostasunik eman, eta ezinbestean, Mattin eta Naiaren ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako eskubideak urratuak ari dira izaten, gurasoek umeen bizitza osoa argitaratzen baitute xehetasun osoz. Sharenting-aren biktimak dira eta etorkizun kaxkarra dute aurrean. Praktika honek erreparaezinak diren sekuelak utziko ditu Mattin eta Naiarengan. Alde batetik, etengabeko geolokalizazioaren ondorioz, umeen osotasun fisikoa arriskuan egongo da une oro, eta bere bizitzak erabilera publikoa bereganatuko du. Ondorioz, zailtasun handia izango dute bere intimitatea eremu pribatuan gordetzeko, ez baitute horrelakorik inoiz ikusi. Gainera, gero eta zailago egingo zaie bere izenean eraiki den nortasun digitala deseraikitzea, eta milaka oztopo izango dituzte beste ume eta nerabeekin harreman normalak sortzeko; etorkizunean edonor ezagutu nahi izanez gero, azken horrek umeen bizitzaren azken zirrikitua jakiteko ahalmena izango du haiekin hitz erdirik egin gabe. Edonolora ere, ez dituzte benetako Mattin eta Naia ezagutuko, gurasoek marraztutako pertsonaiak baizik. Bestalde, espainiar ordenamendu juridikoak ez ditu behar bezala zainduko, ez baitu aurreikusten sharenting-ak eragiten dituen arriskuen aurkako araudi nahikorik. Izan ere, legediak kanpoko agenteetatik babestuko ditu soilik, kontuan hartu gabe gurasoek bere ahalarenpean dituzten adingabeen eskubideak urratu ditzaketela baita ere. Horrek aditzera ematen du, umeak babestu behar dituzten horiek kaltea sortzen ari direnak direla. Horren harira, bere eskubideak aldarrikatzeko heldutasun eta adin nahikoa ez dutenez, gurasoek ordezkatuko dituzte, baita pertsonalitatearen inguruko eskubide horien defentsan. Ondorioz, nekez lortuko dute bere ahotsa entzuna izatea, eginkizun hori gurasoei egotzi zaielako. Bidean, Ministeritza Fiskalak erronka handiak izango ditu gurasoen aurkako edozein adierazpen azaleratzeko, guraso ahala izango baitu parean. Ikusi dugun bezala, nahiz eta 54 fiskaltzak umeen eskubideen urraketa ekidin behar duen, kontu handiz jardun behar du, gurasoei esleitu zaizkien eskumenetan eskuhartu gabe. Are gehiago, umeen defentsarako edozein erakundek, ez du, momentuz, jurisprudentzia lagungarririk aurkituko, auzitegiek ez baitute oraindik gaiaren funtsari buruzko erabaki argirik hartu. Nolanahi ere, heldutasun eta adin nahikoa izatean, Naiak eta Mattinek bere eskubideen urraketa salatu nahi badute, bere gurasoen kontrako posizioa bereganatzera ausartu behar izango dira, eta horrek karga psikologiko handia ekar dezake. Era berean, ahaztua izateko eskubidea egikaritu nahi izatekotan, Intereneteko bilatzaile erraldoien aurkako akzioak tarteratu beharko dituzte, beraz, bide luzea izango dute aurrean, eta seguruenik, beraien inguruko eduki pertsonal eta intimoa ezabatzea lortzen badute ere, beranduegi izango da. Honetaz gain, bere eskubideen urraketa auzitegietara eramatea erabakitzen badute, erabilera sozialaren auzia gainditu beharko dute, hots, nabarmendu zeinolako oihartzun bereganatzen duen gurasoek publikatutako edukia, eta frogatu argitalpenen helburua ez dela gure ohitura eta tradizio familiarren baitan sartzen. Gauzak horrela, legegilearen aurrera-pausu ezak milaka Mattin eta Naia sortuko ditu etorkizunean; horregatik, ezinbestekoa deritzogu erakunde publiko eta botere legegilearen eskuhartzea; aztertu dugun Euskal Autonomia Erkidegoko legeaurreproiektua lehenengo pausu bat izan daiteke, baina araudia aurrerago joan beharko da, gurasoei isunak eta zigorrak ezarriz, esate baterako. Honen harira, Frantziar ordenamenduak planteatzen dituen ideia eta neurriak kontuan hartu daitezke, sharentingaren praktikari muga handiagoak jartzen dizkiolako. Argi dagoena da bai ezjakintasunagatik, bai handinahi ekonomikoagatik, gero eta guraso gehiagok burutzen dutela praktika hau, eta horrek fenomenoaren normalizazio eta asimilazioa dakarrela. Ezin dugu umeen exposizio digitala onartzen duen gizartea sortu, horrek eraginik izango ez balu bezala. Umeen eskubide guztiak sutsuki babestu behar ditugu, beraiek baitira mundu honen etorkizuna. 55 IX. BIBLIOGRAFIA Liburuak BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo (2009). “Comentarios al Código Civil”. Nafarroa. Thomson Aranzadi ed. GARCÍA GARCÍA, Ainoa (2020). “La protección del menor en el derecho europeo y español. El sharenting y su problemática”. Colección Infancia y Adolescencia, Balentzia, Universitat Politècnica de València ed. GARCÍA GARNICA, María del Carmen (2004). “El ejercicio del derecho de la personalidad del menor emancipado”. Nafarroa. Thomson Aranzadi ed. LUCAS MURILLO, Pablo (1990). “El derecho a la autodeterminación”. Madril. Tecnos ed. MONTÉS PENADÉS, Vicente Luis (1984). “Comentarios a las reformas del Derecho de familia, vol. II.”, Madril. Tecnos ed. VIDAL FERNÁNDEZ, Begoña (2015). “Capítulo I: Protección en sede ordinaria”; “Protección Jurisdiccional de Derechos Fundamentales”. Madril. Tecnos ed. Egunkari eta aldizkarietan publiklatutako artikuluak BLUM-ROSS, Alicia eta LIVINGSTONE, Sonia (2017). “Sharenting, parent blogging, and the boundaries of the digital self”. Popular Comunication. 15 (2) zk., 110 – 125. or. CABEDO SERNA, Llanos (2020). “El sharenting y el ejercicio de la patria potestad: primeras resoluciones judiciales”, Actualidad Jurídica Iberoamericana, 13. zk., 97. or. DE VERDA y BEAMONTE, José Ramón (2014). “El consentimiento de los menores e incapacitados a las intromisiones de los derechos de la personalidad”, Actualidad Jurídica Iberoamericana, 1. zk., 35-42. or. DÍEZ-PICAZO Y PONCE DE LEÓN, Luis (1982). “Notas sobre la reforma del Código Civil en materia de patria potestad”, Anuario del derecho civil, 35. zk. 56 ESCRIBANO TORTAJADA, Patricia (2014). “Algunas cuestiones sobre la problemática jurídica del derecho a la intimidad, al honor y a la propia imagen en internet y en las redes sociales”. Los derechos a la intimidad y a la privacidad en el siglo XXI. 68-85. or. GRIMALT SERVERA, Pedro (2019). “El uso de la imagen del menor estudiante en los centros educativos (especial atención al uso de las redes sociales)”. Actualidad Jurídica Iberoamericana, 10. zk., 138-179. or. GUARDIOLA SALMERÓN, Miriam (2016). “Menores y redes sociales: nuevos desafíos jurídicos”. Revista de Derecho, Empresa y Sociedad (REDS), 8. zk., 53-67. or. HINOJO LUCENA, Francisco Javier; AZNAR DÍAZ, Inmaculada; CÁCERES RECHE, María Pilar; TRUJILLO TORRES, Juan Manuel y ROMERO RODRÍGUEZ, José María (2020). “Sharenting: Adicción a Internet, autocontrol y fotografías online de menores”. Comunicar: Revista Científica de Comunicación y Educación, 64. zk., 97-108. or. JIMÉNEZ IGLESIAS, Estefanía; ELORRIAGA ILLERA, Angeriñe; MONGE BENITO, Sergio; OLABARRI FERNÁNDEZ, Elena (2022). “Exposición de menores en Instagram: instamadres, presencia de marcas y vacío legal”. Revista Mediterránea de Comunicación, 13. zk., 51-63. or. MORILLAS FERNÁNDEZ, Marta (2018). “Derecho de familia y redes sociales”. Revista de derecho, Empresa y Sociedad (REDS). 13 zk., 93-105. or. OTERO Paula (2017). “Sharenting… should children’s lives be disclosed on social media?” Arch Argent Pediatr. 115.zk., 412-413. or. PLANAS BALLVÉ, María (2020). “Sharenting, intromisiones ilegítimas del derecho a la intimidad de los menores de edad en las redes sociales por sus responsables parentales.” Revista práctica de derecho. Comentarios y casos prácticos. 228. zk. 37-66. or. SÁNCHEZ GÓMEZ, Amelia (2016). “El marco normativo tradicional para la protección de los derechos de la personalidad del menor. ¿Alguna asignatura pendiente en el siglo XXI?”, Revista Doctrinal Aranzadi Civil-Mercantil, 11. zk., 3. or. 57 SOLÉ RESINA, Judith (2023). “La tutela de las personas menores después de la ley 8/2021, de 2 de junio”. Revista de Derecho Civil, 3. zk., 41-113. or. TINTORE GARRIGA, María del Pilar (2017). “Menores y redes sociales”. La Ley Derecho de Familia: Revista jurídica sobre familia y menores, 14. zk., 43-50. or., TORAL LARA, Estrella (2020). “Menores y redes sociales: consentimiento, protección y autonomía”, Derecho Privado y Constitución, 36. zk., 185. or VÁZQUEZ-PASTOR JIMÉNEZ, Lucía (2022). “Los derechos de la personalidad del menor de edad en la era digital. La Dicotomía entre Autonomía y Protección”. Actualidad Jurídica Iberoamericana, 17. zk., 1112-1153. or. Interneten publikatutako dokumentuak AGUILERA AGUILERA, Isabel Bárbara (2018). ¿Qué implica la patria potestas?. LegalToday. https://www.legaltoday.com/practica-juridica/derechocivil/familia/realmente-que-implica-la-patria-potestad-2018-11-21/ (Azken kontsulta 2024/01/13) DAVIS, Gary. (2018). Should you post pics of your kids? Insights from our age of consent survey. McAfee. (Azken kontsulta 2023/10/10) https://www.mcafee.com/blogs/family-safety/age-of-consent-survey-insights/ DOMÍNGUEZ MERINO, Óscar (2020). “¿Qué se puede eliminar con el derecho al olvido y qué no?”. Mi legado digital. (Azken kontsulta 2023/11/25) https://www.milegadodigital.com/blog/derecho-al-olvido/que-se-puede-eliminar-con-elderecho-al-olvido-y-que-no/ GARCÍA CORTÉS, Daniel (2022). “La capacidad de obrar tras la reforma del 2021”. Derecho Virtual. https://derechovirtual.org/la-capacidad-de-obrar-tras-la-reforma-del2021/ (Azken kontsulta 2024/01/15) GUTIÉRREZ MAYO, Escarlata (2019). “Posibles consecuencias legales para los progenitores por la publicación de fotos de sus hijos menores de edad en redes sociales·.